1968
urte
1968. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1968 MCMLXVIII |
Ab urbe condita | 2721 |
Armeniar egutegia | 1417 ԹՎ ՌՆԺԷ |
Bahá'í egutegia | 124 – 125 |
Bengaliar egutegia | 1375 |
Berber egutegia | 2918 |
Egutegi budista | 2512 |
Myanmarko egutegia | 1330 |
Bizantziar egutegia | 7476 – 7477 |
Koptoen egutegia | 1684 – 1685 |
Etiopiar egutegia | 1960 – 1961 |
Hebrear egutegia | 5728 – 5729 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2024 – 2025 |
Shaka Samvat | 1890 – 1891 |
Kali Yuga | 5069 – 5070 |
Iraniar egutegia | 1346 – 1347 |
Islamiar egutegia | 1387 – 1388 |
Japoniar egutegia | Shōwa 43 (昭和43年) |
Korear egutegia | 4301 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2511 |
Holozeniar egutegia | 11968 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Apirilaren 14a – Aberri Eguna ospatu zuten Donostian, nahiz eta Polizia Armatu frankistak hiriko sarbide guztiak itxi zituen goizean goizetik. Hala ere, 8.000 lagunetik gora bildu ziren giro itogarri hartan eta 300 pertsona atxilotu zituen Poliziak.
- Ekainaren 7a – Espainiako Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta hil zuen tiroz Tolosako Bentaundi bidegurutzean. Kontrol batean armak gainean gelditu zutenean, guardia zibil bat hil eta ihesean zela hil zuten tiroz bera ere. Ordukoa ETAk lehen hilketa burutu zuena izan zen.
- Ekainaren 22a – Gipuzkoako gobernadore zibilak Txabi Etxebarrietaren omenezko ekitaldiak debekatu zituen.
- Ekainaren 7a – ETAk bere lehen hilketa burutu zuen, Villabonan guardia zibil bat hiltzerakoan. Ondorengo tiroketan Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuen Guardia Zibilak.
- Uztailaren 1a – Txabi Etxebarrietaren oroimenezko elizkizuna amaitzean bost pertsona atxilotu zituzten Bermeon.
- Abuztuaren 2a – ETAk Meliton Manzanas poliziako komisarioa hil zuen Irunen.
- Abuztuaren 3an – Meliton Manzanas torturatzaile ezaguna hil eta hurrengo egunean, frankistek salbuespen egoera ezarri zuten Gipuzkoan.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 16a – AEBek Niagara Operazioa abiatu zuten Vietnamgo gerran. 66 eguneko aire bonbardaketan, 15.000 vietnamdar hil eta eremua erabat suntsitu zuten.
- Urtarrilaren 21a – Lau bonba atomiko zeramatzan B-52 Stratofortress hegazkin bonbaketari estatubatuarra Qaanaaqen (Groenlandian) lurrera erori egin zen.
- Otsailaren 8a – AEBetako Orangeburgen poliziak tiroka 27 zauritu eta hiru hildako eragin zituen. Arraza segregazioaren aurka protestan ari ziren 200 bat laguni eraso egin zioten tiroka poliziak.
- Martxoaren 16a – Estatu Batuetako Armadako unitate militar batek Mỹ Laiko sarraskian 504 lagun hil zituen.
- Maiatzaren 1a –
- Parisen hasi zen "68ko maiatza" izeneko mugimendu sozio-politiko eta kulturala.
- Nazioarteko uretan eraikitako plataforma artifizial bat errepublika independente aldarrikatu zuten Italiako kostan. 400 metro koadro zituen eta Arrosen Uharteko Errepublika Esperantista izena jarri zioten.
- Maiatzaren 18a – Senegalgo 68ko Maiatza hasi zen, ikasleek gobernuaren aurkako protestak deitu zituztenean, beken murrizketen harira.
- Abuztuaren 20a – Sobietar Batasuneko tropak eta 5.000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, "Pragako Udaberria" izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
- Urriaren 12a – Ekuatore Gineak Ginea Espainiarra izateari utzi eta independentzia lortu zuen.
- Azaroaren 22a – Japoniako ikasle mugimenduak milaka lagun batu zituen okupatuta zeukaten Tokioko Unibertsitateko Yasuda auditorioaren kanpoaldean. Ikasleak mobilizatuta zeuden gobernuak AEBekin sinatutako akordio militarren aurka.
Arte eta kultura
aldatu- Otsailaren 8a – "Planet of the Apes" filma aurkeztu zuten.
- Apirilaren 2an "2001: A Space Odyssey" pelikula estreinatu zuten AEBetan.
- Uztailaren 10ean Donostiako Zinemaldian Ama Lur filma estreinatu zuten. Lana Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek egin zuten; zentsurarekin arazoak izan zituzten.
- Urriaren 3a – Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean 3 eguneko jardunari ekin zion, euren ondorioz euskara batua sortuz, batik bat Koldo Mitxelenaren tesiak onartuz.
Musika
aldatuSakontzeko, irakurri: «1968ko Musika»
Zientzia eta teknologia
aldatu- Urtarrilaren 14a – Soyuz 4 espaziountzia jaurti egin zuten.
- "Hong Kongeko Gripea" H3N2 birusak eragin zuen, eta Asiatik AEB-etara zabaldu zen berriz ere, 34.000 hildako utziz Amerikan.
Kirolak
aldatu- 1968ko Neguko Olinpiar Jokoak (Grenoble, Frantzia; otsailaren 6a – otsailaren 18a).
- Euskal herritar batek hartu zuten parte, Espainiako selekzioarekin.
- 1968ko Udako Olinpiar Jokoak (Mexiko Hiria; urriaren 12a – urriaren 27a).
- 44 Euskal herritarrek hartu zuten parte 9 kiroletan, Espainia, Frantzia eta Mexikoko selekzioekin.
- Ameriketako Estatu Batuak, Sobietar Batasuna eta Japonia izan ziren domina gehien lortu zituztenak, orden horretan.
- Atleten artean Dick Fosbury, Bob Beamon, Jose Pedraza, Felipe Muñoz Kapamas, Lee Evans eta Tommie Smith aipatzekoak dira.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Davor Šuker, kroaziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a – Cuba Gooding, Jr., estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 4a – Jesús Clavería, euskal areto-futbolari ohia.
- Urtarrilaren 5a – Juan Espil, argentino-italiar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 6a – Claudia Grigorescu, florete modalitateko errumaniar eskrimalaria.
- Urtarrilaren 6a – Reyes Moleres, bizkaitar aktorea.
- Urtarrilaren 6a – John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 8a – Reyes Ilintxeta, nafar kazetaria.
- Urtarrilaren 8a – Alfredo Irusta Sampedro, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 11 – Benjamin List, alemaniar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 12a – Laura Mañá, kataluniar zinema-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 14a – José Antonio Martiarena, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 15a – Pascal Bidegorri, lapurtar marinela eta bela-estropadalaria.
- Urtarrilaren 15a – Fifi Mukuna, kongotar diseinatzaile eta karikaturista.
- Urtarrilaren 15a – Iñaki Urdangarin, eskubaloi jokalari ohia eta Palmako dukea.
- Urtarrilaren 16a – Mònica Terribas, kataluniar kazetaria.
- Urtarrilaren 17a – Saratu Gidado, nigeriar aktorea (h. 2024).
- Urtarrilaren 17a – Svetlana Masterkova, errusiar atleta, distantzia ertaineko probetan aditua.
- Urtarrilaren 17a – Antonio Molero, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Antonio de la Torre, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 20a – Marian Beitialarrangoitia, euskal herritar kazetari eta politikaria.
- Urtarrilaren 22a – Ion Erro, Nafarroako Ezker Batua alderdiko koordinatzailea.
- Urtarrilaren 22a – Sébastien Lifshitz, frantziar zinema-zuzendari eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 22a – Ecaterina Szabo, errumaniar gimnasta artistiko ohia, munduko hogei domina irabazi dituena.
- Urtarrilaren 23a – Jason Sears, Rich kids on lsd taldeko abeslari originala (h. 2006).
- Urtarrilaren 24a – Fernando Escartín, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 24a – Mary Lou Retton, estatubatuar gimnasta artistiko ohia, AEBetako gimnastikaren historiako gimnasta onenetakoa.
- Urtarrilaren 29a – Edward Burns, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 30a – Filipe VI.a Espainiakoa, Espainiako erregea.
- Urtarrilaren 30a - Esther Palomera, espainiar kazetaria.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Cheb Hasni, raï estiloko aljeriar egile abeslaria (h. 1994).
- Otsailaren 1a – Lisa Marie Presley, estatubatuar abeslari, aktore eta kantautorea (h. 2023).
- Otsailaren 1a – Javier Sánchez Vicario, iruindar tenislari ohia.
- Otsailaren 2a – Mieltxo Saralegi, nafar harri-jasotzailea.
- Otsailaren 3a – Vlade Divac, NBAko serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- Otsailaren 8a – Gary Coleman, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- Otsailaren 8a – Miren Gojenola, bizkaitar aktorea.
- Otsailaren 9a – Luis Maria Urizar, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 12a – Francisco Javier Aristu, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Otsailaren 12a – Josh Brolin, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 14a – Alicia Borrachero, espainiar aktorea.
- Otsailaren 14a – Gică Craioveanu, errumaniar futbolari ohia.
- Otsailaren 14a – Roberto Ruiz Aginaga, gipuzkoar sukaldaria.
- Otsailaren 15a – Hiroyuki Asada, japoniar manga-artista.
- Otsailaren 20a – Francisco Javier Luke, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 20a – Mikel Saez de Urabain, euskal alpinista eta eskalatzailea.
- Otsailaren 21a – Dan Calichman, estatubatuar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 21a – Donizete Oliveira, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 22a – Jeri Ryan, alemaniar-estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 23a – Sonya Hartnett, australiar idazlea.
- Otsailaren 24a – Mitch Hedberg, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2005).
- Otsailaren 25a – Cheryl Diaz Meyer, filipinar-estatubatuar fotokazetari independentea.
- Otsailaren 25a – Sandrine Kiberlain, frantziar aktorea eta abeslaria.
- Otsailaren 25a – Oumou Sangaré, maliar wassoulou musika abeslaria.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Daniel Craig, ingeles aktore eta film-ekoizlea.
- Martxoaren 3a – Brian Cox, ingeles fisikari eta zientzia-dibulgatzailea.
- Martxoaren 3a – Aitor Garmendia, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 4a – Patsy Kensit, ingeles aktore, abeslari eta modeloa.
- Martxoaren 4a – Kyriakos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa.
- Martxoaren 4a – Julia Solomonoff, argentinar zinema-zuzendaria, gidoilara, aktorea, ekoizlea eta irakaslea.
- Martxoaren 5a – Ambrose Mandvulo Dlamini, Eswatiniko lehen ministroa (h. 2020).
- Martxoaren 6a – Moira Kelly, estatubatuar ahots-aktorea eta abeslaria.
- Martxoaren 6a – Masanori Sanada, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 10a - María Jose Escrivà, valentziar irakaslea, poeta eta narratzailea.
- Martxoaren 10a – Elena Pérez, bizkaitar txistularia, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria (h. 2021).
- Martxoaren 12a – Aaron Eckhart, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 13a – Zohra Bensemra, aljeriar argazkilaria.
- Martxoaren 13a – Adalgisa Ximenes, timortar diplomazialaria eta politikari ohia.
- Martxoaren 15a – Sabrina Salerno, italiar abeslari, modelo, aktore eta ekoizlea.
- Martxoaren 16a – Adílson Batista, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 16a – Eneko Agirre, EHUko gipuzkoar irakaslea, Ixa Taldeko kidea eta HiTZ zentroko zuzendaria.
- Martxoaren 16a – David MacMillan, eskoziar-estatubatuar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- Martxoaren 18a – Cristina Fallarás, espainiar kazetaria, idazlea, analista, ekintzailea eta politikaria.
- Martxoaren 20a – John Kocinski, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
- Martxoaren 21a – Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 21a – Karyn Kusama, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Martxoaren 21a – Salma Luévano, mexikar enpresaburua, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Martxoaren 22a – Kazuya Maekawa, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 23a – Damon Albarn, ingeles musikari eta abeslaria, Blur eta Gorillaz taldeetako kidea.
- Martxoaren 23a – Thomas Bidegain, zuberotar jatorriko zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria.
- Martxoaren 23a – Fernando Hierro, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 24a – Iñigo Igartua, gipuzkoar ziklo-kross txirrindulari ohia.
- Martxoaren 24a – Antonio Karmona, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a – Gyöngyi Szalay-Horváth, hungariar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa (h. 2017).
- Martxoaren 27a - Stacey Kent, estatubatuar jazz abeslaria.
- Martxoaren 29a – Esther Arroyo, espainiar aktorea, modelo eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 29a – Mario García Segura, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a – Lucy Lawless, zeelandaberritar aktorea.
- Martxoaren 30a – Céline Dion, kanadar abeslaria.
- Martxoaren 31 – César Sampaio, brasildar futbolari ohia.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a - Jesús María Bastida, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 1a – Alexander Stubb, Finlandiako presidentea.
- Apirilaren 2a – Jorge Garcia Sertutxa, bizkaitar ETAkidea, Juan Karlos I.a Espainiakoa erregea erailtzea saiatzegatik gartzelaratua.
- Apirilaren 2a – Joxan Oiz, euskal kazetaritzan aritutako irakaslea.
- Apirilaren 3a – Sergi Arola, kataluniar sukaldaria.
- Apirilaren 4a – Iñigo Larrinaga, bizkaitar aktorea.
- Apirilaren 5a – Leire Narbaiza, gipuzkoar euskara irakasle, euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea.
- Apirilaren 5a - Cristina Sánchez-Andrade, galiziar kazetaria, irakaslea, idazlea, itzultzailea eta literatura kritikaria.
- Apirilaren 6a - Esther Jaen, kataluniar kazetaria.
- Apirilaren 8a – Patricia Arquette, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 10a – Josu Urrutia, Athleticeko futbolari ohia eta Athleticeko presidentea.
- Apirilaren 11 – Axier Intxaurraga, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 11 – Mirosław Trzeciak, poloniar futbolari ohia.
- Apirilaren 13a – Jeanne Balibar, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Apirilaren 13a – Margrethe Vestager, daniar politikaria.
- Apirilaren 17a – Adam McKay, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista.
- Apirilaren 19a – Ashley Judd, estatubatuar aktore eta ekintzaile politikoa.
- Apirilaren 19a – Mswati III.a, Swazilandiako erregea, Afrikako azken errege absolutista.
- Apirilaren 19a – Asako Takakura, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 20a – Kazuaki Kiriya, japoniar argazkilari eta zinemagilea.
- Apirilaren 20a – Jelena Välbe, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
- Apirilaren 22a – Mikel Unanue, gipuzkoar esku huskako pilotari ohia.
- Apirilaren 24a – Aidan Gillen, irlandar aktorea.
- Apirilaren 24a – Jorge Medina Barra, afro-boliviar herriaren eskubideen aldeko aktibista (h. 2022).
- Apirilaren 24a – Hashim Thaçi, Kosovoko presidentea.
- Apirilaren 26a – Timothy McVeigh, estatubatuar hiltzailea (h. 2001).
- Apirilaren 27a – Safy Nebbou, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Apirilaren 28a – Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (h. 2008).
- Apirilaren 29a – Kolinda Grabar-Kitarović, Kroaziako presidentea.
- Apirilaren 30a – Verona Pooth, alemaniar modelo, telebistako izar, ikono komertzial eta negozio emakumea.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Laurence Suhner, suitzar idazle eta artista.
- Maiatzaren 3a – Nina Paley, estatubatuar marrazkilaria eta animatzailea, feminista erradikala eta kultura askearen aldeko aktibista.
- Maiatzaren 4a - Cécile Bailly, frantziar eleberrigilea.
- Maiatzaren 4a – Francesca Bortolozzi, florete modalitateko italiar eskrimalaria.
- Maiatzaren 4a – Éric Vuillard, frantziar idazle eta zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 5a – Boban Babunski, mazedoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 6a - Lætitia Sadier, frantziar musikaria.
- Maiatzaren 7a – Teresa Cameselle, galiziar idazlea, eleberri erromantikoan eta narratiba historikoan espezializatua.
- Maiatzaren 7a – Eva María Gorri, nafar politikaria.
- Maiatzaren 7a – Traci Lords, estatubatuar aktore porno ohia.
- Maiatzaren 7a – Pili Zabala, Elkarrekin Podemos koalizioko gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 8a – Hisashi Kurosaki, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a – Juan Manuel Barbero, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a – Marie-José Pérec, frantziar atleta ohia, 200 eta 400 metroko lasterketetan aditua.
- Maiatzaren 9a – Nataša Pirc Musar, Esloveniako historiako lehen emakume presidentea.
- Maiatzaren 11 – Daniel Calparsoro, euskal herritar zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 12a – Jaime Bores, gipuzkoar kazetaria.
- Maiatzaren 12a - Tony Hawk, estatubatuar skateboarderra.
- Maiatzaren 13a – Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia (h. 1997).
- Maiatzaren 13a – Scott Morrison, Australiako lehen ministroa.
- Maiatzaren 15a – Eradio Ezpeleta, UPNko nafar politikaria.
- Maiatzaren 20a – Timothy Olyphant, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 22a – Igor Lediakhov, errusiar futbolaria ohia.
- Maiatzaren 26a – Frederiko X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea.
- Maiatzaren 26a – Kim Coco Iwamoto, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Maiatzaren 26a – Fernando León de Aranoa, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Maiatzaren 27a – Jasone Agirre, bizkaitar kazetari eta politikaria.
- Maiatzaren 27a – Rebekah Brooks, britainiar kazetari eta editorea.
- Maiatzaren 28a – Kylie Minogue, australiar abeslari, aktore eta diseinatzailea.
- Maiatzaren 30a – Zacarias Moussaoui, Lapurdin jaiotako frantziarra, 2001eko irailaren 11ko atentatuetan parte hartu zuelakoan kondenatua.
- Maiatzaren 31 – John Connolly, irlandar idazlea.
- Maiatzaren 31 – Angelina Rodriguez, heriotza-zigorra duen estatubatuar emakumea.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Mathias Rust, alemaniar hegazkin pilotua, Gerra Hotzaren amaieraldera Moskuko Plaza Gorrian lurrartzeagatik ospetsua.
- Ekainaren 3a – Kaori Nagamine, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 4a – Ion Gabella, euskal antzezlea (h. 2002).
- Ekainaren 5a – Joseba Larrinaga, gipuzkoar paralinpiar atleta (h. 2013).
- Ekainaren 7a – Yolanda Urarte, Trebiñuko nekazaria, UAGA laborantza sindikatuko lehen presidente emakumea eta Trebiñuko lehen landa lurraldeetako taxilaria.
- Ekainaren 9a – Prudencio Indurain, nafar txirrindulari ohia eta politikaria.
- Ekainaren 11 - Camilla Nylund, finlandiar sopranoa.
- Ekainaren 12a – Diego Martiartu, gipuzkoar idazlea.
- Ekainaren 13a – Fabio Baldato, italiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 14a – Silvia Lutucuta, angolar kardiologoa, unibertsitateko irakaslea eta Angolako Osasun ministroa.
- Ekainaren 15a – Samira Ahmed, britainiar kazetari eta idazlea.
- Ekainaren 15a – Nekane Pérez, bizkaitar maistra eta Aralarreko politikaria.
- Ekainaren 16a - Mariana Mazzucato, estatubatuar-italiar ekonomialaria.
- Ekainaren 16a – James Patrick Stuart, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 18a – Ana Duato, espainiar aktorea.
- Ekainaren 20a – Mateusz Morawiecki, Poloniako lehen ministroa.
- Ekainaren 20a – Robert Rodriguez, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Ekainaren 20a – Maru Solores, gipuzkoar zinegilea.
- Ekainaren 21a – Chris Gueffroy, Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona (h. 1989).
- Ekainaren 25a – Maria Eugenia Iparragirre, gipuzkoar maistra eta politikaria.
- Ekainaren 25a – Pierre-François Martin-Laval, Pef, frantziar umorista, aktore eta zinema zuzendaria.
- Ekainaren 26a – Guðni Jóhannesson, Islandiako presidentea.
- Ekainaren 26a – Ramon Lazkano, Parisen bizi den euskal musikagilea.
- Ekainaren 26a – Paolo Maldini, italiar futbolari ohia.
- Ekainaren 26a – Jovenel Moïse, Haitiko presidentea (h. 2021).
- Ekainaren 28a – Christine Balfa, Cajun musikako estatubatuar musikaria.
- Ekainaren 28a – Chayanne, puertorricar abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 28a – Tanja Ribič, esloveniar abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 29a – Óscar Rebolleda, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Beatriz Corredor, espainiar legelaria, jabetzaren erregistratzailea eta politikaria.
- Uztailaren 1a – Jordi Mollà, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 2a - Alejandra Torray, espainiar aktorea eta ahots-aktorea.
- Uztailaren 3a – Juan Pedro Belza, arabar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Uztailaren 4a – Polly Higgins, eskoziar abokatua, idazlea eta ingurumen ekintzailea (h. 2019).
- Uztailaren 5a – Susan Wojcicki, poloniar jatorriko estatubatuar enpresaburu eta historialaria (h. 2024).
- Uztailaren 5a – Alex Zülle, suitzar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 7a – Jorja Fox, estatubatuar aktore eta produktorea.
- Uztailaren 7a – Danny Jacobs, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a – Javier Gorroño, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 11 – Amal Murkus, palestinar abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 11 – Conrad Vernon, estatubatuar ahots-aktore eta gidoigilea.
- Uztailaren 14a – Judith Colell, kataluniar zinema zuzendaria, gidoilaria, gidoi-irakaslea eta ekoizlea.
- Uztailaren 15a - Rosalinda Celentano, italiar aktorea.
- Uztailaren 16a – Eba Gaminde Egia, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzaile bizkaitarra.
- Uztailaren 16a – Larry Sanger, estatubatuar filosofoa, Jimmy Walesekin batera Wikipedia sortu zuenetako bat.
- Uztailaren 17a – Daniel Monzón, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
- Uztailaren 18a – Melissa Lucio, heriotza zigor polemikoan kondenatutako estatubatuarra.
- Uztailaren 19a – Sandra Ortega Mera, coruñar psikologoa, enpresaburua eta filantropoa, Espainiako bigarren pertsonarik aberatsena.
- Uztailaren 21a – Julen del Val, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 22a – Alan Cox, britainiar programatzailea, Linux sistema eragilearen garatzaile garrantzitsua.
- Uztailaren 24a – Troy Kotsur, estatubatuar antzezle eta zinema zuzendari gorra, Oskar sariduna.
- Uztailaren 26a – Nikki Sinclaire, britainiar politikaria, lehenengo britainiar parlamentari transgeneroa.
- Uztailaren 26a – Olivia Williams, britainiar aktorea.
- Uztailaren 27a – Maria Grazia Cucinotta, italiar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 29a – Vicente Barrera Simó, espainiar toreatzailea.
- Uztailaren 29a – Aitor Iru, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 30a – Terry Crews, estatubatuar aktore eta NFLko jokalari ohia.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Ignacio Aldalur, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 3a – Nelson Loyola, kubatar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- Abuztuaren 5a – Iñaki Laskurain, gipuzkoar errugbilari ohi eta entrenatzailea eta Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea.
- Abuztuaren 5a – Marine Le Pen, frantziar politikaria, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua.
- Abuztuaren 5a – Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (h. 2007).
- Abuztuaren 7a – Iñaki Alonso, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- Abuztuaren 9a – Gillian Anderson, zinema, telebista eta antzerkiko estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 9a – Eric Bana, australiar aktorea.
- Abuztuaren 11 - Anna Gunn, estatubatuar aktorea eta ahots-aktorea.
- Abuztuaren 11 – Tita Llorens, menorcar igerilaria, ur irekietan hainbat zeharkaldi egin dituen lehen igerilaria.
- Abuztuaren 11 – Lamia Ziadé, frantziar-libanoar ilustratzaile eta artista.
- Abuztuaren 17a – Paxkal Indo, lapurtar abeslari eta txalapartaria.
- Abuztuaren 17a – Helen McCrory, ingeles antzezlea (h. 2021).
- Abuztuaren 18a – Asun Fernandez de Garaialde, Aralarreko nafar politikaria, Altsasuko alkatea.
- Abuztuaren 22a – Aleksandr Mostovoi, errusiar futbolari ohia eta kirol-zuzendaria.
- Abuztuaren 22a – Victoria Rosell, espainiar magistratua eta politikaria.
- Abuztuaren 23a – Hajime Moriyasu, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a – Borja Agirretxu, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a – Rachael Ray, estatubatuar telebista aurkezlea, negozio emakumea eta sukaldari ezaguna.
- Abuztuaren 26a – Chris Boardman, britainiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 28a – Gianluca Bortolami, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 28a – Javier Ortega Smith, argentino-espainiar politikaria, militar ohia eta abokatua, Vox alderdiko idazkari nagusia.
- Abuztuaren 28a – Ján Svorada, eslovakiar jatorriko txekiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 31 – Tessa Andonegi, gipuzkoar aktorea.
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Josep Rull, kataluniar abokatu eta politikaria, CDC alderdiko idazkari nagusia.
- Irailaren 2a – Cynthia Watros, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 4a – Yolanda Ramos, kataluniar aktorea, aurkezlea eta komediantea.
- Irailaren 8a – Eleder Acedo, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 9a – Arantxa Artza, gipuzkoar irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 10a – Juan Martín Maldacena, argentinar fisikari teorikoa.
- Irailaren 10a – Guy Ritchie, ingeles zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Irailaren 10a – Mertxe Rodriguez, MariMotots, gipuzkoar pailazoa.
- Irailaren 13a – Santi Millán, kataluniar aktorea eta telebistako aurkezlea.
- Irailaren 13a – Javier Muro, nafar eskultorea.
- Irailaren 14a – Ara Malikian, armeniar etniako libanoar-espainiar biolin-jotzailea.
- Irailaren 16a – Rafael Alkorta, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 16a – Marc Anthony, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 17a – Anastacia, estatubatuar abeslaria.
- Irailaren 17a - Marie-Chantal Greziakoa, diseinatzailea eta enpresaburua.
- Irailaren 17a – Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- Irailaren 18a – Toni Kukoč, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 18a – Kim Thúy, vietnamdar-quebectar idazlea.
- Irailaren 19a – Lila Downs, mexikar folk eta pop abeslari eta musikagilea.
- Irailaren 20a – Síofra O'Leary, irlandar legelari eta epailea.
- Irailaren 21a – Mauro Arbiza, uruguaiar artista bisuala.
- Irailaren 21a – Anto Drobnjak, montenegroar futbolari ohia.
- Irailaren 22a – David Bisconti, argentinar futbolari ohia.
- Irailaren 22a – Joseba Larrañaga, gipuzkoar kazetaria.
- Irailaren 23a – Mariann Horváth, ezpata modalitateko hungariar eskrimalaria.
- Irailaren 23a – Adam Price, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko buruzagia.
- Irailaren 24a – Gracianne Hastoy, bearnotar eleberrigilea, Pirinioetan girotutako lan erromantikoak idazten dituena.
- Irailaren 24a – Michael Obiku, nigeriar futbolari ohia.
- Irailaren 25a – Will Smith, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Irailaren 26a – Sandra Baía, diziplina anitzeko portugaldar artista.
- Irailaren 26a – James Caviezel, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 26a – Frédéric Moncassin, frantziar txirrindulari ohia.
- Irailaren 27a – Asha Ismail, giza eskubideen aldeko ekintzaile kenyarra.
- Irailaren 27a – Mari Kiviniemi, Finlandiako lehen ministro ohia.
- Irailaren 28a – Mika Häkkinen, 1 Formulako finlandiar pilotu ohia.
- Irailaren 28a – Naomi Watts, ingeles-australiar aktorea.
Urria
aldatu- Urriaren 2a – Jana Novotná, txekoslovakiar tenislaria (h. 2017).
- Urriaren 3a – Nadia Calviño, Espainiako Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko ministroa.
- Urriaren 7a – Irene Bau, bizkaitar antzezlea.
- Urriaren 7a – Javier Somavilla, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 7a – Thom Yorke, ingeles musikari eta abeslaria, Radiohead taldeko kidea.
- Urriaren 11 – Halla Tómasdóttir, Islandiako presidentea.
- Urriaren 12a – David Azurza, gipuzkoar abeslaria eta musikagilea.
- Urriaren 12a – Hugh Jackman, australiar aktorea.
- Urriaren 12a – Adam Rich, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Urriaren 14a – Matt Le Tissier, guernseyar eta ingeles futbolari ohia.
- Urriaren 15a – Didier Deschamps, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 16a – Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako Erresumaren erregenahia, Bi Sizilietako printzea eta Calabriako dukea.
- Urriaren 16a – Elsa Zylberstein, frantziar aktorea.
- Urriaren 18a – Naoto Otake, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 18a – Michael Stich, alemaniar tenislari ohia.
- Urriaren 19a – Ritxi Mendiguren, gipuzkoar futbolari ohia, Athleticen aritutakoa.
- Urriaren 20a – Iñigo Juaristi, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- Urriaren 24a – Osmar Donizete Cândido, brasildar futbolari ohia.
- Urriaren 24a – Melquiades Verduras, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urriaren 25a – Ignacio Arganda-Carreras, EHU-ko eta Ikerbasqueko bizkaitar ikertzailea.
- Urriaren 25a – Juan Carlos Etxeberria, gipuzkoar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urriaren 25a – José Antonio Lozano Alonso, bizkaitar ikertzailea, matematikaria, informatikaria eta EHUko irakaslea.
- Urriaren 27a – Maria Pilar Canedo, bizkaitar legelaria.
- Urriaren 27a – Ainhoa Ibarra, bizkaitar eskiatzaile ohia.
- Urriaren 28a – Juan Orlando Hernández, Hondurasko Errepublikako presidentea.
- Urriaren 29a – Chantal Kehrig, lapurtar politikari ezkertiarra.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Javier Jacinto, gipuzkoar musikagilea eta orkestra zuzendaria.
- Azaroaren 1a – Alberto San Juan, espainiar aktorea.
- Azaroaren 2a – Jaume Balagueró, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Azaroaren 3a – Alberto Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, 14 zortzimilakoak igotakoa.
- Azaroaren 4a –
- Carlos Zelaia, nafar txirrindulari ohia.
- Gabriela Cabezón Cámara, idazle eta kazetari argentinarra.
- Azaroaren 5a – Sam Rockwell, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 5a – Aitana Sánchez-Gijón, espainiar-italiar aktorea.
- Azaroaren 6a - Sandie Richards, jamaikar atleta, 400 metroko lasterketan eta 4 x 400 metroko erreleboetan aditua.
- Azaroaren 9a – Maribi Ugarteburu, bizkaitar kazetari eta ezker abertzaleko politikaria.
- Azaroaren 12a – Isabel Aleman Irungarai, nafar erizaina, emagina eta Amaiurko alkatea.
- Azaroaren 12a – Kathleen Hanna, estatubatuar musikari, aktibista eta idazlea.
- Azaroaren 12a – Sharon Shannon, irlandar musikaria.
- Azaroaren 13a – Shinichiro Tani, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 16a – Serafín Llamas, Ezker Batua-Berdeak alderdiko gipuzkoar politikaria.
- Azaroaren 16a – Luis Pazos Rodriguez, traineru estropadetako arraunlari galiziarra.
- Azaroaren 17a – Juan Carlos Garro, nafar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 18a – Owen Wilson, estatubatuar aktore eta gidoilaria.
- Azaroaren 20a – Robin Canup, estatubatuar astrofisikaria.
- Azaroaren 22a – Sidse Babett Knudsen, daniar aktorea.
- Azaroaren 23a – Francisco Javier Bustillo, nafar frantziskotar apaiza, Ajaccioko apezpikua.
- Azaroaren 23a – Christa Žentiily, esloveniar emakumezko abeslari, aktore, sukaldari eta LGBT ekintzaile transgeneroa.
- Azaroaren 25a – Jill Hennessy, kanadar aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 30a – Laurent Jalabert, frantziar txirrindulari ohia.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Iris Cochón, galiziar irakaslea, idazlea, itzultzailea eta literatura kritikaria.
- Abenduaren 2a – Almudena Alonso-Herrero, espainiar astronomoa.
- Abenduaren 2a – Lucy Liu, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 3a – Brendan Fraser, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 4a – Juan José López Azpilikueta, nafar aizkolaria.
- Abenduaren 6a – Karl Ove Knausgård, norvegiar idazlea.
- Abenduaren 6a – Miriam Okariz, bizkaitar moda diseinatzailea.
- Abenduaren 6a – Sadyr Zhaparov, Kirgizistango presidentea.
- Abenduaren 8a - Inma Serrano, espainiar egile abeslaria, gitarra jolea eta musikagilea.
- Abenduaren 11 – Emmanuelle Charpentier, frantziar mikrobiologoa eta biokimikaria, 2020ko Kimikako Nobel Saria .
- Abenduaren 11 – Estibaliz Ruiz de Azua, arabar kazetaria.
- Abenduaren 17a – Nerea Irakulis, bizkaitar unibertsitateko-irakaslea.
- Abenduaren 18a – Alejandro Sanz, espainiar musikari, musikagile eta abeslaria.
- Abenduaren 21a – Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Abenduaren 24a – Imanol Galarraga, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 26a – Itziar Murua Uria, gipuzkoar politikaria.
- Abenduaren 27a – Diego «el Cigala», espainiar flamenko abeslaria.
- Abenduaren 28a – Teresa Castro, gipuzkoar gidoilari eta ilustratzailea.
- Abenduaren 28a – Brian Steen Nielsen, daniar futbolari ohia.
- Abenduaren 29a – Gabriela Tagliavini, argentinar zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta idazlea.
- Abenduaren 30a – José Miguel Nuin, IUN-NEBko nafar politikaria.
- Abenduaren 31 – Javier Pérez, bizkaitar artista plastikoa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ainara Ruiz, arabar itzultzailea, euskara irakaslea eta pertsona transexualen defentsarako eta gizarteratzearen aldeko Errespetuz elkarteko ekintzailea.
- Aitor Basabe, bizkaitar sukaldaria (h. 2015).
- Alberto Maneiro, gipuzkoar aktorea.
- Amaia Martínez, Voxeko arabar politikaria.
- Anabel Quincoces, arabar artista.
- Antxiñe Mendizabal, gipuzkoar idazlea eta kazetaria.
- Arantxa Echevarría, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Asier Odriozola, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Begoña Durruty, nafar idazlea, ilustratzailea eta irakaslea.
- Cesar Oroz, nafar marrazkilari eta binetagilea.
- Clara Wolfram Pérez, euskal-alemaniar kazetaria.
- Dani Fano, gipuzkoar komikigilea.
- Eduardo Iriarte, nafar eleberrigile eta itzultzailea.
- Fátima Djarra Sani, gineabissautar-nafar integratzaile soziala, kulturarteko bitartekaria eta ablazioaren aurkako aktibista.
- Faustino Aranzabal, gipuzkoar margolari, hizlari eta koreografoa.
- Félix Balboa, advaita adarreko bizkaitar monje hindua, Vedānta Yoga eskola bateko zuzendaria.
- Garbiñe Larralde, euskal artista eta irakaslea.
- Gorka Gorospe, gipuzkoar ornitologoa, marrazkilaria, gidaria eta argazkilaria.
- Guillermo Lauzurika, arabar musikaria.
- Guillermo Roa, gipuzkoar kimikako doktorea eta zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea.
- Gurutze Eizmendi, gipuzkoar aktorea.
- Irune Berasaluze, gipuzkoar politikaria.
- Izaskun Aurrekoetxea, bizkaitar gizarte langile eta politikaria.
- Jon Uriguen, gipuzkoar ingeniari industriala eta politikaria.
- Jon-Mirena Landa, bizkaitar unibertsitate irakasle, legelari eta politikaria.
- Jose Migel Corral, nafar margolaria.
- Joseba Torre, bizkaitar musikagilea.
- Joseba Zalakain, gipuzkoar kazetaria, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria.
- Joseina Etxeberria, gipuzkoar irrati esataria.
- Josetxo Cerdán, nafar zinema ekoizle eta historialaria.
- Juan Antonio Quirós, EHUko Arkeologiako katedraduna.
- Juan José Ocón, gipuzkoar orkestra zuzendaria.
- Juan Mari Larrañaga, Txiki, Orioko traineruaren zarauztar patroia (h. 1998).
- Juantxo Zeberio, gipuzkoar piano jotzailea eta musikagilea.
- Junkal Guerrero, gipuzkoar konpositorea, pianista eta koru zuzendaria.
- Kepa Sojo, arabar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Larraitz Ariznabarreta, kulturaniztasunean doktorea.
- Lorea Agirre, gipuzkoar kazetaria eta antropologoa.
- Lydia Balentziaga, nafar kazetaria.
- Miguel Ángel Tobías, bizkaitar kazetari eta aktorea.
- Mikel Kazalis, gipuzkoar musikaria, Anestesia taldearen sortzailea.
- Mikel Sarriegi, gipuzkoar aktorea, pailazoa, antzerki-zuzendaria, eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea.
- Miren Basaras, bizkaitar mikrobiologoa.
- Nekane Arratibel, gipuzkoar psikologoa eta soziolinguistikako aditua, Mondragon Unibertsitateko dekano ohia.
- Olatz Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernuko sailburua.
- Olga Bidaurreta, gipuzkoar aktore, modelo eta informatikaria.
- Patxi Amezcua, nafar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Patxi Azparren, gipuzkoar ekintzaile antimilitarista, indarkeria-ezean eta desobedientzia zibilean aritua.
- Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari orokorra.
- Pernan Goñi, gipuzkoar marrazkilari eta animazio-egilea.
- Ricardo Etxepare, sintaxian espezializatutako euskalaria, morfosintaxia ikertzen nabarmendua.
- Sabin Egilior, bizkaitar dokumentalgilea.
- Txetxu Urbieta, Euskadi Irratiko kirol sailaren arduraduna.
- Txus Arrieta, bizkaitar idazlea.
- Xabier Narbarte, gipuzkoar bertsolari eta olerkaria.
- Zelai Nikolas, Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramailea.
- German Rigau, kataluniar informatikaria, EHUko irakaslea eta Hitz zentroko zuzendariordea.
- Àngels Chacón, kataluniar politikari eta enpresaria.
- Raul Zelik, alemaniar idazlea eta politologoa, Euskal Herriarekin lotura handia duena.
- Chris Miller, estatubatuar ahots-aktorea, zuzendari eta gidoigilea.
- Fatou Diome, senegaldar idazlea.
- Fernando Abadía, argentinar palari ohia.
- Joana Maria Escartín Bisbal, espainiar historialari eta irakaslea (h. 2024).
- Kátia Borges, brasildar poeta, irakasle, kronikagile eta kazetaria.
- Manel Zabala, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Maria Clemencia Herrera, Amazoniako huitoto etniako indigena, aktibista eta liderra.
- Matthew Fitt, eskozieraz idazten duen eskoziar poeta eta nobelagilea.
- Orsola Casagrande, italiar kazetaria, idazlea, gidoilaria eta aktibista.
- Óscar Latas Alegre, Consello d'a Fabla Aragonesa elkarteko kidea.
- Osvalinda Alves Pereira, brasildar ekologista (h. 2024).
- Stéphanie Blake, estatubatuar-frantziar idazlea eta ilustratzailea.
- Vicente Ehate Tomi, Ekuatore Gineako lehen ministroa.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Guy Boniface, frantziar errugbilaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 2a – Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (j. 1892).
- Urtarrilaren 4a – Jean-Michel Kapendegi, lapurtar errugbilaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 4a – Joseph Pholien, Belgikako lehen ministroa (j. 1884).
- Urtarrilaren 10a – Eben Dönges, hegoafrikar politikaria (j. 1898).
- Urtarrilaren 16a – Panagiotis Poulitsas, Greziako lehen ministroa (j. 1881).
- Urtarrilaren 18a – Pierre Duhour, euskal idazlea (j. 1890).
- Urtarrilaren 22a – Federico Ugalde, bizkaitar arkitektoa (j. 1873).
- Urtarrilaren 29a – Tsuguharu Foujita, japoniar margolaria (j. 1886).
- Urtarrilaren 29a – Jose Mari Quesada Lasarte, frankismoak erahildako lehen ETAkidea, torturen ondorioz (j. 1934).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 10a – Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (j. 1889).
- Otsailaren 13a – Ildebrando Pizzetti, italiar musikagilea (j. 1880).
- Otsailaren 15a – Noel Llopis Lladó, kataluniar geologo, espeleologo eta mendizalea, Euskal Herriko espeleologoen erreferente zientifiko nagusietako bat XX. mendean (j. 1911).
- Otsailaren 18a – Juan de Landa, gipuzkoar abeslari eta aktorea (j. 1894).
- Otsailaren 21a – Howard Florey, australiar farmakologo eta patologoa, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1898).
- Otsailaren 25a – Camille Huysmans, Belgikako lehen ministroa (j. 1871).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 7a – Lina Stern, erruso-sobietar zientzialaria, Genevako Unibertsitatean irakasle titulua jaso zuen lehen emakumea (j. 1878).
- Martxoaren 8a – Margarita Nelken, espainiar feminista, margolaria eta literatura eta arte-kritikako artikuluen egilea (j. 1894).
- Martxoaren 14a – Erwin Panofsky, alemaniar arte-historialaria (j. 1892).
- Martxoaren 16a – Mario Castelnuovo-Tedesco, italiar musikagile, piano-jotzaile eta idazlea (j. 1895).
- Martxoaren 17a – Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1897).
- Martxoaren 20a – Carl Theodor Dreyer, danimarkar zinema zuzendaria (j. 1889).
- Martxoaren 23a – Edwin O'Connor, estatubatuar kazetari eta eleberrigile (j. 1918).
- Martxoaren 24a – Alice Guy-Blaché, lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria (j. 1873).
- Martxoaren 25a – Luis Rodríguez Gal, Luis de Uranzu, gipuzkoar margolari eta idazlea (j. 1894).
- Martxoaren 27a – Juri Gagarin, sobietar kosmonauta, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia (j. 1934).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Lev Landau, sobietar fisikaria, 1962ko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- Apirilaren 4a – Martin Luther King, estatubatuar politikari eta giza eskubideen ekintzailea, 1964ko Bakearen Nobel Saria, eraila (j. 1929).
- Apirilaren 7a – Jim Clark, 1 Formulako eskoziar gidaria (j. 1936).
- Apirilaren 8a - Astrid Cleve, suediar botanikari, geologo, kimikari eta ikertzailea (j. 1875).
- Apirilaren 9a – Zofia Kossak-Szczucka, poloniar idazle eta militante katolikoa eta Bigarren Mundu Gerrako erresistentzia poloniarreko kidea (j. 1890).
- Apirilaren 11 – Jose Luis Goioaga, euskal herritar politikaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren presidentea (j. 1895).
- Apirilaren 13a - Mary Strong Clemens, estatubatuar botanikari eta flora-biltzailea (j. 1873).
- Apirilaren 15a – Elvia Carrillo Puerto, mexikar lider feminista, politiko eta sufragista (j. 1881).
- Apirilaren 15a – Amparo Poch y Gascón, espainar idazle eta mediku aktibista antifaxista eta libertarioa (j. 1902).
- Apirilaren 16a – Fay Bainter, estatubatuar aktorea (j. 1893).
- Apirilaren 16a – Edna Ferber, estatubatuar idazlea (j. 1885).
- Apirilaren 18a – Toribio Etxebarria, euskal enpresaburu, politiko, idazle eta euskaltzaina (j. 1887).
- Apirilaren 21a – Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista (j. 1873).
- Apirilaren 22a – Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (j. 1897).
- Apirilaren 26a – Urbano Mantxobas, bizkaitar arkitekto eta marrazkilaria (j. 1886).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Harold Nicolson, britainiar politikari, diplomazialari, historialari, biografo, eleberrigile eta kazetaria (j. 1886).
- Maiatzaren 2a – Leoncio Urabaien, nafar idazlea eta irakaslea (j. 1888).
- Maiatzaren 3a – Bernard Artigau, zuberotar hegazkinlaria, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan Frantziaren alde borrokatu zuena (j. 1894).
- Maiatzaren 9a – Finlay Currie, eskoziar aktorea (j. 1878).
- Maiatzaren 10a – José Luis Ozores, espainiar aktorea (j. 1923).
- Maiatzaren 14a – Rufino Arregi, gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea (j. 1869).
- Maiatzaren 28a – Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (j. 1877).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Helen Keller, estatubatuar idazle eta ekintzailea (j. 1880).
- Ekainaren 4a – Alexandre Kojève, errusiar jatorriko frantziar filosofoa (j. 1902).
- Ekainaren 4a – Walter Nash, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1882).
- Ekainaren 5a – Ellen Gleditsch, erradiokimikan aitzindaria eta Norvegiako bigarren emakume irakaslea (j. 1879).
- Ekainaren 6a – Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia, eraila (j. 1925).
- Ekainaren 7a – Dan Duryea, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Ekainaren 7a – Xabier Etxebarrieta, bizkaitar ETAkide nabarmena, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1944).
- Ekainaren 7a – José Pardines, galiziar guardia zibila, ETAk hildako lehenengo gizabanakoa (j. 1943).
- Ekainaren 10a – Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia (j. 1908).
- Ekainaren 10a – Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1906).
- Ekainaren 12a – Herbert Read, ingeles arte-historialari, olerkari, literatura-kritikari, filosofo eta anarkista (j. 1893).
- Ekainaren 14a – Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (j. 1901).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Concha Catalá, euskal aktorea (j. 1881).
- Uztailaren 13a – Ilias Tsirimokos, Greziako lehen ministroa (j. 1907).
- Uztailaren 17a – Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (j. 1867).
- Uztailaren 18a – Teresa Eskoriatza, gipuzkoar kazetari eta idazlea (j. 1891).
- Uztailaren 18a – Corneille Heymans, belgikar fisiologoa, 1938ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1892).
- Uztailaren 20a – Emília de Oliveira, portugaldar aktorea (j. 1874).
- Uztailaren 22a – Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (j. 1908).
- Uztailaren 23a – Henry Hallett Dale, ingeles sendagilea, 1936ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1875).
- Uztailaren 28a – Otto Hahn, alemaniar fisikaria eta kimikaria, 1944ko Kimikako Nobel Saria (j. 1879).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Isabel González González, Azucena Roja, kanariar aktibista politikoa, publizista eta militante komunista (j. 1890).
- Abuztuaren 2a – Melitón Manzanas, Espainiako Brigada Politiko-sozialaren Donostiako burua, atxilotuak torturatzeagatik ezaguna, ETAk eraila (j. 1909).
- Abuztuaren 3a – Konstantin Rokossovski, sobietar militarra, Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa (j. 1896).
- Abuztuaren 19a – George Gamow, errusiar-estatubatuar fisikari teoriko eta kosmologoa (j. 1904).
- Abuztuaren 26a – Kay Francis, estatubatuar aktorea (j. 1905).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Giuseppe Enrici, italiar txirrindularia (j. 1898).
- Irailaren 7a – Lucio Fontana, argentinar-italiar margolari eta eskultorea (j. 1899).
- Irailaren 18a – León Felipe, espainiar olerkaria (j. 1884).
- Irailaren 18a – Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1905).
- Irailaren 21a – Jose Antonio Uharte, nafar biolinista (j. 1892).
- Irailaren 25a – Cornell Woolrich, estatubatuar idazlea (j. 1903).
- Irailaren 26a – Leila Ross-Shier, kaimandar liburuzain, irakasle eta musikagilea (j. 1886).
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Romano Guardini, alemaniar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1885).
- Urriaren 2a – Marcel Duchamp, frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria (j. 1887).
- Urriaren 4a – Hitoshi Imamura, japoniar jenerala (j. 1886).
- Urriaren 9a – Jean Paulhan, frantziar idazlea (j. 1884).
- Urriaren 10a – Delhy Tejero, espainiar margolaria, marrazkilaria, muralista eta irakaslea, Las sinsombrero mugimendukoa (j. 1904).
- Urriaren 14a – Julian Bergaretxe, gipuzkoar medikua, gastroenterologian aditua (j. 1893).
- Urriaren 22a - Sofía Ruiz, kataluniar xake jokalari aitzindaria.
- Urriaren 23a – Lorenzo Bereziartua, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko bigarren apezpikua (j. 1895).
- Urriaren 27a – Lise Meitner, austriar fisikaria, fisio nuklearraren aurkitzailea (j. 1878).
- Urriaren 27a – Mateo Muxika, euskal herritar apaiza, Gasteiz eta Bilboko gotzaina (j. 1870).
- Urriaren 30a - Rose Wilder Lane, estatubatuar kazetaria, eleberrigilea, bidaia-idazlea eta teorialari politikoa (j. 1886).
- Urriaren 30a – Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (j. 1899).
- Urriaren 30 – Conrad Richter, estatubatuar eleberrigilea (j. 1890).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa (j. 1888).
- Azaroaren 3a – Adolf Abel, alemaniar arkitektoa (j. 1882).
- Azaroaren 8a – Ramón Díaz Sánchez, venezuelar idazlea (j. 1903).
- Azaroaren 11 – Eusebio Irujo Ollo, nafar farmazialaria eta politikaria (j. 1893).
- Azaroaren 14a – Ramón Menéndez Pidal, espainiar filologo, historialari, folkloreari eta Erdi Aroari buruzko ikerlaria (j. 1869).
- Azaroaren 17a – Mervyn Peake, ingeles idazle eta ilustratzailea (j. 1911).
- Azaroaren 18a – Pablo Gurpide, euskal apezpikua, Bilboko elizbarrutiko bigarren apezpikua (j. 1898).
- Azaroaren 24a – István Dobi, Hungariako lehen ministro eta estatuburua (j. 1898).
- Azaroaren 25a – Upton Sinclair, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1878).
- Azaroaren 26a – Arnold Zweig, alemaniar idazlea, antifaxista eta gerraren aurkako mugimenduko aktibista (j. 1887).
- Azaroaren 28a – Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (j. 1897).
Abendua
aldatu- Abenduaren 10a – Karl Barth, suitzar teologo protestantea (j. 1886).
- Abenduaren 10a – Thomas Merton, frantziar olerkari, pentsalari eta zistertar-trapatar monjea (j. 1915).
- Abenduaren 12a – Tallulah Bankhead, estatubatuar aktorea (j. 1902)
- Abenduaren 17a – Gabriel Saint Laurent, baionar arraunlaria (j. 1888).
- Abenduaren 18a – Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (j. 1892).
- Abenduaren 20a – Max Brod, alemaniar idazle eta filosofoa (j. 1884).
- Abenduaren 20a – John Steinbeck, estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Abenduaren 30a – Trygve Lie, norvegiar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1896).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ekaina – Carmen Larrabeiti, bizkaitar aktorea (j. 1904).
- Eugenio Arraiza Vilella, nafar arkitektoa (j. 1908).
- Isolina Pliego, nafar maistra (j. 1886).
- Juan Miguel Seminario, nafar kazetari, kronikagile eta idazlea (j. 1904).
- Juan Zuloaga, gipuzkoar zeramikaria (j. 1884).
- Kadet Otsibar, zuberotar idazle eta elizgizona (j. 1880).
- Miguel Gortari, nafar ingeniaria eta politikaria (j. 1887).
- Román Oiartzun, nafar kazetari eta politikari karlista (j. 1882).
- Salvador Napal, nafar apaiza eta idazlea (j. 1894).
- Serapio Espartza, euskal arkitekto eta politikaria (j. 1880).
- Fisika: Luis Walter Alvarez
- Kimika: Lars Onsager
- Literatura: Yasunari Kawabata
- Medikuntza: Robert W. Holley, Har Gobind Khorana eta Marshall W. Nirenberg
- Bakea: René Cassin
Kanpo estekak
aldatu