Martin Lekuona

idazle espainiarra
Artikulu hau apaiz eta idazle oiartzuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».

Martin Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1907Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 7a[1]) gipuzkoako idazlea izan zen.

Martin Lekuona
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1907
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHernani1936ko urriaren 7a (28/29 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren 1932an apaiz egin zen. Gazte-gaztetatik hasi zen euskal kulturaz arduratzen, eta apaizgaitegian zela Gymnasium hango aldizkarian idazten hasi zen. Apaiz lanetan Arabako Musitu herrian hasi bazen ere, 1935ean Errenteriako (Gipuzkoa) erretorearen laguntzaile izendatu zuten.

Urte hartan bertan Eun dukat (Manuel anaiarekin batera idatzia) antzerkia argitaratu zuen. Martin Lekuona euskal sindikalismo katoliko abertzalearen alorrean nabarmendu zen urte haietan. Gerra Zibila hasi zenean uko egin zion ihes egiteari, eta 1936ko urrian atxilo hartu zuten. Ondarretako espetxean (Donostia) lau bat egun eduki ondoren, Hernani ondoko Galarretan fusilatu zuten azaroan.[2]

Erreferentziak aldatu