1897
urte
1897. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa |
Urteak | 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1897 MDCCCXCVII |
Ab urbe condita | 2650 |
Armeniar egutegia | 1346 ԹՎ ՌՅԽԶ |
Bahá'í egutegia | 53 – 54 |
Bengaliar egutegia | 1304 |
Berber egutegia | 2847 |
Egutegi budista | 2441 |
Myanmarko egutegia | 1259 |
Bizantziar egutegia | 7405 – 7406 |
Koptoen egutegia | 1613 – 1614 |
Etiopiar egutegia | 1889 – 1890 |
Hebrear egutegia | 5657 – 5658 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1953 – 1954 |
Shaka Samvat | 1819 – 1820 |
Kali Yuga | 4998 – 4999 |
Iraniar egutegia | 1275 – 1276 |
Islamiar egutegia | 1314 – 1315 |
Japoniar egutegia | Meiji 30 (明治30年) |
Korear egutegia | 4230 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2440 |
Holozeniar egutegia | 11897 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
- Abuztuaren 8a - Cánovas del Castilloren erailketa.
- Azaroaren 24a - Argindarra iritsi zen Vianara.
Arte eta kultura aldatu
- Maiatzaren 18a - Bram Stoker idazle irlandarrak "Dracula" eleberria argitaratu zuen.
- Ekainaren 23a - Agua, azucarillos y aguardiente (euskaraz: Ura, azukre-koskorrak eta pattarra), Federico Chuecaren zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- Azaroaren 25a - La Revoltosa (euskaraz: Neska bihurria), Ruperto Chapíren musika eta José López Silva eta Carlos Fernández Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
Zientzia eta teknologia aldatu
Kirolak aldatu
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 1a - Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (h. 1988).
- Urtarrilaren 3a - Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (h. 1979).
- Urtarrilaren 3a - Marion Davies, estatubatuar aktorea (h. 1961).
- Urtarrilaren 3a - Pola Negri, poloniar-estatubatuar aktorea, zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1987).
- Urtarrilaren 6a - María Josefa Cerrato Rodríguez, Espainian albaitaritzako unibertsitate-titulua lortu zuen lehen emakumea (h. 1981).
- Urtarrilaren 10a - Joaquina Eguaras, nafarroan jaiotako andaluziar hebraista eta arabista, Granadako Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea (h. 1981).
- Urtarrilaren 11 - Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (h. 1937).
- Urtarrilaren 17a - Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (h. 1985).
- Urtarrilaren 22a - Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (h. 1968).
- Urtarrilaren 23a - Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (h. 1945).
- Urtarrilaren 28a - Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 31 - Agustin Zarrantz, Aita Polikarpo Iraizozkoa, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 1980).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 3a - Blas Fagoaga, nafar idazlea, apaiza eta Euskaltzain urgazlea (h. 1966).
- Otsailaren 4a - Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- Otsailaren 5a - Dirk Stikker, herbeheretar diplomazialari eta politikaria, NATOren 3. Idazkari orokorra (h. 1979).
- Otsailaren 6a - Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (h. 1982).
- Otsailaren 7a - Zakir Husain, Indiako 3. presidentea (h. 1969).
- Otsailaren 10a - Judith Anderson, australiar-estatubatuar antzezlea (h. 1992).
- Otsailaren 10a - John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- Otsailaren 12a - Theodor Plievier, alemaniar eleberrigilea (h. 1955).
- Otsailaren 21a - Henry Everard, Rhodesiako presidentea (h. 1980).
- Otsailaren 21a - José Daniel Lacalle, euskal herritar militarra, Espainiako Aire Ministroa (h. 1981).
- Otsailaren 24a - Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (h. 1982).
- Otsailaren 27a - Marian Anderson, estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa (h. 1993).
- Otsailaren 27a - Bernard Lyot, frantziar ingeniaria (h. 1952).
- Otsailaren 27a - Arsenio Merodio, Gallartako Txikitoa, bizkaitar palaria (h. 1981).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 1a - Shoghi Effendi, Bahá'í fedearen burua eta zaindaria (h. 1957).
- Martxoaren 1a - Llorenç Villalonga, katalanez zein gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar idazlea (h. 1980).
- Martxoaren 5a - Gunta Stölzl, alemaniar ehun diseinatzailea eta ehungilea, Bauhauseko emakumezko irakasle gutxietakoa (h. 1983).
- Martxoaren 8a - Josep Pla, kataluniar idazlea (h. 1981).
- Martxoaren 12a - Miguel Peña, gipuzkoar atleta (h. 1969).
- Martxoaren 20a - Ramon Maria Aldasoro, euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua (h. 1952).
- Martxoaren 24a - Wilhelm Reich, austriar psikiatra eta psikoanalista (h. 1957).
- Martxoaren 25a - Sweet Emma Barrett, estatubatuar jazz-kantari eta piano-jolea (h. 1983).
- Martxoaren 25a - Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (h. 1959).
- Martxoaren 27a - Alexandre Camino, lapurtar politikaria (h. 1972).
Apirila aldatu
- Apirilaren 4a - Pierre Fresnay, frantziar antzezlea (h. 1975).
- Apirilaren 9a - Maria Dolores Arbilla, gipuzkoar maistra eta euskararen sustatzailea (h. 1986).
- Apirilaren 10a - Bianca Ceva, italiar kritikari literarioa, itzultzailea eta irakaslea (h. 1982).
- Apirilaren 17a - Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (h. 1975).
- Apirilaren 19a - Jiroemon Kimura, 116 urte eta 54 egun bizi izan zen japoniarra, bere garaian momentuko munduko pertsonarik nagusiena (h. 2013).
- Apirilaren 23a - Lester Bowles Pearson, Kanadako lehen ministroa eta 1957ko Bakearen Nobel Saria (h. 1972).
- Apirilaren 24a - Benjamin Lee Whorf, estatubatuar hizkuntzalari eta suteen prebentziorako ingeniaria (h. 1941).
- Apirilaren 26a - Douglas Sirk, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1987).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 6a - Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 1968).
- Maiatzaren 8a - José María Pemán, espainiar idazle, politikari eta intelektuala (h. 1981).
- Maiatzaren 10a - Einar Gerhardsen, Norvegiako lehen ministroa (h. 1987).
- Maiatzaren 14a - Sidney Bechet, estatubatuar jazz saxofoi-jotzaile, klarinete-jotzaile eta musikagilea (h. 1959).
- Maiatzaren 17a - Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (h. 1981).
- Maiatzaren 18a - Frank Capra, italiar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1991).
- Maiatzaren 20a - Joan Iturralde, euskal apaiza (h. 1981).
- Maiatzaren 20a - Eugenia Zuffoli, italiar-espainiar aktore eta kantaria (h. 1982).
- Maiatzaren 27a - John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (h. 1967).
- Maiatzaren 30a - María Fernanda Ladrón de Guevara, espainiar aktorea (h. 1974).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 7a - George Szell, hungariar-estatubatuar orkestra-zuzendari eta musikagilea (h. 1970).
- Ekainaren 8a - José Luis Lopez de Uralde, arabar arkitekto eta hirigilea (h. 1966).
- Ekainaren 10a - Tatiana Nikolaevna Errusiakoa, Errusiako Dukesa Handia (h. 1918).
- Ekainaren 12a - Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1977).
- Ekainaren 12a - Alexander Tansman, poloniar-frantziar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea (h. 1986).
- Ekainaren 13a - Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (h. 1973).
- Ekainaren 16a - Georg Wittig, alemaniar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- Ekainaren 19a - Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- Ekainaren 20a - Miguel García, euskal atleta (h. 1921).
- Ekainaren 22a - Norbert Elias, alemaniar idazle eta soziologoa (h. 1990).
- Ekainaren 22a - Carlos Sáenz de Tejada, arabar margolari, kartelgile, figuringile eta e ilustratzailea (h. 1958).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 1a - Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (h. 1980).
- Uztailaren 3a - Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (h. 1965).
- Uztailaren 4a - Cornelis van Eesteren, holandar arkitektoa (h. 1988).
- Uztailaren 6a - Richard Krautheimer, alemaniar historialaria (h. 1994).
- Uztailaren 6a - Isaías Medina Angarita, Venezuelako presidentea (h. 1953).
- Uztailaren 9a - Jean Cassou, Euskal Herrian jaiotako frantziar idazlea (h. 1986).
- Uztailaren 10a - Manlio Brosio, italiar abokatu, diplomazialari eta politikaria, NATOren 4. Idazkari orokorra (h. 1980).
- Uztailaren 14a - Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea (h. 1964).
- Uztailaren 20a - Tadeus Reichstein, suitzar biokimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1996).
- Uztailaren 24a - Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea (1937an desagertua).
- Uztailaren 27a - Manuel de la Sota, Txanka, euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzalea (h. 1979).
- Uztailaren 30a - Karmelo Balda, gipuzkoar palaria, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehendakaria (h. 1969).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 2a - Philippe Soupault, frantziar poeta eta narratzailea (h. 1990).
- Abuztuaren 3a - Domingo Kareaga, bizkaitar futbolaria (h. 1947).
- Abuztuaren 4a - Anbara Salam Khalidi, libanoar idazle eta itzultzaile feminista, beloa kendu zuen lehen emakume arabiarra (h. 1986).
- Abuztuaren 9a - Marta Brunet, txiletar idazlea (h. 1967).
- Abuztuaren 10a - Dominique Soubelet, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (h. 1970).
- Abuztuaren 11 - Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (h. 1968).
- Abuztuaren 12a - Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (h. 1988).
- Abuztuaren 17a - Teresa Matilde Revaque, Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa (h. 1940).
- Abuztuaren 19a - Norbert Casteret, frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea (h. 1987).
- Abuztuaren 19a - Roman Vishniac, errusiar-estatubatuar argazkilaria (h. 1990).
- Abuztuaren 20a - Tarjei Vesaas, norvegiar olerkari eta eleberrigilea (h. 1970).
- Abuztuaren 26a - Yun Bo-seon, Hego Koreako presidentea (h. 1990).
- Abuztuaren 28a - Kattalin Agirre, lapurtar mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1992).
- Abuztuaren 29a - Myroslava Sopilka, ukrainar poeta eta eleberrigilea (h. 1937).
- Abuztuaren 31 - Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- Abuztuaren 31 - Fredric March, estatubatuar aktorea (h. 1975).
Iraila aldatu
- Irailaren 3a - Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1981).
- Irailaren 10a - Georges Bataille, frantziar idazlea eta pentsalaria (h. 1962).
- Irailaren 12a - Irène Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (h. 1956).
- Irailaren 18a - Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (h. 1988).
- Irailaren 20a - Arturo Barea, espainiar idazlea (h. 1957).
- Irailaren 20a - Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (h. 1967).
- Irailaren 23a - Paul Delvaux, belgikar margolari surrealista (h. 1994).
- Irailaren 23a - Walter Pidgeon, kanadar-estatubatuar aktorea (h. 1984).
- Irailaren 25a - William Faulkner, estatubatuar idazlea, 1949ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- Irailaren 26a - Paulo VI.a, Aita santua (h. 1978).
- Irailaren 28a - Carme Claramunt i Barot, Esquerra Republicana eta Estat Catalàko militantea (h. 1939).
Urria aldatu
- Urriaren 2a - Bud Abbott, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 1974).
- Urriaren 2a - Angel Olarte Arnaiz, arabar margolaria (h. 1924).
- Urriaren 3a - Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (h. 1982).
- Urriaren 3a - Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea (h. 1966).
- Urriaren 7a - Agustin Eizagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1961).
- Urriaren 7a - Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria (h. 1936).
- Urriaren 8a - Rouben Mamoulian, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1987).
- Urriaren 17a - Henry-Jacques Le Même, frantziar arkitektoa (h. 1997).
- Urriaren 23a - Hermann Maaß, erregimen naziaren aurkako erresistentzia alemaniarreko kidea (h. 1944).
- Urriaren 27a - Josep Trueta, kataluniar medikua (h. 1977).
- Urriaren 28a - Edith Head, estatubatuar jantzi-diseinugilea (h. 1981).
- Urriaren 29a - Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1945).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 9a - Ronald George Wreyford Norrish, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 1978).
- Azaroaren 9a - Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (h. 1965).
- Azaroaren 15a - Aneurin Bevan, galestar politikaria (h. 1960).
- Azaroaren 18a - Patrick Maynard Stuart Blackett, ingeles fisikaria, 1948ko Fisikako Nobel Saria (h. 1974).
- Azaroaren 24a - Lucky Luciano, italiar-estatubatuar mafiosoa, antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra (h. 1962).
- Azaroaren 29a - Pedro Vallana, euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa (h. 1980).
- Azaroaren 30a - Virginia Henderson, estatubatuar erizaina (h. 1996).
- Azaroaren 30a - Everett Hughes, estatubatuar soziologoa (h. 1983).
Abendua aldatu
- Abenduaren 3a - André Marie, Frantziako lehen ministroa (h. 1974).
- Abenduaren 3a - Kate O'Brien, irlandar idazlea (h. 1974).
- Abenduaren 4a - Jose Maria Nabatz, euskal herritar ozeanografoa (h. 1975).
- Abenduaren 11 - Sabino Bilbao, euskal herritar futbolaria (h. 1983).
- Abenduaren 14a - Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (h. 1977).
- Abenduaren 19a - Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (h. 1980).
- Abenduaren 26a - Martín Domínguez, gipuzkoar arkitektoa (h. 1970).
- Abenduaren 28a - Ivan Konev, sobietar mariskala (h. 1973).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Adolfo Gonzalez de Kareaga, Bilboko alkatea (h. 1937).
- Alberto Schommer Koch, alemaniar argazkilaria, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita (h. 1981).
- Anastasi Agerre, euskal idazlea eta sindikalista (h. 1933).
- Fermin Iturriotz, euskal apaiza, idazlea eta pedagogoa (h. 1952).
- Juan Legarreta, gipuzkoar futbolaria (h. 1978).
- Leocadio Muro, nafar margolari, dekoradore eta kartelgilea (h. 1987).
- Mariano Sáez, espainiar abokatu eta politikaria (h. 1937).
- Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa (h. 1985).
- Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (h. 1984).
- Thích Quảng Đức, vietnamdar Mahayana Budismo monjea (h. 1963).
Heriotzak aldatu
Urtarriletik ekainera aldatu
- Urtarrilaren 2a - Francisco Zabalburu, bizkaitar mezenas, finantzari, terrateniente, bibliofilo eta politikaria (j. 1826).
- Otsailaren 2a - Luisa Fernanda Borboikoa, Espainiako infanta eta Montpensierko dukesa ezkontidea (j. 1832).
- Otsailaren 13a - Gustave Den Duyts, belgikar margolari, akuarelista, pastelista, grabatzaile eta artista grafikoa (j. 1850).
- Otsailaren 19a - Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria (j. 1815).
- Otsailaren 21a - Augustine-Malvina Blanchecotte, frantziar idazlea (j. 1830).
- Martxoaren 7a - Harriet Jacobs, estatubatuar abolizionista eta idazlea (j. 1813).
- Martxoaren 15a - James Joseph Sylvester, ingeles matematikaria (j. 1814).
- Martxoaren 19a - Anton Abadia, hendaiar hizkuntzalari, astronomo eta idazlea (j. 1810).
- Martxoaren 20a - Virginia Auber Noya, espainiar idazlea eta emakumeen hezkuntzaren aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 3a - Johannes Brahms, alemaniar musikagilea (j. 1833).
- Apirilaren 12 - Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (j. 1840).
- Apirilaren 13a - Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza (j. 1830).
- Maiatzaren 4a - Sofia Karlota Bavarian, bavariar printzesa (j. 1847).
- Maiatzaren 12a - Minna Canth, finlandiar eleberrigilea (j. 1844).
- Ekainaren 1a - Fermin Matxinbarrena, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (j. 1835).
- Ekainaren 15a - Henry Box Brown, esklabotzatik alde egitea lortu zuen virginiar esklaboa (j. c. 1816).
- Ekainaren 25a - Sebastian Urra Jordan, nafar apaiz eta politikari karlista (j. 1832).
Uztailetik abendura aldatu
- Uztailaren 3a - Matilda Hays, ingeles idazlea, itzultzailea, kazetaria, editorea eta aktorea (j. 1820).
- Uztailaren 9a - Carlos Fermin Fitzcarrald, peruar kautxu-enpresari eta esploratzailea (j. 1862).
- Abuztuaren 2a - Adam Asnyk, poloniar olerkari eta antzerkigilea (j. 1838).
- Abuztuaren 8a - Jacob Burckhardt, suitzar arte eta kulturaren historialaria (j. 1818).
- Abuztuaren 8a - Antonio Cánovas del Castillo, espainiar politikaria (j. 1828).
- Abuztuaren 20a - Michele Angiolillo, italiar anarkista (j. 1871).
- Abuztuaren 24a - Sébastien Lespès, lapurtar almirantea (j. 1828).
- Abuztuaren 25a - Juan Idiarte Borda, Uruguaiko lehendakaria (j. 1844).
- Irailaren 22a - Charles-Denis Bourbaki, frantziar jenerala (j. 1816).
- Irailaren 30a - Teresa Lisieuxekoa, frantziar lekaimea, Eliza Katolikoak santu izendatua (j. 1873).
- Urriaren 8a - Alexei Savrasov, errusiar paisai-margolaria (j. 1830).
- Urriaren 9a - Jan Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1818).
- Abenduaren 7a - Salustiano Asenjo, nafar margolari eta karikaturagilea (j. 1834).
- Abenduaren 13a - Joanes Otsalde, bidarraitar bertsolaria (j. 1814).
- Abenduaren 16a - Alphonse Daudet, frantziar idazlea (j. 1840).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Marcos de Alcorta, bizkaitar konpositorea (j. 1836).