Lehendakari

Artikulu hau orokorrean karguari buruzkoa da; bereziki Eusko Jaurlaritzakoa gaitzat duena beste hau da: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; eta Nafarroakoa: Nafarroako Gobernuko lehendakaria

Lehendakaria edo presidentea erakunde publiko nahiz pribatu bateko, enpresa bateko, elkarte bateko edo, oro har, talde bateko burua da.

Lehendakari edo presidentea, errepublika batean, estatuburu da; beste zenbait sistematan, berriz, gobernuburu da.

HitzakAldatu

Presidente (latinetik prae sedere, "aurrean eseri dena") lehendabizikoz Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioan erabili zuten eta harrezkero munduan zehar erabili dute.

Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, Eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendabiziko hitzaren hasierako zatiari -ari atzizkia gehituz sortuz zen,[1] eta, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua) edo taldetako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).

Lehendakari motakAldatu

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Jaurlaritzako lehendakaria»

1936an Eusko Jaurlaritza sortu zenez geroztik, euskaraz lehendakari titulua eman izan zaio erakunde horren buruari, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburuari.

Nafarroako Gobernuko lehendakariaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Gobernuko lehendakaria»

Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburua da, Nafarroako Foru Hobekuntza onartu zenetik. Lehendakaria 4 urterako hautatzen du Nafarroako Parlamentuak.

Errepublikako lehendakaria edo presidenteaAldatu

Errepublikak diren herrialdeetako gobernuetan, estatuburuak lehendakari edo presidente titulua du. Oro har, herritarrek hautatzen dituzte hauteskundeetan, eta parlamentuak izendatzen ditu 4-8 urte bitarterako (herrialdearen arabera). Adibidez, hala da Frantzian.

Gobernuko lehendakaria edo presidenteaAldatu

Monarkia parlamentarioa duten herrialde batzuetan, lehen ministroari Gobernuko lehendakari edo Gobernuko presidente titulua ematen zaio. Adibidez, hala da Espainian.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu