Ken Loach

Kenneth Loach» orritik birbideratua)

Kenneth Loach, Ken Loach izenarekin ezagutua, (Nuneaton, Warwickshire, 1936ko ekainaren 17a) ingeles zinema zuzendaria da. Bere lanak estilo errealista batean gai sozialak aipatzen dituztelako ezagun egin dira. 1999an The British Film Institutek XX. mendeko filma hoberenak izendatzeko galdetegi bat antolatu zuelarik, Kes, berak zuzendutako filma, zazpigarren atera zen.[1]

Ken Loach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKenneth Charles Loach
JaiotzaNuneaton (en) Itzuli1936ko ekainaren 17a (88 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSt Peter's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta telebista zuzendaria
Enplegatzailea(k)BBC
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ken Loach
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

IMDB: nm0516360 Allocine: 6440 Allmovie: p99998 TCM: 115240 TV.com: people/ken-loach
Twitter: KenLoachSixteen Musicbrainz: 664d4b88-ab5b-4ea8-986b-3f83c17e1649 Edit the value on Wikidata

Bere zinemaren ardatz garrantzitsuena Erresuma batuaren egoera soziala da, perspektiba ezkertiar batetik aztertua. Hala nola familia, politika publikoen eraginak, gatazka sozialak, lan eskubideendako borrokak edo momentu historikoak aipatu ohi izan ditu. Bere filmen aspektu militanteak eta bere iritzi pertsonalek maiz polemika sortu dute.[2]

Dena dela eztabaidek ez dute ezertan bere lanaren ezagupena ezeztatu. Esan ere 2006 eta 2016an Canneseko urrezko palma prestigiatsua irabazi zuen, lehenik The wind that shakes the barleyrentzat, eta hamar urte berantago I, Daniel Blake obrarentzat. Festibalaren historian soilik bederatzi dira bitan saritatuak izan diren zinegileak, hots, Francis Ford Coppola, Shōhei Imamura, Emir Kusturica, Bille August, Dardenne anaiak, Michael Haneke eta Ruben Östlund.[3] Orotara, 13 selekzioren gain, zazpi sari lortu ditu: bi urrezko palma, hiru epaiaren sari (Hidden agenda, Raining Stones, The Angel's share), gizon interpretazio sari bat ( Peter Mullanentzat My Name Is Joen) eta gidoiaren saria (Paul Lavertyrentzat Sweet Sixteenekin).

Biografia

aldatu

Kenneth Charles Loach 1936ko ekainaren 17an sortu zen Nuneatonen, (Warwickshiren) klase ertaineko familia batean. Aita, lantegi batean elektrikalaria zen eta bere amarekin (Vivien sortua) biak aski konsterbadoreak ziren.[4] Zuzenbidea ikasi zuen Oxfordeko St Peter's Collegen, nun Oxford Revue tropan antzezten hasi zen.[5]

Antzokietan antzezten segitu zuen 60. hamarkada arte, ikus entzuneko lanak zuzentzen hasi zelarik. 1964an telebistan hasi zen Z Cars seriearen 3 episodio ekoiztuz. Baina bere lehen lan aipagarriak, BBCren Wednesday Play anthologi programarentzat egin zituen hiru dokumental dramak izan dira (Up the Junction (1965), Cathy Come Home (1966) and In Two Minds (1967)). Orduan, lehen aldikoz, bere obran garrantzitsuak izanen diren gaiak, agertu ziren langileen eskubideen borroka batik bat. [6] Momentu berea, zinemarako filmak zuzentzen hasi zen ere bai,  Poor Cow (1967) eta batez ere Kes (1969) gogoangarria sortuz. Erretratu unkigarri eta autentiko honek Erresuma batuan aztarna iraunkor bat utzi du, gaur egun ere bere filma hoberenetariko baten gisa aipatua. Bestalde Yorkshire dialekta entzuten da filman, zabaltzaileek filmaren hedatzea murriztuko zuela pentsatu zuten arren[7]. Gidoia Barry Hinesen A Kestrel for a Knave eleberrian oinarritua da eta belatz gorri bat hezten duen mutiko bakarti baten bizia kontatzen du.

Segitu duten urteetan interes urria pizten du Ken Loachek bere lanekin. Hein batera non  The Save the Children Fund Film (1971) manatu zion karitateak dokumentalaren negatiboa suntsitzea eskatu zuen.1975an berriz ere BBCrentztat serie bat zuzentzen hasi zen , Days of Hope, izenburuarekin. Orduan hasi zen polemika sortzen, lehen mundu gerlako militarren irudi txarra emateagatik[8]. 80. hamarkadan gehien bat telebistarentzat lan egin zuenez, urte horietako lanak nekez eskuragarriak dira. Nagusiki dokumentalak zuzendu zituen, batek baino gehiagok eztabaida publikoa piztuz. Aztertu dituen gaien artean A Question of Leadershipen 1980ko burdin langileen greba ikusarazi zuen, Which Side Are You On? (1985) greban ziren mehatzarien kantu eta poemak, eta Time to go (1989)n ipar irlandaren okupazio militarra.  Bestalde arrazio politikoengatik ezeztatua izan aintzin,1987ean Jim Allenen Perdition antzezlana zuzendu behar zuen Royal Court Theatren. [9]

Baina zinez, 90. hamarkadan da iritsi gaur egun ezagutzen zaion arrakasta, momentu historikoak bai egoera sozial intimoagoak aztertzen dituzten zinema lanen bidez. Haien artean Land and Freedom (1995), espaniako gerra zibilan zen errepublikarren erresistentziari buruz, Carla's Song (1996), Raining Stones (1993) baita McLibel  McDonald, Morris & Steelen aurkako epaiari buruz. Carla's Song tik goiti Ken Loachek Paul Laverty gidoilariarein lan eginen du bere filma guzietan. Zinegilearen aburuz 40 urteko elkarlana ezinbestekoa da filmen ekoizpen osoan.

2000 urteean filmak zabaltzen segitu zuen, beti berea den perspektiba soziala eta kritikoa mantenduz. Hala nola gaitzat hartzen ditu Los Angeleseko langile etorkinak  Bread and Roses (2000), Irakeko okupazioa  Route Irish (2010), alkolismoa My Name Is Joe (1998) eta nerabe baten bizipenak Sweet Sixteen (2002).Horrez gain 2006 urtea bere lehen urrezko palmarena izan da,The Wind That Shakes the Barleyrekin. Inglaterran kritika latza jasan zuen berriz ere irlandar armadarekiko zintzoegi ote zela eta.[10]

2009an Looking for Eric (2009) filmarekin apur bat tonalidadez aldatzen du komedia bereganatuz. Honetan postalari depresibo batek Eric Cantonarekin dituen hizketa fikzionalak asmatzen ditu, Manchester Unitedeko jokalariaren txiste eta esan irrigarriak derizioz hartuz. Filmak Magritte Award for Best Co-Production saria irabazten du. 2010ean bera filme guziak  youtuben emateko erabakia hartzen du.

Komediarekin segitzeko The Angels' Share (2012 ) zuzentzen du Paul Brannigan glasgowko aktore gaztearekin papel nagusian. The Angels' Share urrezko palmarentzat lehian izan zen ere bai baina epaiaren saria irabazi zuen azkenean.

2014an zinegintza uzten duela jakinarazi zuen baina fite iritziz aldatu zuen gobernu konsterbadoreak hauteskundeak irabaziz gero.[11] I, Daniel Blake (2016)filmarekin segitzen du bigarren urrezko palma eskuratzeko egitandia lortarazten diona. Filma honentzat BAFTA bat lortu zuen ere bai.

Geroztik filmak erregularki ateratzen segitzen du 2019 Sorry We Missed You eta 2023an The Old Oak adibidez.

