Francisco Ulazia

idazle, politikari

Francisco Ulazia Beitia (Santa Clara, Kuba, 1863-Gasteiz, 1936) mediku, kazetari, idazle eta politikari bizkaitarra, nazionalismo aurrerakoi, errepublikaren aldeko eta laikoa aldarrikatu zuen.[1]

Francisco Ulazia
Bizitza
JaiotzaSanta Clara, 1863
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaGasteiz, 1936 (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa antolatu zuen batzordea (1911ko urtarrila).

BiografiaAldatu

Medikuntza ikasketak Bartzelonan amaitu zituen eta 1892an Parisera joan zen Dermatologian espezializatzeko. 1895ean Bilbon kontsulta bat ireki zuen; aldi berean Areilza doktoreak sortutako Bilboko Ospitale Santuan ere lanean aritu zen. Hasieran Euskal-Erria elkartearen partaidea, nazionalismo laikoa aldarrikatu zuen. Bilboko zinegotzia izan zen 1904-1905 urteetan.[2] EAJn Ulazia oso kritikoa agertu da alderdian elizak duen boterearen aurrean, bereziki 1904tik 1913ra arte Gazteizko apezpikua zen José Cadena Eletak egiten zituen kritiken aurrean. 1908an Ulaziak EAJ utzi zuen.

Indalecio Prietoren eskutik Bilboko El Liberal egunkarian idazten hasi zen. 1911an, Pedro Sarasketa eta Segundo Ispizuarekin batera Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa sortu zuen. Azkatasuna aldizkaria argitaratu zuten, eta Bilboko Círculo Republicano Nacionalista Vasco zuten egoitza.[3] Alderdiak ez zuen luzaro iraun. 1912an, bestetik, Guiard eta Landetarekin Melquíades Álvarez zuzentzen zuen Alderdi Erreformistara hurbiltzen saiatu ziren. Ideiak eskuineko abertzaleen kritikak areagotu zituzten, tartean Luis Arana Goirirenak.

1930ean Frente aldizkariarekin berriro ere nazionalismoaren aukera aurrerakoi bultzatzen saiatu zen. Nolabait, Bizkaian monarkiaren aurka zeuden guztien ahotsa izan nahi zuen.

ObraAldatu

Prentsan argitaratutako kolaborazioekin eta poemekin batera, liburu batzuk plazaratu zituen:

EleberriakAldatu

  • Don Fausto (Bilbo, 1905), Arturo Kanpion hitzaurrearekin.
  • Nere Biotza (Bilbo, 1907)
  • Martinchu ta Matilde (Bilbo, 1908)
  • Las gatitas rubias (Bilbo, 1908)
  • El Caudillo (1910), euskal jatorria zuen Jaime Aguirre kriolloaren biografia[4]

Bidaia artikuluakAldatu

  • Hacia Oriente (1920)[5]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu