2005
urtea
2005. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2005 MMV |
Ab urbe condita | 2758 |
Armeniar egutegia | 1454 ԹՎ ՌՆԾԴ |
Bahá'í egutegia | 161 – 162 |
Bengaliar egutegia | 1412 |
Berber egutegia | 2955 |
Egutegi budista | 2549 |
Myanmarko egutegia | 1367 |
Bizantziar egutegia | 7513 – 7514 |
Koptoen egutegia | 1721 – 1722 |
Etiopiar egutegia | 1997 – 1998 |
Hebrear egutegia | 5765 – 5766 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2061 – 2062 |
Shaka Samvat | 1927 – 1928 |
Kali Yuga | 5106 – 5107 |
Iraniar egutegia | 1383 – 1384 |
Islamiar egutegia | 1425 – 1426 |
Korear egutegia | 4338 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2548 |
Unix denbora | 1104537600 – 1136073599 |
Holozeniar egutegia | 12005 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
- Ur gezaren nazioarteko urtea
- Fisikaren nazioarteko urtea
- Cervantesen Kixotearen laugarren mendeurrena
Gertaerak Aldatu
Euskal Herrian Aldatu
- Urtarrilaren 8a - Metro Bilbaoren Sestao eta Etxebarriko geltokiak zabaldu ziren.
- Urtarrilaren 13a - Hildako bat Bizkaiko Zubitik kotxearekin erori eta gero.
- Urtarrilaren 16a - Emakume bat bere senarrak eraila izan zen Durangon.
- Urtarrilaren 18a - ETAk bonba bat jarri zuen Getxoko Manuel Smith kalean.
- Urtarrilaren 19a - 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, ustez talde terrorista bateko kide izateagatik.
- Otsailaren 8a - Emakume bat hilik aurkitu zuten Iruñeko San Juan auzoan, ondoan bere mutilaguna hilik zeukala. Ustez bere mutilagunak erail zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Otsailaren 18a - Bi hildako AP-8 autobidean, Elgoibar parean, kontrako norabideak zihoan auto batek beste auto bat jo eta gero.
- Otsailaren 20a - Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
- Otsailaren 25a - Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
- Martxoaren 1a - 2 hildako Bilbao Exhibition Centren egondako lan istripuan.
- Apirilaren 15a - Eltziego herriko ikastolako hiru andereño hil ziren Lantziego parean izandako auto istripuan.
- Apirilaren 17a - 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- Apirilaren 20a - Mondragon Unibertsitateko lau ikasle hil ziren auto istripuan Oñatin klasetik bueltan zetozela.
- Maiatzaren 19a - Iruzurraren aurkako operazioa Mungian. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak luxuzko ehun kotxetik gora atzeman zituen.
- Ekainaren 13a - Sua Donostiako Errotaburu dorreetako batean, eraikineko zaindari batek beste hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Ekainaren 16a - Bi hildako Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean egondako sutean.
- Ekainaren 23a - Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
- Ekainaren 28a - Bizkaibuseko gidari bat larri zauritu zuten, labana batekin eraso eta gero Sestaon.
- Uztailaren 12a - ETAk lau bonba jarri zituen Zornotzako Boroa auzoko zentral termikoan.
- Abuztuaren 9a - Baionako jaiak amaituta, egondako bortxaketa kasu askoren aurrean, alkateak "emakumeak desegoki janzteagatik" gertatu zirela esan zuen, hainbat pertsonen haserrea sorraraziz.
- Abuztuaren 29a - Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen AEBetako Atlantikoko kostaldean, ia 1.900 hildako utziz. New Orleans hiria eta Louisiana estatua orokorrean izan ziren kaltetuenak.
- Urriaren 7a - Eusko Legebiltzarrak Paco Larrañagaren askatasuna eskatu zuen.
- Urriaren 10a - Ramon Rabaneraren aurkako mozioa aurkeztu zuen EAJk Arabako aldundian. PSE-EEren kontrako botoek aurrera egitea galarazi zuten.
- Urriaren 15a - Aintzane Garai gaztea, desagertu egin zen.
- Urriaren 18a - Aintzane Garairen gorpua Bakion aurkitu zuten. Bere mutilagun-ohia atxilotu zuten, ustezko hiltzailea izateagatik.
- Azaroaren 11 - Metro Bilbaoren 10. urteurrena.
- Azaroaren 17a -
- Gasteizko Pferd Ruggeberg ("Caballito") enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).
- Ikasleon Nazioarteko Eguna dela eta Greba Orokorra Unibertsitateetan Bologna Prozesuaren aurka.
- Azaroaren 21a - 18/98 makro epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
- Azaroaren 24a - 3,2 graduko lurrikara bat egon zen, Bermeo eta inguruko herrietan. Ez zuen kalte handirik eragin.
- Abenduaren 12a - Bilboko taxi gidari bat erail zuen gazte batek, taxi gidarien segurtasun eza agerian jarriz.
- Abenduaren 18a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Angulas Aguinaga enpresan.
- Abenduaren 20a - AP-8an Gipuzkoa parean egondako lurjausi batek, autobidea itxi zuen 10 ordu baino gehiagotan.
- Abenduaren 22a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Doneztebeko Bordatxo diskotekan.
- Abenduaren 24a - Bi guardia zibilek Nafarroako Areso herriko Olentzeroa lapurtu zuten.
- Abenduaren 27a - Bi hildako Erandioko Lutxana auzoan, arrantzan zebiltzala Ibaizabal ibaira jausi ondoren.
