Josefina Molina
Josefina Molina Reig (Kordoba, 1936ko azaroaren 14a) espainiar zinema-zuzendaria, gidoilaria, telebistako errealizadorea, idazlea eta eszenako zuzendaria da. 1969an, Zinema Eskola Ofizialean zuzendari/errealizadore titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen. Espainiarrek filmatutako zinemaren aitzindaria izan zen, esate baterako, Función de noche (1981) eta Esquilache (1988) film luzeak edo Teresa de Jesús (1984) telesaila zuzendu zituen.[1] 2012an Andaluziako Alaba Kuttun izendatu zuten eta 2019an Zinematografiako Sari Nazionalaren saria jaso zuen.[2]
Josefina Molina | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josefina |
Jaiotza | Kordoba, 1936ko azaroaren 14a (88 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Espainiako Arte Eszenikoen Akademia |
2003an, Espainiako Telebista Akademiako Sari Nagusietako Toda una vida/Bizitza oso bati izeneko saria eman zioten, 2011ko Espainiako zinemako Goya Sarietan Ohorezko Goya saria emanez.
2006an, Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko baliabideen elkartea (CIMA) elkarteko presidentea izan zen. 2021ean Andaluziako Zinema Akademiaren sortzailekidea izan zen.
Biografia
aldatuErdi-mailako familia batean jaio zen; aita Kordobako dendaria zen, oinetakoak eta drogeriako produktuak saltzen zituena, eta ama katalana zen, etxeko lanetan eta seme-alabak zaintzen aritzen zena. Familiaren negozioaren ibilbide onari esker, gerraostean jaio arren, ez zuen gabeziarik izan, eta izen handiko ikastetxeetara joan ahal izan zen, hala nola La Salleko anaienera (hantxe jaso zituen lehen letrak eta ikasi zituen matematikaren oinarriak) eta Santa Victoriako eskolapietara (hantxe egin zituen bigarren mailako ikasketak).[1] 1969an amaitu zuen eskola, eta Batxilergora sartzeko aukera baliatu zuen, gurasoek —batez ere amak hala eskatuta— eskaintzen zioten hezkuntzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Zientzia Politikoak ikasi zituen.[1]
Zinemarekin lehen harremanak izan zituen bere jaioterriko erakusketa-aretoetan, igande arratsaldeetan eramaten baitzuten gurasoek. Irakurketa ere aintzat hartzen zuen, eta hamahiru urterekin, Benito Pérez Galdósen Episodios Nacionales/ Atal Nazionalen narrazioen aberastasunak eragina izan zuen haren narrazio-bokazioan eta errealismorako joeran. Hamabost urte zituela, Jean Renoirren El río izenburuko filma ikusi zuenean, zinemaren bidez istorioak kontatzeko interesa piztu zitzaion.[3]
Gaztaroan, arte kezkak zituzten Kordobako sortzaile eta intelektual talde batzuekin bat egin zuen. Ohikoa izan zen “Cineclub Senda” eta “Cineclub del Círculo de la Amistad” taldeen proiekzio eta eztabaidetan, eta gazte aurrerakoiek osatutako “Circulo Juan XXIII” topagunetan ere izan zen. Zirkulu horren barruan sortu zen “Teatro Ensayo Medea” talde dramatikoa. Espiritu feministaz, kolektibo horren buru egin zuen antzerki-zuzendari gisa lehen lana, Henrik Ibsen norvegiar dramagilearen Casa de muñecas eszenaratuz, Liceo del Círculo de la Amistad aretoan. Lanak porrot egin zuen lokalaren egoera txarrarengatik eta autoreak garai hartako jendearentzat zuen mezuaren gordintasunarengatik.[1]
Hala eta guztiz ere, Josefina Molinak aurrera jarraitu zuen, eta beste lau muntaia estreinatzea lortu zuen, eta, aldi berean, ikuskizunen eta komunikabideen munduko hainbat pertsonarekin harremanetan jartzea. Hala, 1962tik aurrera, Radio Víak emandako "La mujer y el cine" irratsaioan maiz kolaboratzen hasi zen.[1]
Lan ibilbidea
aldatuZuzendari
aldatu1962an Medea Ensayo Antzokia sortu zuen bere jaioterrian, hainbat muntaketa zuzenduz. 1969an, Zinema Eskola Ofizialean zuzendari/errealizadore titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen. Garai hartan, espazio dramatiko ugari filmatu zituen Televisión Españolarako (Estudio 1, Hora once, Teatro de siempre, etab.).
Franz Kafkaren Metamorfosia lanaren egokitzapen bat agindu zioten, eta horri buruz esan zuen
“inork egin nahi ez zuen biribilki bat zela, baina nik oso serio hartu nuenez zera esan zuten: ‘Lan asko egin du gaixoak, zerbait egin beharko da berarekin’. Zuek ez dakizue zer jasanezina den paternalismo hori.”[4]
Hainbat muntaia egokitu eta zuzendu zituen, hala nola Josep María Beneten Motín de Brujas, Agustín Moretoren No puede ser el guardar una mujer, A. R. Gurneyren Cartas de amor eta Rafael Albertiren La Lozana Andaluza lanaren egokitzapena.[5]
Telebistako serie aipagarrienak hauexek izan ziren: El camino (1978), 11 urteko Daniel El Mochuelo haurraren historia kontatzen duena, bere herria utzi aurretik haurtzaroa gogoratzen; Teresa de Jesús (1984), Concha Velascok interpretatutako Teresa Avilakoaren bizitza kontatzen duena; eta Entre naranjos, Vicente Blasco Ibáñezen eleberriaren egokitzapena (1998).
Antzerkian, arrakasta handia lortu zuen Cinco horas con Mario muntaiarekin. Miguel Delibesen bakarrizketa izan zen Lola Herrerak eta gero Natalia Millánek antzeztua. 1990ean Alfonso Sastreren Los últimos días de Emmanuel Kant/Emmanuel Kant-en azken egunak zuzendu zuen.
Bere lehen film luzea, Vera,un cuento cruel fantasiazko ipuina, 1973koa da, eta 1981ean Función de noche lanarekin nabarmendu zen, banandutako bikote baten elkarrekin bizi izandakoari buruzko filma. Lola Herrerak eta Daniel Dicentak beren burua interpretatu zuten.
1989an Esquilache drama historikoa estreinatu zuen, Antonio Buero Vallejoren Un soñador para un pueblo lanean oinarritua, Fernando Fernán Gómez, Adolfo Marsillach eta Concha Velasco aktoreekin. Lo más natural (1990), Charo López eta Miguel Bosé protagonista zituela, eta La Lola se va a los puertos (1993) Rocío Jurado abeslariarekin, izan ziren Josefina Molinaren azken zinema-saioak.[6] Bere ibilbideko produktorerik adierazgarriena José Sámano (Sabre Producciones) izan zen.
2006an, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea (CIMA) sortu zuen, beste zinemagile batzuekin batera, hala nola Inés París, Chus Gutiérrez, Icíar Bollaín eta Isabel Coixet, eta ohorezko presidente izaten jarraituta.
Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiak 2012ko Ohorezko Goya saria eman zion, sariak emateko ekitaldia baino lehen jaso zuena.[7][8]
2012an, Andaluziako Alaba Kuttun izendatu zuten.[9]
Idazle
aldatuFilm gehiago ez egitea erabaki zuenean, Josefina Molina “bestela asko aspertuko nintzelako” esanda, idazten hasi zen. Lehen eleberria Cuestión de azar izan zen, Andaluzianko bere belaunaldikoen historia kontatu zuen, nola hezten ziren neskatoak eta nola hezi zuten bera. Haren ondoren, Teresa Avilakoari buruzko En el umbral de la hoguera idatzi zuen: “Telebistako telesailari buruzko liburu bat eskatu zidaten, baina telesailean ezer ez zitzaidanez geratu kontatzeko, nahiago izan nuen haren gainean idatzi: Andaluziarako bidaia —Predikarien ordenak isilik geratzeko eskatu zionean Inkisizioa ikertzen ari zen bitartean, eta oinutsiek eta oindunak gerran zeuden bitartean—…– Ikaslea naiz idatzi kontuetan, baina zirarragarria da, nahi duzuna egiten baituzu eta ez duzu gainean ez ekoizlea ez taldea. Zuk zeure buruarekin nahi dituzun itunak egiten dituzu, nahi duzun bezala engainatu, zu zara arduradun bakarra eta horrek liluratu egin ninduen”.
Eta enkarguzko Los papeles de Bécquer liburuaren ondoren, itxuraz, bukatuko ez zuen Sentada en un rincón autografia idazten urteak eman ditu.[10] Victoria Fonsecak idatzitako Ana Mariscal, una cineasta pionera liburuaren hitzaurrea ere idatzi zuen.
Josefina eta feminismoa
aldatuOso ezaguna da bere alderdi feminista; izan ere, Cine de mujeres en la Transición. Trilogia feminista liburua idatzi zuen Cecilia Bartolomé eta Pilar Mirórekin batera. Hona hemen gai horri buruz egin zituen adierazpen batzuk:
«Berdintasuna oraindik ez da erreala, soldata berdinak ez ditugulako, ez dugulako aukera bera... Badakizu beste zer ere ez dugun? Gure lana egiteko aurrekontu bera. Emakume batentzako aurrekontuak beti dira txikiagoak [...]; izan ere, azken finean, emakumeen zineman baztertuko dute, kaxoi batean sartzen baitzaigu, eta leku hori, atal bat dela uste den leku horretan; apartatua denez, badugu arazo bat».[3]
«Ez naiz bakarrik egon zorionez, eta etorkizunean ere ez naiz bakarrik egongo. Dagoeneko emakume asko ari dira beren ideiak eta gaurko zineaz duten ikuspegia nagusitzen, nahiz eta oraindik zinemagileen merezimenduen aintzatespenik ez duten.»[11]
«Horretan hasi nintzenean, ekoizleek mesfidantza zuten aurrekontuak emakume baten esku jartzeko.»[11]
«Nire belaunaldiko emakume baten egoeran sakondu besterik ez nuen nahi. Bere kabuz iritzirik ez duen eta gizonak esaten duenari adi dagoen pertsona izateko hezten zaituzte, eta, trukean, bera indartsua izan dadin eskatu behar diozu, inoiz negar egin ez dezan, arazo guztiak konpon ditzan. Biak aurrez aurre jartzean, emakumezkoa ez da esan dioten hori, ez gizonezkoa hain gogorra. Une horretan, dena goitik behera dator, ez baita posible gizon batek eskatzen zaion guztia izatea, heroia izatea... Beti izan dut ezkontzaren fobia, erabatekoa, niretzat beti izan da bide hilgarria. 23 urterekin lehen senargaia izan nuen, eta ezkontza baino bi hilabete lehenago pentsatu nuen nola sartuko nintzen abentura horretan, ni nor nintzen jakin gabe. Ni inozo, mutil-lagunari esan nion: zergatik ez dugu hau atzeratu eta itxaroten? Eta desengainu itzela haren erantzuna, zer desengainu! Hortxe amaitu zen dena.»[4]
Ohorezko Goya saria zela-eta 2012ko Goya Sarietan emandako bideoan, hauxe esan zuen:
«Badakit aurreko belaunaldietako beste emakume batzuk ere ordezkatzen ari naizela hemen, ez baitzen batere erraza zinearen lanbide horretan aritzea. Ohorezko Goya hau haiekin partekatu nahi nuke, eta CIMA Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko lankideekin ere partekatu nahi nuke. Elkarte horrek isolamenduaren ordez elkartasuna erabiltzen jakin du, herrialde honetako emakume zinegileen ikusgarritasuna dela eta, egiten duen lana etengabea baita. Mila esker.»[8]
«Nik esango nuke beti hitz egin dudala askatasunaz eta, batez ere, emakumeek beren bizitza egiteko duten askatasunaz; funtsean, Horrexek kezkatu nau beti, haurra nintzenetik: nik nahi nuena egitea eta nik nahi nuen bezala egitea. Hori ez zen erraza emakumeentzat, oraindik ez da erraza. Bizitzan zehar, izan zaren nerabe hori poztu nahi duzu, izan nahi zuenaren proiektua betetzen duzu.»[8]
Zinema eta telebista
aldatuZuzendari
aldatu- La otra soledad (film laburra) (1966)
- Aquel humo gris (film laburra) (1967)
- Pequeño estudio (seriea TV) (1968)
- Melodrama infernal (film laburra) (1969)
- Teatro de siempre (seriea TV) (Atal 1) (1971)
- Casa de muñecas II (1971)
- Hora once (seriea TV) (4 atal) (1971-1972): "El cochero", "La prudente venganza", "Eleonora" eta "La Marquesa de O"
- La rama seca (film laburra) (1972)
- Cuentos y leyendas (seriea TV) (Atal 1): "La promesa" (1974)
- Vera, un cuento cruel (1974)
- Los pintores del Prado (seriea TV) (Atal 1): "Durero: La búsqueda de la identidad" (1974)
- Un globo, dos globos, tres globos (TV) (Atal 1), 1974ko urriaren 21a
- Novela (serie TV) (6 atal) (1974-1978)
- Hedda Gabler, Estudio 1 (TV) (1975)
- Escritores de hoy (serie TV) (Atal 1) (1975): "La asegurada"
- Los libros (serie TV) (Atal 1) (1976)
- Doña Luz (1976)
- Anna Christie, para Estudio 1 (TV) (1976)
- Escrito en América (seriea TV) (1979)
- Cuentos eróticos ("La tilita"-ren zatia) (1980)
- Función de noche (1981)
- Paisaje con figuras (seriea TV) (Atal 1) (1984)
