Badajozko sarraskia
Badajozko sarraskia 1936ko abuztuaren 14ko gaua eta abuztuaren 15eko egunsentiaren artean, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran eta Badajozko guduaren ondorengo egunetan, frankista kolpistek hiria bereganatu ostean zibil eta milita errepublikarren aurka burutu zuten sarraskia izan zen.
Badajozko sarraskia | |
---|---|
Mota | masa hilketa |
Denbora-tarte | 1936ko abuztuaren 14a - 1936ko abuztuaren 15a |
Data | 1936ko abuztuaren 14a |
← Battle of Badajoz (en)
| |
Kokaleku | Badajoz |
Herrialdea | Espainia |
Juan Yagüe | |
Pertsona hilak | 4.000 (estimazio) |
Sarraski honetan eraildako pertsonen kopurua 2.000-4.000 artekoa izan zela uste da, alegia, garai hartan Badajoz hiriak 40.000 biztanle inguru izanik, biztanleriaren %10a suposatu zuen.[1]
Errepresioa Badajozen
aldatu« | Abuztuaren 17an, astelehena, Le Populairek hau zekarren lehenengo orrialdean: "Mila miliziano fusilatu dituzte faxistek Badajozen". Egun horretan bertan, Le Tempsek ere Jacques Bertheten kronika argitaratu zuen, Badajozeko borroka eta errepresioei buruzkoa: "Une honetan -abuztuak 15, gaueko 22:30- mila eta berrehun pertsona inguru fusilatu dituzte (...) Komandantzia Militarraren espaloiak odolez zikinduta ikusi ditugu (...) Atxiloketek eta exekuzioek ez dute etenik zezen plazan. Hiriko kaleak balaz josita daude, beiraz, teilaz eta bertan behera utzitako gorpuz beteta. San Juan kalean bakarrik hirurehun gorpu daude.
|
» |
—Tenorio R.: "Las matanzas de Badajoz", in Tiempo de Historia, 56. alea, 1979. |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- S.B.H.A.C.: Badajozko sarraskiak. (Gaztelaniaz)
- YouTube: Badajozko sarraskia (Gaztelaniaz)