2000
urtea
2000. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2000 MM |
Ab urbe condita | 2753 |
Armeniar egutegia | 1449 ԹՎ ՌՆԽԹ |
Bahá'í egutegia | 156 – 157 |
Bengaliar egutegia | 1407 |
Berber egutegia | 2950 |
Egutegi budista | 2544 |
Myanmarko egutegia | 1362 |
Bizantziar egutegia | 7508 – 7509 |
Koptoen egutegia | 1716 – 1717 |
Etiopiar egutegia | 1992 – 1993 |
Hebrear egutegia | 5760 – 5761 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2056 – 2057 |
Shaka Samvat | 1922 – 1923 |
Kali Yuga | 5101 – 5102 |
Iraniar egutegia | 1378 – 1379 |
Islamiar egutegia | 1420 – 1421 |
Korear egutegia | 4333 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2543 |
Unix denbora | 946684800 – 978307199 |
Holozeniar egutegia | 12000 |
- Artikulu hau 2000. urteari buruzkoa da, zenbakiari buruzkoaren bila bazabiltza, ikus Bi mila.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
Euskal HerrianAldatu
- Urtarrilaren 27a - Alderdi Popularrak harremanak eten zituen Juan Jose Ibarretxerekin.
- Otsailaren 1a - Baltasar Garzon epaileak kartzela zigorra agindu zuen HBko bost kideren aurka, ETAren nazioarteko aparatuko kide izatea leporatu eta gero.
- Otsailaren 8a - Bilboko Miribilla auzo berriaren eraikitze lanetarako egindako leherketa batek kalteak eragin zituen Miribilla ondoko San Adriango auzoko etxe eta kotxeetan.
- Otsailaren 22a - Fernando Buesa, Eusko Jaurlaritzako sailburu-ohia eta bere bizkartzaina erail zituen ETAk.
- Martxoaren 14a - Ezezagunek sabotaia burutu zuten Elgeako parke eolikoaren eraikuntzaren aurka, errotetako sei gurutze txikituz.
- Martxoaren 25a - Ertzaintzak kale borroka erasoaldiak burutzeko material ugari atzeman zuen Donostiako herriko taberna batean.
- Apirilaren 20a - Motorrean arazo bat izan zuen hegazkin batek larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen Bilboko aireportuan.
- Apirilaren 28a - Odon Elorzak PSE-EEren zuzendaritzan zeukan kargua utzi zuen, alderdiaren estrategiarekin ados ez egoteagatik.
- Ekainaren 1a - Frank Gehry arkitektoak Eltziegon eraikiko zen Marqués de Riscal upelategi berriaren diseinua aurkeztu zuen.
- Uztailaren 10a - Nazio Batuek Gasteizko Gerriko Berdea munduko onenen artetik aukeratu zuen.
- Uztailaren 19a - Hiru urteko lanen ostean Eusko Legebiltzarraren egoitza berria inauguratu zen.
- Uztailaren 24a - ETAk kotxe-bonba bat jarri zuen Pilar Aresti Alderdi Popularreko kidearen Getxoko etxearen ondoan.
- Uztailaren 29a - Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia, erail zuen ETAk.
- Abuztuaren 7a - Hiru ETAkide hilik Bilboko Bolueta auzoan, bidaiatzen ari ziren kotxean zeramatzaten lehergailuek eztanda egin eta gero.
- Abuztuaren 8a - Jose Mari Korta, ADEGIko burua, erail zuen ETAk.
- Irailaren 7a - Karrantzako Molinar auzoan FEVEko bi merkantzia-trenek elkar talka egin eta lau hildako izan ziren.
- Irailaren 9a - Euskal Herritarrokek Eusko Jaurlaritzan EAJ eta EArekin egindako koalizioa utzi zuen.
- Irailaren 23a - Creditrans bidaia-txartelarekin lehen bidaiak egin ziren Metro Bilbaon.
- Azaroaren 8a - Sute batek Fagorren Gasteizko lantegia birrindu zuen.
- Azaroaren 22a - Ernest Lluch erail zuen ETAk.
- Abenduaren 5a - Eusko Legebiltzarrak Euskal Herritarrokeko parlamentarien soldata izoztea adostu zuen.
- Abenduaren 14a - Emakume bat hilik eta bortsaketa arrastoekin agertu zen Gasteizen lan egiten zuen tabernan.
- Abenduaren 18a - ETAk lehergailu bat jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean, irakasle bat erail nahiean. Lehergailuak huts egin zuen.
Espainiar EstatuanAldatu
- Otsailaren 1a - Emakume bat eta bere hiru haur hil ziren Jaéngo bere etxeak su hartzean.
- Martxoaren 12a - 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- Apirilaren 1a - Hamar urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion iruzurra eta bidegabeko jabetzearen delituengatik.
- Abuztuaren 2a - Tajo ibaian egondako fuel-olio isurketa batek hondamendi ekologikoa sortu zuen.
- Abuztuaren 18a - Alfonso Antxia espeleologo euskaldun famatua Burgosko kobazulo batean hil zen.
- Urriaren 30a - ETAk Madrilen hiru pertsona hil zituen.
MunduanAldatu
- Urtarrilaren 8a - Bederatzi militar argentinar atxilotu zituzten ustez diktadura garaian jaiotako umeez jabetzeagatik.
- Urtarrilaren 16a - Ricardo Lagos Txileko presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 11 - Erresuma Batuko gobernuak Ulsterreko autonomia bertan-behera utzi zuen.
- Martxoaren 18a - Taiwanek independentziaren aldeko presidente bat aukeratu zuen Txina mehatxatuz.
- Martxoaren 26a - Vladimir Putinek Errusiako hauteskundeak irabazi zituen gehiengo absolutua lortuz.
- Ekainaren 13a - Joan Paulo II.a aita santua erailtzen saiaturiko Ali Ağcari indultua eman zion Italiako gobernuak.
- Uztailaren 1a - Zortzi pertsona hil ziren Danimarkako Roskilde hirian egiten ari zen Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
- Uztailaren 11 - 250 hildako Nigerian oliobide batek eztanda egin eta gero. Aurretik, oliobidean petrolioa lapurtzen ibili zen jendea.
- Uztailaren 30a - Stormonteko Akordioan erabaki bezala hilketa delituak zeuzkaten 86 preso kartzelatik atera zituzten.
- Abuztuaren 12a - K-141 Kursk urpekari nuklear errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
- Urriaren 12a - Al-Qaedako zelula batek, Yemengo Adengo portuan ainguratuta zegoela, USS Coleren aurkako atentatua burutu zuen.
- Abenduaren 10a - Ehud Barak Israelgo presidenteak dimisioa aurkeztu zuen, hauteskundeak aurreratzera behartuz.
EkonomiaAldatu
- Urtarrilaren 3a - BBVAk akordio bat sinatu zuen interneteko Terra enpresarekin.
- Martxoaren 8a - BBKk Banco Guipuzcoanoren akzioen %10a erosi zuen 51,09 milioi euro ordaindu eta gero.
- Martxoaren 30a - Vital Kutxaren kontrola PP-PSE-EEk eskuratu zuten.
- Irailaren 13a - Ameriketako Estatu Batuetako Chase Manhattan bankuak JP Morgan bankua erosteko eskaintza aurkeztu zuen (hau ere estatubatuarra). Guztira 33.200 milioi dolar ordainduz.
Arte eta kulturaAldatu
- "Gatibu" euskal musika talde ospetsua sortu zuten.
- 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea Igor Elortza izan zen.
- Apirilaren 16a - 2000ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek txapelketa honetako bere lehen txapela jantzi zuen.
MusikaAldatu
- Ace of Base - Greatest Hits
- AC/DC - Stiff Upper Lip
- Alejandro Sanz - El alma al aire
- Amaral - Una Pequeña Parte del Mundo
- Anahí - Baby Blue
- Aqua - Aquarius
- Barricada - Acción directa
- Belle Pérez - Hello World
- Björk - Selmasongs
- Blur - The best of
- Blonde Redhead- Melody of Certain Damaged Lemons
- Blonde Redhead- Mélodie Citronique EP
- Blondie - Live In New York
- Bobby Pulido - Zona de Peligro
- Bon Jovi - Crush
- Bouquet Garni - Bouquet Garni (21 de marzo)
- Bow Wow - Beware of Dog
- Brujería - Brujerizmo
- B'z - Eleven (6 de diciembre)
- Camilo Sesto - El Fantasma de la Ópera
- Celia Cruz - Siempre Viviré
- Chay Vdvoëm - Неродная
- Collective Soul - Blender
- Daddy Yankee - El Cártel
- Decapitated - Winds of Creation
- Diskoteka Avariya - Марафон
- Diskoteka Avariya - Авария Против!
- Diskoteka Avariya - Все Хиты: Авария Против!
- Do As Infinity - Break of Dawn (23 de marzo)
- Eminem - The Marshall Mathers LP
- Enrique Bunbury - Pequeño Cabaret Ambulante
- Enya - A Day Without Rain
- Eros Ramazzotti - Estilo Libre
- Evanescence - Origin (4 de noviembre)
- Fito Páez - Rey Sol
- Gillette - Sex Tonight
- Green Day - Warning:
- Hanson - This Time Around
- Hevia - Al Otro Lado
- HIM - Razorblade Romance
- Placebo - Black Market Music
- Jeans - [Jeans]
- José María Cano - Josecano
- Joaquín Sabina - Nos Sobran los Motivos
- Juanes - Fíjate Bien (17 de octubre)
- Julieta Venegas - Bueninvento
- La Oreja de Van Gogh - El viaje de Copperpot
- Laïs - Dorothea (15 de noviembre)
- Líbido - Hembra
- Limp Bizkit - Chocolate Starfish And The Hot Dog Flavored Water
- Linkin Park - Hybrid Theory
- Los Alegres de la Sierra - Shaka's Vs. Shaka's
- Los Alegres de la Sierra - Corridos Y Canciones
- Los Alegres de la Sierra - Los Shakas De La Sierra
- Los Planetas - Unidad de Desplazamiento
- Los Tigres del Norte - De Paisano A Paisano
- Luca Turilli- The King Of The Nordic Twilight
- Lucero- Mi Destino
- Luis Miguel - Vivo
- Madonna - Music
- Mägo de Oz - Finisterra
- Malagata- Una Década de Exitos
- María Gabriela Epumer - Perfume
- Marilyn Manson - Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death)
- Mark Knopfler - Sailing to Philadelphia
- Megadeth - Capitol Punishment: The Megadeth Years
- Méndez - Latino for Life
- Metallica - S&M (Symphony & Metallica)
- Miguel Bosé y Ana Torroja - Girados en concierto
- Morbid Angel - Gateways to Annihilation
- Murder City Devils - In name and blood
- Nightwish - Wishmaster
- Oasis - Standing on the Shoulder of Giants
- Otpetye Moshenniki - Липкие руки 2
- Pearl Jam - Binaural
- Patricio Rey y sus Redonditos de Ricota - Momo Sampler
- Paulina Rubio - Paulina
- Panda-Arroz Con Leche
- PJ Harvey - Stories from the City, Stories from the Sea
- Primal Scream - xtrmntr
- Radiohead - Kid A
- Rhapsody- Dawn Of Victory
- Ricardo Arjona - Galería Caribe
- Servando y Florentino - Paso a Paso
- Sean Paul - Stage One
- Shakira - MTV Unplugged
- Simply Red - It´s only love
- Siniestro Total - La historia del blues
- Ska-P - "Planeta Eskoria"
- Spice Girls - Forever
- Tierra Santa - Tierras De Leyenda
- Thalía - Arrasando
- The Beatles - "1"
- The Corrs - In Blue
- The Cure - Bloodflowers
- The Smashing Pumpkins - Machina: The Machines of God
- The Smashing Pumpkins - Machina II: The Friends and Enemies Of Modern Music
- Tryo - Tryo
- U2 - All That You Can't Leave Behind
- Underworld - Everything, Everything
- Vader - Litany
- Whigfield - Whigfield III
- Within Temptation - Mother Earth
- Yo La Tengo - And Then Nothing Turned Itself Inside-Out
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Urtarrilaren 6an azken bukardoa hilik topatu zuten.
KirolakAldatu
- 2000ko Udako Olinpiar Jokoak (Sidney, Australia; irailaren 15a - urriaren 1a).
- 33 Euskal herritarrek hartu zuten parte 12 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Uztailaren 23a - Lance Armstrongek bigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 4a - Nerea Eizagirre, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a - Jorge Agirre De Céspedes, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a - Irene Ogiza, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 8a - Noah Cyrus, estatubatuar abeslari, konpositore eta aktorea.
- Urtarrilaren 8a - Cheikh Tiberghien, lapurtar errugbilaria.
- Urtarrilaren 10a - Jon Aldekoa, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 19a - Daniel Garrido Peña, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 25a - Remco Evenepoel, flandriar txirrindularia, Donostia Klasikoa irabazi duen inoizko txirrindulari gazteena.
- Urtarrilaren 26a - Yago Cantero, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 26a - Ester Expósito, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 31 - Hugo Guillamon, gipuzkoar futbolaria.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Iñaki Recio, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 9a - Idoia Arrazubi, nafar futbolaria.
- Otsailaren 12a - María Becerra, argentinar abeslaria, youtuber ohia eta influencerra.
- Otsailaren 13a - Irantzu Beloki, nafar txirrindularia.
- Otsailaren 13a - Iñaki Leon Merino, arabar futbolaria.
- Otsailaren 14a - Ander Zoilo, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 15a - Leyre Monente, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 19a - Hana Takahashi, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Kristóf Milák, hungariar igerilaria.
- Otsailaren 22a - Marta San Adrián Rocandio, Sanadri, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 24a - Antony Matheus dos Santos, brasildar futbolaria.
- Otsailaren 25a - Amaia Aldai, bizkaitar pilotaria eta futbolaria.
- Otsailaren 28a - Paula del Rio, kataluniar aktorea.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Christophe Atangana, kamerundar futbolaria, Athleticeko harrobian hezia.
- Martxoaren 6a - Ander Blanco, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a - Ewan Urain, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 13a - Luisa Ibarrola, arabar txirrindularia.
- Martxoaren 13a - Lorea Intxausti, gipuzkoar aktorea.
- Martxoaren 14a - Carla Bautista, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 17a - Anatz Elizondo, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 19a - Jokin Murgialdai, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 21a - Iholdi Beristain, bizkaitar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 25a - Jadon Sancho, ingeles futbolaria.
- Martxoaren 30a - Paul Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 31 - Asier Córdoba, bizkaitar futbolaria.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 3a - Jon Gurutzeta, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 6a - Xabier Arberas, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 7a - Juan Artola Canales, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 8a - Xabier Berasategi, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 10a - Oihane Valdezate, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 11 - Aitor Aranguren, gipuzkoar pilotaria.
- Apirilaren 12a - Josu Juste, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 12a - Manuel Turizo, kolonbiar reggaeton abeslaria.
- Apirilaren 13a - Khea, argentinar abeslaria.
- Apirilaren 20a - Jon Barrenetxea, bizkaitar txirrindularia.
- Apirilaren 20a - Elene Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 21a - Eneko Aguilar, nafar futbolaria.
- Apirilaren 22a - Asier Martínez, nafar atleta, 110 metroko hesi-lasterketetan aditua.
- Apirilaren 24a - Roberto López Alcaide, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 25a - June Loidi, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 25a - Oihan Sancet, nafar futbolaria.
- Apirilaren 29a - Aitor Paredes, bizkaitar futbolaria.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 4a - Oihane Hernandez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 4a - Abdallahi Mahmoud, mauritaniar futbolaria.
- Maiatzaren 4a - Yulia Zdanovska, ukrainar matematikaria (h. 2022).
- Maiatzaren 20a - Georgie Stone, australiar aktorea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 21a - Thomas Dolhagaray, lapurtar errugbilaria.
- Maiatzaren 24a - Jun Endo, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 27a - Gorka Campo, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 27a - Nadia Erostarbe, gipuzkoar surflaria.
EkainaAldatu
- Ekainaren 8a - Imanol García de Albeniz, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 8a - Beatriz Zudaire, nafar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- Ekainaren 9a - Polina Miller, errusiar atleta, 200 eta 400 metroko lasterketetan aditua.
- Ekainaren 13a - Julen Egiguren, Egiguren V.a, gipuzkoar pilotaria.
- Ekainaren 19a - Unai Ruiz-Zeberio, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 20a - Jon Cabo, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 21a - Iker Kortajarena, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 30a - Ainhoa Larrañaga, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Ekainaren 30a - Joana Marcús, espainiar idazlea.
UztailaAldatu
- Uztailaren 3a - Maria Khoreva, errusiar ballet-dantzaria.
- Uztailaren 7a - Álvaro Núñez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 12a - Vinícius Júnior, brasildar futbolaria.
- Uztailaren 14a - Uta Abe, japoniar judoka.
- Uztailaren 18a - Angelina Melnikova, errusiar gimnasta-artistikoa.
- Uztailaren 21a - Erling Braut Håland, norvegiar futbolaria.
- Uztailaren 22a - Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (h. 2022).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 3a - Iñigo Betolaza, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 6a - Jon Mikel Magunagoitia, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 12a - Niamh Fisher-Black, zeelandaberritar txirrindularia.
- Abuztuaren 16a - Jon Ander Olasagasti, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 17a - Lil Pump, estatubatuar abeslari, rapero eta konpositorea.
- Abuztuaren 25a - Elizabeth Duval, espainiar idazlea, artista eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abuztuaren 25a - Nicki Nicole, argentinar abeslaria eta musikagilea.
IrailaAldatu
- Irailaren 7a - Ariarne Titmus, australiar igerilaria.
- Irailaren 9a - Josu Etxeberria, nafar txirrindularia.
- Irailaren 9a - Ander Ioldi, nafar futbolaria.
- Irailaren 18a - Julen Lobete, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 19a - Jakob Ingebrigtsen, norvegiar atleta.
- Irailaren 21a - Miriam Arrillaga, Arrillaga I.a, gipuzkoar pilotaria.
- Irailaren 26a - Maria Redondo, gipuzkoar abeslari eta aktorea.
UrriaAldatu
- Urriaren 5a - Andere Basterra, bizkaitar txirrindularia.
- Urriaren 6a - Sarah Gigante, australiar txirrindularia.
- Urriaren 6a - Jazz Jennings, estatubatuar telebistako pertsona ospetsu eta LGBTIQ eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urriaren 7a - Marta Alberdi, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 10a - Desiet Kidane, eritrear txirrindularia (h. 2021).
- Urriaren 10a - Mattia Vlad Morleo, italiar konpositore eta musikaria.
- Urriaren 12a - Alexandre Léauté, bretainiar-lapurtar txirrindulari paralinpikoa.
- Urriaren 15a - Maddi Bengoetxea, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 21a - Mima Ito, japoniar mahai-tenis jokalaria.
- Urriaren 31 - Willow Smith, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 2a - Alphonso Davies, ghanar-kanadar futbolaria.
- Azaroaren 3a - Vito Dell'Aquila, italiar taekwondolaria.
- Azaroaren 3a - Sergiño Dest, herbehereetar futbolaria.
- Azaroaren 5a - Oier Garai, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 10a - Mackenzie Foy, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Azaroaren 15a - Unai Vencedor, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 16a - Ander Martín Odriozola, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 21a - Idoia Asurmendi, arabar abeslari, pianista, gitarrista eta konpositorea.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 9a - Amaia Malatsetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- Abenduaren 13a - Amaiur Sarriegi, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 17a - Wesley Fofana, frantziar futbolaria.
- Abenduaren 19a - Lide Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
- Abenduaren 22a - Joshua Bassett, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abenduaren 25a - Álvaro Roncal, nafar futbolaria.
- Abenduaren 26a - Julen Agirrezabala, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 26a - Sergio González Álvarez, gipuzkoar futbolaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Aitor Zunzunegi, gipuzkoar atleta, mendi lasterketatan aditua.
- Andrea Mora, bizkaitar aktorea.
- Gorka Pagonabarraga, bizkaitar bertsolaria.
- Ilargi, gipuzkoar musikaria.
- Mikele Arizkorreta, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Nagore Muriel, gipuzkoar film-zuzendaria.
- Holly Humberstone, ingeles abeslari eta kantautorea.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 2a - Ana María Martínez Sagi, kataluniar poeta, sindikalista, kazetaria, feminista eta atleta (j. 1907).
- Urtarrilaren 2a - Patrick O'Brian, ingeles idazlea (j. 1914).
- Urtarrilaren 2a - Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (j. 1912).
- Urtarrilaren 4a - Alfred Bohrmann, alemaniar astronomoa (j. 1904).
- Urtarrilaren 7a - Justi Arenaza, Vasquita I, gipuzkoar erraketista (j. 1919).
- Urtarrilaren 7a - Migel Irazusta, Polipaso, gipuzkoar aizkolari, segalari, gizonprobalari, akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabea (j. 1925).
- Urtarrilaren 8a - Carmen Balenziaga, gipuzkoar aktorea (j. 1922).
- Urtarrilaren 10a - Felisa Libano, bizkaitar nekazaria, pandero jotzailea eta dantzaria (j. 1917).
- Urtarrilaren 14a - Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (j. 1925).
- Urtarrilaren 15a - Željko Ražnatović, serbiar buruzagi paramilitarra, eraila (j. 1952).
- Urtarrilaren 16a - Dionisio Gamallo, galiziar idazlea (j. 1914).
- Urtarrilaren 19a - Bettino Craxi, Italiako lehen ministroa (j. 1934).
- Urtarrilaren 19a - Antonio Hernández Palacios, espainiar komikigilea (j. 1921).
- Urtarrilaren 19a - Hedy Lamarr, austriar aktore eta asmatzailea (j. 1914).
- Urtarrilaren 22a - Joaquin Gurrutxaga, gipuzkoar olerkari eta artista (j. 1910).
- Urtarrilaren 24a - Florencia Pérez Padilla, Rosario, sevillar flamenko-dantzaria, aktorea, enpresaburua eta irakaslea (j. 1918).
- Urtarrilaren 25a - Herta Freitag, austriar-estatubatuar matematikaria, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna (j. 1908).
- Urtarrilaren 26a - Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (j. 1940).
- Urtarrilaren 26a - A. E. van Vogt, kanadar-estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea (j. 1912).
- Urtarrilaren 27a - Vicente Lozano López, espainiar ekonomialaria, Bilboko Unibertsitatearen bigarren errektorea (j. 1916).
- Urtarrilaren 28a - Rafael Ortiz Alfau, euskal herritar margolari eta ilustratzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 28a - Javier Sampedro, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 30a - Sigvard Eklund, suediar fisikaria (j. 1911).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (j. 1940).
- Otsailaren 5a - Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- Otsailaren 5a - Hidetoki Takahashi, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1916).
- Otsailaren 10a - Jim Varney, estatubatuar aktorea (j. 1949).
- Otsailaren 11 - Jacqueline Auriol, Frantziako emakumezko lehen proba-pilotua, munduko abiadura-errekor batzuk lortu zituena (j. 1917).
- Otsailaren 11 - Roger Vadim, frantziar zinemagilea (j. 1928).
- Otsailaren 12a - Charles M. Schulz, estatubatuar marrazkilaria (j. 1922).
- Otsailaren 13a - Tomás Zarraonandia, bizkaitar futbolaria (j. 1910).
- Otsailaren 19a - Friedensreich Hundertwasser, austriar margolari eta artista grafikoa (j. 1928).
- Otsailaren 20a - Jean Dotto, frantziar txirrindularia (j. 1928).
- Otsailaren 21a - Constance Cummings-John, sierraleondar hezitzailea eta politikaria, Afrikan udal kontseilu batean sartu zen lehen emakumea (j. 1918).
- Otsailaren 21a - Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1934).
- Otsailaren 22a - Fernando Buesa, euskal herritar politikaria, ETAk eraila (j. 1946).
- Otsailaren 23a - Stanley Matthews, ingeles futbolaria (j. 1915).
- Otsailaren 26a - Joana Savoiakoa, Bulgariako erregina ezkontidea (j. 1907).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 5a - Lolo Ferrari, frantziar dantzaria, abeslaria eta aktore pornografikoa (j. 1963).
- Martxoaren 7a - Hirokazu Ninomiya, japoniar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 15a - Mikel Usatorre, bizkaitar itsastar eta militarra (j. 1913).
- Martxoaren 21a - María Cristina Vicente, espainiar biologo eta unibertsitate irakaslea (j. 1948).
- Martxoaren 21a - Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (j. 1916).
- Martxoaren 27a - Ian Dury, ingeles abeslaria (j. 1942).
- Martxoaren 28a - Anthony Powell, ingeles eleberrigilea (j. 1905).
- Martxoaren 30a - Rudolf Kirchschläger, Austriako presidentea (j. 1915).
- Martxoaren 31 - Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (j. 1908).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 5a - Lee Petty, estatubatuar automobil pilotua (j. 1914).
- Apirilaren 6a - Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (j. 1903).
- Apirilaren 8a - Claire Trevor, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- Apirilaren 10a - Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (j. 1925).
- Apirilaren 12a - David Crighton, galestar matematikaria (j. 1942).
- Apirilaren 13a - Giorgio Bassani, italiar idazlea (j. 1916).
- Apirilaren 13a - Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1910).
- Apirilaren 15a - Edward Gorey, estatubatuar irudigile eta idazlea (j. 1925).
- Apirilaren 16a - Putra Perliskoa, Perlisko raja eta Malaysiako erregea (j. 1920).
- Apirilaren 17a - Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1930).
- Apirilaren 21a - Al Purdy, kanadar poeta (j. 1918).
- Apirilaren 28a - Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1916).
- Apirilaren 29a - Antonio Buero Vallejo, espainiar antzerkigilea (j. 1916).
- Apirilaren 29a - Phạm Văn Đồng, Ipar Vietnamgo lehen ministroa (j. 1906).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 2a - Gretel Ammann, kataluniar filosofo eta ekintzaile feminista eta lesbiana (j. 1947).
- Maiatzaren 5a - Gino Bartali, Ginetaccio, italiar txirrindularia (j. 1914).
- Maiatzaren 7a - Douglas Fairbanks Jr., estatubatuar antzezlea (j. 1909).
- Maiatzaren 7a - José Luis López de la Calle, gipuzkoar iritzi-kazetari eta ekintzaile politikoa, ETAk eraila (j. 1938).
- Maiatzaren 8a - Hubert Maga, Dahomeyko lehen presidentea (j. 1916).
- Maiatzaren 20a - Jean-Pierre Rampal, frantziar flautista, munduko ospetsuenetakoa (j. 1922).
- Maiatzaren 21a - Barbara Cartland, ingeles idazlea, 723 eleberri erromantikoren idazlea (j. 1901).
- Maiatzaren 21a - John Gielgud, britainiar antzezle, zinema-zuzendari eta produktorea (j. 1904).
- Maiatzaren 21a - Erich Mielke, alemaniar militar eta politikaria, Stasiko burua (j. 1907).
- Maiatzaren 27a - Maurice Richard, kanadar izotz hockey jokalaria, NHLren historiako goleatzaile handienetakotzat hartua (j. 1921).
- Maiatzaren 31 - Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (j. 1923).
EkainaAldatu
- Ekainaren 3a - Merton Miller, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 4a - Laurent Bidart, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- Ekainaren 4a - Takashi Kano, japoniar futbolaria (j. 1920).
- Ekainaren 4a - Jesús María Pedrosa, bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1942).
- Ekainaren 5a - Franco Rossi, italiar zinemagilea (j. 1919).
- Ekainaren 6a - Frédéric Dard, frantziar idazlea (j. 1921).
- Ekainaren 9a - Ernst Jandl, austriar idazlea (j. 1925).
- Ekainaren 9a - George Segal, estatubatuar eskultorea (j. 1924).
- Ekainaren 10a - Hafez al-Assad, Siriako presidentea (j. 1930).
- Ekainaren 13a - Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- Ekainaren 16a - Kōjun enperatriza, Japoniako enperatriz ezkontidea (j. 1903).
- Ekainaren 20a - Carlota O'Neill, espainiar idazle eta kazetari feminista (j. 1905).
