San Frantzisko (Kalifornia)
San Frantzisko[1] (ingelesez: City and County of San Francisco) Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri eta konderria da, Kalifornia estatuko erdi-mendebaldean, San Frantziskoko badia eta Ozeano Barearen arteko penintsula batean dagoena[2]. Kaliforniako laugarren hiririk jendetsuena da, Los Angeles, San Diego eta San Joseren atzean; 2013an, hiriak 837.442 biztanle zituen[3], baina metropoli eremuak 4,5 milioi biztanle ditu eta San Jose-San Frantzisko-Oakland eremuak, 8,5 milioi inguru.
HistoriaAldatu
- Duela 10.000-20.000 urte, ohlone herria kokatu zen San Frantziskoko badiaren inguruan. Ehiztari eta biltzaile nomadak ziren, eta 40 tribu baino gehiagotan zeuden banaturik[4].
- 1542an Juan Rodríguez Cabrillok San Frantziskoko itsasaldetik gertu nabigatu zuen. 1579an, Francis Drake Drake badian lehorreratu eta lurraldeaz jabetu zen Ingalaterrako erreginaren izenean. Bertan sei astez izan zen arren, ez zuen ikusi San Frantzisko badiako sarrera, laino handia zegoelako, ziur asko. Izan ere, Golden Gate ezezaguna izan zen europarrentzat, 1769ko azaroaren 2an Gaspar de Portolà buru zuen espedizioko esploratzaile batzuek aurkitu zuten arte[5].
- 1776ko martxoaren 27an, Sonoratik lehorrez iritsia zen Juan Bautista Anzak San Frantziskoko presidioa eraikitzeko leku egokia hautatu zuen[4]. Urte bereko ekainaren 29an, Francisco Palóu eta Benito Cambón frantziskotarrek Dolores Misioa, Asisko Frantziskoren Misioa ere deitua, sortu zuten, Junípero Serraren administraziopean. Dolores Misioko eliza oraindik zutik dago eta hiriko eraikinik zaharrena da[6][7].
- XIX. mendearen hasieran, Bostongo itsasontziak Kaliforniako itsasaldeko espainiar herri eta misioak bisitatzen hasi ziren. Kastore eta igaraba larruak, bilgorra eta bertatiar zein kolonoek erabiltzen zituzten gaiak trukatzen aritzen ziren. 1820ko hamarkadan estatubatuar lakio-jartzaileak ekialdetik iristen hasi ziren[8].
- 1821ean Kalifornia Espainiatik independizatu eta Mexikoren menpe geratu zen. Handik aurrera misioen gainbehera hasi zen eta haien lurrak pribatizatu ziren. 1835ean William Richardsonek Yerba Buenako lehenbiziko etxebizitza partikularra eraiki zuen, Dolores Misiotik gertu[8]. Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuen arteko gerraren ostean, 1848. urteko Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Kalifornia Estatu Batuen mende geratu zen; Yerba Buenari San Frantzisko izena eman zioten[9].
- 1848-1856 urteetako Kaliforniako urre sukarrak urre bilatzaile asko erakarri zituen eta herria erabat aldatu zen: 1848ko urtarrilean, 1.000 biztanle izatetik 1849ko abenduan 25.000 izatera igaro zen[10]. 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten.
- 1900. urtean, Estatu Batuetako hamargarren hiri jendetsuena zen, baina 1906ko apirilaren 18an, 7,9 graduko magnitudeko lurrikara batek eta ondorengo suteek guztiz suntsitu zuten. 3.000 pertsona inguru hil ziren horren ondorioz. Berriro eraiki ondoren eta 1914an Panamako ubidea zabaldutakoan, ekonomia oparotasun handia izan zuen[11].
- 1934ko abuztuan hasi ziren Alcatrazeko uhartea erabiltzen presondegi moduan.
- 1937ko maiatzaren 27an, Golden Gate zubia inauguratu zuten.
- 1951ko irailaren 8an, San Frantziskoko hitzarmena sinatu zuten 49 herrialdek, Japoniarekin bakea egiteko.
- 1963ko martxoaren 21ean, Alcatraz espetxea betiko itxi zuten.
- 1967ko udan, The Summer of Love jaialdi hippya egin zuten hirian.
- 1975ean, homosexual ugari The Castro izeneko auzora bizitzera aldatzen hasi ziren.
- 1989ko urriaren 17an Loma Prieta izeneko lurrikarak hiria kaltetu zuen.
KlimaAldatu
San Frantziskok uda freskoko klima mediterraneoa du, Csb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (San Frantzisko —erdigunea—, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 26 | 27 | 30 | 34 | 38 | 39 | 39 | 37 | 38 | 39 | 30 | 24 | 39 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 20 | 21 | 22 | 21 | 18 | 15 | 18.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 9 | 10 | 10 | 11 | 12 | 13 | 13 | 13 | 12 | 10 | 8 | 10.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -2 | -1 | 1 | 4 | 6 | 8 | 8 | 8 | 8 | 6 | 3 | -3 | -3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114 | 113 | 83 | 37 | 18 | 4 | 0 | 2 | 5 | 28 | 80 | 116 | 600.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 11.7 | 11.1 | 11.0 | 6.5 | 3.8 | 1.5 | .3 | 1.0 | 1.7 | 3.9 | 8.9 | 11.6 | 73 |
Eguzki orduak | 185.9 | 207.7 | 269.1 | 309.3 | 325.1 | 311.4 | 313.3 | 287.4 | 271.4 | 247.1 | 173.4 | 160.6 | 3061.7 |
Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=mtr NOAA |
EkonomiaAldatu
Merkataritza eta finantza gune guztiz garrantzitsua, eta Estatu Batuetako zortzigarren portua da, badia oso ondo babestuta baitago. Garia, garagarra, kotoia, petrolioa eta tresneria mekanikoak eta elektrikoak esportatzen dira bertako portutik eta zeta, kafea, tea, kakaoa eta azukre kanabera inportatzen, Ekialde Urrunetik eta Hego Amerikatik batez ere.
Industriak ere (petrolio findegiak, kimika industria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ontziolak, ehungintza, janari industria) eragin handia du hiriko ekonomian.
Ondasun nagusiakAldatu
ArgazkiakAldatu
- argazki galeria
Sanfrantziskotar ospetsuakAldatu
- Jack London (1876-1916), idazlea.
- Isadora Duncan (1878-1927), dantzaria.
- Frances Marion (1888-1973), zinemako gidoigilea.
- Clint Eastwood (1930-), aktorea eta zuzendaria.
- Steve Jobs (1955-2011), enpresaburu eta informatikaria.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
San Frantzisko ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/06/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ San Francisco Global.britannica.com
- ↑ Annual Estimates of the Resident Population Factfinder2.census.gov
- ↑ a b San Francisco Historical Timeline Sfgov.org
- ↑ K. MALDETTO: The Discovery of San Francisco Bay (1542-1769) Foundsf.org
- ↑ A Timeline of San Francisco History Zpub.com
- ↑ Mission San Francisco de Asís (Mission Dolores) Missiontour.org
- ↑ a b From the 1820s to the Gold Rush The Museum of the City of San Francisco. Sfmuseum.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ San Francisco Gold Rush Sf-info.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t (Ingelesez) Sister Cities International. Noiz kontsultatua: 2018-07-23.
- ↑ (Ingelesez) Cork City Council. Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Alemanez) «Neue Partner: Kiel und San Francisco. Es geht auch um Wirtschaftsinteressen und globale Probleme wie den Klimawandel.» Lübecker Nachrichten Online Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Alemanez) «Ungleiche Schwestern: Kiel und San Francisco werden Partnerstädte» Schleswig-Holsteinische Zeitungsverlag Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Alemanez) «Wie Kiel und San Francisco zusammenkamen» Kieler Nachrichten Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Polonieraz) Magiczny Kraków: Oficjalny serwis miejski. Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Ingelesez) «Osaka mayor to terminate six-decade ties as San Francisco designates ‘comfort women’ memorial city property» The Japan Times Noiz kontsultatua: 2018-08-14.
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. Noiz kontsultatua: 2018-07-20.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- San Frantziskoko Udalaren webgunea (Ingelesez)
- San Frantzisko hiriko euskal elkarte eta etxeak (Ingelesez)