Juan Iruarrizaga Agirre
musikagile espainiarra
Juan Iruarrizaga Agirre (Igorre, Bizkaia, 1898 – Madril, Espainia, 1936ko azaroaren 22a) bizkaitar musikagilea izan zen, Luisen anaia.
Juan Iruarrizaga Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Igorre, 1898 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1936ko azaroaren 22a (37/38 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Biografia aldatu
1915. urtean Andre Mariaren Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Hamar urte geroago, Parisa jo zuen Espainiako Misioaren elizako organo-jotzaile izateko. Bere anaia Luis hiltzean, hark Madrilgo Ama Birjinaren Santutegian utzitako organo-jotzaile postua hartu zuen Juanek, baita Tesoro Sacro Musical aldizkarikoaren zuzendaritza ere.
Obrarik aipagarriena: Parce mihi, Domine, lau ahots eta organorako euskal giroko eliza-musika. Haren konposizio gehienak Mosaico Sonoro izeneko obran biltzen dira.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.