Ireki menu nagusia

John Cecil Pringle (Logan, Utah, 1899ko uztailaren 10a - Los Angeles, 1936ko urtarrilaren 9a), John Gilbert izengoitiz ezaguna, Estatu Batuetako antzezlaria izan zen. Zinema mutuaren garaian antzezlaririk famatuenetakoa izan zen. Haren filmik gogoangarriena izan zen The big parade (1925, K. Vidor-ek zuzendua). Greta Garborekin batera lan egin zuen sarri, C. Brownen Flesh and the devil (1927, Haragia eta deabrua) eta A woman of affairs (1928) filmetan, esaterako; edo E. Gouldingen Love (1927) filmean. Arazoak izan zituen zinema ahostuna sortu zenean, egoera berrira egokitzeko. Gilberten film ahostunek ez zuten arrakastarik izan, nahiz eta lan onik ere egin zuen tartean, esaterako: Downstairs (1932, Monta Bell zuzendari) eta Fast Workers (1933, T. Browning). Gehiegizko edanak hondatuta bizi izan zen azken urteetan, eta bihotzekoak jota hil zen.

John Gilbert
John Gilbert publicity 1930s.JPG
Bizitza
Jaiotza Logan1897ko uztailaren  10a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles1936ko urtarrilaren  9a (38 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Leatrice Joy Itzuli  (1922 -  1925)
Ina Claire Itzuli  (1929 -  1931)
Virginia Bruce  (1932 -  1934)
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea eta zinema aktorea
IMDb nm0318105

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Gilbert  
  Artikulu hau Utahko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.