- Ekainaren 24a - Rodrigo, cuarteto musika motako argentinar abeslaria (j. 1973).
- Ekainaren 25 - Judith Wright, australiar poeta, ekologista eta aborigenen lurralde eskubideen defendatzailea (j. 1915).
- Ekainaren 27a - Pierre Pflimlin, Frantziako lehen ministroa (j. 1907).
- Ekainaren 29a - Vittorio Gassman, Il Mattatore, italiar antzerki eta film aktore eta zuzendaria (j. 1922).
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Walter Matthau, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Uztailaren 3a - John Hejduk, estatubatuar arkitektoa (j. 1929).
- Uztailaren 3a - Enric Miralles, kataluniar arkitektoa (j. 1955).
- Uztailaren 6a - Władysław Szpilman, poloniar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1911).
- Uztailaren 7a - Ursula Kuczynski, alemaniar aktibista komunista, Sobietar Batasunarentzat espioi lanetan aritutako (j. 1907).
- Uztailaren 10a - Gertrud Arndt, alemaniar argazkilari eta ehulea, Bauhauseko emakume esanguratsuenetariko bat (j. 1903).
- Uztailaren 13a - Alec Derwent Hope, australiar poeta (j. 1907).
- Uztailaren 13a - Masha Ivashintsova, Leningradeko errusiar argazkilaria (j. 1942).
- Uztailaren 14a - Jose Iribarren Zugasti, nafar apaiza, idazlea, margolaria eta poeta (j. 1927).
- Uztailaren 14a - Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria (j. 1901).
- Uztailaren 15a - José María Martín Carpena, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1950).
- Uztailaren 18a - Enrique de Gandía, argentinar historialaria eta idazlea (j. 1904).
- Uztailaren 18a - Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (j. 1918).
- Uztailaren 22a - Claude Sautet, frantziar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- Uztailaren 23a - Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (j. 1925).
- Uztailaren 24a - Carmelo García Barrena, euskal herritar margolari inpresionista (j. 1926).
- Uztailaren 26a - John Tukey, estatubatuar estatistikaria, datuen azterketa esploratzailearen aitzindairia (j. 1915).
- Uztailaren 28a - Felix Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, Gasherbrum II mendian (j. 1967).
- Uztailaren 29a - Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibila eta PSE-EEko zinegotzi Tolosako udalean, ETAk eraila (j. 1951).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 5a - Alec Guinness, ingeles aktorea (j. 1914).
- Abuztuaren 7a - José Luis Sanz-Magallón, euskal herritar arkitekto eta margolaria (j. 1926).
- Abuztuaren 8a - Joxe Mari Korta, gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea, ETAk eraila (j. 1943).
- Abuztuaren 9a - John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920).
- Abuztuaren 12a - Joxe Urbieta Takolo, gipuzkoar mendizale eta alpinista (j. 1941).
- Abuztuaren 12a - Loretta Young, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- Abuztuaren 17a - Franco Donatoni, italiar musikagilea (j. 1927).
- Abuztuaren 20a - Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- Abuztuaren 22a - Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea (j. 1938).
- Abuztuaren 25a - Carl Barks, estatubatuar marrazkilari eta animatzailea (j. 1901).
- Abuztuaren 29a - José Ignacio Bilbao Iturburu, bizkaitar musikagilea (j. 1958).
- Abuztuaren 29a - Manuel Indiano Azaustre, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1970).
- Abuztuaren 31 - Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (j. 1929).
- Abuztua - Yasuo Suzuki, japoniar futbolaria (j. 1913).
IrailaAldatu
- Irailaren 5a - Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (j. 1918).
- Irailaren 6a - Jesusa Garitaonandia, bizkaitar erraketista (j. 1921).
- Irailaren 8a - Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (j. 1927).
- Irailaren 9a - Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (j. 1920).
- Irailaren 10a - Maria Elena Arizmendi, gipuzkoar idazle, etnografo eta koreografoa (j. 1916).
- Irailaren 15a - Frank John Kerr, australiar astronomoa (j. 1918).
- Irailaren 18a - Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (j. 1904).
- Irailaren 20a - Jeanloup Sieff, frantziar argazkilaria (j. 1933).
- Irailaren 20a - German Titov, sobietar kosmonauta, Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia (j. 1935).
- Irailaren 22a - Yehuda Amichai, israeldar poeta (j. 1924).
- Irailaren 23a - Aurelio Rodríguez, mexikar beisbol jokalaria (j. 1947).
- Irailaren 26a - Paul Gouyon, frantziar kardinala, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1910).
- Irailaren 27a - Isaac Oceja, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- Irailaren 28a - Pierre Trudeau, Kanadako lehen ministroa (j. 1919).
UrriaAldatu
- Urriaren 3a - Wojciech Jerzy Has, poloniar zinema-zuzendaria (j. 1925).
- Urriaren 4a - Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (j. 1932).
- Urriaren 5a - Johanna Döbereiner, txekiar-brasildar ingeniari agronomoa, lurraren biologian aitzindaria (j. 1924).
- Urriaren 6a - José Cabanis, frantziar idazlea (j. 1922).
- Urriaren 6a - Cuco Sánchez, mexikar herri-musika egile eta abeslaria (j. 1921).
- Urriaren 7a - Leslie Kish, hungariar-estatubatuar estatistikaria eta inkesten metodologian aditua (j. 1910).
- Urriaren 8a - Anselmo Aranberri, gipuzkoar futbolaria (j. 1921).
- Urriaren 10a - Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa (j. 1916).
- Urriaren 15a - Konrad Emil Bloch, estatubatuar biokimikaria, 1964ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- Urriaren 16a - Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1921).
- Urriaren 24a - Rudy Hirigoien, Lapurdin jaiotako abeslari lirikoa (j. 1919).
- Urriaren 26a - Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (j. 1930).
- Urriaren 30a - Henri Pichette, frantziar idazlea (j. 1924).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Steven Runciman, ingeles historialaria (j. 1903).
- Azaroaren 5a - Roger Peyrefitte, frantziar idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa (j. 1907).
- Azaroaren 6a - José Joaquín Arazuri, nafar medikua eta historialaria (j. 1918).
- Azaroaren 7a - Ingrid Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. 1910).
- Azaroaren 10a - Jacques Chaban-Delmas, Frantziako lehen ministroa (j. 1915).
- Azaroaren 17a - Louis Néel, frantziar fisikaria, 1970ko Fisikako Nobel Saria (j. 1904).
- Azaroaren 18a - Maria Txurruka, gipuzkoar erraketista (j. 1923).
- Azaroaren 19a - Ángel García Ariño, Garcia Ariño II.a, esku huskako bizkaitar pilotaria (j. 1934).
- Azaroaren 21a - Ernest Lluch, kataluniar ekonomista eta PSCri loturiko politikaria, ETAk eraila (j. 1937).
- Azaroaren 22a - Théodore Monod, frantziar naturalista, esploratzaile, zoologo, botaniko eta humanista (j. 1902).
- Azaroaren 22a - Emil Zátopek, Giza Tren-makina, txekoslovakiar kirolaria, iraupen probetan espezialista (j. 1922).
- Azaroaren 24a - Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (j. 1918).
- Azaroaren 24a - Félix Erbiti, nafar apaiz oblatua, Espainiar Sahara eta Ifniko prefektu apostolikoa (j. 1910).
- Azaroaren 25a - Joaquín Aguinaga, euskal ingeniari industrial eta politikaria (j. 1928).
- Azaroaren 28a - Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (j. 1906).
- Azaroaren 30, Ansumane Mané, Ginea-Bissauko estatuburua (j. 1940).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 2a - Luis Villasante, gernikar apaiz frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzaina (j. 1920).
- Abenduaren 3a - Gwendolyn Brooks, estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea (j. 1917).
- Abenduaren 4a - Henck Arron, Surinamgo lehen ministroa (j. 1936).
- Abenduaren 12a - Libertad Lamarque, argentinar kantari eta antzezlea (j. 1908).
- Abenduaren 14a - Francisco Cano Consuegra, espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1955).
- Abenduaren 18a - Kirsty MacColl, ingeles pop abeslari eta egile-abeslaria (j. 1959).
- Abenduaren 19a - Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (j. 1946).
- Abenduaren 21a - Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea (j. 1932).
- Abenduaren 25a - Willard Van Orman Quine, estatubatuar filosofoa (j. 1908).
- Abenduaren 26a - Chico Albuquerque, brasildar argazkilaria (j. 1917).
- Abenduaren 26a - Jason Robards, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Abenduaren 29a - Jacques Laurent, frantziar idazlea (j. 1919).
- Abenduaren 30a - Louis-René des Forêts, frantziar idazlea (j. 1918).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- César Muñoz Sola, nafar margolaria (j. 1921).
- Claudio Etxeberria, gipuzkoar traineru patroia (j. 1935).
- Pilar Claver, nafar aktibista errepublikarra (j. 1918).
- Rafael Treku, gipuzkoar zinemagile eta ekoizlea (j. 1932).
- Teresa Atutxa, Sor Amparo, gipuzkoar erlijiosa (j. 1913).
- Teresa Izu, nafar margolaria (j. 1965).
- Outhine Bounyavong, laostar idazlea (j. 1942).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Zhores Ivanovitx Alferov, Herbert Kroemer, Jack Kilby
- Kimika: Alan Heeger, Alan MacDiarmid, Hideki Shirakawa
- Literatura: Gao Xingjian
- Medikuntza: Arvid Carlsson, Paul Greengard, Eric Kandel
- Ekonomia: James Heckman, Daniel McFadden
- Bakea: Kim Dae Jung