Jose Manuel Aizpurua Azketa (Donostia, 1902- ibidem. 1936ko irailaren 6a) arkitekto eta argazkilari donostiarra zen, ezaguna Donostiako Klub Nautikoa eraikin arrazionalista proiektatu eta garaiko arkitektura eta arte ideia berritzaileak zabaldu zituelako.[1]

Jose Manuel Aizpurua
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1902
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1936ko irailaren 6a (33/34 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta argazkilaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Falange Española y de las JONS
Donostiako Klub Nautikoa.

Biografia

aldatu

Gaztaroa

aldatu

Donostian jaio eta Madrilen egin zituen ikasketak 1921-1927 artean; bertako Residencia de estudiantesen ezagutu zituen Federico Garcia Lorca, Luis Buñuel eta Salvador Dali.

Abangoardiako arkitekto eta artista

aldatu

Joaquín Labaienekin batera, 1929an Donostiako Klub Nautikoa diseinatu zuen, Europako eraikin arrazionalista goiztiar eta garrantzitsuenetakotzat jotzen dena, hain zuzen. Orduko Kasino Handiaren ondoan kokatua (oraingo Udaletxea), haren itxura garbiak, zuritasunak eta itsas munduko formak erabiliz, berehala lotzen dute garaiko makinismo eta Le Corbusier arkitektoaren pentsamolde abangoardistekin.

Ideia berritzaile horiek zabaldu nahian, 1930. urtean abangoardiarako garrantzi berezia izandako erakusketa bat antolatu zen Kursaalean, Gipuzkoako Ateneoak antolatuta: "Arkitektura eta pintura modernoen erakusketa". Ateneoak antolatu arren, Aizpurua eta Labaien izan ziren haren babesle nagusiak, baita Mercadal eta Txurruka ere. Erakusketa horretan, GATEPAC (Grupo de Artistas y Tecnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporanea) sortu zen 1930 amaieran, Iparraldeko Taldea izena hartuz. GATEPAC taldeak Espainiako Arkitekturaren garapena zuen helburu, Kataluniako GATCPAC (Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per el Progrés de l'Arquitectura Contemporània) delakoaren urratsei jarraiki.

Heriotza

aldatu

Aizpuruak 1930ko hamarkadan ideia faxistekin bat egin zuen, eta Espainiako Falangearen sortzaile eta kide nabarmena izan zen 1933an, baita Jose Antonio Primo de Riveraren laguna ere. Espainiako Gerra Zibilean, Loiolako kuarteleko setioa amaituta, Ondarretara atxilotu eta, epaiketa militarraren ondoren, Donostian bertan fusilatu zuten irailaren 6an.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jose Manuel Aizpurua Azketa» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2016-6-24).

Ikus, gainera

aldatu