Munduan Aldatu
- Urtarrilaren 9a -
- Mahmoud Abbas , aginte palestinarraren buru aukeratu zuten Yasser Arafat ordezkatuz.
- Erresuma Batua eta Eskandinaviako penintsulan egondako haizete eta euri bortitzek 13 hildako eragin zituzten.
- Urtarrilaren 25a - 215 hildako Indiako tenplu batean egondako jende pilaketa batean.
- Urtarrilaren 26a - Tren istripua Kaliforniako Glendale herrian, 11 hildako eta 200 zauritu.
- Urtarrilaren 30a - Parlamenturako hauteskundeak Iraken, hauteskundeak egon ziren lehen aldia 1958etik.
- Urtarrilaren 31 - Michael Jacksonen aurkako epaiketa hasi zen Kaliforniako Santa Barbara hirian.
- Otsailaren 2a - Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- Otsailaren 1a - Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Euskadiko Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena aurkeztu zuen Madrilgo Gorteetan, hango diputatu gehienek aurka bozkatu zutena.
- Otsailaren 9a - ETAk Madrilgo konferentzia zentroan kotxe-bonba bat jarri zuen 31 pertsona zaurituz.
- Otsailaren 12a - Eraberritze lanetan zegon Madrilgo Windsor Dorrea, suak kiskali zuen.
- Otsailaren 14a -
- 59 hildako Iranen, meskita baten sutearen ondorioz.
- Beiruteko erdigunean egondako bonba auto batek Libanoko presidente-ohi Rafik Hariri erail zuen.
- Otsailaren 18a - Erresuma Batuan legez azeria ehizatzea debekatu zen.
- Otsailaren 20a - Jose Socrates, Portugalgo presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 22a - 6,4 graduko lurrikara Irango Kermango probintzian. 500 hildako eta 1.000 zauritu eragin zituen.
- Martxoaren 3a - Steve Fossett milioidunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
- Martxoaren 10a - Gari Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.
- Martxoaren 19a - 59 hildako Shuozhou, Txinako mehategi baten istripuaren ondorioz.
- Martxoaren 21a - Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
- Martxoaren 28a - 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.
- Martxoaren 31 - Terri Schiavo hiltzeko bere gogoa erakutsi zuen emakumea, bere Floridako etxean hil zen.
- Apirilaren 2a - Joan Paulo II aita santua hil eta gero, lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.
- Apirilaren 9a - Galesko printzea Camilla Parker-Bowlesekin ezkondu zen.
- Apirilaren 15a - 21 hildako Parisko hotel batean egondako sute batean. Hotelean etorkinak bizi ziren egoera txarrean.
- Apirilaren 17a - Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeita zazpi pertsona zeramatzan autobusean.
- Apirilaren 19a - Joseph Ratzinger bavariarra Aita Santu aukeratu zuten, Benedikto XVI.a izenarekin.
- Apirilaren 25a - Tren istripua Japoniako Amagasaki hirian. 107 hildako.
- Apirilaren 26a - Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
- Apirilaren 27a - Airbus A380 superjunboak, bere lehen hegaldia egin zuen.
- Maiatzaren 3a - Pakistango Lahore hirian eraikin batean egondako gas leherketa batean 32 hildako egon ziren.
- Maiatzaren 5a - Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
- Maiatzaren 13a - Uzbekistango ejertzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- Maiatzaren 15a - Ehunka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik.
- Maiatzaren 20a - Etoumbi herria (Kongoko Errepublikan) berrogeialdian Ebola birusaren izurrite baten ondorioz.
- Ekainaren 1a - Herbehereek Europako konstituzioa bozkatu zuten, ezetzak irabazi zuen, hori gertatzen zen bigarren herrialdea Frantziaren ostean.
- Ekainaren 13a - Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- Ekainaren 21a - Umeen pornografia sare bateko 180 kide atxilotu zituzten Espainian.
- Ekainaren 30a - Espainiako Kongresuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen
- Uztailaren 7a - Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen.
- Uztailaren 13a - Tren istripu larria Ghotki-n (India).
- Uztailaren 24a - Juan Martínez Galdeano, Roquetas de Marreko komisarian hil zen, bertan jasotako tratu txarren ostean.
- Abuztuaren 2a - Air Franceko 358 hegaldia istripua izan zuen aireratu eta gutxira, hegazkinak su hartu zuen baina ez zen zauriturik egon.
- Abuztuaren 14a - Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
- Abuztuaren 16a - West Caribbean konpainiaren hegazkin bat Venezuelan erori zen, 152 hildako.
- Abuztuaren 17a - Israelek Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
- Abuztuaren 22a - Israelek Gaza behin betiko utzi zuen. Geroztik Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere harresi eta checkpointekin.
- Abuztuaren 29a - 1.600 hildakotik gora Katrina urakanak Mississippiko estatutik igaro ondoren.
- Irailaren 5a - Mandala Airlines konpainiako hegazkin batek istripua izan zuen Indonesian, 117 hildako.
- Irailaren 11 - Junichiro Koizumi, Japoniako presidente ber-aukeratu zuten.
- Irailaren 18a - Angela Merkel eta Gerhard Schröderek boto kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
- Irailaren 24a - Rita urakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
- Irailaren 27a - Migratzaile oldea Melillan. Mila pertsonatik gora egin zuten Espainian sartzeko saiakera. Euretarik gehienak poliziak atxilotu zituen.
- Irailaren 30a - Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 boto eta kontrako 15 botorekin.
- Urriaren 1a - 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
- Urriaren 8a -
- Stan urakanak eragindako euriteek eraginda, lur-jausi batek Guatemalako herrixka bat lurperatu zuen, 1.400 hildakotik gora eraginez.
- Kaxmirreko eskualdean egondako 7,6 graduko lurrikara batek, 80.000 hildako eragin zituen.
- Urriaren 15a - Bost hildako Bartzelonako eraikin bat behera etortzean.
- Urriaren 23a - Nestor Kirchner Argentinako presidente izendatu zuten.
- Urriaren 27a - Parisen piztu zituzten kale istilu larriak, ia bi hilabetez luzatu zirenak, arrazoi sozial, kultural, politiko eta ekonomikoengatik.
- Azaroaren 2a - Espainiako kongresuak Kataluniako estatutu berrirako proposamena onartu zuen, alderdi politiko guztien aldeko botoarekin PPrena izan ezik.
- Azaroaren 6a - Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
- Azaroaren 8a - Ellen Johnson-Sirleaf politikari liberiarra Afrikako lehen emakume presidente bihurtu zen.
- Azaroaren 9a - Al Kaidak atentatua egin zuen Ammanen (Jordania), 60 eraildako eraginez.
- Azaroaren 21a - Ariel Sharonek Likud alderdia utzi zuen eta alderdi politiko berri bat eratzeko bere asmoa erakutsi zuen.
- Abenduaren 1a - Hego Afrikak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
- Abenduaren 6a - Hegazkin batek Teherango 10 solairuko etxebizitza eraikin baten kontra jo zuen, 94 hildako eraginez.
- Abenduaren 18a - Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
- Abenduaren 23a - Azerbaijango Baku hirian egondako hegazkin istripu batek 23 hildako eragin zituen.
Ekonomia Aldatu
- Ekainaren 6a - CIE Automotive enpresaren akzioak erosteko eskaintza egin zuen INSSEC institutuak. Akzioen %80a lortuz.
- Uztailaren 21a - BBVAk Banca Nazionale del Lavoro bankua erosteko asmoari uko egin zion.
- Abuztuaren 9a - Petrolioa 64 dolarretako mailara ailegatu zen.
- Irailaren 6a - Gas Natural konpainia katalanak Endesa erosteko eskaintza aurkeztu zuen. 22.500 milioi euroko eskaintza.
- Irailaren 12a - Lan istripua Legorretan, azpi-kontrata bateko bi langile hilik.
- Irailaren 13a - Euskaltel eta Euskal Autonomi Erkidegoko aurrezki Kutxek, zeuzkaten Auna enpresaren akzioak saldu zituzten.
- Irailaren 24a - ACS eraikuntza enpresak Union Fenosaren akzioen %22a erosi zizkion Banco Santanderri.
- Urriaren 1a - Munduko bankurik handiena sortu zen, Mitsubishi UFJ Financial Group, Japoniako bi bankuren bateratzea eta gero.
- Abenduaren 1a - Cementos Lemonaren akzioak erosteko eskaintza aurkeztu zuen FCC enpresa espainiarrak.
Arte eta kultura Aldatu
- Urtarrilaren 27a - Andres Urrutia Euskaltzaindiaren buru bihurtu zen, Jean Haritxelhar ordezkatuz.
- Urtarrilaren 30a - Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren Goya saria irabazi zuen.
- Martxoaren 10etik martxoaren 20ra 14. Korrika ospatu zen, Orreaga eta Bilbo artean.
- Martxoaren 13a - Xabier Silveirak 2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, hirugarren aldiz.
- Apirilaren 9a - Asier Otamendik Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, zortzigarren aldiz.
- Maiatzaren 8a - Herri Urratsen 22. edizioa ospatu zuten Senperen.
- Maiatzaren 29a - Ibilaldiaren festa egin zuten Durango eta Abadiño artean.
- Ekainaren 19a - Araba Euskaraz ospatu zuten Amurrion.
- Abuztuaren 9a - U2 musika taldeak kontzertua egin zuen Donostian.
- Irailaren 9a - Gandiaga Topagunea inauguratu zuten, Arantzazuko santutegiaren ondoan.
- Irailaren 15a - Obaba filmak (Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan oinarritua) Donostiako Zinemaldia zabaldu zuen.
- Irailaren 22a - Aupa Etxebeste filma estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian, aspaldiko partez zinemaratutako lehenengo euskarazko film luzea.
- Irailaren 24a - La Traviata opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian
- Urriaren 2a - Kilometroak festa egin zuten Aretxabaletan eta Eskoriatzan.
- Urriaren 13a - Kaukasiar Kreazko Borobila estreinatu zuten Izpuran. Bertolt Brechtek idatzi eta Itxaro Bordak euskaratua, Euskal Herrian inoiz izan den antzezlanik handiena dugu.
- Urriaren 16a - Nafarroa Oinez ospatu zuten Ziordian, Olaztin eta Altsasun.
- Urriaren 25a - Rusalka opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian
- Azaroaren 19a - Don Giovanni opera antzeztu zen Bilboko Euskalduna Jauregian.
- Abenduaren 18a - Andoni Egañak 4. aldiz irabazten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.
Zientzia eta teknologia Aldatu
- Urtarrilaren 12a - NASAk Deep Impact zunda espazioratu zuen.
- Urtarrilaren 14a - Huygens sunda Saturnoren ilargi den Titanen lurreratu zen.
- Urtarrilaren 16a - Adriana Iliescu, 66 urteko emakume errumaniarrak ume bat izan zuen. Historian ume bat izaten emakumerik zaharrena.
- Otsailaren 16a - Kiotoko protokoloa indarrean jarri zen Errusiak akordioa berretsiko zuela esan eta gero.
- Uztailaren 26a - Discovery espaziontzia Nazioarteko Espazio Estaziora bialdu zuen NASAk. Columbia lehertu zenetik espaziora astronautekin bidalitako lehen espaziontzia.
- Abuztuaren 9a - Discovery espaziontzia lurrera bueltatu zen.
- Irailaren 16a - ICANN erakundeak .cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzaren webguneetarako.
- Urriaren 3a - Aranzadi elkarteko adituek, interes zientifikoko kobazulo ezezagun bat aurkitu zuten Debako udalerrian, Praile Aitz 1, izenekoa.
- Urriaren 6a - Euskal Herrian inoiz egondako medikuntza kongresurik handiena hasi zen Bilbon. Lau mila medikutik gora parte hartu zuten.
- Urriaren 20a - Kapilduiko radar meteorologikoa inauguratu zuten.
- Azaroaren 30a - Frantziako medikuek aurpegi transplante bat egin zuten lehen aldiz.
Kirolak Aldatu
- Otsailaren 6a - 2005eko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa: Espainia irabazle.
- Otsailaren 17a - 2005eko Andaluziako Itzulia: Francisco Cabello irabazle.
- Martxoaren 19a - 2005eko Sei Nazioen Txapelketa bukatu zen. Galesek bere 23. txapelketa eskuratu zuen partida denak irabazita.
- Martxoaren 20a - Juan Martinez de Irujok eta Fernando Goñik irabazi zuten pilotaren Eskuz Binakako Txapelketa.
- Apirilaren 8a - Danilo Di Luca txirrindulariak 45. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- Apirilaren 10a - 2005eko Paris-Roubaix: Tom Boonen irabazle.
- Apirilaren 26a - Bilboko Athleticen emakumezkoen taldeak hirugarren Espainiako Superliga eskuratu zuen.
- Maiatzaren 21a - Iruñeako Portland San Antoniok eskubaloiaren ASOBAL Liga irabazi zuen, bigarren aldiz.
- Maiatzaren 25a - Liverpool FC futbol taldeak Europako Txapeldunen Liga lortu zuen.
- Maiatzaren 29a -
- Paolo Savoldellik 2005eko Italiako Giroa irabazi zuen.
- 2005eko Laudioko Sari Nagusia: David Herrero bilbotarra irabazle.
- 2005eko Nafarroako Itzulia: Pavel Brutt irabazle.
- Ekainaren 5a -
- Aimar Olaizolak pilotaren Eskuz Banakako Txapelketa irabazi zuen, lehen aldiz.
- 2005eko Euskal Bizikleta bukatu zen. Eladio Jiménez izan zen garailea.
- Ekainaren 11 -
- Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 37-34 irabaziz Parisko Stade Français taldearen aurka.
- C.A. Osasuna futbol taldea txapeldunordea geratu zen Erregearen Kopan, Sevillako Betis taldearen aurka 2-1 galdu ostean.
- Ekainaren 14a - Asafa Powell atleta jamaikarrak 100 m-ko munduko errekor berria lortu zuen 9.77 segundorekin.
- Ekainaren 24a -
- San Antonio Spurs saskibaloi taldeak lortu zuen NBA titulua Ameriketako Estatu Batuetan.
- Tau Baskonia saskibaloi taldea Espainiako ACB Ligaren txapeldunordea izan zen.
- Ekainaren 30a - Miguel Fuentes Real Sociedadeko presidente izendatu zuten.
- Uztailaren 24a - Lance Armstrongek zazpigarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra. 2012an garaipen hau baliogabe geldituko zen, dopatzeagatik.
- Uztailaren 31 - 2005eko Getxoko Zirkuitua: David Fernández Domingo espainiarra irabazle.
- Abuztuaren 13a - 2005eko Donostia Klasikoa: Constantino Zaballa irabazle.
- Abuztuaren 22a - Beteranoen atletismoaren Munduko Txapelketa hasi zen Donostian.
- Irailaren 11 - Hondarribiko traineruak Kontxako Bandera irabazi zuen.
- Irailaren 18a - 2005eko Espainiako Itzulia: Roberto Heras garaile.
- Irailaren 25a - Carlos Peña igerilari tolosarrak, Guinnes igeriketa errekorra hautsi zuen 48.350 metro igeri egin ondoren.
- Abenduaren 17a - 2005eko Lau eta erdiko Pilota Txapelketan Olaizola II.ak jantzi zuen txapela.
Jaiotzak Aldatu
- Urtarrilaren 11 - Roksana Węgiel, poloniar abeslaria.
- Otsailaren 20a - Sara Ortega, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 23a - Félix Bossuet, frantziar aktorea
- Martxoaren 2a - Salma Solaun, arabar gimnasta erritmikoa.
- Ekainaren 26a - Alexia Herbehereetakoa, Herbehereetako printzesa.
- Irailaren 11 - Udane Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Urriaren 24a - IShowSpeed, estatubatuar rap abeslari komiko bat da, vlog sortzaile eta memeen kritikoa.
- Urriaren 31 - Leonor Borboikoa, Filipe VI.a Espainiakoa eta Letizia Ortizen alaba. Espainiako erresumarako oinordekoa.
- Azaroaren 14a - Aingeru Olabarrieta, arabar futbolaria.
- Eukene De los Aires, arabar bertsolaria.
- Irantzu Idoate, lapurtar bertsolaria.
- Maddi Agirre, arabar bertsolaria.
- Naroa Azpitarte, bizkaitar errugbi jokalaria.
- Uxue Oses, gipuzkoar esku-huskako pilotaria.
- Penelope Lea, norvegiar klima-aktibista, 15 urterekin UNICEFen bigarren enbaxadore gazteena.
Heriotzak Aldatu
Urtarrila Aldatu
- Urtarrilaren 3a - Will Eisner, estatubatuar komikigilea (j. 1917).
- Urtarrilaren 7a - Pierre Daninos, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 9a - Dioni Ardanza, bizkaitar jostuna (j. 1914).
- Urtarrilaren 10a - Josefina Karlota Belgikakoa, Luxemburgoko dukesa handi ezkontidea (j. 1927).
- Urtarrilaren 11 - Spencer Dryden, estatubatuar bateria-jotzailea, Jefferson Airplane taldeko kidea (j. 1938).
- Urtarrilaren 13a - Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea (j. 1900).
- Urtarrilaren 14a - Jesús Rafael Soto, venezuelar pintore eta eskultorea (j. 1923).
- Urtarrilaren 15a - Victoria de los Ángeles, kataluniar opera-kantaria, sopranoa (j. 1923).
- Urtarrilaren 16a - Edurne Garitazelaia, bizkaitar euskaltzalea, Arrigorriagan bertako herritarrei euskara klaseak eman zizkien lehen emakumea (j. 1926).
- Urtarrilaren 16a - Agustín González, espainiar aktorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 17a - Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Urtarrilaren 17a - Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (j. 1919).
- Urtarrilaren 20a - Per Borten, Norvegiako lehen ministroa (j. 1913).
- Urtarrilaren 22a - Consuelo Velázquez Torres, mexikar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1916).
- Urtarrilaren 23a - Johnny Carson, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 25a - Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa (j. 1906).
- Urtarrilaren 25a - Max Velthuijs, herbeheretar ilustratzailea (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a - Jim Capaldi, ingeles musikari, Traffic taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Urtarrilaren 29a - Ephraim Kishon, israeldar idazle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a - Karen Lancaume, frantziar aktore pornoa (j. 1973).
Otsaila Aldatu
- Otsailaren 2a - Max Schmeling, alemaniar boxeolaria (j. 1905).
- Otsailaren 3a - Ernst Mayr, alemaniar biologoa (j. 1904).
- Otsailaren 5a - Étienne Gnassingbé Eyadema, Togoko diktadorea (j. 1935).
- Otsailaren 8a - Jimmy Smith, estatubatuar jazz-jotzailea (j. 1925 edo 1928).
- Otsailaren 8a - Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (j. 1945).
- Otsailaren 10a - Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (j. 1911).
- Otsailaren 10a - Arthur Miller, estatubatuar antzerkigile eta gidoilaria (j. 1915).
- Otsailaren 11 - Mary Jackson, estatubatuar matematikari eta ingeniari aeroespaziala (j. 1921).
- Otsailaren 14a - Rafik al-Hariri, Libanoko lehen ministroa (j. 1944).
- Otsailaren 17a - Omar Sívori, argentinar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Otsailaren 20a - Sandra Dee, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Otsailaren 20a - Hunter S. Thompson, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1937).
- Otsailaren 21a - Guillermo Cabrera Infante, kubatar idazle eta zinemarako gidoi-egilea (j. 1929).
- Otsailaren 25a - Jean Prat, frantziar errugbilaria (j. 1923).
Martxoa Aldatu
- Martxoaren 3a - Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1928).
- Martxoaren 6a - Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Martxoaren 6a - Teresa Wright, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Martxoaren 8a - Rafael Lafuente, arabar margolaria (j. 1936).
- Martxoaren 12a - Norbert Callens, belgikar txirrindularia (j. 1924).
- Martxoaren 17a - George F. Kennan, estatubatuar diplomazialari eta historialaria (j. 1904).
- Martxoaren 17a - Jose Ramon Zabala Urra, nafar soziologoa, UGTko sindikalista eta PSNko militantea (j. 1948).
- Martxoaren 18a - Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (j. 1911).
- Martxoaren 20a - Julio Mugarra, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- Martxoaren 22a - Kenzo Tange, japoniar arkitekto eta hirigilea (j. 1913).
- Martxoaren 24a - Gilles Aillaud, frantziar margolaria, eszenografoa, poeta eta antzerkigilea (j. 1928).
- Martxoaren 24a - Pierre Duny Petre, baxenafar idazlea (j. 1914).
- Martxoaren 26a - James Callaghan, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1912).
- Martxoaren 27a - Fernando Jiménez del Oso, espainiar psikiatra eta kazetaria (j. 1941).
- Martxoaren 28a - Martin Garziarena, nafar aizkolaria (j. 1927).
- Martxoaren 28a - Joaquín Luqui, Kaparroso udalerriko irrati esatari ospetsua (j. 1948).
- Martxoaren 30a - Mitch Hedberg, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1968).
- Martxoaren 30a - Aitor Otaño, euskal jatorriko argentinar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1938).
- Martxoaren 31 - Ángeles Gasset, espainiar maistra, Madrilgo Estudio ikastetxeko fundatzaileetako bat (j. 1907).
