Heleta
Heleta ([heleta]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.
Heleta | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Heletako ezker-hormadun pilotalekua, Andra Mariaren eliza ondoan | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||||||||
Izen ofiziala | Hélette | ||||||||
Auzapeza | Philippe Etxepare (2008-2014) | ||||||||
Posta kodea |
64640 | ||||||||
INSEE kodea |
64259 | ||||||||
Herritarra | heletar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 18′ 30″ N, 1° 14′ 39″ W / 43.3083°N,1.2442°WKoordenatuak: 43° 18′ 30″ N, 1° 14′ 39″ W / 43.3083°N,1.2442°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 23−45 km2 | ||||||||
Garaiera | 177 – 842 metro | ||||||||
Distantzia | 24 km Donibane Garazira | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
717 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | −12,83 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 22,97 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 57,4 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,34 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,05 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,15 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 27,94 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 4,92 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Harana ibaia udalerriko lurretan (Heraitzen) jaiotzen da. Bere ibaiadar bat ere igarotzen da udalerritik, Garraldako erreka. Bestalde, Arberoa erreka (Lihurriren ibaiadarra dena), Errobiren ibaiadarra den Lakako erreka ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Baigura mendira igotzeko abiapuntua ere bada.
Udalerri mugakideakAldatu
- Aiherra iparraldean
- Lekorne (Lapurdi) ipar-mendebaldean
- Armendaritze eta Donostiri ekialdean
- Iholdi hego-ekialdean
- Irisarri hegoaldean
Etxeak eta auzoakAldatu
- Gibelherri
- Hozkaitzela
- Garreta
- Habiaga
- Zuharitz
- Xistela
- Baigura
- Plaza
EkonomiaAldatu
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gazta egiten duen kooperatiba bat badago herrian. Urtero, azaroan, ospe handia duen behorren azoka egiten da bertan.
DemografiaAldatu
XIX. mendearen erdialdean 1.200 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Heleta. Ordutik beherakada demografikoa jasan zuen, eta 1980ko hamarkadan 600 bainao gutxiago ziren. XXI. mendearen hasieran biztanle gutxi batzuk berreskuratu zituen.
Heletako biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
KulturaAldatu
Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 2009, 2010, 2011 eta 2012ko edizioak Heletan ospatu ziren.
JaiakAldatu
Heletako jaiak abuztuaren 15ean dira.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Gotorleku protohistoriko bat dago Heleta eta Lekorne artean
Heletako pilotalekua
Heletar ezagunakAldatu
- Xipri Arbelbide (1934-), euskal idazle eta kazetaria.
- Marie-Andrée Arbelbide (1936-), politikaria, udalerriko auzapeza 30 urtez izandakoa.
- Piarres Aintziart (1937-), euskal idazlea.
- Jean-Louis Larre (1962-1983), Iparretarrakeko kidea.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |