Abenduaren 18
data
Abenduaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 353.a bisurteetan. 13 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1974 - Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta gaztea hil zuen Donostian, kontrol batean.
- 1978 - ETAk Joaquin Maria Azada langilea hil zuen Getxon.
- 1979 - ETAk Juan Cruz Montoya Ortueta zibila hil zuen Gasteizen.
- 2007 - Marije Fullaondo Batasuneko zuzendaritzakidea atxilotu zuten Errigoitin (Bizkaia) Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Ondoren kartzelatu zuten.
- 2013 - Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Txosten Ofizialean argitaratutako 46/2013 Foru Dekretuaren arabera Igeldo Gipuzkoako 89. udalerria bilakatu zen.
Mundua aldatu
- 1961 - Indonesiak Holandako Ginea Berria inbaditu zuen.
- 1966 - Richard Walker astronomoak Saturnoren Epimeteo satelitea aurkitu zuen.
- 1979 - Kataluniako Estatutua indarrean sartu zuten.
- 1998 - Jose Maria Aznarrek Kanariar uharteetan, Zeutan eta Melillan zeuden 21 presoen hurbilketa agindu zuen. Handik aurrera Espainia hegoaldeko kartzeletara eraman zituzten.
- 2005 - Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
- 2009 - Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren Kopenhagen, Kopenhageko Goi-bileran zehar, Danimarkako erregina buru zuen afarian sartzeagatik.
- 2012 - CIUko Artur Mas eta ERCko Oriol Junqueras politikariek 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuten.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1801 - Juan Ignazio Iztueta idazlea eta poligrafoa Tolosako kartzelan sartu zuten.
- 1960 - Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia Donostian, Inazio Eizmendi "Basarri" garaile.
- 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko bi edizioetan legez.
- 2005 - Andoni Egañak 4. aldiz irabazi zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia.
- 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Arkaitz Estiballesek jantzi zuen txapela.
- 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Aitor Sarriegik jantzi zuen txapela.
- 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Mundua aldatu
- 1969 - On Her Majesty's Secret Service (Bere Maiestatearen Zerbitzupean) filma estreinatu zen, Peter R. Huntek zuzendu eta George Lazenby, Diana Rigg, Telly Savalas, Bernard Lee eta Gabriele Ferzetti aktoreek antzeztu zuten.
- 1973 - Amarcord (Oroitu) filma estreinatu zen, Federico Fellinik zuzendu zuen.
- 1975 - John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren The Man Who Would Be King filma estreinatu zen.
- 1985 - Out of Africa (Afrikatik Kanpo) filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Meryl Streep eta Robert Redford aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 - The Dead (Heriotza) filma estreinatu zen (zuzendariaren heriotzaren ondoren), John Hustonek zuzendu eta Anjelica Huston, Donal McCann, Dan O'Herlihy, Donal Donnelly, Helena Carroll eta Cathleen Delany aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 - You've Got Mail (E-posta Bat Daukazu) filma estreinatu zen, Nora Ephronek zuzendu eta Tom Hanks eta Meg Ryanek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
- 1966 - Richard L. Walkerrek Saturnoko Epimetheus ilargia aurkitu zuen.
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1867 - Joaquín Bárbara, arabar margolari akademizista (h. 1931).
- 1895 - Karmele Saint-Martin, euskal herritar idazlea (h. 1989).
- 1900 - Robustiano Bilbao, euskal herritar futbolaria.
- 1906 - Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria (h. 1991).
- 1919 - Josu Oregi, gipuzkoar euskalaria (h. 1995).
- 1925 - Maria Teresa Egaña, Maite, gipuzkoar erraketista.
- 1932 - José María Macarulla, kataluniar kimikaria eta EHUko irakaslea (h. 2012).
- 1938 - Lucia Bakedano, nafar idazlea.
- 1945 - Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (h. 2016).
- 1948 - Fernando Telletxea, Fama, gipuzkoar aktorea, idazlea eta abeslaria.
- 1957 - Amaia Saizar, gipuzkoar abeslaria.
- 1961 -
- Martin Alustiza, gipuzkoar esku pilotari ohia.
- Félix Taberna, IUN-NEBko nafar politikaria.
- 1963 - Pablo Turrillas, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1965 - Manuel Erice, nafar kazetaria (h. 2018).
- 1966 - Oskar Artetxe, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1967 - Aitor Bengoetxea, EHUko gipuzkoar irakaslea, GEZKI institutuko zuzendari ohia.
- 1969 - Iratxe Aurrekoetxea, bizkaitar gimnasta ohi eta entrenatzailea.
- 1982 - Marta Moreno, nafar futbolaria.
- 1986 - Ylenia Baglietto, gipuzkoar gimnasta-erritmiko ohia eta aktorea.
- 1987 - Arman Imaz, bizkaitar futbolari ohia.
- 2003 - Haizea Urretabizkaia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
Mundua aldatu
- 1450 - Marko Marulić, kroaziar idazlea eta poeta (h. 1524).
- 1610 - Charles du Fresne, sieur du Cange, frantziar filologo eta Erdi Aroko eta Bizantzioko historialaria (h. 1688).
- 1626 - Kristina Suediakoa, Suediako erregina (h. 1689).
- 1630 - Tankredo Rohangoa, Rohango dukerriaren dukegaia (h. 1649).
- 1718 - Anna Leopoldovna, Errusiako erreginaordea (h. 1746).
- 1820 - Washington Duke, Amerikako Gerra Zibilean borrokatu zen estatubatuar tabakoaren-industrialari eta filantropoa (h. 1905).
- 1824 - John Hall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1907).
- 1839 - Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (h. 1916).
- 1856 - Joseph John Thomson, ingeles kimikaria (h. 1940).
- 1863 - Franz Ferdinand Austriakoa, Austria-Hungariako artxidukea (h. 1914).
- 1870 - Hector Hugh Munro, britainiar idazlea eta antzerkigilea (h. 1916).
- 1878 - Josef Stalin, sobietar politikaria, SESBeko bigarren buruzagi gorena (h. 1953).
- 1879 - Paul Klee, suitzar-alemaniar margolaria (h. 1940).
- 1881 - Esperanza Zuloaga, espainiar zeramikaria (h. 1937).
- 1883 - Jules Raimu, frantziar aktorea (h. 1946).
- 1886 - Ty Cobb, estatubatuar beisbol jokalaria, bere garaiko beisboleko izarrik handientzat hartua (h. 1961).
- 1887 - Charles Galton Darwin, ingeles fisikaria, eugenista, eta Charles Darwinen biloba (h. 1962).
- 1890 - Edwin Armstrong, estatubatuar ingeniari elektroniko eta asmatzailea, FM irratiaren asmatzailea.
- 1895 - Luis Pimentel, galiziar idazlea.
- 1902 - Paco Martínez Soria, espainiar aktore, antzerki enpresari eta zinema izarra (h. 1982).
- 1904 - George Stevens, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1975).
- 1906 - Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (h. 1985).
- 1907 - Christopher Fry, ingeles antzerkigilea (h. 2005).
- 1911 -
- Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2008).
- Helen Vlachos, kazetaritza grekoaren legenda (h. 1995).
- 1913 - Willy Brandt, Alemaniako kantzilerra (h. 1992).
- 1916 -
- Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (h. 1973).
- Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (h. 1996).
- 1920 - Rita Streich, alemaniar opera-abeslaria (h. 1987).
- 1922 - Esther Lederberg, estatubatuar mikrobiologoa izan zen, bakterioen genetikan aitzindaria (h. 2006).
- 1925 - John Szarkowski, estatubatuar museo-zaintzaile, historialari, arte-kritikari eta argazkilaria (h. 2007).
- 1927 -
- Ramsay Clark, estatubatuar abokatu, ekintzaile eta politikaria (h. 2021).
- Críostóir Ó Floinn, irlandar idazlea (h. 2023).
- 1928 - Galt MacDermot, kanadar konpositorea (h. 2018).
- 1929 - Iker Larrauri, mexikar museologoa, antropologoa, arkitektoa eta artista plastikoa (h. 2021).
- 1930 - Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (h. 2000).
- 1933 - Laura Mancinelli, italiar idazlea, germanista eta erdi arokoa (h. 2016).
- 1934 - Boris Volynov, errusiar kosmonauta.
- 1938 - Chas Chandler, ingeles musikari, disko-ekoizle eta managerra (h. 1996).
- 1939 - Harold E. Varmus, estatubatuar zientzialaria, 1989ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1940 - Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (h. 1962).
- 1941 - Joan Wallach Scott, estatubatuar historialaria, emakumeen historia alorrean aditua.
- 1943 - Keith Richards, Rolling Stones taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea.
- 1946 -
- Steve Biko, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzailea (h. 1977).
- Steven Spielberg, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1947 - Judith Heumann, estatubatuar ekintzailea, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen aldekoa (h. 2023).
- 1948 -
- Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (h. 2017).
- Edmund Kemper, estatubatuar serieko hiltzaile, bortxatzaile, gizajalea eta nekrofiloa.
- Adam Musiał, poloniar futbolaria (h. 2020).
- Mimmo Paladino, italiar margolaria.
- Angela Sommer-Bodenburg, alemaniar haur-literatura idazlea.
- 1951 - Alvin E. Roth, estatubatuar ekonomialaria, joko-teorian aditua, 2012ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1953 - David Chipperfield, ingeles arkitektoa.
- 1954 - Ray Liotta, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1956 - Esperanza Casteleiro, Espainiako Inteligentzia Zentroko zuzendaria.
- 1959 - María Escario, espainiar kazetari eta Televisión Españolako aurkezlea.
- 1960 - Yoon Suk-yeol, Hego Koreako presidentea.
- 1961 - Joanna Jet, britainiar emakumezko aktore pornografiko, zine-zuzendari eta modelo transexuala.
- 1962 - James Sie, estatubatuar ahots-aktorea, aktorea eta umorista.
- 1963 -
- Dimitri Piterman, ukrainar-estatubatuar enpresaburua, Deportivo Alavésen jabe eta presidente izandakoa.
- Brad Pitt, estatubatuar aktore, ekoizle eta gizarte ekintzailea.
- 1964 -
- Steve Austin, estatubatuar aktorea, ekoizlea eta borrokalari profesional ohia.
- Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (h. 2020).
- 1968 - Alejandro Sanz, espainiar musikari, musikagile eta abeslaria.
- 1971 -
- Arantxa Sánchez Vicario, kataluniar tenislari ohia.
- Lola Sanjuán, espainiar enpresaburu eta lider feminista.
- 1974 - Dmitri Skliarov, errusiar programatzailea.
- 1975 -
- Sia, australiar abeslaria.
- Esther Vivas, kataluniar kazetaria, soziologoa, gizarte ekintzailea eta politikaria.
- 1976 - Koyuki, japoniar aktore eta modeloa.
- 1978 - Katie Holmes, estatubatuar aktorea.
- 1980 - Christina Aguilera, estatubatuar abeslari, dantzari, musikagile eta ekoizlea.
- 1981 - Lucy Prebble, britainiar antzerkigilea, gidoilaria eta idazlea.
- 1989 - Ashley Benson, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1992 -
- Kristen Faulkner, estatubatuar txirrindularia.
- Bridgit Mendler, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1993 - Valtònyc, espainair rap abeslaria.
- 1995 - Barbora Krejčíková, txekiar tenislaria.
- 1999 - Begoña Vargas, espainiar aktorea, modeloa eta dantzaria.
- 2001 - Billie Eilish, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1797 - Juan Sagarbinaga, bizkaitar arkitektoa, Salamancan (j. 1710).
- 1812 - Bertrand Dominique Joachim de Logras, Olhontzeko markesa, baxenafar aitoren semea, Pauen (j. 1751).
- 1869 -
- Francisco Javier Girón, nafar militarra, Madrilen (j. 1803).
- Maria Luisa Petriarena, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria.
- 1937 -
- Jose Luis Arenillas, euskal mediku eta politikaria, fusilatua (j. 1904).
- Gumersindo de Azcárate Gómez, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko operazio-inspektorea, Derion fusilatua (j. 1878).
- Ernesto de la Fuente, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko komandantea, Derion fusilatua.
- Daniel Irezabal, bizkaitar militarra, fusilatua (j. 1879).
- 1951 - Jean Saint-Pierre, euskal apezpiku eta idazlea (j. 1884).
- 1958 - Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy, gipuzkoar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Madrilen (j. 1875).
- 1974 - Mikel Salegi Urbieta, gipuzkoar gaztea, Guardia Zibilak kontrol batean tiroz eraila (j. 1953).
- 1999 - Manuel Matxain, gipuzkoar bertso-jartzailea (j. 1916).
- 2017 - Francisco Glaria, Glaria II, nafar futbolaria (j. 1932).
- 2019 -
- Patxi Andion, euskal herritar kantautorea, musikaria, aktorea, idazlea eta irakaslea, Cubo de la Solanan (j. 1947).
- Miguel Munarriz, nafar aktorea (j. 1957).
- 2020 - Aitor Etxarte, gipuzkoar pedagogoa eta euskaltzalea (j. 1956).
Mundua aldatu
- 1075 - Edith Wessexkoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1025).
- 1737 - Antonio Stradivari, italiar biolin-egilea (j. 1644).
- 1803 - Johann von Herder, alemaniar idazle, teologo eta filosofoa (j. 1744).
- 1805 - Gennaro Astarita, italiar musikagilea, Napolitar operako eskolako paraidea (j. c. 1745).
- 1808 - Christina Chalon, herbehereetar artista eta irarlea.
- 1828 - Viktor Rydberg, suediar idazle eta filosofoa (h. 1895).
- 1829 - Jean-Baptiste Lamarck, frantziar naturalista (j. 1744).
- 1832 - Philip Freneau, esatubatuar olerkaria eta kazetaria (j. 1752).
- 1843 - Thomas Graham (Lynedocheko 1. baroia), eskoziar aristokrata, politikaria eta britainiar armadako ofiziala (j. 1748).
- 1848 - Bernard Bolzano, bohemiar matematikari, logikari, filosofo eta teologoa (j. 1781).
- 1888 - Caroline de Barrau, frantziar hezitzailea, feminista, aktibista eta filantropoa (j. 1828).
- 1892 - Richard Owen, ingeles naturalista (j. 1804).
- 1919 - Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (j. 1863).
- 1932 - Eduard Bernstein, alemaniar politikari sozialista (j. 1850).
- 1933 - Mary Parker Follett, estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (j. 1868).
- 1936 -
- Andrija Mohorovicic, kroaziar geologoa, Mohorovičić etenunea aurkitu zuena (j. 1857).
- Leonardo Torres Quevedo, espainiar ingeniaria eta matematikaria (j. 1852).
- 1939 - Bruno Liljefors, suediar margolaria (j. 1860).
- 1954 - Lluís Duran i Ventosa, kataluniar politikari eta legegizona (j. 1870).
- 1968 - Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (j. 1892).
- 1969 - Àurea Cuadrado Castillón, espainiar militante anarkista feminista (j. 1894).
- 1971 -
- Bobby Jones, estatubatuar golf jokalaria, garai guztietako onenetakotzat hartua (j. 1902).
- Aleksander Tvardovski, errusiar olerkaria (j. 1910).
- 1980 - Aleksei Kosygin, sobietar politikaria (j. 1904).
- 1990 - Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako (j. 1914).
- 1995 -
- Nathan Rosen, estatubatuar-Israeldar fisikaria (j. 1909).
- Konrad Zuse, alemaniar ingeniaria, konputazioaren aitzindaria (j. 1910).
- 1998 - Lev Dyomin, errusiar kosmonauta.
- 1999 - Robert Bresson, frantziar zinemagilea (j. 1901).
- 2000 - Kirsty MacColl, ingeles pop abeslari eta egile-abeslaria (j. 1959).
- 2001 - Gilbert Bécaud, frantziar abeslari, musikagile, piano-jotzaile eta aktorea (j. 1927).
- 2006 - Joseph Barbera, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea , Hanna-Barbera estudioaren sortzailea(j. 1911).
- 2008 - Mark Felt, Eztarri Sakona, estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea (j. 1913).
- 2009 - Tavo Burat, italierazko eta piemonterazko italiar idazle eta kazetaria (j. 1932).
- 2010 - Jacqueline de Romilly, frantziar humanista izan zen, helenista, itzultzaile, saiakeragile eta akademikoa (j. 1913).
- 2011 - Václav Havel, txekiar dramagile, idazle eta politikaria, Txekoslovakiako azken presidentea eta Txekiar Errepublikako lehenbizikoa (j. 1936).
- 2012 Mustafa Ould Salek, Mauritaniako presidentea (j. 1936).
- 2014 - Virna Lisi, italiar aktore ezagunenetakoa (j. 1936).
- 2016 -
- Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (j. 1944).
- Léo Marjane, frantziar abeslaria (j. 1912).
- Zsa Zsa Gabor, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2017 - Jonghyun, hegokorear abeslari eta irrati esataria (j. 1990).
- 2018 -
- Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (j. 1926).
- María Jesús Rosa Reina, espainiar boxeolaria (j. 1974).
- 2019 - Claudine Auger, frantziar aktore eta modeloa (j. 1941).
- 2020 -
- Michael Jeffery, Australiako 24. Gobernadore Orokorra (j. 1937).
- Peter Michael Neumann, britainiar matematikaria (j. 1940).
- Òscar Ribas Reig, Andorrako lehen ministroa (j. 1936).
- 2021 -
- Richard Rogers, italiar jatorriko britainiar arkitektoa (j. 1933).
- Adela Turin, artearen historialaria eta idazlea (j. 1939).
- Julio Zachrisson, margolari, grabatzaile eta eskultore panamatarra (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Gexan, Gartzen, Gazien, Gezan eta Gehezan.
- Pertsona migratzailearen nazioarteko eguna
- Arabiar Hizkuntzaren Nazio Batuen Eguna
- Irratiaren Mundu Eguna