Apirila Aldatu
- Apirilaren 1a - Rafael Landín, galiziar kazetari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1923).
- Apirilaren 2a - Joan Paulo II.a, Aita santua (j. 1921).
- Apirilaren 5a - Manuel Ballester, kataluniar kimikaria (j. 1919).
- Apirilaren 5a - Saul Bellow, estatubatuar eleberrigilea, 1977ko Literaturako Nobel Saria (j. 1915).
- Apirilaren 6a - Rainiero III.a, Monakoko Printzea (j. 1923).
- Apirilaren 7a - Max von der Grün, alemaniar idazlea (j. 1926).
- Apirilaren 8a - Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea (j. 1918).
- Apirilaren 11 - Lucien Laurent, frantziar futbolaria, munduko futbol txapelketen historiako lehen golaren egilea (j. 1907).
- Apirilaren 21a - Gwynfor Evans, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko lehenengo parlamentaria (j. 1912).
- Apirilaren 21a - William Kruskal, estatubatuar estatistikaria (j. 1919).
- Apirilaren 21a - Asunción Linares, espainiar paleontologoa, irakaskuntzan eta ikerketan nabarmendua (j. 1921).
- Apirilaren 22a - Eduardo Paolozzi, eskoziar eskultorea, Pop-art delakoaren aitzindarietako bat (j. 1924).
- Apirilaren 23a - John Mills, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1908).
- Apirilaren 23a - Juan Manuel Zubiria Uhagón, III. Zubiriako kondea, bizkaitar enpresaburua eta politikaria (j. 1926).
- Apirilaren 24a - Fei Xiaotong, txinatar soziologo eta antropologoa (j. 1910).
- Apirilaren 24a - Ezer Weizman, Israelgo 7. presidentea (j. 1924).
- Apirilaren 26a - Elisabeth Domitien, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa, kargu horretan aritutako emakume bakarra (j. 1925).
- Apirilaren 26a - Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (j. 1917).
- Apirilaren 26a - Maria Schell, suitzar-austriar aktorea (j. 1926).
Maiatza Aldatu
- Maiatzaren 9a - Begoña Bilbao, euskal idazlea, musikagilea eta euskalaria (j. 1932).
- Maiatzaren 11 - Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (j. 1913).
- Maiatzaren 12a - Ömer Kavur, turkiar zinema zuzendaria (j. 1944).
- Maiatzaren 13a - George Dantzig, estatubatuar matematikaria (j. 1914).
- Maiatzaren 19a - Ramiro Larrañaga, gipuzkoar grabatzailea, idazlea eta armetan aditua (j. 1924).
- Maiatzaren 20a - Paul Ricoeur, frantziar filosofoa (j. 1913).
- Maiatzaren 21a - Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria (j. 1919).
- Maiatzaren 25a - Zoran Mušič, esloveniar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1909).
- Maiatzaren 26a - Juana Tejedor Garrastazu, 108 urte eta 336 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1896).
- Maiatzaren 26a - Eddie Albert, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Maiatzaren 26a - Sangoulé Lamizana, Volta Garaiako presidentea (j. 1916).
- Maiatzaren 27a - Iñaki Goenaga, euskal idazlea (j. 1905).
- Maiatzaren 28a - Jesus Isasi, euskal txirrindularia (j. 1940).
- Maiatzaren 29a - Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (j. 1916).
- Maiatzaren 30a - Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (j. 1922).
Ekaina Aldatu
- Ekainaren 3a - Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea (j. 1936).
- Ekainaren 4a - Jean O'Leary, lesbiana eta gayen eskubideen aldeko estatubatuar aktibista (j. 1948).
- Ekainaren 5a - Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (j. 1919).
- Ekainaren 5a - Jose Antonio Jauregi, nafar antropologo eta saiakeragilea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehenengo dekanoa (j. 1941).
- Ekainaren 5a - Alberto Pedro Torriente, kubatar antzerki-idazle, antzezle eta olerkaria (j. 1954).
- Ekainaren 6a - Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 6a - Dana Elcar, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- Ekainaren 7a - Felipe Garín, espainiar artista (j. 1908).
- Ekainaren 11 - Juan Jose Saer, argentinar idazlea (j. 1937).
- Ekainaren 11 - Vasco Gonçalves, Portugalgo lehen ministroa (j. 1921).
- Ekainaren 13a - Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (j. 1923).
- Ekainaren 13a - Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (j. 1913).
- Ekainaren 13a - David Diamond, estatubatuar musikagilea (j. 1915).
- Ekainaren 13a - Jesús Moncada, katalan hizkuntzako espainiar idazlea (j. 1941).
- Ekainaren 14a - Carlo Maria Giulini, italiar orkestra eta opera-zuzendaria (j. 1914).
- Ekainaren 28a - Amal Kumar Raychaudhuri, indiar fisikaria, erlatibitate orokorrean eta kosmologian egindako ikerketagatik ezaguna (j. 1923).
- Ekainaren 19a - Angel Cruz Jaka, gipuzkoar historialaria (j. 1914).
- Ekainaren 20a - Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1929).
- Ekainaren 20a - Jack Kilby, estatubatuar ingeniari eta fisikaria, mikrotxiparen asmatzaileetako bat eta 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 22a - Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (j. 1908).
- Ekainaren 30a - Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (j. 1907).
Uztaila Aldatu
- Uztailaren 3a - Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria (j. 1914).
