Ong Teng Cheong (Singapur, 1936ko urtarrilaren 22aibidem, 2002ko otsailaren 8a) singapurtar arkitekto eta politikaria izan zen. Singapurreko 5. presidentea izan zen 1993tik 1999ra.

Ong Teng Cheong


5. Singapurreko presidentea

1993ko irailaren 1a - 1999ko abuztuaren 31
Wee Kim Wee - Sellapan Ramanathan
Deputy Prime Minister of Singapore (en) Itzuli

1985eko urtarrilaren 2a - 1993ko irailaren 1a
S. Rajaratnam (en) Itzuli - Lee Hsien Loong
Member of the Parliament of Singapore (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaStraits Settlements (en) Itzuli1936ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Singapur
HeriotzaSingapur2002ko otsailaren 8a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
Ezkontidea(k)Ling Siew May (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAdelaideko Unibertsitatea
Liverpoolgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
Alderdi politikoabaliorik ez
People's Action Party (en) Itzuli

Klase ertaineko familia bateko bost seme-alabetatik bigarrena izan zen, eta txinerazko eskoletan hezi zen. Adelaideko Unibertsitatean arkitektura ikasi zuen eta beka bati esker hiri plangintzan masterra egin zuen Liverpooleko Unibertsitatean. Graduazioaren ondoren, Adelaiden arkitekto lanetan aritu zen, 1967an Singapurreko Garapen Nazionaleko ministerioan hiri-planeatzaile gisa sartu zen arte. Lau urte geroago, arkitektura-estudio bat ireki zuen emaztearekin batera.

Politikan, Herri-Ekintzako Alderdi gobernatzaileko kide izan zen, eta 1981 eta 1993 artean buru izan zen. 1971tik 1993ra Legebiltzarreko kide izan zen, eta herrialdeko trenbide-sarea eraikitzeko arduradun nagusia. Gainera, Komunikazioetako ministro (1978-81), Laneko ministro (1981-83) eta lehen ministrorde (1985-93) izan zen.

1993an bere alderdia utzi eta presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztu zen. Herri-bozketa bidez aukeratutako lehen presidentea izan zen. 1999an berrautaketara ez aurkeztea erabaki zuen.