- Lope de Vega (1984)
- Teresa de Jesús (serie TV) (8 atal) (1984)
- Hija de la Iglesia (1984)
- Vida (1984)
- Visita de descalzas (1984)
- Fundaciones (1984)
- El castillo interior (1984) (seriea TV) (8 atal)
- La voz humana (serie TV) (Atal 1) (1986)
- La mujer sola (1986)
- Esquilache (1989)
- Lo más natural (1991)
- La Lola se va a los puertos (1993)
- Función de noche (seriea TV) Atal 1) (1995)
- Las trampas del azar (Dos tiempos de una crónica) (1995)
- Entre naranjos (serie laburra TV) (3 atal) (1998)
Gidoilari
aldatu- La otra soledad (film laburra) (1966)
- Aquel humo gris (film laburra) (1967)
- Melodrama infernal (film laburra) (1969)
- Vera, un cuento cruel (1974)
- Los pintores del Prado (seriea TV) (Atal 1): "Durero: La búsqueda de la identidad" (1974)
- Hedda Gabler, Estudio 1 (TV) (1975)
- Los libros (serie TV) (adaptación - Atal 1) (1976)
- Doña Luz (1976) (egokitzapena)
- Anna Christie, para Estudio 1 (TV) (1976)
- Novela (serie TV) (adaptación - 5 atal) (1978)
- Función de noche (1981)
- Teresa de Jesús (serie TV) (8 atal) (1984)
- Hija de la Iglesia (1984) - Vida (1984)
- Visita de descalzas (1984)
- Fundaciones (1984)
- El castillo interior (1984)
- La mujer sola (1986) (egokitzapena)
- Esquilache (1989)
- La voz humana (seriea TV) (egokitzapena- Atal 1 )
- La Lola se va a los puertos (1993)
- Entre naranjos (serie laburra, TV) (3 atal) (1998)
Zuzendari laguntzaile
aldatu- Luciano (film laburra) (1965)
- Teatro de siempre (serie TV) (Atal 1): "Ricardo III" (1967)
Aktore
aldatu- Cuentos eróticos (1980), 'begi-keinua egiten duen emakumea'.
Sariak eta hautagaiak
aldatuUrtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1989 | Zuzendari onena | Esquilache | Izendatua |
Gidoi egokitu onena | Izendatua | ||
2011 | Ohorezko goya | Irabazlea |
Espainiako Telebista Akademiaren sariak
aldatuUrtea | Kategoria | Seriea | Emaitza |
---|---|---|---|
1998 | Zuzendaritza eta/edo gauzatze hobea | Entre naranjos | Irabazlea |
Fikziozko programa onena | Izendatua | ||
2003 | Bizitza oso bat | Irabazlea |
Beste sari eta aintzatespen batzuk
aldatu- 2003 Iris saria berezia bizitza oso bati (Espainiako Zientzia eta Arte Akademia)
- 2006an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina. [12]
- 2011n Laneko Merezimenduaren Urrezko Domina.[13]
- 2015ean VIII. saria. Madrileko Udaleko Emakumeen Kontseiluak emandako Arte eta Kultura kategorian, Berdintasunerako Guneak Sortutako saria.[14]
- 2019an Zinematografiako Sari Nazionala.[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e MCNBiografias.com. «Molina Reig, Josefina (1936-VVVV). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com.
- ↑ Press, Europa. (30 de agosto de 2019). «Josefina Molina, Premio Nacional de Cinematografía» europapress.es.
- ↑ a b Ya Veremos M80 Radio. (10 de septiembre de 2015). «Josefina Molina: la primera directora de cine en España» https://www.youtube.com/.
- ↑ a b País, Ediciones El. (18 de mayo de 2015). «Josefina Molina: ser mujer y hacer películas...» EL PAÍS.
- ↑ «Josefina Molina» Cinco Horas Con Mario.
- ↑ Borau, José Luis, dir. (1998) Diccionario del cine español. Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas de España.
- ↑ Josefina Molina, Goya de Honor 2011 RTVE.es
- ↑ a b c Josefina Molina recibe el Goya de Honor 2012. .
- ↑ abc. «Josefina Molina verá reconocida su carrera en el Festival de Cine Europeo de Sevilla 2013» abcdesevilla.es.
- ↑ País, Ediciones El. (18 de mayo de 2015). «Josefina Molina: ser mujer y hacer películas...» EL PAÍS.
- ↑ a b MUJERES EN LA HISTORIA 1x09 Josefina Molina. .
- ↑ https://www.boe.es/boe/dias/2006/07/07/pdfs/A25545-25545.pdf
- ↑ Medalla de Oro al Mérito en el Trabajo BOE. 14 de noviembre de 2011.
- ↑ «Consejo de las Mujeres del Municipio de Madrid – Histórico» www.consejomujeresmadrid.org.
- ↑ Belinchón, Gregorio. (30 de agosto de 2019). Josefina Molina, premio Nacional de Cine. ISSN 1134-6582..
Kanpo estekak
aldatuAurrekoa: | Zinematografia Sari Nazionala 2019 |
Hurrengoa: |