- Uztailaren 3a - Motosaburo Masuyama, japoniar estatistikaria (j. 1912).
- Uztailaren 6a - Mario Ángel Marrodán, euskal poeta (j. 1932).
- Uztailaren 6a - Claude Simon, frantziar idazlea, 1985eko Literaturako Nobel Saria (j. 1913).
- Uztailaren 7a - Eugenio Agirretxe, gipuzkoar idazle eta hizlaria eta Euskaltzain urgazlea (j. 1920).
- Uztailaren 12a - Willi Heinrich, alemaniar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 14a - Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria (j. 1911).
- Uztailaren 14a - Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena (j. 1918).
- Uztailaren 15a - Leonor Orosa, filipinar dantzari, koreografo eta kritiko artistikoa (j. 1917).
- Uztailaren 16a - John Ostrom, estatubatuar paleontologoa, 1960ko hamarkadan dinosauroak ulertzeko modua aldatu zuena (j. 1928).
- Uztailaren 17a - Laurel Aitken, Godfather of Ska, jamaikar kantari eta konpositorea, Ska musikaren aitzindaria (j. 1927).
- Uztailaren 17a - Edward Heath, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1916).
- Uztailaren 17a - Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (j. 1926).
- Uztailaren 18a - William Westmoreland, estatubatuar jenerala (j. 1914).
- Uztailaren 26a - Jesus Uribe, gipuzkoar futbolaria (j. 1938).
- Uztailaren 27a - Camila de Castro, brasildar aktore pornografiko eta modelo transexuala (j. 1979).
- Uztailaren 30a - John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (j. 1945).
- Uztailaren 30a - Patxi Ondarra, Aita Ondarra, nafar fraide kaputxinoa eta euskaltzaina (j. 1925).
- Uztailaren 31 - Wim Duisenberg, herbeheretar ekonomista eta politikaria, Europako Banku Zentralaren lehen lehendakaria (j. 1935).
Abuztua Aldatu
- Abuztuaren 1a - Fahd Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1921).
- Abuztuaren 1a - Constant Nieuwenhuys, herbeheretar margolari, eskultore eta musikaria (j. 1920).
- Abuztuaren 3a - Françoise d'Eaubonne, frantziar idazle eta feminista libertarioa, ekofeminismoaren ideia plazaratu zuena (j. 1920).
- Abuztuaren 5a - Polina Astakhova, sobietar gimnasta (j. 1936).
- Abuztuaren 6a - Vizma Belševica , letoniar olerkaria, idazlea eta itzultzailea (j. 1931).
- Abuztuaren 6a - Robin Cook, eskoziar politikaria (j. 1946).
- Abuztuaren 6a - Mikel Garmendia, euskal aktorea (j. 1945).
- Abuztuaren 8a - Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Abuztuaren 9a - Colette Besson, frantziar korrikalaria, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua (j. 1946).
- Abuztuaren 13a - David Lange, Zeelanda Berriko 32. lehen ministroa (j. 1942).
- Abuztuaren 16a - Milorad Pavić, serbiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1921).
- Abuztuaren 16a - Roger Schutz, anaia Roger, frantziar teologoa, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea (j. 1915).
- Abuztuaren 19a - Alberto Fernández-Ibarburu, gipuzkoar argazkilaria (j. 1917).
- Abuztuaren 19a - Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (j. 1949).
- Abuztuaren 20a - Victoriano Bilbao, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1937).
- Abuztuaren 21a - Robert Moog, estatubatuar asmatzailea, sintetizadorearen asmatzailea (j. 1934).
- Abuztuaren 25a - Olga Ramos, espainiar aktorea, biolin-jotzailea eta kupletista (j. 1918).
- Abuztuaren 27a - Belen Azpeitia, gipuzkoar atleta, 1970. hamarkadaren hasieran Estatuko emakumezko lasterkari onena (j. 1952).
- Abuztuaren 28a - André Alvarez, lapurtar errugbilaria (j. 1923).
- Abuztuaren 28a - Esther Szekeres, hungariar-australiar matematikaria (j. 1910).
- Abuztuaren 30a - Antoni Clavé, kataluniar margolari, eskultore eta artista grafikoa (j. 1913).
- Abuztuaren 31 - Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (j. 1908).
Iraila Aldatu
- Irailaren 6a - Eugenia Charles, Dominikako lehen ministroa (j. 1919).
- Irailaren 10a - Hermann Bondi, austriar jatorriko britainiar matematikari eta kosmologoa, egoera geldikorraren teoriaren garatzaileetako bat (j. 1919).
- Irailaren 11 - Abdallah Ibrahim, Marokoko lehen ministroa (j. 1918).
- Irailaren 14a - Robert Wise, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta editorea (j. 1914).
- Irailaren 16a - Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (j. 1920).
- Irailaren 20a - Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (j. 1908).
- Irailaren 22a - Annemarie Heinrich, alemaniar-argentinar argazkilaria, erretratuetan eta biluzietan espezializatua (j. 1912).
- Irailaren 22a - Javier Yubero, euskal herritar futbolaria (j. 1972).
- Irailaren 24a - Joxe Mari Aranalde, gazteluar idazlea, irakasle, bertsozale eta euskaltzain urgazlea (j. 1933).
- Irailaren 26a - Jacques-Marie ahizpa, euskal erlijiosa (j. 1921).
- Irailaren 27a - Ronald Golias, brasildar aktorea (j. 1929).
- Irailaren 28a - Bitor Lekunberri, Otxabiña, gipuzkoar miliziano komunista (j. 1913).
- Irailaren 28a - Guillermina Medrano, espainiar maistra eta politikaria, Valentziako Udaleko lehenengo emakumezko zinegotzia (j. 1912).
- Irailaren 30a - Sergei Starostin , errusiar akademiko eta hizkuntzalaria (j. 1953).
Urria Aldatu
- Urriaren 2a - August Wilson, estatubatuar antzerkigilea (j. 1945).
- Urriaren 8a - Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (j. 1922).
- Urriaren 9a - Jose Ignacio Alvarez Usabiaga, gipuzkoar meteorologo eta Igeldoko behatokiko zuzendaria (j. 1945).
- Urriaren 10a - Milton Obote, Ugandako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 13a - Roberto Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat (j. 1948).
- Urriaren 17a - Ba Jin, txinatar idazlea (j. 1904).
- Urriaren 17a - Kike Turmix, debar-bilbotar rock abeslari eta musika sustatzailea (j. 1957).
- Urriaren 18a - Aleksandr Jakovlev, errusiar politikari, diplomazialari eta historialaria (j. 1923).
- Urriaren 22a - Arman, frantziar artista, errealismo berriaren sortzaileetako bat (j. 1928).
- Urriaren 23a - Jaime del Burgo, nafar artikulugile eta historialaria (j. 1912).
- Urriaren 24a - Rosa Parks, afro-amerikar jostuna, Afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduko aktibista garrantzitsua (j. 1913).
- Urriaren 28a - Alberto Ormaetxea, Errealeko futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Urriaren 28a - Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
- Urriaren 31 - Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (j. 1919).
Azaroa Aldatu
- Azaroaren 4a - Nadia Anjuman, afganistandar poeta eta kazetaria, bere senarrak eta haren senideek kolpeka eraila (j. 1980).
- Azaroaren 5a - John Fowles, britainiar idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 9a - Fernando Aristizabal, gipuzkoar politikaria (j. 1917).
- Azaroaren 9a - Kocheril Raman Narayanan, Indiako presidentea (j. 1920).
- Azaroaren 11 - Maurits Coppieters, flandriar politikaria (j. 1920).
- Azaroaren 11 - Peter Drucker, estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea (j. 1909).
- Azaroaren 12a - Cosme Barrutia, euskal txirrindularia (j. 1929).
- Azaroaren 16a - Frantzisko Garmendia Aiestaran, gipuzkoar elizgizona, New Yorkeko Apezpiku Laguntzaile izandakoa (j. 1924).
- Azaroaren 16a - Henry Taube, kanadar kimikaria, 1983ko Kimikako Nobel Saria (j. 1915).
- Azaroaren 19a - Francesco Somaini, italiar eskultorea (j. 1926).
- Azaroaren 22a - María Victoria Moreno, gaztelaniazko editorea, itzultzailea, irakaslea, galegozko idazlea eta DBHko irakaslea (j. 1939).
- Azaroaren 23a - Basilio Pujana, bizkaitar bertsolari eta idazlea (j. 1913).
- Azaroaren 24a - Pat Morita, japoniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Azaroaren 25a - George Best, ipar irlandar futbolaria (j. 1946).
- Azaroaren 25a - Richard Burns, ingeles auto gidaria, 2001eko Munduko Rally txapelduna (j. 1971).
Abendua Aldatu
- Abenduaren 5a - Juan Maria Lekuona, euskal olerkari, irakasle eta idazlea (j. 1927).
- Abenduaren 6a - Charly Gaul, luxenburgotar txirrindularia (j. 1932).
- Abenduaren 10a - Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (j. 1940).
- Abenduaren 10a - Mariano Zufia, nafar politikari karlista (j. 1920).
- Abenduaren 12a - Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria (j. 1934).
- Abenduaren 13a - Stanley Williams, 1969an Los Angelesen sustraitutako Crips kale bandaren liderra, injekzio hilgarriarekin exekutatua (j. 1953).
- Abenduaren 15a - Julián Marías, espainiar filosofoa (j. 1914).
- Abenduaren 17a - Jacques Fouroux, frantziar errugbi jokalaria (j. 1947).
- Abenduaren 24a - Lucio Aginagalde, arabar enpresaburua (j. 1917).
- Abenduaren 25a - Birgit Nilsson, suediar sopranoa (j. 1918).
- Abenduaren 27a - Lourdes Iriondo, euskal kantaria (j. 1937).
- Abenduaren 28a - Joan Hernández Pijuan, kataluniar margolari eta grabatzailea (j. 1931).
- Abenduaren 30a - Rubén Arozena, gipuzkoar komikigilea (j. 1966).
- Abenduaren 31 - Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (j. 1912).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea Aldatu
- Alexis Etxekopar, zuberoar kanta egilea (j. 1924).
- Mari Treku, Mattin Treku bertsolariaren emaztea (j. 1927).
- Paulina Urkiola, nafar baserritarra eta euskaltzalea (j. 1923).
- Sergio Mendizabal, gipuzkoar aktorea (j. 1920).
Nobel saridunak: Aldatu
- Fisika: Roy J. Glauber, John L. Hall, Theodor W. Hänsch
- Kimika: Robert Grubbs, Richard Schrock, Yves Chauvin
- Literatura: Harold Pinter
- Medikuntza: Robin Warren, Barry Marshall
- Ekonomia: Robert J. Aumann, Thomas Schelling
- Bakea: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Mohamed ElBaradei