Badajoz
Badajoz[1] (extremadureraz: Baajós) Espainiako hego-mendebaldean dagoen hiria da, Portugalgo mugan kokatutakoa, izen bereko probintziaren hiriburua da eta Extremadurako udalerririk handiena. 2009an 148.334 biztanle zituen. Probintziako biztanleriaren %21,54 bizi da bertan eta autonomia erkidegoko %13,45. Guadiana ibaiak zeharkatzen du hiria.
IX. mendean sortu zen hiria, Iberiar penintsula musulmanen menpe zegoenean. Gaur egun monumentu ugari eta arkeologia ondare aberatsa dauka, besteak beste Alcazaba, San Juan Bautista Katedrala, Santo Domingo eliza, Santa Ana komentua (bertan hil zen Ana de Austria), Atalaya edo Espantaperros Dorrea, Plaza Alta, harresiak eta Vaubán estiloko gotorlekua, Badajozko barruti gotortuan.
DemografiaAldatu
Badajozko biztanleriaren bilakaera | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1857 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | ||||||||||||
22.195 | 27.279 | 30.899 | 35.039 | 37.967 | 43.726 | 55.869 | 79.291 | ||||||||||||
1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 1996 | 2001 | 2006 | 2007 | ||||||||||||
96.317 | 101.710 | 114.361 | 130.247 | 122.510 | 136.319 | 143.748 | 145.257 |
Banaketa administratiboaAldatu
Badajoz hiria hainbat alkate-auzo eta auzotan banatzen da:
Alkate-auzoakAldatu
Izena | Maila | Biztanleria |
---|---|---|
Alcazaba | Alkate-auzoa | 252 |
Alvarado | Alkate-auzoa | 797 |
Balboa | Alkate-auzoa | 528 |
Gévora | Alkate-auzoa | 2.232 |
Guadiana del Caudillo | Udal entitate txikia | 2.536 |
Novelda del Guadiana | Alkate-auzoa | 918 |
Sagrajas | Alkate-auzoa | 623 |
Valdebótoa | Alkate-auzoa | 1.304 |
Villafranco del Guadiana | Alkate-auzoa | 1.520 |
GUZTIRA | 10.710 |
AuzoakAldatu
- Antonio Domínguez
- Barriada de Llera
- Hirigune Historikoa
- Cerro Gordo
- Cerro de Reyes
- Cerro de San Miguel
- Cerro del Viento
- Ciudad Jardín
- Corazón de Jesús
- El Gurugú
- Huerta Rosales
- Jardines del Guadiana
- La Banasta
- Las Moreras
- Los Montitos
- Los Ordenandos
- Pardaleras
- El Progreso
- La Paz
- San Fernando
- San Roque
- Santa Marina
- Suerte de Saavedra
- Las Vaguadas
- Urbanización Guadiana
- Valdepasillas
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Badajoz) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13 | 14 | 17 | 21 | 24 | 30 | 33 | 34 | 29 | 23 | 17 | 13 | 22 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4 | 4 | 7 | 9 | 12 | 16 | 17 | 18 | 16 | 12 | 7 | 4 | 11 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51 | 51 | 61 | 41 | 28 | 25 | 3 | 5 | 25 | 46 | 58 | 48 | 442 |
[erreferentzia behar] |
ArgazkiakAldatu
Senidetutako hiriakAldatu
GarraioaAldatu
Aire garraioari dagokionez, hiritik gertu Badajozko aireportua dago. Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak urte osoan zehar. Uda garaian Kanarietara eta mediterraneo ingurura ere hegaldiak eskaintzen ditu. Sevillatik 211 kilometrora, Lisboatik 227ra eta Madrildik 404ra dago.
KirolakAldatu
- CD Badajoz futbol taldea.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Badajozko Udalaren webgunea