Albert Finney Jr., (Salford, 1936ko maiatzaren 9a - Londres, 2019ko otsailaren 7a) aktore britainiarra izan zen.

Albert Finney

(1966)
Bizitza
JaiotzaSalford1936ko maiatzaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaRoyal Marsden Hospital (en) Itzuli2019ko otsailaren 7a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: infekzioa
Familia
Ezkontidea(k)Jane Wenham  (1957 -  1961)
Anouk Aimée  (1970eko abuztuaren 7a -  1978ko ekaina)
ezezaguna  (2006 -
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1956) : antzezpen
Buile Hill High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, abeslaria, antzerki aktorea, gidoilaria, telebista zuzendaria, telebista-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaShakespearean comedy (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0001215 Allocine: 68 Rottentomatoes: celebrity/albert_finney Allmovie: p23545 TCM: 62063 TV.com: people/albert-finney IBDB: 40532
Musicbrainz: 58ac2f0e-84c4-4eda-b4f9-5eff41386b16 Discogs: 325671 Find a Grave: 196693402 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Salforden 1936an jaio zen Albert Finney, hark esan izan zuen moduan, "klase ertain-baxuko" familia batean. Baliabide faltagatik, ezin izan zuen unibertsitatean sartu, baina laster bideratu zuen bere gogoa arte dramatikoaren esparrura: Royal Academy of Dramatic Arten egin zituen ikasketak, eta Royal Shakespeare Companyn sartu zen gero.[1]

Antzokietan dramaturgoaren hainbat obra interpretatu ostean, 1960. urtean egin zuen jauzi zinemara. The Entertainer filmarekin egin zuen debuta, eta Saturday Night and Sunday Morning lanean parte hartu zuen urte berean. Hiru urtera, Oscar sarietarako izendatu zuten Tom Jones (1963) filmean egindako lanagatik —Volpi kopa irabazi zuen Venezian rol horri esker—. Bere ibilbidean lortutako Oscarretarako bost izendapenetatik lehena baino ez zen izango: Murder on the Orient Express (1974), The Dresser (1983) —Berlinen Zilarrezko Hartza irabaztera eraman zuena—, Under the Volcano (1984) eta Erin Brockovich (2000) filmetan egindako interpretazioengatik ere izendatu zuten, azken horretan taldeko aktore onenaren kategorian. Ez zuen inoiz garaikurra eraman, baina bai bestelako sari ugari, tartean, hiru Urrezko Globo eta bi Bafta.[1]

Antzerkia, zinema eta telebista tartekatu zituen bere ibilbidean, eta 40tik gora filmetan parte hartu zuen, tartean, Two for the Road (1967), Miller's Crossing (1990) eta Big Fish (2003) lanetan, beste askoren artean.[1]

Filmografia aldatu

Urtea Filma Pertsonaia
1960 The Entertainer Mick Rice
Saturday Night and Sunday Morning Arthur Seaton
1963 Tom Jones Tom Jones
1964 Night Must Fall Danny
1967 Two for the Road Mark Wallace
1968 Charlie Bubbles Charlie Bubbles
1970 Scrooge Ebenezer Scrooge
1972 Gumshoe Eddie Ginley
1974 Murder on the Orient Express Hercule Poirot
1981 Looker Dr. Larry Roberts
Wolfen Dewey Wilson
1982 Annie Daddy Warbucks
Shoot the Moon George Dunlap
1983 The Dresser Sir
1984 Under the Volcano Geoffrey Firmin
1990 Miller's Crossing Leo O'Bannon
Roger Waters - The Wall (Live in Berlin) The Judge
1993 Rich in Love Warren Odom
1994 The Browning Version Andrew Crocker-Harris
A Man of No Importance Alfred Byrne
1997 Washington Square Dr. Austin Sloper
1999 Breakfast of Champions Kilgore Trout
2000 Erin Brockovich Ed Masry
Traffic Etxe Zuriko staff buru
2003 Big Fish Edward Bloom zaharra
2004 Ocean's Twelve Gaspar LeMarque
2005 Tim Burton's Corpse Bride Finis Everglot
2006 A Good Year Henry Skinner osaba
2007 Amazing Grace John Newton
The Bourne Ultimatum Dr. Albert Hirsch
Before the Devil Knows You're Dead Charles Hanson
2012 The Bourne Legacy Dr. Albert Hirsch
Skyfall Kincade

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
1959 Emergency Ward 10 Tom Fletcher 4 atal
1984 Pope John Paul II Karol Wojtyła, Joan Paulo II.a Telefilma
1989 The Endless Game Alec Hillsden minisaila (2 atal)
1990 The Image Jason Cromwell Telefilma
The Green Man Maurice Allington 3 atal
1996 Karaoke Daniel Feeld 4 atal
Cold Lazarus Daniel Feeld 4 atal
1997 Nostromo Dr. Monygham 4 episodes
1998 A Rather English Marriage Reggie Telefilma
2001–2003 My Uncle Silas Uncle Silas 9 atal
2002 The Gathering Storm Winston Churchill Telefilma

Oscar Sarietarako izendapenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Albert Finney aktore ingelesa hil da» Berria 2019-02-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.