Nigeriako Errepublika Federala (ingelesez: Federal Republic of Nigeria) Gineako golkoaren bazterrean (Ozeano Atlantikoa) dagoen Mendebaldeko Afrikako estatu bat da, kontinenteko populatuena. Iparraldean Nigerrekin du muga, ekialdean Txad (Txad aintzirak bereizirik) eta Kamerunekin, mendebaldean Beninekin eta hegoaldean Gineako golkoarekin. 923.768 km²-ko azalera du eta 211.400.708 biztanle, 2021eko zenbatespenaren arabera (228,85 biztanle/km²).

Federal Republic of Nigeria
Jamhuriyar Taraiyar Nijeriya
Ȯha nke Ohaneze Naíjíríà
Àpapọ̀ Olómìnira ilẹ̀ Nàìjíríà
Ereserkia: Arise O Compatriots, Nigeria's Call Obey
Leloa: Unity and Strength, Peace and Progress
"Batasuna eta Indarra, Bakea eta Aurrerapena"
Flag of Nigeria.svg
flag of Nigeria (en) Itzuli
Coat of arms of Nigeria.svg
coat of arms of Nigeria (en) Itzuli
Nigeria (orthographic projection).svg
Geografia
HiriburuaAbuja
9°3′20″N 7°29′29″E
Azalera923.768 km²
Punturik altuenaChappal Waddi (en) Itzuli
Punturik sakonenaLagos Island (en) Itzuli (−0,2 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakBenin, Niger, Txad, Kamerun eta São Tomé eta Príncipe
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika federal
Nigeriako presidenteaMuhammadu Buhari
Nigeriako presidenteaMuhammadu Buhari
LegebiltzarraNational Assembly of Nigeria (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria190.886.311 (2017)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea206,64 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa5,65 (2014)
Bizi-itxaropena53,428 (2016)
Giza garapen indizea0,532 (2017)
Ekonomia
BPG nominala375.770.713.742,76 US$ (2017)
Red Arrow Down.svg−28.882.006.422,135 (2016)
BPG per capita1.968 US$ (2017)
Red Arrow Down.svg−207 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa1.123.780.510.768 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg29.778.503.197 (2016)
BPG per capita EAPn5.887,172 international United States dollar (en) Itzuli (2017)
Green Arrow Up.svg5,1129999999994 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala−1,5 % (2016)
Erreserbak40.499.220.796 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg12.479.026.125 (2016)
Inflazioa18,6 % (2016)
Green Arrow Up.svg9 (2015)
Historia
Sorrera data: 1963ko urriaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+234
ISO 3166-1 alpha-2NG
ISO 3166-1 alpha-3NGA
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli eta BS 546 (en) Itzuli
Internet domeinua.ng

Hiriburua Abuja du (1.235.880 biztanle, abujarrak, 2011n), baina hiri nagusia Lagos da (13.123.000 biztanle 2015ean).

Estatuko hizkuntza ofiziala ingelesa da eta, zein bere eskualdean, ofizialak dira orobat hausa, jorubera, igboera eta beste zenbait hizkuntza. Diru ofiziala naira da.

GeografiaAldatu

EstatuakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nigeriaren banaketa administratiboa»
 
Nigeriako 36 estatuak.

Kolonia izandako sasoian eta independentzia lortu ostean, 1960ko hamarkadan, hiru eskualde handitan bereizten zen Nigeria: Iparraldekoa, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa. 1996tik aurrera, berriz, herrialdea 36 estatutan banatuta dago, gehi Abuja, hiriburua barne hartzen duen eskualdea.

Hiri nagusiakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «#Biztanleen_banaketa_espaziala»
  1. Lagos: 7.937.932 biztanle.
  2. Kano: 3.248.700 biztanle.
  3. Ibadan: 3.078.400 biztanle.
  4. Kaduna: 1.652.844 biztanle.
  5. Abuja: 1.320.000 biztanle (hiriburua).

MugakAldatu

Iparraldean, Niger; ekialdean, Txad eta Kamerun; hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; mendebaldean, Benin.

Orografia eta hidrografiaAldatu

 
Niger ibaiaren arro hidrologikoa.

Nigeriako lurraldea 600-1.200 m bitarteko goi-lautadaz eta haien artean dauden ibai-arro zabal zelaiz osatua dago. Itsasaldean, Niger ibaiaren deltaren alde banatara, Beningo eta Biafrako golkoak daude, Gineako golkoan. Hegoaldea, itsasbazterretik 400 bat km-ra dagoen Niger eta Benue ibaien elkarguneraino, lautada zabal bat da. Lurraldearen erdialdean, Niger eta Benue ibaien elkargunetik iparraldera, Josko goi-ordokia nabarmentzen da (batez besteko garaiera: 1.280 m; Shere, 1.781 m), ura Ozeano Atlantikora eta Txad aintzirara isurtzen duten ibaien banalerroa osatzen duena eta iparraldera joan ahala apalduz doana Hausa herrialdeko goi-lautada zabaleraino. Ipar-ekialdean, berriz, Bornuko goi-ordokia dago. Bornuko eta Josko goi-ordokiek labazko gainazala eta, tarteka, sumendi itzaliak dituzte. Bestalde, Benue ibaitik ekialdera, Kamerunekin muga eratuz, Nigeriako mendi garaienak daude (Vogel, 2.040 m), eta hego-mendebaldean, Niger ibaitik mendebaldera, joruba herrialdean, beste goi-lautada bat dago.

IbaiakAldatu

Nigeriako ibai nagusiak Niger (4.200 km luze da guztira) eta Benue, Nigerren adar nagusia, dira. Nigerrek Gineako golkoan isurtzen du ura, 25.000 km2-ko delta batean (Nigerren delta). Niger ibaiaren ura Kainjiko urtegian biltzen da: Afrikako aintzira artifizial handienetako bat da. Ibai horietaz gainera, aipatzekoak dira Sokoto, Kaduna eta Gongola ibai-adarrak. Bestalde, lurraldearen ipar-ekialdean Txad aintzira dago.

LurraldeaAldatu

Ibai-sare zabal batek hartzen du herrialde osoa: Niger eta haren adar bat, Benue, dira ibai nagusiak. Iparraldea, Sahararen haize idorraren eraginpean, lehorragoa da. Goi lautadak eta sabanak ditu, eta kotoia eta kakahueteak egiten dira esportatzeko. Erdialdeko lautadetan ere sabana da nagusi eta jende gutxi bizi da. Hegoaldea, beheragoa eta askoz hezeagoa, oihan sarriak estaltzen du, eta bertan bizi dira biztanle gehienak. Bertan, besteak beste, kakaoa eta olio palmondoa egiten dira. Niger ibaiaren delta erraldoiak bi aldetan banatzen du kostaldea. Ekialdean, Port Harcourten inguruan, petrolio-putzuak daude, eta bertako gizatalde nagusia igbo etnia da, kristautua. Alde hori da Biafrako errepublika burujabea izateko borrokatu zen eskualdea. Mendebaldean, Lagos eta Ibadan inguruan, industria da ekonomia-jarduera nagusia, eta jorubak, berriz, gizatalde nagusia, musulmana neurri handi batean.

Nigeriak dagoeneko basoen % 75 galdu ditu.

HistoriaAldatu

 
Benin Erresuman erabilitako marfilezko maskara, XVI. mendekoa.

Kolonizazioaren aurrekoaAldatu

Jorubak, Nok zibilizazio zaharraren ondorengoak, hiribide zabalekiko hiri harresituetan bizi ziren. IX. menderako hiria administratzeko sistema demokratikoa zuten, herritarrek hautatutako udalbatza eta guzti. Hurrengo bi mendeetan, joruben herria Niger ibaitik egungo Togoraino zabaldu zen; Ife, Oio, Ilorin eta Benin ziren joruben estatu-hiri nagusiak. Ife erlijiogune nagusia zen, eta hala da gaur egun ere. Oio erregearen bizilekua zen, eta XVI. mendetik aurrera esklaboen salerosketarako gune nagusietako bat izan zen. Iparraldean hausa estatuak bizi ziren ezaugarri desberdin askoko kulturagunean, eta ipar-ekialdean, berriz, igbo merkatariak, joruben enbor berekoak.

Kolonia ingelesaAldatu

1914an, ingelesen kolonizazioak administrazio batera bildu zituen kultura horiek guztiak, eta estatu artifizial bat sortu zen. Gaur egun ere, estatu horren batasun nazionala lortu gabe dago. Ingelesen helburua eztainua eta nekazaritzako eta basoko aberastasunak ustiatzea zen. Beste kolonia batzuetan bezala, britainiarrek bitartekarien bidez gobernatzen zuten, eta iparraldeko emir musulmanez baliatu ziren horretarako, hausa herriari lehentasuna eta nagusitasuna emanez.

Independentziaren ondorengoaAldatu

Nigeriak burujabetasuna lortu zuenean, 1960an, Northern People's Congress alderdiak (iparraldekoak) hartu zuen agintea, National Council of Nigerian Citizen (igbo etniakoa) alderdiarekin banatuta. Baina estatuaren egitura federala eta bi ganberako legebiltzarra ez ziren lurraldeko ezaugarrietara behar bezala egokitzen. Tokian tokiko gobernariek lehendakariak berak (Nnamdi Azikiwe) baino ahalmen handiagoa zuten. Hauteskunde-iruzurra zela-eta, alderdi progresistak baztertuak izan ziren behin eta berriz, eta buruzagiek, ikuspegi nazionalik ezean, norbere etniaren alde egin zuten. Azkenean, gudarosteak hartu zuen gobernua, Yacubu Gowon jeneralaren lehendakaritzapean. Orduan hasi zen petrolioaren ustiapena ere.

Aldi berean, 1967an, Frantziak igboen separatismoa bultzatu zuen Biafran. Hiru urteko gerra zibilaren ondoren, Nigeria bereizteko ahaleginak porrot egin zuen. Ordurako, Nigeria munduko zortzigarrena zen petrolioa ekoizten zuten herrien artean. Gowonek enpresa transnazionalen erdiak desjabetu zituen, eta bertako enpresaburuei lagundu zien. Gobernuaren arduradunak aldatuz zihoazen bitartean, Batzorde Militar Gorenak Estatu Batuen instalazio militarrak ixtea erabaki zuen. Olusegun Obasanjo lehendakari zela, Barclays eta British Petroleum nazionalizatu ziren, Hegoafrikari ezarritako blokeoa hausteagatik.

Hauteskundeak, krisiak eta estatu-kolpeakAldatu

 
Obasanjo jenerala Jimmy Carter lehendakari estatubatuarrarekin, Lagosen, 1978ko apirilean

Hamahiru urtez militarren mendean egon ondoren, 1978an konstituzioa aldatzea, hauteskundeak deitzea eta zibilei gobernuko ateak irekitzea erabaki zuten. Hauteskunde Batzordeak bost alderdi besterik ez zituen onartu, finantza eta politikako elite tradizionalaren ordezkariak; alderdi sozialistak eta iraultzaileak baztertu egin ziren, atomizazio politikoa eragozteko aitzakiarekin. Nigeriako Alderdi Nazionalak botoen % 25 eskuratu zuen, eta Nigeriako Alderdi Batuak % 20. Shehu Shagari lehendakari berriak hazkunde-plangintza kapitalista bultzatu zuen, petrolioak sortutako irabazietan oinarritua, Nigeria Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialde nagusia bilakatzeko asmoz. Besteak beste, hiriburu berri bat eraikitzea, lehen eta bigarren mailako irakaskuntzan matrikula-kopurua bikoiztea, eta biztanleen elikagai-beharrizanak asetzea ziren gobernu berriaren helburuak. Ez ziren bete, ordea. Ekonomia-indizeak ere ez ziren batere baikorrak: kontrabando handia; hiriak inmigrantez eta behartsuz beteak; langabezia-tasa handia; diru-sarrera gutxiko soldatapekoen bizi-mailaren galera; Nazioarteko Diru Funtsaren baldintza gogorrak kanpo-zorra ordaintzeko.

Hurrengo hauteskundeetan, Shagari bera atera zen garaile, iruzur salaketen eta militarren konspirazioen erdian. 1984ko urtarrilaren 1ean, Nigeriako historiako laugarren estatu-kolpea izan zen, Muhamadu Buhariren eskutik. Shagariren gobernuaren aurkako salaketetako bat petrolioaren inguruko ustelkeriarena zen. Militarrek jende mordoa atxilotu zuten, eta gobernadore zibilen ordez gobernadore militarrak jarri zituzten, baina krisia ez zen konpondu, eta arrozaren prezioa laukoiztu egin zen urte baten buruan. 600.000 atzerritar legez kanpoko kanporatu zituzten, eta kanpo-zorra 15.000 milioi dolarretara iritsi zen.

Krisiaren erdian beste estatu-kolpe bat izan zen, 1985eko abuztuaren 26an, eta Ibrahim Babangida jeneralak hartu zuen lehendakaritza. 1987ko abenduan, tokian tokiko estatu-erakundeetarako hauteskundeak egin ziren. 15.000 hautagai zeuden. Baina hauteskundeak ez ziren behar bezala prestatu, eta iskanbila eta borroka ugari izan zen. Azkenean, baliogabetu egin ziren. 1989ko abendurako deitu zen berriro ehendakaritzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeetara (lehenengoak 1983az geroztik), baina, abenduan bertan, gobernuak hauteskundeak atzeratzea erabaki zuen. Handik gutxira, Babangidak jarduera politikoaren gaineko debekua kentzea erabaki zuen, gobernu militarretik zibilerako trantsizioa gainbegiratzeko asmoz.

