1936
urte
1936. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Urteak | 1933 • 1934 • 1935 • 1936 • 1937 • 1938 • 1939 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1936 MCMXXXVI |
Ab urbe condita | 2689 |
Armeniar egutegia | 1385 ԹՎ ՌՅՁԵ |
Bahá'í egutegia | 92 – 93 |
Bengaliar egutegia | 1343 |
Berber egutegia | 2886 |
Egutegi budista | 2480 |
Myanmarko egutegia | 1298 |
Bizantziar egutegia | 7444 – 7445 |
Koptoen egutegia | 1652 – 1653 |
Etiopiar egutegia | 1928 – 1929 |
Hebrear egutegia | 5696 – 5697 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1992 – 1993 |
Shaka Samvat | 1858 – 1859 |
Kali Yuga | 5037 – 5038 |
Iraniar egutegia | 1314 – 1315 |
Islamiar egutegia | 1354 – 1355 |
Japoniar egutegia | Shōwa 11 (昭和11年) |
Korear egutegia | 4269 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2479 |
Holozeniar egutegia | 11936 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Uztailaren 12a – Ferrocarriles Vascongados enpresako Bilbotik zetorren trena Rezola zementu lantegiaren parean errailetatik irten eta lau hildako izan ziren.
- Uztailaren 22a – bi hegazkin matxinoek Otxandioko Andikona plaza bonbardatu zuten, 61 hildako utziz.
- Uztailaren 28a – Donostian frankistak errendiarazi zituzten Loiolako kuartelean milizianoek, hamar eguneko borrokaldien ostean.
- Abuztuaren 10a – Erreketeek Maria Camino Oskoz torturatu ondoren Urbasan amildegian behera jaurti zuten.
- Abuztuaren 11 – Frankistek garaiko Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerria bereganatu eta handik ordu gutxira euskal kulturari buruzko eta euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten, tartean Ixaka Lopez Mendizabal euskaltzale eta argitaratzailearenak.
- Abuztuaren 15a – 14 urteko zituen Maravillas Lamberto neska hil zuten frankistek Nafarroako Larragan. Hainbatetan bortxatu eta bere aitarekin batera hil zuten.
- Abuztuaren 23a – Frankistek Nafarroan 52 preso errepublikar fusilatu zituzten Cadreitan, Nafarroa Garaian.
- Abuztuaren 30a – Haurdun zegoen Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba Legarreko leizera jaurti zituzten, Gaztelun. 1936Ko gudan egindako krimenik gogorrenetako bat izan zen.
- Irailaren 5a – Matxino frankistek Irun bereganatu zuten.
- Irailaren 13a – Donostia Francoren esku ipini zuten.
- Irailaren 22a – Bergara eta Deba erori ziren armada frankistaren eskuetan.
- Irailaren 25a –
- Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostea osatu zuen armada frankistaren aurka borrokatzeko.
- 'Agur' hitza debekatu zuen Lizarrako komandante militar frankistak bando baten bidez
- Urriaren 7a – Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik.
- Urriaren 17a – Jose Ariztimuño "Aitzol" euskal idazlea torturatu eta fusilatu zuten frankistek.
- Urriaren 20a – Frankistek Ondarretako espetxetik 22 preso abertzale eta ezkertiar atera eta Hernanin fusilatu egin zituzten.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 20: Jurgi V.a Erresuma Batukoaren heriotza. Eduardo VIII.a Erresuma Batukoak hartu zuen agintea.
- Otsailaren 6: 1936ko Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren Garmisch-Partenkirchenen, Bavaria, Alemania.
- Martxoaren 7: Versaillesko ituna bortxatuz, Alemaniak Renania bermilitarizatu zuen.
- Martxoaren 25: Londresko itsas-armadari buruzko bigarren ituna sinatu zen Erresuma Batuaren, Estatu Batuetan eta Frantziaren artean. Italiak eta Japoniak ez zuten sinatu.
- Maiatzaren 5: Burdinezko Borondatearen Martxa italiarra Addis Abebaren aurka, Etiopian. Bigarren Italo-Etiopiar Gerraren amaiera izan zen.
- Maiatzaren 28a – 35.000 langilek Parisko Renault lantegia okupatu zuten. Egun gutxian beste bi milioi langile mobilizatu ziren 12.000 lantegitan grebak eta okupazioak eginez.
- Uztailaren 16a – José Calvo Sotelo eskuineko Bloke Nazionala koalizioaren politikari nagusia hil zuten Madrilen.
- Uztailaren 18: Francisco Francoren 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak Espainiako Gerra Zibila hasi zuen.
- Uztailaren 25a – Hitlerrek Franco laguntzea erabaki zuen.
- Abuztuaren 1: 1936ko Udako Olinpiar Jokoak Alemanian.
- Abuztuaren 8a – Frantziak Espainiarekiko muga itxi zuen.
- Abuztuaren 15a – Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 korellatar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
- Abuztuaren 14ko gaua eta abuztuaren 15eko egunsentiaren artean – Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
- Abuztuaren 19:
- Moskuko epaiketak hasi ziren boltxebike zaharren aurka eta sobietar polizia sekretuko arduradunen aurka.
- Federico García Lorca olerkari granadarra fusilatu zuten militar frankistek, homosexuala eta errepublikanoa izateagatik.
- Irailaren 13a – Félix Urtubi pilotu elorriarra hil zen Madrileko guduan. Italiar hiru hegazkinen aurka bakarrik borrokatzea egokitu zitzaion. Bat eraitsi ondoren, muniziorik gabe, bere hegazkinarekin etsaiaren bi aeroplanoetako baten aurka jotzea lortu zuen.
- Urria: Purga Handiaren hasiera Sobietar Batasunean Stalinen aurkariak jo-puntuan jarrita. Sobietar goi mailako militar askoren heriotzak herrialdearen gaitasun militarra nabarmen mugatu zuen Bigarren Mundu Gerraren hasieran.
- Urriaren 1a – Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako faxistek Franco izendatu zuten Estatuburu eta armadetako Generalísimo. Bien bitartean, Errepublikak Euskadiri autonomia onartu zion.
- Urriaren 2a – Beren borondatearen kontra frankisten Sanjurjoren Tertzioan erreklutatutako ehunka ezkertiar espetxeratu zituzten Zaragozan.
- Urriaren 18: Göringek Lau Urteko Plana egiteko ardura hartu zuen, Alemania lau urtetan autarkia batean bilakatzeko plana.
- Azaroaren 3: Franklin D. Rooseveltek hauteskundeak irabazi zituen Alf Landon garaituta.
- Azaroaren 12a – Garai hartako munduko zubirik luzeena ireki zuten San Frantziskon (AEB): Golden Gate zubia.
- Azaroaren 13a – Irlandar Brigadako 700 soldaduk frankistekin bat egin zuten. Jarrera ultrakatoliko eta antikomunistak zituen Blueshirts mugimendu faxistako kideak ziren.
- Azaroaren 14: Suiyuango kanpainaren hasiera. Japoniak babestutako Mongoliako tropek Txinatar soldaduei eraso egin zieten Hongorten.
- Azaroaren 15: Alemaniaren Kondor Legioa Espainiako Gerra Zibilean sartu zen, Francoren alde.
- Azaroaren 20a. Jose Antonio Primo de Rivera falangista fusilatu zuten errepublikanoek Alacanten. Madrilen, Buenaventura Durruti buruzagi anarkista hil zen, borrokan zauritua izan eta gero.
- Azaroaren 25: Antikomintern Ituna sinatu zuten Japoniak eta Alemaniak. Itunaren arabera, bi herrialdeek Sobietar Batasunaren aurka arituko ziren Sobietar Batasunak bi herrialdeetako bati eraso eginez gero.
- Abenduaren 1: Alemaniako 10-18 urteko gazte guztiak derrigortu zituzten Hitleriar Gazterian parte hartzen.
- Abenduaren 12:
- Kuomintangeko Zhang Xueliangek Chiang Kai-Shek bahitu zuen erakunde horri Txinako Alderdi Komunistarekin akordio bat egin zezan Japoniar inbasioari aurre egiteko.
- Eduardo VIII.a abdikatzera behartu zuten Wallis Simpsonekin ezkondu ostean. Bere ordez Alberto, Yorkeko dukeak hartu zuen agintea, Jurgi VI.a Erresuma Batukoa izenarekin.
- Abenduaren 23: Corpo Truppe Volontarie italiarreko 3.000 gizon Cádizera iritsi ziren Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzera.
- Abenduaren 24: Bigarren Fronte Batua osatu zuten Txinako Alderdi Komunistak eta Kuomintangek, Txinako Gerra Zibila geldituz Japoniarren aurka egiteko.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- Eusko Jaurlaritzak euskara hizkuntza ofizial izendatu zuen, Espainiako Gerra Zibila piztu baino lehenagoko hilabeteetan.
- Urtarrilaren 12a – Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 1. edizioa ospatu zen. Juan Felix Iriarte Berjinantok jantzi zuen txapela.
- Urtarrilaren 19a – Bertsolari Txapelketa Nagusiaren II. edizioaren finalean Jose Manuel Lujanbio Txirrita izan zen irabazle.
- Apirilaren 6a – Portuko tabernako neska (gaztelaniaz: La tabernera del puerto), Pablo Sorozabalen musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Bartzelonako Tivoli antzokian.
Mundua
aldatu- Azaroaren 2a – BBCak lehen telebista saioa eskaini zuen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatu- Udako eta neguko Olinpiar Jokoak Alemania Nazian egin ziren, eta Hitlerren erregimenak propaganda egiteko erabili zituen.
- 1936ko Neguko Olinpiar Jokoak (Garmisch-Partenkirchen, Alemania; otsailaren 6a – otsailaren 16a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1936ko Udako Olinpiar Jokoak (Berlin, Alemania; abuztuaren 1a – abuztuaren 16a).
- Hitler joko hauek arraza arioaren nagusitasunari buruzko teoriak frogatzeko erabiltzen saiatu zen. Azkenean, Joko hauetako kirolaririk ezagunena Jesse Owens afroamerikarra izan zen, 100, 200 eta 4x100 metroko lasterketen eta jauzi luzearen garailea izan zena.
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- Martxoaren 8a – Aviron Bayonnais errugbi taldeak Du Manoir txapelketa irabazi zuen U.S.A. Perpignan taldea finalean 9-3 menderatuz.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Víctor Manuel Arbeloa, nafar politikaria.
- Urtarrilaren 1a – Imanol Elias, gipuzkoar idazlea eta politikaria eta Azpeitiko alkatea (h. 2013).
- Urtarrilaren 1a – Juan Carlos Migoya, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Urtarrilaren 1a – Paula Martel, donostiar aktorea (h. 2024).
- Urtarrilaren 3a – Paulo Emilio, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2016).
- Urtarrilaren 4a – Gianni Vattimo, italiar filosofo eta politikaria (h. 2023).
- Urtarrilaren 5a – Terry Lineen, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 6a – Ramón Baglietto, gipuzkoar politikaria (h. 1980).
- Urtarrilaren 6a – Darlene Hard, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 6a – Antonio López García, espainiar eskultore eta margolari hiperrealista.
- Urtarrilaren 6a – Alejandro Maldonado Aguirre, Guatemalako presidentea.
- Urtarrilaren 6a – Julio María Sanguinetti, Uruguaiko presidentea.
- Urtarrilaren 7a – Jean-Pierre Thystère Tchicaya, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 2008).
- Urtarrilaren 8a – Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (h. 2020).
- Urtarrilaren 10a – Robert Woodrow Wilson, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 11 – Montxo Goikoetxea, nafar kazetari eta idazlea (h. 1999).
- Urtarrilaren 11 – Chilla Porter, australiar gorako jauzilari eta politikaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 11 – Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (h. 1995).
- Urtarrilaren 12a – Imanol Lazkano, gipuzkoar bertsolaria.
- Urtarrilaren 14a – Reiner Klimke, alemaniar zaldizkoa (h. 1999).
- Urtarrilaren 17a – José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 22a – Alan Heeger, estatubatuar fisikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 22a – Ong Teng Cheong, Singapurreko presidentea (h. 2002).
- Urtarrilaren 24a – Serge Bourdoncle, frantziar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 24a – Etsuko Ichihara, japoniar aktorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 27a – Barry Barish, estatubatuar fisikaria da. 2017ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 27a – Samuel C. C. Ting, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 28a – Alan Alda, estatubatuar aktorea, gidoigilea eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 28a – Ismail Kadare, albaniar idazlea (h. 2024).
- Urtarrilaren 29a – Joaquín Peiró, espainiar futbolaria eta futbol-entrenatzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 30a – Koji Sasaki, japoniar futbolaria.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Aureli Argemi, CIEMEN erakundearen sortzaile eta lehendakaria (h. 2024).
- Otsailaren 8a – Ro Jai-bong, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2024).
- Otsailaren 10a – Vincent Nsengiyumva, ruandar artzapezpiku katolikoa (h. 1994).
- Otsailaren 11 – Burt Reynolds, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Otsailaren 13a – Pavol Molnár, eslovakiar futbolaria (h. 2021).
- Otsailaren 14a – Henri Maïdou, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- Otsailaren 16a – Fernando Solanas, argentinar zinema zuzendari eta politikaria (h. 2020).
- Otsailaren 17a – Jesús Beltrán, nafar psikopedagogo eta katedraduna (h. 2014).
- Otsailaren 17a – Jim Brown, estatubatuar futbolari eta aktorea (h. 2023).
- Otsailaren 18a – Jean M. Auel, estatubatuar idazlea.
- Otsailaren 18a – Ian Hacking, kanadar filosofo eta zientziaren historialaria (h. 2023).
- Otsailaren 18a – Jozef Vengloš, eslovakiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- Otsailaren 19a – Paloma O'Shea, O'Sheako markesa, bizkaitar filantropo eta mezenasa.
- Otsailaren 22a – John Michael Bishop, estatubatuar immunologo eta mikrobiologoa, 1989ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Otsailaren 23a – Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (h. 2017).
- Otsailaren 23a – Roger Rivière, frantziar txirrindularia (h. 1976).
- Otsailaren 24a – Helios Mendiburu, eusko-alemaniar politikari eta ingeniaria.
- Otsailaren 27a – Ron Barassi, Australiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Otsailaren 28a – Sigfrido Koch, donostiar argazkilaria eta idazlea (h. 1992).
- Otsailaren 29a – Ives Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2015).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Jean-Edern Hallier, frantziar idazlea (h. 1997).
- Martxoaren 1a – Georgina Spelvin, estatubatuar aktore porno ohia.
- Martxoaren 3a – Achille Occhetto, italiar politikari komunista.
- Martxoaren 4a – Jim Clark, 1 Formulako eskoziar gidaria (h. 1968).
- Martxoaren 4a – Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (h. 2018).
- Martxoaren 5a – Canaan Banana, lehendabiziko Zimbabweko presidentea (h. 2003).
- Martxoaren 5a - Monika Buch, espainiar diseinatzailea, arte optikren eta arte zinetikoan erreferentea.
- Martxoaren 5a – Dean Stockwell, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Martxoaren 7a – Loren Acton, estatubatuar fisikari, astronauta eta irakaslea.
- Martxoaren 7a – Carlos Corcuera, gipuzkoar politikaria.
- Martxoaren 7a – Antonio Mercero, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2018).
- Martxoaren 7a – Georges Perec, frantziar idazlea (h. 1982).
- Martxoaren 8a – Jaime Arrese, UCD taldeko gipuzkoar politikaria (h. 1980).
- Martxoaren 9a – Mickey Gilley, estatubatuar country musikari eta kantautorea (h. 2022).
- Martxoaren 10a – Joseph Blatter, suitzar kirol administratzailea eta FIFAko presidente ohia.
- Martxoaren 10a – Manuel Vicent, espainiar idazlea.
- Martxoaren 10a – Juan Zubiaurre, gipuzkoar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 11 – Harald zur Hausen, alemaniar birologoa, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2023).
- Martxoaren 15a – Francisco Ibañez, gaztelerazko kataluniar komikigilea, Mortadelo eta Filemon eta beste komiki ezagun batzuen egilea (h. 2023).
- Martxoaren 16a – Raymond Vahan Damadian, estatubatuar fisikari eta medikua, erresonantzia magnetiko (MR) bidezko eskaneatze makina asmatzailea (h. 2022).
- Martxoaren 17a – Guy Camberabero, frantziar errugbilaria (h. 2023).
- Martxoaren 17a – Ken Mattingly, estatubatuar astronauta (h. 2023).
- Martxoaren 18a – Frederik de Klerk, Hegoafrikako estatu presidentea eta 1993ko Bakearen Nobel Saria (h. 2021).
- Martxoaren 19a – Ursula Andress, suitzar aktorea eta sex symbola.
- Martxoaren 19a – Ben Lexcen, australiar nabigatzaile eta itsasontzien diseinatzailea (h. 1988).
- Martxoaren 19a – José Luis Redrado, nafar apaiza.
- Martxoaren 20a – Evelyn Fox Keller, estatubatuar fisikari, idazlea eta feminista (h. 2023).
- Martxoaren 20a – Lina Morgan, espainiar vedette komiko eta aktorea (h. 2015).
- Martxoaren 20a – Junes Xuburu, zuberoar kantaria (h. 2020).
- Martxoaren 23a – Miren Etxezarreta, gipuzkoar ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea.
- Martxoaren 23a – Jannis Kounellis, greziar-italiar artista (h. 2017).
- Martxoaren 27a – Eusebio Osa Unamuno, euskal idazlea (h. 1993).
- Martxoaren 27a – Jan Ptaszyn Wróblewski, poloniar musikari eta musikagile, saxofoi-jotzaile eta big band zuzendaria (h. 2024).
- Martxoaren 28a – Amancio Ortega, ehun-sektoreko espainiar enpresaburua, munduko 3. gizon aberatsena.
- Martxoaren 28a – Mario Vargas Llosa, peruar idazlea, 2010eko Literaturako Nobel Saria.
- Martxoaren 29a – Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (h. 2012).
- Martxoaren 31 – Marge Piercy, estatubatuar ekintzaile eta idazlea.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Jean-Pascal Delamuraz, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1998).
- Apirilaren 2a – Abdelhamid Brahimi, Aljeriako lehen ministroa (h. 2021).
- Apirilaren 2a – Aurelio Galfetti, suitzar arkitektoa (h. 2021).
- Apirilaren 5a – Rahim Huseynov, Azerbaijango lehen ministroa (h. 2023).
- Apirilaren 7a – Xosé Manuel Beiras, galiziar politikaria.
- Apirilaren 9a – Ghassan Kanafani, palestinarren aldeko ekintzailea eta idazle palestinarra (h. 1972).
- Apirilaren 9a – Michael Somare, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (h. 2021).
- Apirilaren 9a – Valerie Solanas, estatubatuar idazle eta feminista erradikala (h. 1988).
- Apirilaren 15a – Raymond Poulidor, frantziar txirrindularia (h. 2019).
- Apirilaren 18a – Francisco Fabo, nafar eskultore eta margolaria.
- Apirilaren 19a – Dulcinea Bellido, espainiar jostuna eta PCEko militante feminista (h. 2001).
- Apirilaren 19a – Wilfried Martens, Belgikako lehen ministroa (h. 2013).
- Apirilaren 20a – Jaime Botín, espainiar bankaria (h. 2024).
- Apirilaren 20a – Jorge Ramón Sarasa, nafar idazlea eta soziologoa (h. 2008).
- Apirilaren 23a – Ana Etxaide, donostiar filologoa eta ohorezko euskaltzaina.
- Apirilaren 23a – Roy Orbison, estatubatuar kantari eta musikagilea (h. 1988).
- Apirilaren 24a – Akwasi Afrifa, Ghanako estatuburua (h. 1979).
- Apirilaren 24a – Jill Ireland, ingeles aktorea (h. 1990).
- Apirilaren 24a – Robert McCartney, britainiar abokatu eta politikaria, Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusi ohia.
- Apirilaren 25a – Henck Arron, Surinamgo lehen ministroa (h. 2000).
- Apirilaren 25a – Leonel Sánchez, txiletar futbolaria (h. 2022).
- Apirilaren 28a – Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (h. 2015).
- Apirilaren 29a – Zubin Mehta, indiar orkestra zuzendaria.
- Apirilaren 29a – Adolfo Nicolás, espainiar apaiza, Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (h. 2020).
- Apirilaren 29a – Alejandra Pizarnik, argentinar olerkaria (h. 1972).
- Apirilaren 29a – Jacob Rothschild, britainiar bankari eta politikaria (h. 2024).
- Apirilaren 30a – Antonio García Bellido, espainiar biologo eta ikertzailea.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Norma Aleandro, argentinar aktorea.
- Maiatzaren 3a – Jon Idigoras, bizkaitar politikaria, Herri Batasuna alderdiaren sortzaileetako bat (h. 2005).
- Maiatzaren 4a – Eleanor Coppola, estatubatuar dokumentalgile, artista eta idazlea (h. 2024).
- Maiatzaren 7a – Tony O'Reilly, irlandar errugbilari eta negozio-gizona (h. 2024).
- Maiatzaren 9a – Albert Finney, britainiar aktorea (h. 2019).
- Maiatzaren 9a – Glenda Jackson, ingeles aktorea (h. 2023).
- Maiatzaren 9a – José María Loizaga Viguri, bizkaitar enpresaburua (h. 2020).
- Maiatzaren 9a – Ernest Shonekan, Nigeriako estatuburua (h. 2022).
- Maiatzaren 10a – Taiwo Akinkunmi, nigeriar funtzionarioa, Nigeriako banderaren diseinatzailea (h. 2023).
- Maiatzaren 11 – Carla Bley, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria (h. 2023).
- Maiatzaren 11 – Olga Xirinacs, kataluniar idazlea eta piano-irakaslea.
- Maiatzaren 12a – Guillermo Endara Galimany, Panamako presidentea (h. 2009).
- Maiatzaren 12a – Frank Stella, estatubatuar artista (h. 2024).
- Maiatzaren 15a – Ralph Steadman, britainiar marrazkilari eta komikilaria.
- Maiatzaren 16a – Cesareo Gabarain, gipuzkoar apaiza eta musikagilea (h. 1991).
- Maiatzaren 17a – Philippe Boesmans, belgikar musikagilea (h. 2022).
- Maiatzaren 17a – Lars Gustafsson, suediar eleberrigile eta olerkaria (h. 2016).
- Maiatzaren 17a – Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 2010).
- Maiatzaren 19a – Ana María Pérez del Campo, espainiar ekintzaile feminista.
- Maiatzaren 20a – Anthony Zerbe, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 21a – Gunter Blobel, alemaniar-estatubatuar biologoa, 1999ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2018).
- Maiatzaren 21a – Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (h. 2017).
- Maiatzaren 23a – Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (h. 2015).
- Maiatzaren 26a – Hiroshi Saeki, japoniar futbolaria (h. 2010).
- Maiatzaren 27a – Louis Gossett Jr., estatubatuar aktorea (h. 2024).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Volodymyr Holubnytxy, ukrainar eta sobietar atleta (h. 2021).
- Ekainaren 3a – Larry McMurtry, estatubatuar idazlea (h. 2021).
- Ekainaren 3a – Colin Meads, zeelandaberritar errugbi jokalaria, historiako errugbilari hoberenetakoa (h. 2017).
- Ekainaren 4a – Bruce Dern, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 8a – James Darren, estatubatuar aktore eta pop abeslaria (h. 2024).
- Ekainaren 8a – Kenneth G. Wilson, estatubatuar fisikari teorikoa, 1982ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- Ekainaren 10a – Viatxeslav Kebitx, Bielorrusiako lehen ministroa (h. 2020).
- Ekainaren 11 – Jaime Camino, kataluniar idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- Ekainaren 11 – Barbara Rose, estatubatuar arte-historialaria, arte-kritikaria, erakusketa-komisarioa eta unibertsitateko irakaslea (h. 2020).
- Ekainaren 13a – Michel Jazy, frantziar atleta, distantzia ertain eta luzeko lasterketetan espezializatua (h. 2024).
- Ekainaren 15a – Claude Brasseur, frantziar aktorea (h. 2020).
- Ekainaren 15a – Patricia Nell Warren, estatubatuar idazlea (h. 2019).
- Ekainaren 16a – Mercedes Vilanova, kataluniar historialari garaikidea.
- Ekainaren 17a – Kenneth Loach, ingeles zinema zuzendaria.
- Ekainaren 17a – Javier Manterola, nafar ingeniari-zibila, zubiak diseinatzean aditua (h. 2024).
- Ekainaren 18a – Denny Hulme, zeelandaberritar 1 Formulako auto-gidaria, munduko txapelduna 1967an (h. 1992).
- Ekainaren 20a – Gotzon Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (h. 1970).
- Ekainaren 22a – Kris Kristofferson, estatubatuar country eta folk abeslari eta aktorea (h. 2024).
- Ekainaren 22a – Ferran Olivella, kataluniar futbolaria (h. 2023).
- Ekainaren 23a – Richard Bach, estatubatuar idazle eta hegazkinlaria.
- Ekainaren 23a – Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (h. 1976).
- Ekainaren 23a – Costas Simitis, Greziako lehen ministroa.
- Ekainaren 25a – B. J. Habibie, Indonesiako presidentea (h. 2019).
- Ekainaren 27a – Lola Cardona, espainiar aktorea (h. 2006).
- Ekainaren 28a – Ana Bereziartua, gipuzkoar politikaria (h. 2023).
- Ekainaren 28a – Gabriel Laiseka, bizkaitar kirolaria, belaren Flyng Dutchman klasean aditua
- Ekainaren 29a – Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (h. 2016).
- Ekainaren 30a – Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (h. 2015).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 5a – Frederick Ballantyne, Saint Vincent eta Grenadinetako gobernadore orokorra (h. 2020).
- Uztailaren 5a – Shirley Knight, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Uztailaren 5a – James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2018).
- Uztailaren 5a – Juan Olabarri, bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua (h. 2018).
- Uztailaren 7a – Dalilah, espainiar dantzaria eta dantza-maistra, sabel-dantzaren dantzari mitikoa (h. 2001).
- Uztailaren 7a – Joseph Renzulli, estatubatuar psikologoa, hezkuntzara aplikatutako psikologian aritua.
- Uztailaren 9a – June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (h. 2002).
- Uztailaren 14a – Carmen Larumbe, euskal jatorriko argentinar dantzari eta koreografoa (h. 1995).
- Uztailaren 16a – Yasuo Fukuda, Japoniako 91. lehen ministroa.
- Uztailaren 20a – Joseba Intxausti, Iturriotz'tar Iñaki, gipuzkoar idazlea eta Euskaltzain urgazlea (h. 2023).
- Uztailaren 21a – Julio Valdeón, espainiar historialaria (h. 2009).
- Uztailaren 25a – Erkki Kairamo, finlandiar arkitektoa (h. 1994).
- Uztailaren 25a – Glenn Murcutt, australiar arkitektoa.
- Uztailaren 25a – Carlos Mota Pinto, Portugalgo lehen ministroa (h. 1985).
- Uztailaren 27a – Josep Termes, kataluniar historialaria, XIX. eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatua (h. 2011).
- Uztailaren 28a – Ignacio Gogortza, gipuzkoar apaiz katolikoa, Coronel Oviedoko gotzaina.
- Uztailaren 30a – Pilare Borboikoa, Espainiako infanta (h. 2020).
- Uztailaren 31 – Boniface Alexandre, Haitiko presidentea (h. 2023).
- Uztailaren 31 – Jorge Sanjinés, boliviar zinema-zuzendaria.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Ángel Cuetos, euskal kirolari ohia, grekoerromatar borrokan aditua.
- Abuztuaren 1a – Yves Saint Laurent, frantziar moda-diseinatzailea eta enpresaburua, Yves Saint Laurent goi-joskintzako arropa markaren sortzailea (h. 2008).
- Abuztuaren 5a - Colleen Farrington, estatubatuar modeloa eta kabaret abeslaria (h. 2015).
- Abuztuaren 5a – John Saxon, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (h. 2020).
- Abuztuaren 5a – Carlos Terribili, argentinar muralista, kartelgile eta ilustratzailea (h. 2016).
- Abuztuaren 12a – André Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2010).
- Abuztuaren 14a – Eugenio Arraiza, iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea (h. 2015).
- Abuztuaren 17a – Margaret Hamilton, estatubatuar informatikaria, sistema-ingeniaria eta enpresaria.
- Abuztuaren 18a – Robert Redford, estatubatuar aktorea, zuzendaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 20a – Antonio María Rouco Varela, espainiar kardinala eta Espainiako Apezpiku Batzarreko presidentea.
- Abuztuaren 20a – Hideki Shirakawa, japoniar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 21a – Luisa Isabel Álvarez de Toledo, espainiar aristokrata, idazle eta historialaria (h. 2008).
- Abuztuaren 21a – Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (h. 1999).
- Abuztuaren 24a – A. S. Byatt, ingeles eleberrigilea (h. 2023).
- Abuztuaren 24a – Julio Marigil, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Abuztuaren 25a – Hugh Hudson, ingeles zinema zuzendaria (h. 2023).
- Abuztuaren 28a – Agustin Asenjo, nafar pilotari amateur ospetsua.
- Abuztuaren 28a - Noralma Vera, ekuadortar balett-dantzaria, koreografoa eta irakaslea, dantza klasikoan aitzindaria ekuadorren.
- Abuztuaren 29a – Gilbert Amy, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria.
- Abuztuaren 29a – John McCain, estatubatuar politikaria (h. 2018).
- Abuztuaren 29a – Ken Scotland, eskoziar errugbilari eta kriket-jokalaria (h. 2023).
- Abuztuaren 30a – Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 31 – Otelo Saraiva de Carvalho, portugaladar militar eta politikaria, 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia (h. 2021).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Valerio Legasov, Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea (h. 1988).
- Irailaren 3a – Zine El Abidine Ben Ali, Tunisiako presidentea (h. 2019).
- Irailaren 6a – Brian Stowell, manxera hizkuntza suspertzeko lanetan aritutako ekintzaile nagusietako bat (h. 2018).
- Irailaren 7a – Buddy Holly, estatubatuar musikagile eta abeslaria, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat (h. 1959).
- Irailaren 9a – David Gold, britainiar enpresaburua (h. 2023).
- Irailaren 9a - Daisy Roulland-Dussoix, suitzar mikrobiologo molekularra, murrizketa entzimen aurkitzaileetako bat (h. 2014).
- Irailaren 9a – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (h. 2017).
- Irailaren 12a – Ignacio Astigarraga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Irailaren 12a – Guillermo Gómez Rivera, filipinar idazle eta hizkuntzalaria.
- Irailaren 13a – Stefano Delle Chiaie, eskuin muturreko militante neofaxista eta pistolaria, ETAren aurkako borroka zikinean parte hartu zuena (h. 2019).
- Irailaren 13a – Manuel Díaz Martínez, kubatar espainiar poeta, kazetaria eta diplomazialaria (h. 2023).
- Irailaren 13a – Marifé de Triana, espainiar kopla-abeslaria eta aktorea (h. 2013).
- Irailaren 14a – Ferid Murad, estatubatuar sendagilea, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2023).
- Irailaren 15a – Ashley Cooper, australiar tenislaria (h. 2020).
- Irailaren 17a – Charles Krebs, estatubatuar zoologo eta ekologista.
- Irailaren 21a – Teresa Gimpera, kataluniar aktore, enpresari eta modeloa (h. 2024).
- Irailaren 21a – Juri Luzhkov, errusiar politikaria, Moskuko alkatea (h. 2019).
- Irailaren 22a – Art Metrano, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Irailaren 22a – Carmen Pereira, Ginea Bissauko presidentea (h. 2016).
- Irailaren 23a – Valentín Paniagua, Peruko presidentea (h. 2006).
- Irailaren 24a – Jim Henson, estatubatuar txotxongilo-diseinatzaile, zinema-zuzendari eta ikuskarien munduko enpresaburua (h. 1990).
- Irailaren 25a – August Kühn, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Irailaren 25a – Moussa Traoré, Maliko presidentea (h. 2020).
- Irailaren 26a – Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (h. 2018).
- Irailaren 27a – José Antonio Eslava, nafar grabatzailea.
- Irailaren 27a – Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (h. 2012).
- Irailaren 29a – Silvio Berlusconi, Il Cavaliere, Italiako lehen ministroa eta Europako Kontseiluko presidentea (h. 2023).
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Antoinette Fouque, frantziar psikoanalista, idazle, kazetari eta feminista (h. 2014).
- Urriaren 2a – Fernando Sánchez Dragó, espainiar idazlea (h. 2023).
- Urriaren 3a – Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (h. 2012).
- Urriaren 3a – Steve Reich, estatubatuar musikagile eta interpretea.
- Urriaren 4a – Henry Kamen, britainiar historialaria.
- Urriaren 4a – Cynthia McLeod, surinamdar eleberrigilea.
- Urriaren 5a – Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (h. 2011).
- Urriaren 9a – Brian Blessed, ingeles aktore, idazle eta abenturazalea.
- Urriaren 9a – Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (h. 2003).
- Urriaren 10a – Gerhard Ertl, alemaniar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2007ko Kimikako Nobel Saria.
- Urriaren 11 – Alberto Vázquez-Figueroa, espainiar idazle eta kazetaria.
- Urriaren 13a – José Luis Azkueta, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- Urriaren 13a – Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna (h. 2018).
- Urriaren 16a – Andrei Txikatilo, Rostoveko Harakina, sobietar serieko hiltzailea (h. 1994).
- Urriaren 17a – Serafín García, nafar futbolari ohia.
- Urriaren 19a – Tony Lo Bianco, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- Urriaren 21a – Amaia Aroma Lejarreta, bizkaitar txistularia, Euskal Herriko kontzertu batean txistua jo zuen lehen emakumea.
- Urriaren 21a – Simon Gray, britainiar antzerkigilea (h. 2008).
- Urriaren 22a – Bobby Seale, estatubatuar aktibista politikoa, pantera beltzen alderdiaren sortzailea.
- Urriaren 23a – Pedro Pascual Barturen, bizkaitar musikagilea.
- Urriaren 24a – Bill Wyman, ingeles baxujolea, The Rolling Stones taldeko kidea.
- Urriaren 26a – Etelka Kenéz Heka, hungariar poeta, idazle eta abeslaria (h. 2024).
- Urriaren 26a – Òscar Ribas Reig, Andorrako lehen ministroa (h. 2020).
- Urriaren 27a – Neil Sheehan, estatubatuar idazlea eta kazetaria, Pentagonoko Paperekin lotutako artikuluak argitaratu zituena (h. 2021).
- Urriaren 28a – Nino Castelnuovo, italiar aktorea (h. 2021).
- Urriaren 30a – Polina Astakhova, sobietar gimnasta (h. 2005).
- Urriaren 30a – Margarita Voites, estoniar opera abeslaria (h. 2024).
- Urriaren 31 – Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria (h. 1991).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 2a – Mirentxu eta Mikele Agirre Aristizabal, ahizpa biki nafar aktibistak.
- Azaroaren 2a – Rosemary Radford Ruether, estatubatuar akademiko feminista, filosofoa, idazlea, teologo katolikoa eta ingurumen bebeslea (h. 2022).
- Azaroaren 3a – Roy Emerson, australiar tenislari ohia.
- Azaroaren 4a – Didier Ratsiraka, Madagaskargo presidentea (h. 2021).
- Azaroaren 5a – Uwe Seeler, alemaniar futbolaria (h. 2022).
- Azaroaren 7a – Guido Carlesi, italiar txirrindularia (h. 2024).
- Azaroaren 7a – Gwyneth Jones, galestar sopranoa.
- Azaroaren 8a – Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (h. 2014).
- Azaroaren 9a – Emilio Ybarra, gipuzkoar enpresaburu eta ekonomialaria (h. 2019).
- Azaroaren 9a – Mikhail Tal, letoniar xake-jokalaria, xakearen historian izan den jokalari argi eta intuitiboenetako bat (h. 1992).
- Azaroaren 9a – Mary Travers, estatubatuar abeslaria, Peter, Paul and Mary taldeko kidea (h. 2009).
- Azaroaren 12a – Gurutzi Arregi Azpeitia, bizkaitar etnografoa (h. 2020).
- Azaroaren 13a – Dacia Maraini, italiar eleberrigilea, poeta, antzerkigilea, saiakeragilea eta gidoilaria.
- Azaroaren 14a – Antonio Gades, espainiar dantzaria (h. 2004).
- Azaroaren 14a – Josefina Molina, espainiar zinema-zuzendaria, gidoilaria, telebistako errealizadorea, idazlea eta eszenako zuzendaria.
- Azaroaren 15a – Haydée Padilla, argentinar aktorea (h. 2022).
- Azaroaren 16a – Fidencio Berrade, nafar apaiza, Sestaoko abadea (h. 2022).
- Azaroaren 16a – Joaquín Navarro-Valls, espainiar mediku eta kazetaria, Egoitza Santuaren bozeramailea (h. 2017).
- Azaroaren 16a – Igor Turtxin, ukrainar eskubaloi entrenatzailea (h. 1993).
- Azaroaren 18a – Don Cherry, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1995).
- Azaroaren 19a – Yuan T. Lee, txinatar-estatubatuar kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel Saria.
- Azaroaren 20a – Don DeLillo, estatubatuar idazlea.
- Azaroaren 20a – Eduard Punset, kataluniar abokatu, ekonomialari eta zientzia hedatzailea (h. 2019).
- Azaroaren 22a – Maria Teresa Arbide Garayar, gipuzkoar moja misiolaria.
- Azaroaren 25a – Trisha Brown, estatubatuar dantzaria eta koreografoa (h. 2017).
- Azaroaren 26a – Margaret Boden, zientzia kognitiboko ikerketa-irakasle ingelesa.
- Azaroaren 27a – Zaid al-Rifai, Jordaniako lehen ministroa (h. 2024).
- Azaroaren 28a – Carol Gilligan, estatubatuar feminista, filosofo eta psikologoa.
- Azaroaren 28a – Philippe Sollers, frantziar idazle eta kritikaria (h. 2023).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Frederic Tuten, estatubatuar idazlea.
- Abenduaren 3a – René Kalisky, belgikar idazlea (h. 1981).
- Abenduaren 3a – Saburo Kawabuchi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 5a – Robert Freeman, britainiar argazkilari eta diseinugile grafikoa, The Beatlesekin egindako lanagatik ezaguna (h. 2019).
- Abenduaren 8a – David Carradine, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Abenduaren 9a – A. B. Yehoshua, israeldar idazlea (h. 2022).
- Abenduaren 12a – Iolanda Balaş, errumaniar atleta, historiako altuera-jauzilari onenetakoa (h. 2016).
- Abenduaren 13a – Aga Khan IV.a, nizarien imama.
- Abenduaren 14a – Touria Chaoui, marokoar hegazkinlaria, 16 urterekin Marokoko lehen emakume pilotua izatera heldu zena (h. 1956).
- Abenduaren 15a – Pierre Nguyễn Soạn, vietnamdar apezpiku katolikoa (h. 2024).
- Abenduaren 15a – Pedro Osinaga, nafar aktorea (h. 2017).
- Abenduaren 17a – Frantzisko, Aita santua.
- Abenduaren 17a – Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (h. 2019).
- Abenduaren 17a – Tommy Steele, ingeles egile abeslari eta aktorea.
- Abenduaren 22a – Hector Elizondo, euskal jatorriko estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 23a – Frederic Forrest, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Abenduaren 27a – José Pérez-Francés, espainiar txirrindularia (h. 2021).
- Abenduaren 27a – Miguel Trovoada, São Tomé eta Príncipeko presidentea.
- Abenduaren 29a – Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Abenduaren 31 – José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (h. 1982).
- Abenduaren 31 – Siw Malmkvist, suediar abeslaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ángel Abad, arabar sindikalista, Katalunian aritutakoa.
- Antonio Cancelo, Zamoran jaiotako euskal enpresaburua.
- Eneko Irigarai, ETAko sortzaileen artean gazteena.
- Gloria Ferrer, nafar margolaria.
- Marie-Andrée Arbelbide, euskal herritar politikari abertzalea, Heletako auzapeza (h. 2014).
- Nicomedes Marañon Orio, nafar etxekoandrea, fusilatua (h. 1936).
- Pello Joxe Aranburu, gipuzkoar apaiz, idazle, kultur sustatzaile eta irakaslea.
- Pierre Berdoy, lapurtar argazkilaria, arkitekturan, diseinuan, natura hilean eta edergintzan aditua.
- Rafael Lafuente, arabar margolaria (h. 2005).
- Carlos Pujol, katalan idazlea eta itzultzailea (h. 2012).
- Charlotte-Arrisoa Rafenomanjato, madagaskartar idazlea (h. 2008).
- Esther Teijeiro, galiziar mahastizaina, Galizian ardo ekologikoa egiten lehenengoa.
- Justa Holz-Mänttäri, germano-finlandiar hizkuntzalari eta itzultzailea.
- María Dolores Masana, kataluniar kazetaria.
- Mere Broughton, zeelandaberritar hizkuntza aktibista eta sindikalista (h. 2016).
- Mustafa Ould Salek, Mauritaniako presidentea (h. 2012).
- Fred Timakata, Vanuatuko 2. presidentea (h. 1995).
- Violeta la Burra, andaluziar kopla eta flamenko abeslaria eta dantzaria, transformismoaren ikonoa eta LGTBI komunitatearen aitzindaria (h. 2020).
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 5a – Ramon Maria Valle-Inclan, idazle galiziarra (j. 1866).
- Urtarrilaren 9a – John Gilbert, estatubatuar antzezlaria, zinema mutuaren garaian famatuenetakoa (j. 1899).
- Urtarrilaren 14a – Flora Sassoon, indiar enpresaburu, hebraista eta filantropoa (j. 1859).
- Urtarrilaren 18a – Rudyard Kipling, ingeles idazlea, 1907an Literaturako Nobel sariduna (j. 1865).
- Urtarrilaren 20a – Jurgi V.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadorea (j. 1865).
- Urtarrilaren 25a – Edmond Aman-Jean, frantziar margolari sinbolista (j. 1858).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 8a – Charles Curtis, AEBetako 31. presidenteordea (j. 1860).
- Otsailaren 9a – Caroline Furness, estatubatuar astronomoa (j. 1869).
- Otsailaren 10a – May French Sheldon, estatubatuar argitaratzaile, idazle eta esploratzailea (j. 1847).
- Otsailaren 14a – Alexander Gutxkov, errusiar politikari liberal-kontserbadorea (j. 1862).
- Otsailaren 16a – Luis Salazar, bizkaitar politikari kontserbador eta historialaria (j. 1859).
- Otsailaren 21a – Faustin Bentaberri, euskal musikaria, dantzaria eta koreografoa (j. 1869).
- Otsailaren 27a – Ivan Pavlov, mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna (j. 1849).
- Otsailaren 28a – Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1866).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 13a – Francis Bell, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1851).
- Martxoaren 16a – Marguerite Durand, frantziar kazetari, aktore, politikari eta feminista, La Fronde egunkariaren sortzailea (j. 1864).
- Martxoaren 17a – Vilho Lampi, finlandiar margolaria (j. 1898).
- Martxoaren 18a – Eleuterios Venizelos, Greziako lehen ministroa (j. 1864).
- Martxoaren 21a – Aleksandr Glazunov, musikagile errusiarra (j. 1865).
- Martxoaren 22a – Gurutz Saratsola, Lotsati , euskal idazlea (j. 1915).
- Martxoaren 30a – Conchita Supervía, kataluniar mezzosoprano lirikoa (j. 1895).
Apirila
aldatu- Apirilaren 6a – Louis Leplée, lapurtar enpresaburua, Le Gerny's kabaretaren jabea, Édith Piaf aurkitu zuena (j. 1883).
- Apirilaren 8a – Robert Barany, austriar medikua, 1914ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1876).
- Apirilaren 8a – Božena Benešová, txekoslovakiar eleberrigile feminista (j. 1873).
- Apirilaren 9a – Ferdinand Tönnies, alemaniar soziologo eta filosofoa (j. 1855).
- Apirilaren 17a – Charles Ruijs de Beerenbrouck, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1873).
- Apirilaren 18a – Ottorino Respighi, italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (j. 1879).
- Apirilaren 27a – Karl Pearson, ingeles zientzialaria (j. 1857).
- Apirilaren 28a – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1868).
- Apirilaren 29a – Marquesa del Ter, frantziar pianista eta feminista (j. 1864).
- Apirilaren 30a – Alfred Edward Housman, ingeles aditu klasiko eta olerkaria (h. 1859).
- Apirilaren 30a – Carlos José Solórzano, Nikaraguako presidentea (j. 1860).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Migel Kortes Nabarro, nafar idazlea (j. 1868).
- Maiatzaren 3a – Robert Michels, alemaniar jatorriko italiar soziologoa (j. 1876).
- Maiatzaren 7a – Jean-Blaise Adema, lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza (j. 1861).
- Maiatzaren 8a – Oswald Spengler, alemaniar filosofoa (j. 1880).
- Maiatzaren 14a – Edmund Allenby, britainiar landa-mariskala (j. 1861).
- Maiatzaren 23a – Henri de Régnier, frantziar olerkari sinbolista (j. 1864).
- Maiatzaren 25a – Maria Ana Sanz, nafar irakasle eta pèdagogoa, Nafarroako Maistren Eskolako zuzendaria (j. 1868).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Francisco Grandmontagne, Luis de Jaizquibel, gipuzkoar kazetaria eta idazlea (j. 1866).
- Ekainaren 3a – Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, gipuzkoar bertsolaria, garai guztietako ezagunenetarikoa (j. 1860).
- Ekainaren 7a – Lola Mora, argentinar eskultorea (j. 1866).
- Ekainaren 11 – Robert E. Howard, estatubatuar idazlea, Ezpata eta sorginkeria azpigeneroaren aitatzat joa (j. 1906).
- Ekainaren 12a – Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (j. 1874).
- Ekainaren 14a – Gilbert Keith Chesterton, britainiar idazlea (j. 1874).
- Ekainaren 18a – Maksim Gorki, errusiar idazlea eta iraultza boltxebikearen aldeko aktibista (j. 1868).
- Ekainaren 19a – William Hall-Jones, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1851).
- Ekainaren 20a – Pasquale del Pezzo, italiar matematikaria (j. 1859).
- Ekainaren 22a – Moritz Schlick, alemaniar filosofoa (j. 1882).
- Ekainaren 28a – Alexander Berkman, lituaniar ekintzaile eta idazle politiko anarkista (j. 1870).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 7a – Georgi Vasilievitx Txitxerin, errusiar diplomatikoa (j. 1872).
- Uztailaren 13a – José Calvo Sotelo, espainiar politikari eskuindarra, eraila (j. 1893).
- Uztailaren 18a – La Argentina, espainiar-argentinar dantzari eta koreografoa (j. 1890).
- Uztailaren 18a – Virgilio Leret, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, 1936ko estatu-kolpean fusilaturiko lehendabiziko ofiziala (j. 1902).
- Uztailaren 18 – José Rodríguez-Medel, Nafarroako Guardia Zibilaren komandantea Espainiako Bigarren Errepublikan, eraila (j. 1888).
- Uztailaren 19a – Apel·les Mestres i Oñós, kataluniar marrazkigilea eta idazlea (j. 1854).
- Uztailaren 20a – José Sanjurjo, nafar militarra (j. 1872).
- Uztailaren 23a – Antonio Lasa, nafar klerigo eta dohatsua, fusilatua (j. 1913).
- Uztailaren 24a – Georg Michaelis, Alemaniako kantzilerra (j. 1857).
- Uztailaren 26a – Santiago Altolagirre, Mariano de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra, fusilatua (j. 1857).
- Uztailaren 26a, Alcázar de San Juanen fusilatuak:
- Esteban Barrenetxea, Frai Esteban de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1890).
- Francisco Euba, Frai Francisco de San Lorenzo, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1889).
- Buenaventura Gabikaetxebarria, Frai Buenaventura de Santa Catalina, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1887).
- Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1879).
- Juan Antonio Salutregi, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1902).
- Uztailaren 28a – David Carlos Bergara, nafar apaiz eskolapioa, fusilatua (j. 1907).
- Uztailaren 28a – León Carrasco, gipuzkoar militarra, eraila (j. 1879).
- Uztailaren 30a – Jose Horn, filipinetan jaiotako euskal herritar politikari jeltzale eta abokatua eta Bilboko alkatea (j. 1880).
- Uztailaren 30ean, Izkon, bortxatu eta ondoren fusilatuak:
- Adela Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1886).
- Asunción Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1869).
- Uztailaren 31 – Prudentzio Gerekiz, Prudencio de la Cruz, bizkaitar apaiz trinitarioa, fusilatua (j. 1883).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Louis Blériot, frantziar ingeniari, hegazkin egile eta gidaria (j. 1872).
- Abuztuaren 2a – Felipe de Jesus Munarritz, nafar klaretar apaiza, fusilatua (j. 1875).
- Abuztuaren 3a – Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria, fusilatua (j. 1896).
- Abuztuaren 3a - Luisa Lasheras Royo, nafar etxekoandrea, fusilatua (j. 1912).
- Abuztuaren 4a – Antonio Azarola, euskal itsasgizon, militar eta politikaria, fusilatua (j. 1874).
- Abuztuaren 5a – Gabino Olaso, bizkaitar agustindar apaiza, eraila (j. 1869).
- Abuztuaren 6a – Aurelio Iñigo, nafar ekintzaile anarkista, eraila (j. 1899).
- Abuztuaren 9a – Faustino Oteitza, nafar apaiz eskolapioa, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 10a – Javier Gorosterratzu, nafar elizgizon eta historialaria, fusilatua (j. 1877).
- Abuztuaren 10a – Maria Camino Oskoz, nafar maistra, Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea, eraila (j. 1910).
- Abuztuaren 11 – Blas Infante, andaluziar politikaria, andaluziar aberriko aitatzat hartua, fusilatua (j. 1885).
- Abuztuaren 11 - Mercedes López Cotarelo, gipuzkoar gaztea, fusilatua (j. 1914).
- Abuztuaren 11 – Mauro Ortiz de Urbina, arabar margolaria (j. 1882).
- Abuztuaren 12a - Felisa Aguado Sainz, nafar etxekoandrea eta PCEko kidea, fusilatua (j. 1872).
- Abuztuaren 12a – Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 13a – Sofia Polo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa, eraila (j. 1904).
- Abuztuaren 13a – Pablo Yanguas, nafar politikaria, eraila (j. 1886).
- Abuztuaren 14a – José Cantero Ortega, espainiar militarra, fusilatua (j. 1879).
- Abuztuaren 15a – Grazia Deledda, italiar idazlea eta 1926ko Literaturako Nobel Saria (j. 1871).
- Abuztuaren 15a – Maravillas Lamberto, Espainiako Gerra Zibilean eraildako larragatar gaztetxoa (j. 1922).
- Abuztuaren 15a – Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1912).
- Abuztuaren 15a – Faustino Pérez García, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1911).
- Abuztuaren 15a – Gertrudis Ríos Marín, espainiar maistra, fusilatua (j. 1901).
- Abuztuaren 15a – Agustín Viela, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1914).
- Abuztuaren 16an Azkoienen fusilatuak:
- Carmen Gurrea Fernández, 15 urteko neska gaztea (j. 1921).
- Dolores Gurrea Fernández, 17 urteko neska gaztea (j. 1919).
- Pilar Fernández Rodríguez, nafar langilea, Carmen eta Dolores alabekin batera (j. 1891).
- Abuztuaren 17a – Joaquín Fanjul, arabar militarra, 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduan matxinatua, fusilatua (j. 1880).
- Abuztuaren 17a – Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea (j. 1857).
- Abuztuaren 18a – Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea, fusilatua (j. 1911).
- Abuztuaren 18a – Juana Capdevielle, espainiar edagogo, liburuzaina eta artxibozaina (j. 1905).
- Abuztuaren 19a – Francisca Ametzua, euskal moja karmeldarra (j. 1881).
- Abuztuaren 19a – Federico Garcia Lorca, espainiar poeta, narratzaile eta antzerkigilea (j. 1898).
- Abuztuaren 19a – María Vázquez Suárez, galiziar maistra, fusilatua (j. 1894).
- Abuztuaren 21a – Joaquín Ortiz de Zárate, espainiar militarra (j. 1893).
- Abuztuaren 22a – Pilar Salvo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1889).
- Abuztuaren 23a – Florencio Alfaro, nafar politikaria, eraila (j. 1882).
- Abuztuaren 23a – Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria, fusilatua (j. 1897).
- Abuztuaren 23a – Manuel Suárez de Begoña, bizkaitar futbolaria (j. 1895).
- Abuztuaren 24a – Elisa García Sáez, kataluniar sindikalista, erizaina eta milizianoa (j. 1916).
- Abuztuaren 24a – María Silva Cruz, María La Libertaria, espainiar libertarioa eta anarkista, fusilatua (j. 1915).
- Abuztuaren 25ean, Purga Handian exektutatuak:
- Lev Borisovitx Kamenev, sobietar politikaria (j. 1883).
- Grigori Zinoviev, sobietar politikaria (j. 1883).
- Abuztuaren 25a – Felicia Browne, britainiar emakume artista, Espainiako Gerra Zibilean hil zen lehenengo britainiar boluntarioa (j. 1904).
- Abuztuaren 26a – Mario Muslera, gipuzkoar militarra (j. 1873).
- Abuztuaren 28a – Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea, fusilatua (j. 1909).
- Abuztuaren 28a – Moritz Jursitzky, austriar-silesiar idazlea (j. 1861).
- Abuztuaren 28a – Jeanne Paquin, frantziar diseinatzailea, lehenengo emakumezko diseinatzaile handia eta moda modernoan aitzindaria (j. 1869).
- Abuztuaren 29a – Pedro Asua, bizkaitar apaiza eta arkitektoa, fusilatua (j. 1890).
- Abuztuaren 29a - Gabriela Lorente Sáenz, errioxar etxekoandrea, fusilatua (h. 1936).
- Abuztuaren 31 – Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1874).
- Abuztuaren 31 – Manuel Guzmán García, gipuzkoar politikari errepublikanoa, fusilatua (j. 1878).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Pepita Laguarda Batet, kataluniar militante anarkista (j. 1919).
- Irailaren 2a – Niels Neergaard, Danimarkako lehen ministroa (j. 1854).
- Irailaren 2a – Isaac Puente, euskal herritar sendagilea eta anarkismoaren teorialaria, fusilatua (j. 1896).
- Irailaren 4a -
- Joaquín Beuntza, euskal abokatua eta politikaria, fusilatua (j. 1872).
- José Vicente Ormaetxea, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra, fusilatua (j. 1880).
- Irailaren 5a - Francisca Alonso Prado, nafar etxekoandrea, fusilatua (j. 1896).
- Irailaren 5a – Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (j. 1859).
- Irailaren 6a – Jose Manuel Aizpurua, donostiar arkitektoa, fusilatua (j. 1902).
- Irailaren 6a – Cirila Ubaldina García Díaz, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1893).
- Irailaren 6a – Víctor Pradera, euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria, fusilatua (j. 1873).
- Irailaren 6a – José María Urkijo Ibarra, bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria, fusilatua (j. 1872).
- Irailaren 7a – Mariano Campos, valentziar politikaria, falangistek eraila (j. c. 1895).
- Irailaren 7a – María Domínguez Remón, espainiar maistra eta politikaria, Espainiar estatuko lehen emakume alkatea, fusilatua (j. 1882).
- Irailaren 7a – Isabel Esteban Nieto, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1893).
- Irailaren 8a – Apolonia Lizarraga, nafar moja karmeldarra, eraila (j. 1867).
- Irailaren 8a – Ziriako Morea, nafar ongile eta enpresaburua (j. 1854).
- Irailaren 9an, Cortes eta Ribaforada arteko Zaragozarako bidean fusilatuak:
- Misericordia Abad Alcega, nafar etxekoandrea (j. 1905).
- Enolasca Vela Salvador, nafar etxekoandrea (j. 1904).
- Irailaren 10a – Balbina Gayo Gutiérrez, Bigarren Errepublikako maistra, fusilatua (j. 1901).
- Irailaren 12a – Gonzalo Acosta, galiziar politikaria, fusilatua (j. 1889).
- Irailaren 13a – Juan Hartmann, alemaniar astronomoa (j. 1865).
- Irailaren 13a – Félix Urtubi, Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena (j. 1906).
- Irailaren 14a – Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria (j. 1878).
- Irailaren 14a – Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (j. 1911).
- Irailaren 14a – Irving Thalberg, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1899).
- Irailaren 15a – Alexandros Zaimis, Greziako presidentea (j. 1855).
- Irailaren 16a - Cándida Antonia Bueno Iso, maistra errepublikano aurrerakoia, fusilatua (j. 1912).
- Irailaren 16a – Karl Buresch, Austriako kantzilerra (j. 1878).
- Irailaren 17a – Jose Arana Irastorza, Eusko Abertzale Ekintzako militantea eta Eusko Gudarosteko gudaria, Gerra Zibilean hildako EAE alderdiko lehen gudaria (j. 1913).
- Irailaren 17a – Henry Louis Le Chatelier, frantziar kimikaria (j. 1850).
- Irailaren 18a – Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista, fusilatua (j. 1884).
- Irailaren 18a – Txato Olabarri, Eusko Abertzale Ekintzako kidea eta eusko gudaria, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria.
- Irailaren 18a – Teodoro Olarte Aizpuru, arabar industrialaria eta politikaria, fusilatua.
- Irailaren 21a – Antoine Meillet, frantziar hizkuntzalaria (j. 1866).
- Irailaren 22a – Antonio Saez de Ibarra, arabar frantziskotar monjea, fusilatua (j. 1914).
- Irailaren 24a, Belmonteko monasterioan fusilatuak:
- Santiago Arriaga, Frai Santiago de Jesús, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1903).
- Luis Erdoitza, Frai Luis de San Miguel de los Santos, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1891).
- Irailaren 25a – Fernando Ybarra, euskal noble, politikari, legelari eta enpresaburua, fusilatua (j. 1875).
- Irailaren 25a – Fernando de la Quadra-Salcedo, Castillejosko III. markesa, bizkaitar abokatu eta genealogista (j. 1890).
- Irailaren 26a - Dominica Azparren Gil, nafar etxekoandrea, UGTko kidea, fusilatua (j. 1884).
- Irailaren 27a – Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra (j. 1908).
- Irailaren 29a – Fortunato Agirre, nafar politikari jeltzalea eta Lizarrako alkatea, eraila (j. 1893).
- Irailaren 29a – Alfonso Beorlegi, euskal militarra (j. 1888).
- Irailaren 29a – Jose Bergara, nafar fraidea, fusilatua (j. 1908).
Urria
aldatu- Urriaren 4a – José Gafo, espainiar apaiz eta politikaria, eraila (j. 1881).
- Urriaren 4a – Wilhelm Meyer-Lübke, suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista (j. 1861).
- Urriaren 7a – Martin Lekuona, gipuzkoar idazlea, fusilatua (j. 1907).
- Urriaren 8a – Brígida Pardo López, espainiar etxekoandrea, fusilatua (j. 1904).
- Urriaren 10a – Orfilia Rico, uruguaiar aktorea (j. 1871).
- Urriaren 11 – Amparo Barayón, espainiar pianista eta ekintzaile anarkista, errepublikanoa, sozialista eta feminista, fusilatua (j. 1904).
- Urriaren 16a – Luis Etxebarria, bizkaitar enpresaburu eta politikari monarkikoa (j. 1878).
- Urriaren 16a – Georgette Kokoczynski, frantziar erizaina eta anarkista (j. 1907).
- Urriaren 17a – Jose Ariztimuño, Aitzol, tolosar idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea, fusilatua (j. 1896).
- Urriaren 17a – Fidel Fuidio, arabar erlijioso marianista eta arkeologoa, eraila (j. 1880).
- Urriaren 19a – Lu Xun, txinatar idazlea, txinerazko literatura modernoaren aitatzat hartua (j. 1881).
- Urriaren 20a – Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (j. 1911).
- Urriaren 20a – Anne Sullivan, estatubatuar irakaslea (j. 1866).
- Urriaren 23a – Jesus Ioldi Bereau, nafar kimikari eta politikaria, fusilatua (j. 1894).
- Urriaren 23a – Jose Otaño, nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea, fusilatua (j. 1898).
- Urriaren 25a – José Joaquín Arin, arrasatear apaiza eta euskaltzalea, fusilatua (j. 1875).
- Urriaren 25a – Jose Markiegi, euskal idazle eta itzultzailea, fusilatua (j. 1895).
- Urriaren 27a – Gabino Alustiza, Aiako alkate jeltzalea, fusilatua (j. 1888).
- Urriaren 29a – Ramiro Ledesma Ramos, espainiar eleberrigile, periodista eta ideologoa, nazionalsindikalismo mugimenduaren fundatzailea, fusilatua (j. 1905).
- Urriaren 29a – Ramiro Maeztu, gasteiztar idazle eta saiogile erdalduna, fusilatua (j. 1874).
- Urriaren 31 – Francisco Carrascón, nafar musikagilea, fusilatua (j. 1876).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 3a – Dezső Kosztolányi, hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea (j. 1885).
- Azaroaren 10a – Manuela Arriola, Manuela del Sagrado Corazón, bizkaitar adorazioko moja, fusilatua (j. 1891).
- Azaroaren 10a - Manuel Lustres Rivas, galiziar politikari, kazetari eta idazlea, eraila (j. 1888).
- Azaroaren 10a – Juana Francisca Perez de Labeaga, Blasa de María, nafar moja, fusilatua (j. 1864).
- Azaroaren 11 - Josefa Bueno Algárate, La Morota, nafar etxekoandrea, fusilatua (j. 1907).
- Azaroaren 12a – Patrick Henry Bruce, estatubatuar margolari modernoa (j. 1881).
- Azaroaren 12a – Víctor Casas, galiziar politikari, antzezle eta kazetaria, fusilatua (j. 1890).
- Azaroaren 14a - Juana Tomasa Charela Vidas, La Calderera, nafar etxekoandrea, fusilatua (j. 1881).
- Azaroaren 15a – Jeanne Landre, frantziar kazetari, literatura kritikari eta eleberrigilea (j. 1874).
- Azaroaren 16a – Wilhelm Wakonigg, austriar jatorriko bilbotar enpresari, ingeniari eta diplomatikoa, fusilatua (j. 1875).
- Azaroaren 19a – Mercedes Romero Abella, galiziar irakasle errepublikanoa, fusilatua (j. 1907).
- Azaroaren 20a – Buenaventura Durruti, espainiar sindikalista eta anarkista iraultzailea (j. 1896).
- Azaroaren 20a – José Antonio Primo de Rivera, espainiar politikaria, Falange Española alderdiaren sortzailea, fusilatua (j. 1903).
- Azaroaren 22a – Juan Iruarrizaga Agirre, bizkaitar musikagilea (j. 1898).
- Azaroaren 24an, Paternan (Valentzia) exekutatuak:
- Daría Campillo Paniagua, Daría Santa Sofiarena, arabar moja karmeldarra (j. 1873).
- María Consuelo Cuñado, euskal moja karmeldarra (j. 1884).
- Feliciana Uribe, bizkaitar moja karmeldarra (j. 1893).
- Azaroaren 27a – Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria, fusilatua (j. 1873).
- Azaroaren 28a – Pedro Muñoz Seca, Noucentisme edo 14 Belaunaldiaren espainiar idazlea, fusilatua (j. 1879).
- Azaroaren 30a – Johan Turi, Laponiako idazlea (j. 1854).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Anjel Kareaga, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
- Abenduaren 3a – Manuel Irurita, nafar apaiz eta gotzaina (j. 1876).
- Abenduaren 9a – Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua, fusilatua (j. 1895).
- Abenduaren 10a – Luigi Pirandello, italiar idazlea, 1934an Literaturako Nobel sariduna (j. 1867).
- Abenduaren 18a – Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (j. 1857).
- Abenduaren 18a – Leonardo Torres Quevedo, espainiar ingeniaria eta matematikaria (j. 1852).
- Abenduaren 22a – Nikolai Ostrovski, ukrainar jatorriko sobietar idazlea (b. 1904).
- Abenduaren 25a – Carl Stumpf, alemaniar filosofo, psikologo eta musikologoa (j. 1848).
- Abenduaren 27a – Hans von Seeckt, alemaniar militarra (j. 1866).
- Abenduaren 27a – Santu Casanova, korsikerazko idazlea (j. 1850).
- Abenduaren 31 – Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (j. 1854).
- Abenduaren 31 – Miguel Unamuno, bilbotar idazle eta filosofoa (j. 1864).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Uztaila – Juan Etxepare, nafar politikari errepublikanoa, fusilatua (j. 1880).
- Abuztua – Tiburcio Otsakar, euskal argitaratzaile eta politikaria, fusilatua (j. 1869).
- Urria – Agustina González López, la Zapatera, espainiar idazle, pentsalari, pintore abangoardista eta politikaria, fusilatua (j. 1891).
- William Llewellyn Dyer, ingeles enpresaburu eta futbolaria (j. 1883).
- Augusto Pérez Garmendia, Espainiako Armadako nafar komandantea (j. 1899).
- Enrique Melchor, Nafarroako CNTren sortzailea, karlistek eraila.
- Francisco Ulazia, bizkaitar mediku, kazetari, idazle eta politikaria (j. 1863).
- Jean Esponda, baigorriar jatorriko euskal estatubatuar artzaina.
- Jose Zabala Arana, bizkaitar idazlea (j. 1894).
- Martina Ezkurra, Ilarregiko sendalaria, nafar sendalaria (j. 1841).
- Ricardo Martín, Donostian bizi izandako badajoztar argazkilaria, garaiko argazkilari ospetsuenetarikoa (j. 1882).
- Tomas Aritz, nafar politika, Espainiako Alderdi Komunistaren kidea, eraila.
- Vicente Fatrás, bizkaitar politikaria, fusilatua (j. 1872).
- Carmen Hombre Ponzoa, aitormen protestanteko espainiar maistra eta sindikalista, fusilatua (j. 1898).
- Concepción Caceres, espainiar emagina, gerra zibilaren hasieran, fusilatua (j. 1886).
- Matilde Pérez Mollá, Espainiako lehen emakumezko alkatea (j. 1858).
- Fisika: Victor Franz Hess, Carl David Anderson
- Kimika: Peter Debye
- Literatura: Eugene O'Neill
- Medikuntza: Sir Henry Hallett Dale, Otto Loewi
- Bakea: Carlos Saavedra Lamas