Maiatzaren 14
data
Maiatzaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamalaugarren eguna da, 135garrena bisurteetan. 231 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1610 - Nafarroako Henrike III.a (Frantziako IV.a) erregea Parisen erail zuen Ravaillac-ek.
- 1933 - Usansoloko gertaerak.
- 1937 - Sollubeko gudua amaitu zen, tropa frankisten garaipenarekin.
- 2008 - ETAk bonba-auto indartsua zartarazi zuen Legution (Araba), guardia zibil bat hilez eta koartela suntsituz.
MunduaAldatu
- 1500 - Portugalek Brasil hartu zuen agindupean.
- 1948 - Israelek independentzia aldarrikatu zuen.
- 1998 - Espainiako Barne ministerioak CESIDeko bi pertsona kargutik kendu zituen Herri Batasuneko egoitzan legez-kanpoko entzuketak egin izanagatik.
- 2006 - Etorkin ugari iritsi ziren Kanarietara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakar batean 900 afrikar iritsi ziren.
- 2010 - Espainiako justizia aginteak Baltasar Garzón epailea aldi baterako kargutik kendu zuen, frankismoko hilketak ikertzeagatik.
- 2014 - Ezezagun batzuk Katalan Herrien batasunaren ikur den Pi de les Tres Branques zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1938 - The Adventures of Robin Hood ("Robin Hooden Abenturak") filma estreinatu zen, Michael Curtiz eta William Keighleyk zuzendu eta Errol Flynn, Olivia de Havilland, Basil Rathbone eta Claude Rains aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1971 - Johnny Got His Gun ("Johnnyk bere fusila hartu zuen") filma estreinatu zen, Dalton Trumbok zuzendu eta Timothy Bottoms, Jason Robards, Donald Sutherland, Diane Varsi eta Kathy Fields aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2004 - Troy ("Troia") filma estreinatu zen, Wolfgang Petersenek zuzendu eta Brad Pitt, Eric Bana, Orlando Bloom, Rose Byrne, Peter O'Toole, Diane Kruger, Sean Bean, Brian Cox, Julie Christie eta Saffron Burrows aktoreek antzeztu zuten.
- 2009 - Iron Man ("Burdinezko Gizona") filma estreinatu zen, Jon Favreauek zuzendu eta Robert Downey, Jr., Terrence Howard, Jeff Bridges, Shaun Toub eta Gwyneth Paltrow aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 - Fish Tank ("Arrainontzia") filma estreinatu zen, Andrea Arnoldek zuzendu eta Katie Jarvis, Kierston Wareing eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1980 - Martin Zabaleta eta Passang Temba xerpa Everesteko gailurrera iritsi ziren. Munduko tontorrik altuenera heldu zen lehen euskal herritar espedizioa izan zen.
- 2010 - Debako udal pilotalekua inauguratu zen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1765 - Gabriel Mendizabal, gipuzkoar jenerala (h. 1838).
- 1839 - Paul Laffitte, Bizkaian jaiotako ekonomialari eta kazetari politikoa (h. 1909).
- 1883 - Bonifacio Iraizoz Untziti, nafar organo-jotzaile eta musikagilea (h. 1951).
- 1909 -
- Jesús Dermit, euskal txirrindularia.
- Celestino Uriarte, gipuzkoar miliziano komunista (h. 1979).
- 1924 - Betti Betelu, euskal dantzen lapurtar irakaslea (h. 1990).
- 1925 - Loleh Bellon, lapurtar antzezlea (h. 1999).
- 1943 - José Manuel Ibar Aspiazu, Urtain, gipuzkoar boxeolaria (h. 1992).
- 1954 - Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, ETAko zuzendaritzako kidea, erakundetik irten ondoren traidoretzat joa eta eraila (h. 1986).
- 1955 - Javier Bikuña, nafar futbolari-ohia.
- 1956 - Xabier Oleaga, gipuzkoar kazetaria eta AEKko sortzaileetako bat.
- 1957 - Marino Lejarreta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1970 - Mikel Zarrabeitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1971 - Asier Hernandez, gipuzkoar aktorea.
- 1975 - Martxelo Sotes, nafar telebista-aurkezle, imitatzaile eta gidoilaria eta irakaslea.
- 1977 - Javier Lara, bizkaitar toreatzailea.
- 1980 - Iosune Murillo, nafar txirrindulari eta entrenatzailea.
- 1984 -
- Beñat Sarasola, gipuzkoar olerkaria eta literaturako kritikaria.
- Sugoi Uriarte, arabar judoka.
- 1987 -
- Urko Arroyo, bizkaitar futbolaria.
- Urko Vera, bizkaitar futbolaria.
- Ibai Zabala, bizkaitar pilotaria.
- 1989 - Amaia Mendiorotz, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1316 - Karlos IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1378).
- 1553 - Margarita Frantziakoa, Margot erregina, Nafarroako erregina ezkontidea eta Frantziako erregina (h. 1615).
- 1666 - Viktor Amadeo II.a, Savoiako dukea, Siziliako erregea eta Sardiniako erregea (h. 1732).
- 1686 - Gabriel Fahrenheit, alemaniar fisikaria (h. 1736).
- 1710 - Adolfo Frederiko Suediakoa, Suediako erregea (h. 1771).
- 1727an bataiatua - Thomas Gainsborough, ingeles margolari eta diseinatzailea (h. 1788).
- 1771 - Robert Owen, galestar enpresaburu eta gizarte-ekintzailea (h. 1858).
- 1780 - Jules de Polignac, Frantziako 7. lehen ministroa (h. 1847).
- 1783 - Giuseppe Jappelli, italiar arkitekto eta ingeniaria (h. 1852).
- 1836 - Wilhelm Steinitz, austriar xake jokalaria, lehenbiziko munduko xake txapelduna (h. 1900).
- 1863 - John Charles Fields, kanadar matematikaria (h. 1932).
- 1867 - Kurt Eisner, alemaniar politikaria (h. 1919).
- 1907 - Vicente Enrique Tarancón, espainiar kardinala (h. 1994).
- 1909 - Ramon Campabadal, kataluniar futbolari eta esku huskako pilotaria (h. 1993).
- 1912 - Fernand Pouillon, frantziar arkitekto, hirigile, eraikitzaile eta idazlea (h. 1986).
- 1918 - Marie Smith Jones, Alaska hego-erdialdealdean mintzatzen zen Eyak hizkuntzaren azken hiztuna (h. 2008).
- 1920 -
- Maurits Coppieters, flandriar politikaria (h. 2005).
- Muhammed Ufqir, Marokoko armadako jenerala eta politikaria (h. 1972).
- 1922 - Franjo Tuđman, lehendabiziko Kroaziako presidentea (h. 1999).
- 1925 - Oona O'Neill, Charlie Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna (h. 1991).
- 1933 -
- Siân Phillips, galestar aktorea.
- Alfredo Silva Estrada, venezuelar olerkaria (h. 2009).
- 1943 - Jack Bruce, eskoziar musikari eta baxu-jotzailea (h. 2014).
- 1944 - George Lucas, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- 1945 - Yochanan Vollach, israeldar futbolaria.
- 1947 - Joaquín Díaz González, espainiar musikaria eta folklorista.
- 1948 - Raynald Denoueix, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea, Real Sociedadeko entrenatzailea izandakoa.
- 1950 -
- Mark Blum, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Adolfo Domínguez, espainiar jostuna.
- Eduardo Torres-Dulce, espainiar fiskala, irakaslea eta zine kritikoa.
- 1952 -
- David Byrne, eskoziar-estatubatuar abeslari, gitarra-jotzaile, musikagile, zinemagile eta aktorea.
- Robert Zemeckis, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- 1953 -
- Wim Mertens, flandriar musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria.
- Norodom Sihamoni, Kanbodiako erregea.
- 1954 - Peter J. Ratcliffe, britainiar mediku eta biologoa, 2019ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1955 - Alasdair Fraser, eskoziar biolin-jolea.
- 1959 -
- Patrick Bruel, judu jatorriko frantziar abeslari, aktore eta poker jokalaria.
- Markus Büchel, Liechtensteingo Lehen Ministroa (h. 2013).
- 1961 - Tim Roth, ingeles aktorea.
- 1962 -
- Ferran Adrià, kataluniar sukaldaria, egungo sukaldaririk onenentzat hartua.
- Jan Urban, poloniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1964 - Néstor Gorosito, argentinar futbolari ohia.
- 1966 - Mark Steifensand, ezpata modalitateko alemaniar eskrimalaria.
- 1969 - Cate Blanchett, australiar aktorea.
- 1970 - Kenichi Shimokawa, japoniar futbolari ohia.
- 1971 -
- Sofia Coppola, estatubatuar aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Oséas Reis dos Santos, brasildar futbolari ohia.
- 1979 - Macarena Olona, espainiar politikaria, Vox talde parlamentarioko idazkari nagusia eta bozeramailea.
- 1980 -
- Davy Commeyne, belgikar ziklo-krosslaria.
- Daisuke Ichikawa, japoniar futbolari ohia.
- 1983 - Amber Tamblyn, estatubatuar aktorea.
- 1984 - Mark Zuckerberg, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Facebooken sortzaileetako bat.
- 1988 - Nadine Sierra, estatubatuar sopranoa.
- 1991 - Inès Jaurena, frantziar futbolaria.
- 1993 - Miranda Cosgrove, estatubatuar aktore, abeslari eta musikagilea.
- 1996 - Martin Garrix, holandar DJ eta produktorea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1610 - Henrike III.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako erregea (j. 1553).
- 1863 - San Mixel Garikoitz, Kanboko apaiza eta euskal santua, Lestelle-Bétharramen (j. 1797).
- 1878 - José María Ybarra, Ybarrako kondea, bizkaitar enpresaburua, Sevillan (j. 1816).
- 1917 - Gabriel Roby, lapurtar margolaria, Parisen (j. 1878).
- 1968 - Rufino Arregi, gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea, Buenos Airesen (j. 1869).
- 1975 - Jesus Maria Markiegi, gipuzkoar ETAkidea, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1955).
- 1996 - José Antonio Agiriano, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1932).
- 2012 - Eñaut Larralde, euskal abeslaria eta irakaslea (j. 1909).
- 2016 - Jesús Leguina, bizkaitar legelaria, Madrilen (j. 1942).
- 2017 - Germán Yanke, bizkaitar kazetaria eta idazlea (j. 1955).
MunduaAldatu
- 392 - Valentiniano II.a, erromatar enperadorea (j. 371).
- 649 - Teodoro I.a, Aita santua.
- 964 - Joan XII.a, Aita santua (j. c. 937).
- 1643 - Luis XIII.a Frantziakoa eta II.a Nafarroakoa erregea (j. 1601).
- 1761 - Thomas Simpson, britainiar matematikaria (j. 1710).
- 1818 - Matthew Lewis, ingeles idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1775).
- 1827 - Louis Ramond de Carbonnières, frantziar politikaria eta geologoa (j. 1755).
- 1828 - Étienne-Jean Georget, frantziar psikiatra aitzindaria (j. 1795).
- 1847 - Fanny Mendelssohn, alemaniar musikagile eta piano jolea (j. 1805).
- 1881 - Maria Mazzarello, italiar lekaimea, Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea (j. 1837).
- 1893 - Ernst Kummer, alemaniar matematikaria (j. 1810).
- 1912 -
- Frederiko VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1843).
- August Strindberg, suediar idazle eta margolaria (j. 1849).
- 1925 - Henry Rider Haggard, ingeles idazlea (j. 1856).
- 1935 - Edwin Brant Frost, estatubatuar astronomoa (j. 1866).
- 1940 - Emma Goldman, lituaniar anarko-komunista eta feminista (j. 1869).
- 1943 - Henri La Fontaine, belgikar abokatua, 1913ko Bakearen Nobel Saria (j. 1854).
- 1945 - Isis Pogson, britainiar astronomo eta meteorologoa, Royal Astronomical Societyko lehen emakumea (j. 1852).
- 1954 - Heinz Guderian, alemaniar jeneral nazia (j. 1888).
- 1963 - Adriana Otaño, gipuzkoar bertsolaria (j. 1880).
- 1979 -
- José Camón Aznar, espainiar katedraduna, historialaria, idazlea eta pentsalaria (j. 1898).
- Jean Rhys, antillar idazlea (j. 1890).
- 1980 - Hugh Griffith, galestar aktorea (j. 1912).
- 1983 - Eduardo Benavente, espainiar musikaria, Paralisis Permanente taldearen liderra (j. 1962).
- 1987 - Rita Hayworth, estatubatuar aktore eta sex symbola (j. 1918).
- 1988 -
- Willem Drees, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1886).
- Ernesto Giménez Caballero, faxismoaren sustatzailea Espainian, frankismoaren aldekoa, idazlea eta enpresaria (j. 1899).
- 1991 -
- Jiang Qing, txinatar antzezle eta politikaria eta Mao Zedong-en azken emaztea (j. 1914).
- José María Rodero, espainiar antzezlea (j. 1922).
- 1995 - Christian Boehmer Anfinsen, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1916).
- 1998 -
- Mahmud Terengganukoa, Terengganuko sultana (j. 1930).
- Frank Sinatra, estatubatuar abeslaria (j. 1915).
- 2003 - Robert Stack, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- 2004 - Jesus Gil, espainiar politikaria eta Atletico Madrileko presidentea (j. 1933).
- 2006 -
- Stanley Kunitz, estatubatuar poeta (j. 1905).
- Robert Bruce Merrifield, estatubatuar kimikaria, 1984ko Kimikako Nobel Saria (j. 1921).
- 2015 - B. B. King, estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea (j. 1925).
- 2018 -
- William Vance, belgikar komikigilea (j. 1935).
- Tom Wolfe, estatubatuar idazle era kazetaria (j. 1930).
- 2019 -
- Tim Conway, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Daniel Vidart, uruguaitar antropologoa eta idazlea (j. 1920).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Garikoitz/Garikotz eta Eierne/Eiharne/Eihartze.