Zinegintza

aldatu

Ken Loachen erranetan 3 filmek inspiratu dute gehienbat bere sorkuntza:  Vittorio De Sicaren Bicycle Thieves (1948), Miloš Formanen Loves of a Blonde (1965) and Gillo Pontecorvo's The Battle of Algiers (1966). Hala nola 2010ean emandako elkarrizketa batean zion De sicaren obrak "Ohartarazi ziola zinema jende arrunta eta beren arazoei buruz izan zitekeela."[12]

Helburu horrengatik usu Free cinemaren segitzailetzat hartua izan da. Izan ere, beste batzuentzat baino gehiago, errepresentazioaren erronka zentrala da bere obra osoan. ”Filmek aserretzen gaituzte, ez gure egoerari begira, baina isilatuak diren botzen izenean. Benetazko eskandalu da ikustea gaur egun sindikatuak, jende arruntak, inoiz ez direla telebistan inoiz galdezkatuak,."[12]

Segitzen duen lan metodoa argitzeko 2016ean How to make a Ken Loach film, dokumentala sortu zuen Arte telebista katearentzat. 2020tik libroki ikusgarri den bere webgunean .

Ken Loachen filmetan fikzioa momentu errealez josia dago. Gai sozial eta politikoak ardatz nagusiak dira, noski, baina beti egoera intimo eta jendeen arteko harremanei ertsiki lotuak. Aldaketa historiko garrantzitsuen momentuetan, zein egoera sozio ekonomiko latzen kontextuetan, giza harremanek dituzte galdera politiko zabalagoak agerrarazten.

Bestalde bere zinema karakterizatzeko momentuan zinezkotasunaren bilaketa aipa daiteke. [13] Pertsonaien zinezkotasuna alde batetik, sarri haien aragitzeko aktore ez profesionalen hautua egiten baitu. Batzuetan itxuratzen duten egoera benetan ezagutu dituzten pertsonak filmatuz.  Horretan method actingaz baztertzen da antzezmenaren eta errepresentazioaren beste ikuspundu bat errebendikatuz. Batik bat Bread and Rosesen, bi aktore nagusiek sindikatu experientziak izan dituzte. Zinegitasun hori ez da aktoreen hautuan mugatzen, filmatzeko prozesuan tramankulu batzuk erabiltzen baititu, preseski kamaran “egiak diren” momentuak harrapatzeko. Ahal bezain bat bere filmak sekuentzien orden kronologikoan filmatzen ditu eta aktoreek ez dituzte elkarrizketak antzinetik lantzen.

Era berean, anitzetan eszenan gertatuko denaren sorpresa mantentzen du, benetazko erreakzioak lortzeko gisan.  Kes filmaren bukaeran aktore gazteari txoria benetan hila zela sinestarazi zion, dekoratuan beste hegazti hil batekin trukatuz. Mutilaren erreakzioa txoriaren gorpua atzematean benetazkoa da. Ere bai Sweet Sixteen filman protagonista norbait erahiltzekoar dela, beste pertsonai batzuek gelditzen dute beregainera eroriz. Pantailan ikusten dugun sorpresa benetazkoa da, aktore nagusia bera,ez baitzen abisatua gelditua izanen zenik. Metodo horie bidez pertsonaia eta aktorea nahasten dira maila altu batean. Berak bere estiloa kalifikatzekoan, errealismo hitza baino zinezkotasuna errebendikatzen du.[2]

Gainera egiazkotasunaren hausnarketa, filmetan erabiliak diren hizkuntzetaraino eramana da, maiz Erresuma batuko mintzaira tradizionalak agerraraziz. Batik bat Yorkshire dialect in Kes eta The Price of Coaln, Cockneykoa Up the Junction eta Poor Cow, Greenockekoa Sweet Sixteen. etab etab...Entrebista batean azaldu zuen “jendeari ezberdinki mintzatzeko galdetzen delarik haien botza baino gehiago galtzen da. Haiena den guzia aldatzen da.Nere iduriko, hobe da azpi tituluak erabiltzea, ez erabiltzea baino, horrek filmaren zirkulazioa murriztu badu ere.[14]

Ken Loacheri agertu zaizkion kritiken artean 2014ean Julie Bindel idazle feministak, Cathy Come Home filma goraipatu eta,emakume pertsonaien gabezia leporatu zion. Era berean iruzkindu zuen “Loachek ematen duela pertsona homosexualak existitzen diren ezjakinean izatea.”[15]

Engaiamendu politikoa

aldatu

Loach alderdi laboristaren kide bilakatu zen 1960 urte inguruan. Alderdiaren barne, buruzagintzarekiko kritikoa den talde baten hurbil egon da beti. Tony Blairekin desadostasunak areagotuz ziroatela, 90 hamarkada erdian utzi zuen alderdia 30 urtez kide izan eta[16].  2023an Tony Blairen ardura salatu zuen Ingalaterrak ezagutzen duen errefuxiatuen krisian.[17]

2015ean Jeremy Corbyn politikariaren kanpaina zuzendu zuen eta 2016an  Labour Partyra itzuli zen. Alabaina, 2021an kanporatua izan zen.[18] 2016ko alderdiaren barne hauteskundeenkari  In Conversation with Jeremy Corbyn ordu bateko dokumentala atera zuen. [19]

John Pilger eta Jemima Khanekin batera, zinegileak Assangeri diru babesa eskaini zion epaian aktibista Londresen gelditua izan zelarik.[20]

Zinegilea aspaldiko Palestinaren sustengu izan da, Israelen kontrako boikot kanpaina ugari sustengatuz eta ezagutaraziz. 2007an San Francisco International LGBT Film Festivala Israelek diruztatu zuelarik bere ahotsa entzunarazi zuen, festibalaren boikota galdetuz. [21]2009an Ken Loach, Paul Laverty eta  Rebecca O'Brienek The Guardian egunkariari bidalitako gutun batean Palestine Campaign for the Academic and Cultural Boycott of Israel (PACBI) entzat haien sustengua adierazi zuten.

"Territorio okupatuetan bizi direnei zor diegu haien aholkuak segitzea. Gonbidatzen ditugu beste zuzendari eta aktoreak, festibalen diruztatzea zaintzea eta Israelen boikota segitzea. Ituak ez dira Israeldar zinegileak. Estatuaren inplikazioa bai aldiz. Gurea, handitzen ari den eskala handiko mugimenduari parte hartze tipitipia besterik ez da.[22]"

Ber urtean  Looking For Eric filma Melbourne International Film Festivaletik atera zuten berriz ere Israelen diruztatzeagatik.[23] Eta 2016ean Parisen antolatutakoFestival Ciné-Palestine babestu zuen, palestinar obra zinematografikoen aberastasuna aurrera eramateko.

2020an Josu Urrutikoetxea euskal presoaren askatzearen aldeko gutun publikoa izenpetzen du.[24]

Zinemarako filmak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) .
  2. a b (Frantsesez) Universalis, Encyclopædia. «KEN LOACH (1936- )» Encyclopædia Universalis (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  3. .
  4. .
  5. .
  6. (Ingelesez) Ken Loach. 2024-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  7. Interview - Ken Loach (KES, 1970). (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  8. (Ingelesez) Williams, Tony. (2013-12-17). Days of Hope – Senses of Cinema. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  9. «Ken Loach interview - Features - Film - Time Out London» web.archive.org 2019-07-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  10. «BFI Screenonline: Ken Loach: The Controversies» www.screenonline.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  11. .
  12. a b (Ingelesez) Cochrane, Kira; @kiracochrane. (2011-08-28). «Ken Loach: 'the ruling class are cracking the whip'» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  13. (Ingelesez) «Ken Loach» Slate 2011-08-27 ISSN 1091-2339. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  14. .
  15. (Ingelesez) Bindel, Julie. (2014-06-02). «Dick-swinging filmmakers like Ken Loach constantly write real women and our struggles out of history» The Spectator (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  16. .
  17. (Ingelesez) D'Alessandro, Anthony. (2023-05-27). «Ken Loach On Whether ‘The Old Oak’ Is Really His Final Film: “One Day At A Time” – Cannes» Deadline (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  18. (Ingelesez) Busby, Mattha. (2021-08-14). «Director Ken Loach says he has been expelled from Labour» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  19. (Ingelesez) Ken Loach. 2024-01-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  20. (Ingelesez) Owen, Paul; Davies, Caroline; Jones, Sam. (2010-12-07). «Julian Assange refused bail over rape allegations» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  21. .
  22. .
  23. .
  24. (Frantsesez) «Appel international pour une défense des négociateurs de paix. La France doit garantir la protection de Josu Urrutikoetxea - L'Humanité» https://www.humanite.fr 2020-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).

Kanpo estekak

aldatu