Georges Perec (Paris, 1936ko martxoaren 7a - Ivry-sur-Seine, 1982ko martxoaren 3a) frantziar idazlea izan zen, anitzen ustez XX. mendeko interesgarri eta irudimentsuenetako bat.[1] Oulipoko kide 1967tik aurrera, jolas moduan murriztapen formalak, literarioak edo matematikoak erabiltzen ditu bere lanetan.

Georges Perec

Bizitza
JaiotzaParisko 19. barrutia1936ko martxoaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaIvry-sur-Seine1982ko martxoaren 3a (45 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Paulette Perec (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Claude-Bernard (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, saiakeragilea, literatura-kritikaria, crossword creator (en) Itzuli, dokumentalista eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Oulipo

IMDB: nm0673007 Allocine: 2361 Allmovie: p227480
Discogs: 1518232 Find a Grave: 7661 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Georges Perec Parisen jaio zen, 1936ko martxoaren 7an. Gurasoak, Icek Peretz eta Cyrla Szulewicz, poloniar jatorriko juduak ziren, Soziologiako ikasketak egin ondoren, 1961-1978 bitartean dokumentalista izan zen CNRS edo Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunean.

1965. urtean egin zen ezagun Gauzak, 60etako istorio bat (Les Choses. Une histoire des années soixante) eleberriari esker, kontsumo-gizartearen abiapuntuan kokatzen dena. Lehenbiziko lan horrek oinarri autobiografiko nabarmena du. Jeromek eta Sylviek osatutako bikotea du protagonista; soziologia ikasitakoak dira biak, Georges Perec eta haren emazte Paulette Petras bezala; eta biak, Perec eta Petras bezala, Sfaxera doaz denboraldi bat pasatzera, Tunisiara.[2]

 
Georges Perec-en La disparition nobelaren omenez jarritako plaka "lipogramatikoa".

1967an Gizon bat lotan (Un homme qui dort) argitaratu ostean, esperimentalismora lerratu zen. Raymond Queneauk eta François Le Lionnaisek sortutako Oulipo (Ouvroir de littérature potentielle) tailerreko kide behinenetako bat izan zen. 1969an, La disparition argitaratu zuen, e bakar bat gabe idatzitako eleberria, eta 1972an haren kontrapuntua, Les revenentes, e beste bokalik erabili gabe idatzitakoa. La vie, mode d'emploi, haren lanik ezagunena eta, aditu askoren ustez, haren obraren gailurra, 1978an argitaratu zuen.[2]

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Olano Carlos, Ion. Bizitza bizitzeko eskuliburua. Berria, 2012ko maiatzak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  2. a b c d Zabala, Juan Luis. Georges Perec, hastapenetan. Berria, 2014ko ekainak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).

Kanpo estekak aldatu