Francisco Ibáñez Talavera
- Artikulu hau komikilari kataluniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Francisco Ibáñez».
Francisco Ibáñez Talavera (Bartzelona, 1936ko martxoaren 15a - ibidem, 2023ko uztailaren 15a) gaztelaniazko komikigile kataluniarra izan zen. Editorial Bruguera argitaletxeko egile nagusietakoa izan zen.
Francisco Ibáñez Talavera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | mohamed nicolas |
Jaiotza | Bartzelona, 1936ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 2023ko uztailaren 15a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, idazlea, komiki gidoilaria, umorista grafikoa eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Bartzelona |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Manuel Vázquez eta André Franquin |
Mugimendua | Bruguera school (en) |
Genero artistikoa | komikia |
Mortadelo eta Filemon dira Ibañezen pertsonaiarik ospetsuenak, 1958an sortuak. Beste ezagun batzuen artean El botones Sacarino, Rompetechos eta Pepe Gotera eta Otilio daude.
Biografia
aldatuEspainiako estatuko komikiaren historiako pertsonaia ezagunenetakoa, Mortadelo pertsonaia hain zuzen (Mortadelo y Filemón, agencia de información), sortu zuen. Bera izan da, gainera, Bruguera eskolaren estiloa finkatu duena, kostunbrismoa, kritika soziala eta pertsonaien nortasunean eta abenturen nolakotasunean nabari den surrealismo kutsua bateratuz.
1969tik aurrera T.I.A.ren agente (Lurreko eta Aireko Ikerketa Teknikari) bihurtutako Mortadelo transformista famatuaz eta bere ugazabaz gainera, komikien munduko asmaketa bikainenetakoak egin zituen, esate baterako, 13, Rue del Percebe, orrialde bakarrean etxebizitza oso bati bizia emanez komiki lerro bakoitzean istorio bat kontatzen duena, edota Rompetechos; La familia Trapisonda, un grupito que es la monda; El botones Sacarino eta Pepe Gotera y Otilio, chapuzas a domicilio.
Bibliografia
aldatu- Mortadelo y Filemón, agencia de información (1958).
- La familia Trapisonda, un grupito que es la monda (1958).
- Felisa y Colás (1958).
- 13, Rue del Percebe (1961).
- Godofredo y Pascualino viven del deporte fino (1961).
- Ande, ríase usted con el arca de Noé (1961).
- Increíble pero mentira (1961).
- Polito, tipo duro (1961).
- El botones Sacarino (1963).
- Rompetechos (1964).
- Pepe Gotera y Otilio (1966).
- Chicha, Tato y Clodoveo, de profesión sin empleo (1985).
- 7, Rebolling Street (1987).
- Doña Pura y Doña Pera vecinas de la escalera.
- Don pedrito que está como nunca.
- El doctor esparadrapo y su ayudante gazapo.
- Tete Cohete.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Ibáñez Talavera |
- (Gaztelaniaz) Mortadelo eta Filemonen webgune ofiziala