1990eko apirilean eta ekainean, agintea indarrez hartzeko saioak izan ziren, baina gobernuaren indarrek zapuztu zituzten. Etnia etsaiak elkarrengandik bereizteko estatu berriak sortzeak ere istilu handiak eragin zituen; gudarostek gogor zapaldu zituen protestak eta, abuztua eta urria bitartean, 300 pertsona hil ziren borroketan. 1991ko abenduaren 14an, existitzen ez ziren hautagaiak erroldatik kendu ondoren, gobernadoreak hautatzeko hauteskundeak egin ziren: Alderdi Sozialdemokratak 16 gobernu (edo estatu) eskuratu zituen, eta Konbentzio Nazional Errepublikarrak 14.

1992an, estatu batzuetan istilu gogorrak izan ziren etnien artean. Taraba estatuan, esate baterako, 5.000 lagun hil ziren lurraren jabetzarengatik borrokan. Urte horretan Europar Erkidegoak 240 milioi dolarreko laguntza eman zuen, nekazaritza, osasun, telekomunikazio, errepide eta parke naturalen proiektuetarako. Legegintzarako hauteskundeak 1992ko uztailean egin ziren: Alderdi Sozialdemokratak 52 aulki eskuratu zituen Senatuan, eta 314 diputatu; Konbentzio Nazional Errepublikarrak 52 aulki eskuratu zituen Senatuan, eta 257 diputatu. Azkenik, Nigeria gobernu zibilerako bidean zela ematen zuen, 23 urtez militarren agindupean egon ondoren. Urrian, lehendakaritzarako hauteskundeak egin ziren. Babangida lehendakariak baina, iruzur egin zelakoan, baliogabetu egin zituen, eta kargutik kendu zituen bi alderdi nagusietako buruzagiak. Hil horretan bertan, gobernu militarrak debekatu egin zuen jarduera politikoa, eta jendeak zalantzan jarri zuen gobernua zibilen eskuetan jartzeko borondatea. Azkenik, zenbait atzerapenen ondoren, 1993ko ekainean egin ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, lehenengo aldiz 1983az geroztik. Ekainean, baina, Babangidak hauteskundeak baliogabetu zituen, eta hautagaiei botoak erosi izan egotzi zien. Abiola, Alderdi Sozialdemokratako hautagaia hauteskundeetako irabazlea Londresa joan zen erregimenaren nazioarteko kondena lortzearren. Estatu Batuek eta Britainia Handiak bertan behera utzi zituzten laguntza ekonomikoak eta harreman diplomatikoak. Kanpoko erantzunak adoreturik, Abiolak desobedientzia zibilera deitu zuen; protesta jendetsuak egin ziren, eta gudarosteak gogor zapaldu zituen. Oposizioko 25 talde demokraziaren alde elkartu ziren. Alde guztietarik presionaturik, gobernuak lehendakaritzarako hauteskundeetara deitu zuen berriro, baina Alderdi Sozialdemokratikoko eta Konbentzio Nazional Errepublikarreko buruzagiak Abiola eta Othma Tofa, hurrenez hurren, ez zituen onartu. Protesta eta istilu gehiago izan zen, eta abuztuaren 26an, Babangidak uko egin zion karguari. Ernest Shonekanen eskuetan utzi zuen lehendakaritza, eta hauteskunde berriak iragarri zituen. Abiola Londresa itzuli zen, eta sindikatuek grebara deitu zuten Nigeriako lehendakari gisa onar zezaten. 1993ko bukaeran, Sani Abacha jeneral eta defentsa-ministroak kargutik kendu zuen Shonekan, Legebiltzarra desegin zuen, eta jarduera politikoa debekatu zuen. Abiola bere karguan onartzeko protestak etengabeak ziren, eta hura atxilotu zutenean, 1994ko ekainean, petrolioaren sektoreko langileek, Nigeriako sektorerik inportanteena askogatik, hamar eguneko greba egin zuten. Abachak ez zuen amore eman, eta ez zuen Abiola askatu. 1995eko apirilean, Desmond Tutu artzapezpikua Nigeriara joan zen, Hegoafrikako lehendakari Nelson Mandelaren ordezkari gisa, Abiola aska zezaten eskatzera. Abiolak 1993ko hauteskundeak baliogabetzea onartu bazuen ere, lehendakariak ez zuen askatu. Azaroan, gobernuak ogoni herriaren aldeko erakunde bateko bederatzi kide hilarazi zituenean, erregimen militarra bakarrik geratu zen. Herrialde batzuek, Estatu Batuak barne, enbaxadak itxi zituzten. Hauteskunde Batzorde Nazionalak egindako erregistroa oinarri hartuta, Abachak eta haren junta militarrak bost alderdi politiko legeztatu zituzten: Nigeriako Kongresu Batuaren Alderdia, Kontsentsu Nazionalerako Batzordea, Nigeriako Alderdi Zentral Nazionala, Nigeriako Alderdi Demokratikoa eta Grassrotts Mugimendu Demokratikoa.

1997an, petrolioaren prezioaren gorakadak ekonomiaren hazkundea bultzatu zuen. Gobernuak behin eta berriro azaldu zuen horrek herrialdearen egoera soziala hobetzen lagundu zuela. Hala ere, datu ofizialen arabera, biztanleen % 80 behar gorrian bizi zen. 1998ko apirilean, Abachak hauteskundeen ordez erreferenduma iragarri zuen, berak aginpidean jarraitu behar zuen ala ez erabakitzeko. Ekainaren 8an, baina, ustekabean, lehendakaria hil egin zen.

1999an, Olusegun Obasanjo hautatu zuten nigeriarrek lehendakari; haiek ziren 16 urtean egiten ziren lehenengo hauteskundeak. 2003an ere Obasanjoren alderdiak irabazi zituen hauteskundeak, eta, ustelkeriaren kontrako eta herrialdearen garapenaren aldeko hainbat lege eta neurri hartu bazituen ere, kritika ugari egin zizkioten berari ere ustelkeria-kontuengatik.

2007ko hauteskudeetan Umaru Yar'Adua irten zen garaile. Nazioarteko behatzaileen ustez, ordea, hauteskunde haiek ez ziren garbiak izan. Umaru Yar'Adua 2010eko maiatzaren 5ean hil zen eta biharamunean Goodluck Jonathan izendatu zuten presidente[1]. Jonathan bera nagusitu zen 2011ko apirileko presidentetzarako hauteskundeetan, aspaldiko garbienak nazioarteko ikuskatzaileen arabera[2]. 2011 eta 2012an Boko Haram, Nigeriako iparraldean xaria ezarri nahi duen sekta islamikoaren atentatuek hildako ugari eragin zituzten[3][4].

2014ko abuztuaren 5ean, epaiz kanpoko exekuzioak egitea egotzi zion AIk Nigeriako armadari. Bornon jasotakoak ziren testigantzak eta irudiak. "Horiek frogatzen duten epaiz kanpoko exekuzioak ohikoak bihurtu direla", nabarmendu zuen AIk. Aldiz, Nigeriako Gobernuak "kezka" agertu zuen salaketagatik, baina ukatu egin zuen militarrek halakorik egin izana. "Halako ankerkeriak eta zigorgabetasunak ez du tokirik Nigeriako armadan", adierazi zuen Gobernuak komunikatu baten bidez. Egun berean, Boko Haramek Maiduguriko espetxe bati eraso zion[5].

Azaroaren 3an, Nigeria iparraldeko Potiskum hirian eraso suizida bat egin zuten xiiten zeremonia batean. Gutxienez hogei lagun hil zituzten. Inork ez zuen erasoa bere gain hartu, baina Boko Haram talde islamista egin zuten errudun[6].

Azaroaren 6an, gutxienez 16 pertsona hil zituzten eraso suizida batean eta beste 20 lagun zauritu ziren erasoan. Gizon bat kutxazain automatiko bateko ilarara hurbildu zen, lehergailua plastikozko poltsa batean zeramala, eta leherrarazi egin zuen[7].

Azaroaren 10ean, 48 hildako egon ziren aentatu batean. Gizon batek bere buruaz beste egin zuen eskola batean, gorputz inguruan zuen bonba lehertuta[8].

Abenduaren 8an, Minna hirian 270 presok ihes egin zuten kartzelatik[9].

Abenduaren 18an, Armadaren ezintasuna agerian gelditu zen Nigeriako ipar-ekialdeko herrixka batean gutxienez 185 lagun bahitu eta beste 32 hiltzean[10].

PolitikaAldatu

Nigeria Amerikako Estatu Batuetako politikan oinarritutako errepublika federal bat da, eta presidentearen boterea exekutiboa da, estatuburua eta gobernu federaleko burua baita. Boto bidez aukeratzen da, gehienez lau urteko bi agintaldirako. Haren boterea Senatuaren eta Ordezkarien Ganberaren menpe dago, eta hauek bi ganberako Batzar Nazionalean biltzen dira. Senatuak 109 aulki ditu, estatu bakoitzeko hiru kide eta Abuja eskualdeko bat; kideak herritarren boto bidez aukeratzen dira, lau urterako. Ganberak 360 aulki ditu estatu bakoitzeko, eta aulki kopurua biztanleriaren araberakoa da.

1960ko independentziaren aurretik eta ondoren, etnozentrismoa, tribalismoa, erlijio azarpena eta prebendalismoa dira Nigeriako politikaren ezaugarri berezienak. Alderdi nagusi guztiek, lehiakor izaten jarraitzeko, botoak ez ezik beste baliabide batzuk ere erabili dituzte. 1983ko hauteskundeen aurreko aldian, Politika eta Ikerketa Estrategikoen Institutu Nazionalak prestatutako txosten batek erakutsi zuen 1959 eta 1979ko hauteskundeak baino ez zirela egin manipulazio sistemikorik gabe.

2012an, estimatu zen Nigeriak 400.000 milioi dolar baino gehiago galdu zituela ustelkeriaren ondorioz. Senidekotasuna eta ustelkeria nagusi dira Nigeriako politikan. Nigeriako alderdi politikoek izaera pannazionala eta sekularra dute (baina horrek ez du baztertzen etnia nagusien indarra). Nigeriako Alderdi Demokratiko Popularra eta Progresista Guztien Kongresua dira hango alderdi politiko nagusiak, eta beste hogei alderdi daude erregistratuta oposizioan.

Hausa-Fulani, Yoruba eta Igbo dira Nigeriako hiru talde etniko handienak, elkarren arteko lehian ari direnak. Nigeriako politikan nagusitasun historikoari eutsi diote. Gerra odoltsuaren ondoren (Biafrako gerra), nazionalismoak gora egin du herrialdearen hegoaldean, eta Jorubaren zein Biafraren independentziaren aldeko mugimendu aktiboak eragin ditu, Oodua Herriaren Kongresua eta Biafrako Estatu Soberanoa Eguneratzeko Mugimendua esate baterako.

LegeaAldatu

Herrialdeak botere judiziala du, eta Nigeriako Auzitegi Gorena da auzitegirik altuena.

Nigerian hiru sistema juridiko daude:

  • Zuzenbide arruntaren legea: britainiarren iragan kolonialetik eratorria, eta independentziaren ondorengo garapen propioa izan duena.
  • Ohiturazko zuzenbidearen legea:  indigenen arau eta praktika tradizionaletatik eratorria, bertan  Oyo Mesi eta Ogboni edota Ekpe eta Okonko de Igboland  bezalako elkarte sekretuek eztabaidak ebazteko bilerak egiten dituzte.

Sistema militarraAldatu

Nigeriako armada bertako Errepublika Federala babesteaz, Nigeriako segurtasun globalaren interesak sustatzeaz eta bakeari eusteko ahaleginei laguntzeaz arduratzen da, Mendebaldeko Afrikan batez ere. Honek, batzuetan, Pax Nigeriana izeneko doktrinaren alde egiten du.

Nigeriako armadak hiru talde ditu: lurreko armadaitsas armada eta airekoa. Honek, independentziatik aurrera, oso paper garrantzitsua izan du herrialdearen historian.

Zenbait batzarrek herrialdearen kontrola hartu eta bere historiaren zatirik handienean gobernatu dute. Bere azken gobernu militarra 1999an amaitu zen, Sani Abacha 1998an hil ondoren. Bere ondorengoak, Abdulsalam Abubakarrek, Olusegun Obasanjoren gobernu demokratikoki hautatuari eman zion boterea hurrengo urtean.

Afrikako herrialderik populatuena izanik, Nigeriak, bakea mantentzeko, bere armada birkokatu du kontinentean. 1995etik, Nigeriako armada, ECOMOGen aginduak jarraiki, Liberian (1997), Boli Kostan (1997-1999) eta Sierra Leonan (1997-1999) bakeari eusteko ahaleginetan aritu izan da.

Afrikako Batasunaren agintepean, Sudango Darfur eskualdean bakea ezarri nahian ari da. Nigeriako armada Mendebaldeko Afrikara hedatu da, Mali, Senegal, Txad eta Kamerun bezalako herrialdeetan, terrorismoa geldiarazteko. Maliren aurkako gerra egin zuten, eta Yahya Jammeh boteretik kendu zuten, 2017an.

Atzerriko harremanakAldatu

1960an independentzia lortu zuenean, Nigeriak Afrikako bere kanpo politikaren ardatz bihurtu zuen batasuna. Halaber, Hegoafrikako apartheid gobernuaren aurkako borrokan aitzindari izan zen. Bere politikaren salbuespena izan zen Nigeriak Israelekin 1960ko hamarkadan garatu zuen harreman estua, Israelek Nigeriako parlamentuko eraikuntza babestu eta gainbegiratu baitzuen.

Nigeriako kanpo-politika 1970eko hamarkadan jarri zen aztergai, Biafrako gerraren ondoren, zeinaren ondorioz Biafrak independentzia galdu eta Nigeriaren oraingo lurraldeak indarrean jarraitu zuen. Afrikako hegoaldeko azpieskualdean gutxiengo zurien gobernuen aurkako mugimenduak babestu zituen eta Afrikako Kongresu Nazionala  ere babestu zuen: zehazki, Hegoafrikako Gobernuak Afrikako hegoaldean egiten zituen ekintza militarren  kontra aritu zen.

Nigeria Afrikako Batasunerako Erakundearen (orain Afrikako Batasuna) kide izan zen, eta hori dela eta, eragin handia du Mendebaldeko Afrikan eta Afrikan osoan. Eskualde mailako lankidetza ahaleginak egin zituen Mendebaldeko Afrikan, Mendebaldeko Afrikako Estatuen Komunitate Ekonomikoaren (CEDEAO) eta ECOMOGen (bereziki Liberiako eta Sierra Leonako gerra zibiletan), erakunde ekonomiko eta militarrak diren horien lidergoa hartuz. Afrikan zentratutako jarrera horrekin, Nigeriak berehala bidali zituen tropak Kongora, Nazio Batuek hala eskatuta, independentzia lortu eta gutxira, eta harrezkero bertako kidea da. Panafrikar autogobernuaren aldeko zenbait auzi ere  babestu zituen, eta 1970eko hamarkadan, Angola 's MPLA, Namibiako SWAPO eta Portugalen menpeko Mozambikeko eta Rhodesiako gobernu minoritarioen oposizioari ere lagundu zien. Gaur egun Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduko kide da.

2006ko azaroaren amaieran, Abujan, Afrika eta Hego Amerikaren arteko Goi Bilera antolatu zuen. Bertaratutako batzuek fronte ugaritan "hego-hego" loturak deitu zituztenak sustatu zituzten. Nigeria Nazioarteko Zigor Auzitegiko eta Commonwealtheko kide ere bada. Azken honetatik aldi baterako kanporatu zuten, 1995ean, Abacharen erregimenak gobernatzen zuenean. Nigeria 1970eko hamarkadatik funtsezko izan da nazioarteko petrolio industrian, LPEEko kide izaten jarraitzen du. Petrolio-ekoizle garrantzitsu izateak leku nabarmena eman dio herrialde garatuen artean, bereziki Estatu Batuekin eta garapen bidean dauden herrialdeekin dituen nazioarteko harremanetan. 2000. urteaz geroztik, Txina eta Nigeriaren arteko harreman komertzialek gora egin dute. Bi nazioen arteko merkataritza 10.384 milioi dolar baino gehiago igo da 2000 eta 2016  urteren artean. Hala ere, Txina eta Nigeriaren arteko harreman komertzialaren egitura gai politiko garrantzitsua bihurtu da Nigeriako estatuarentzat, Txinako esportazioak alde biko merkataritzaren bolumen osoaren %80 direlako eta horrek desoreka komertzial larria eragin duelako. Nigeriako ekonomia atzerriko inportatzaile merkeen mende egoteak bere buruari kalte egin dio, eta horrek Nigeriako industriaren beherakada argia ekarri du.

Afrikan zentratutako bere kanpo politikarekin jarraituz, Nigeriak Mendebaldeko Afrikarako txanpon bakarraren ideia sartu zuen, Eco deiturikoa. 2019ko abenduaren 21ean, Alassane OuattaraI Boli Kostako presidenteak, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta UEMOAko beste estatu askok CFA frankoaren izena aldatu besterik ez zuten egingo, moneta jatorrian nahi zen bezala ordezkatu ordez. Eta 2020an, moneta ekologikoa 2025era atzeratu zen.

Banaketa administratiboaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nigeriaren banaketa administratiboa»

Nigeria 36 estatuk eta Hiriburu Federaleko Lurralde bakarrak osatzen dute. Tokiko gobernuak agintzen duen 774 eremutan banatuta daude. Zenbait testuingurutan, estatuak sei eremu geopolitikotan biltzen dira: ipar-mendebaldea, ipar-ekialdea, ipar-erdialdea, hego-mendebaldea, hego-ekialdea eta hego-hegoaldea.

Nigeriak milioi bat biztanle baino gehiago dituzten bost hiriburu ditu, handienetik txikienera honako hauek lirateke: lakuak, Kano, Ibadan, Benin City eta Port Harcourt. Afrikako hiririk handiena Lagos da, 12 milioi biztanle baino gehiago dituena.

BiztanleakAldatu

Datu orokorrakAldatu

Etnia hauek daude Nigerian: hausak, jorubak, igboak, fulaniak, ibibioak, kanuriak, edoak, tivak, ijawak, burak, nupeak...

Erlijioa horrela banatzen da: musulmanak % 50, kristauak % 40, afrikar sektak % 10.

 
Nigeriako biztanleria
  •  
    >10.000.000
  •  
    8.000.000-10.000.000
  •  
    6.000.000-8.000.000
  •  
    5.000.000-6.000.000
  •  
    4.000.000-5.000.000
  •  
    3.000.000-4.000.000
  •  
    <3.000.000

DemografiaAldatu

     
Hausa harpa-jotzailea Igbo gizonak Yoruba perkusio-jotzaileak

Nigeria Afrikako herrialde jendetsuena da. Ehun eta berrogeita hamar milioitik gora biztanle ditu, eta gaur egungo hazkunde-tasari eutsiz gero (% 3), 2015. urtean 190 milioi izatea espero da. Izan ere, Nigeriak oso jaiotza-tasa handia du oraindik (6 seme-alaba) eta heriotza-tasa pixka bat jaitsi da.

XXI. mendearen hasieran, nigeriarren bizi-itxaropena 52 urtekoa da.

Etnia ugari bizi dira Nigerian, 250tik gora, baina lau talde nagusitik datoz gehienak: hausak eta fulaniak nagusi dira iparraldean; jorubak hego-mendebaldean; eta igboak hego-ekialdean.

Hizkuntza ofiziala ingelesa da, baina eskualde bakoitzak eta etnia bakoitzak bere hizkuntza erabiltzen du.

Iparraldeak harreman estua izan du betidanik Sahararekin, eta, hori dela-eta, musulmanak dira gehienak; hego-ekialdean kristauak dira, eta hego-mendebaldean kristauak, musulmanak eta afrikar erlijio tradizionalen jarraitzaileak.

Biztanleen banaketa espazialaAldatu

Biztanle gehienak herrietan bizi dira (biztanleen % 35 baizik ez da bizi hirietan), baina demografia-hazkunde handiaren ondorioz, landa-lurra agortzen ari da, eta jendeak hirietara jotzen du. Biztanle-dentsitatea ez da berdina alde guztietan. Erdialdea (nupe eta tiva etnien bizilekua) da jende gutxien bizi dena, eta hego-ekialdea (igboak), ipar-mendebaldea (hausak) eta hego-mendebaldea (jorubak), berriz, lekurik jendetsuenak.

Hiri nagusiak hego-mendebaldean daude. Haietatik inportanteena Lagos da, hiriburu historikoa; jorubek sortu zuten XVII. mendean, portu gisa, eta esklabo-salerosketaren bidez Afrikako hiri nagusietako bat izatera iritsi zen. Gaur egun, zazpi milioitik gora biztanle ditu, eta Nigeriako hiri industrializatuena da. Joruben beste hiri nagusiak Ibadan (3.078.400 biztanle), Ogbomosho (1.200.000 biztanle), Ojo eta Ilorin dira. Niger deltaren ekialdean Port Harcourt da hiri nagusia, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da petrolio-salerosketari esker. Iparraldean, Nigeriako hiririk zaharrenak daude, Kano (3.848.885 biztanle), Zaria, Kaduna eta Sokoto. Ipar-ekialdean Maiduguri dago, Txad aintziraren ondoan; eta erdialdean, Abuja, herrialdeko hiriburua 1991z geroztik.

EkonomiaAldatu

Nigeriako aberastasun-iturri nagusia nekazaritza izan da 1970-1980 urteak arte. Handik aurrera petrolioak hartu zuen nagusitasuna. Ordu arte, nekazaritzak esportazioen % 60 hartzen zuen, baina krisian sartu zen gobernuaren politika ekonomikoaren erruz, eta erabiliaren erabiliaz eta presio demografiko etengabearengatik, lurra pobretuz joan zelako. Garai batean zur-produkzioa handia izan zen, baina gaur egun ez da hainbeste, gehiegi moztu baita, landa-lurrak lortzearren. Afrikako beste herrialde askok bezala, Nigeria ez da gauza biztanleen oinarrizko elikadura beharrizanak asetzeko.

Nigeriako aberastasun-iturri nagusia mea-baliabideak eta petrolioa dira. Nigeria Petrolio Esportatzaileen Erakundeko kide da. Petrolio gehiena, gas naturala eta ikatza deltaren inguruan dago. Petrolioa da nazioaren ekonomiaren eragile nagusia, bereziki prezioak gora egin zuenetik aurrera 1970. urte ondorengo urteetan. Horri esker, industriak ere aurrerabide handia egin zuen garai hartan, batez ere ehungintzaren eta janari-industriaren alorretan.

Nigeriar ospetsuakAldatu

KulturaAldatu

KirolakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu