Montxo Goikoetxea

kazetari espainiarra

Ramon Lopez Goikoetxea, prentsan eta literaturan Montxo Goikoetxea, (gaztelaniaz: Moncho Goicoechea) , (Tutera, 1936ko urtarrilaren 11-1999ko ekainaren 4a) kazetari eta idazle nafarra, hedabide desberdinetan lan egin zuen, besteak beste, Madrid egunkaria, Paris Irratia, Ruedo Ibérico, La Codorniz, Egin.[1]

Montxo Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza Tutera1936ko urtarrilaren 11
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Tutera1999ko ekainaren 4a (63 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

BiografiaAldatu

Ramon Lopez Goikoetxea Tuteran jaio zen eta bertan egin zituen ikasketak, batxilergoa jesuiten eskolan. Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen eta Madrilen Kazetaritza. Madrilen Carlos Solchaga, Miguel Logroño eta Rafael Moneo ezagutu zituen. 1959tik 1962ra Zaragozako Heraldo de Aragón egunkariaren erredaktorea izan zen.

Moncho Goicoechea izenarekin Madril egunkarian idatzi zuen; egunero 'H de humor' zutabea idazten zuen, eta larunbatetan, Abelenda marrazkilariarekin batera, 'Página P'.

Francoren gobernuak Madrid egunkaria itxi zuenean, 1971ko azaroaren 25ean, Montxo Frantziara joan zen eta Paris Irratian lan egin zuen. Irratian Espainiako informazioaren ardura zuen. Franco hil ondoren Euskal Herrira itzuli zen eta Egin egunkarian hasi zen lanean; han bere zutabea, 'Teléfono rojo... verde y blanco' oso ezaguna egin zen. Gaixotu zenean Tuterara itzuli zen eta han hil zen 1999an.[2]

ObraAldatu

  • H de humor, Madril: Ciencia Nueva,, 1969. Chumy Chumezen ilustrazioekin.
  • Relatos de humor. Antologia. Santillana, Pepsi Liburutegia, 6 zk., Madril, 1970.
  • Viaje imaginario a la España tranquista, Paris: Ruedo Ibérico, 1974.
  • Humor viene de humo, Madril: Fundamentos, 1997, ISBN: 978-84-245-0237-9.
  • Teléfono rojo... verde y blanco. Donostia: Txertoa, 1984. ISBN: 978-84-7148-163-4. Liburu honetan izen bereko Egineko zutabean argitaratu zituen artikuluak bildu zituen.
  • Herejías vasco-navarras, Generalife, 1997.
  • Humor en tiempos de silencio, 2007, 288 or. ISBN: 978-84-451-2978-4. Madrid egunkarian argitaratu zituen artikuluen bilduma. Antologia hau Madrid egunkariaren itxieraren 35. urtemugan Kazetari Europarren Elkarteak plazaratu zuen. On line: [1]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu