Uztailaren 21
Uztailaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bigarren eguna da, 203.a bisurteetan. 163 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1512 - Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
- 1978 - ETAk Antonio Garcia Caballero udaltzaina hil zuen Tolosan.
- 1983 - Errenteriako Madalen jaiak bertan behera geratu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzeko saiakerak sortutako istilu larrien ondorioz.
MunduaAldatu
- K.a. 356 - Herostratok Efesoko Artemisaren Tenpluari su eman zion, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsituz
- 1912 - Albania Turkiaren okupazioaren aurka altxatu zen.
- 1978 - ETAk bi guardia zibil hil zituen Madrilen.
- 1996 - ETAk bi bonba leherrarazi zituen Reusko aireportuko terminalean.
- 1998 - 26.795 hektarea erre ondoren, suhiltzaileek Katalunian egondako sute larri bat amatatzea lortu zuten.
- 2001 - G8 erakundearen bilera Genoan. Bileraren aurkako manifestaldietan istiluak izan ziren eta istiluetan Carlo Giuliani hil zuen carabinieri (italiar polizia) batek.
- 2007 - Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Miguel Angel Carballo fiskalaren eskaerari kasu eginez, El Jueves aldizkariaren webgunea itxiarazi zuen, El Juevesen azken aleak Espainiako Koroari irainak botatzen ziolakoan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1882 - Gratien Ademaren Zazpi Eskualherriek lehendabizikoz kantatu zen, Donibane Lohizunen.
MunduaAldatu
- 970 - Al-Azhar meskita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena.
- 2000 - Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Harrison Ford eta Michelle Pfeiffer aktoreek antzeztutako What Lies Beneath filma estreinatu zen.
- 2008 - Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2009 - Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza txirrindulariak Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi zuen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1711 - Antonio González Ruiz, nafar margolaria (h. 1788).
- 1910 - Daniel Argote, lapurtar irakaslea (h. 1944).
- 1941 - Gexan Alfaro, baxenafar idazlea eta kazetaria.
- 1947 - Jorge Camiña, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1948 -
- Angel José Gavilán, arabar delineatzaile eta politikaria, Fuentesaúcon.
- Joxantonio Ormazabal, Joxan, euskal idazlea eta itzultzailea (h. 2010).
- 1958 - Gregorio Ordoñez, Donostiako Alderdi Popularreko zinegotzia, Caracasen (h. 1995).
- 1959 - Jokin Urain, gipuzkoar idazle eta preso politikoa.
- 1968 - Julen del Val, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 - Santi Leoné, nafar historialaria.
- 1979 - Tania Llasera, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1991 - Julen Alberdi, gipuzkoar aizkolaria.
MunduaAldatu
- K.a. 356 - Alexandro Handia, Mazedoniako erregea (h. K.a. 323).
- 1414 - Sixto IV.a, Aita santua (h. 1484).
- 1515 - Filipe Neri, italiar apaiza (h. 1595).
- 1620 - Jean Picard, frantziar astronomo eta apaiza (h. 1682).
- 1667 - Cristoforo Munari, italiar margolari barrokoa (h. 1720).
- 1810 - Henri Victor Regnault, frantziar kimikaria eta fisikaria (h. 1878).
- 1825 - Práxedes Mateo Sagasta, espainiar politikaria eta presidentea (h. 1903).
- 1846 - Thorvald Bindesbøll, daniar arkitektoa (h. 1908).
- 1854 - Albert Edelfelt, finlandiar margolaria (h. 1905).
- 1858 -
- Lovis Corinth, alemaniar artista eta idazlea (h. 1925).
- Maria Kristina Austriakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1929).
- 1863 - C. Aubrey Smith, ingeles aktorea (h. 1948).
- 1885 - Jacques Feyder, belgikar zinemagilea (h. 1948).
- 1888 - Jean-Pierre Calloc'h, bretainierazko eta frantsesezko idazlea (h. 1917).
- 1893 - Hans Fallada, alemaniar idazlea (h. 1947).
- 1896 - Jean Rivier, frantziar musikagilea (h. 1987).
- 1899 -
- Hart Crane, estatubatuar poeta (h. 1932).
- Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1961).
- 1903 - Silvina Ocampo, argentinar idazlea (h. 1994).
- 1905 - Miguel Mihura, espainiar idazle, komediagile eta kazetaria (h. 1977).
- 1907 - Alec Derwent Hope, australiar poeta (h. 2000).
- 1911 - Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (h. 1980).
- 1917 -
- Margarita Michelena, mexikar idazle, itzultzaile eta kazetaria (h. 1998).
- Emilio Romero Gómez, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2003).
- 1920 -
- Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (h. 2020).
- Mohammed Dib, aljeriar idazlea (h. 2003).
- Isaac Stern, ukrainiar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 2001).
- 1923 - Rudolph Marcus, estatubatuar kimikaria, 1992ko Kimikako Nobel Saria.
- 1924 - Don Knotts, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2006).
- 1926 - Karel Reisz, ingeles zinemagilea (h. 2002).
- 1928 - John B. Keane, irlandar eleberrigile, saiakeragile eta antzerkigilea (h. 2002).
- 1930 - Javier Escrivá, espainiar idazlea (h. 1996).
- 1934 - John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (h. 2012).
- 1935 - Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- 1936 - Julio Valdeón, espainiar historialaria (h. 2009).
- 1937 - Eduard Streltsov, Pelé errusiarra, sobietar futbolaria, Errusiako garai guztietako futbolaririk onenetarikoa (h. 1990).
- 1941 -
- Diogo Freitas do Amaral, Portugalgo jarduneko lehen ministroa (h. 2019).
- Fernando Jiménez del Oso, espainiar psikiatra eta kazetaria (h. 2005).
- 1944 -
- Buchi Emecheta, nigeriar idazlea.
- John Atta-Mills, Ghanako presidentea (h. 2012).
- 1946 - Anna Freixas, kataluniar idazle feminista eta unibertsitateko irakasle ohia.
- 1947 - Jean-Pierre Bourguignon, frantziar matematikaria, geometria diferentzialean aditua.
- 1948 -
- Beppe Grillo, italiar umorista eta aktorea, bere emanaldietan politikariak eta korporazioak kritikatzeagatik ezaguna.
- Litto Nebbia, argentinar rock musikagile eta abeslaria.
- Cat Stevens, ingeles musikaria.
- Garry Trudeau, estatubatuar karikatura-egilea.
- 1950 - Ubaldo Fillol, argentinar futbol atezain ohia.
- 1951 - Robin Williams, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1953 - David Ervine, Ipar Irlandako politikaria (h. 2007).
- 1955 -
- Marcelo Bielsa, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Anthony Blake, espainiar ilusionista eta mentalista.
- Béla Tarr, hungariar film zuzendari, gidoigile eta aktorea.
- 1957 - Stefan Löfven, Suediako lehen ministroa.
- 1958 - Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (h. 2018).
- 1963 - Dorce Gamalama, indonesiar emakumezko abeslari, aktore, aurkezle eta umorista transexuala.
- 1971 - Charlotte Gainsbourg, frantziar aktore eta abeslaria.
- 1972 -
- Ai Haruna, japoniar abeslari transgeneroa.
- Catherine Ndereba, kenyar atleta, inoizko emakumezko maratoilaririk hoberenetakoa.
- 1974 - Jordi Évole, kataluniar telebista aurkezlea.
- 1976 - Jaime Murray, ingeles aktorea.
- 1978 - Josh Hartnett, estatubatuar aktorea.
- 1981 - Romeo Santos, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1983 - Eivør Pálsdóttir, faroear abeslaria.
- 1985 - Sam Hill, mendi bizikletako australiar txirrindularia, downhill espezialitatean aditua.
- 1997 - Rikako Kobayashi, japoniar futbolaria.
- 2000 - Erling Braut Håland, norvegiar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1797 - Bertrand Pelletier, lapurtar kimikari eta farmazialaria, Parisen (j. 1761).
- 1850 - Jose Maria Orbe, El Manchuelo de Ermua, gipuzkoar karlista militarra, Bordelen (j. 1776).
- 1876 - Bilintx, euskal bertsolari eta poeta erromantikoa (j. 1831)
- 1988 - Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (j. 1911).
- 1992 - José Manuel Ibar Aspiazu, Urtain, gipuzkoar boxeolaria, bere buruaz beste eginda, Madrilen (j. 1943).
- 2006 - Juliana Zubizarreta, trikiti musikako panderojole eta abeslari gipuzkoarra (j. 1910).
- 2011 - Juan Antonio Deusto, euskal herritar futbolaria (j. 1946).
- 2015 - Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (j. 1957).
MunduaAldatu
- 1425 - Emanuel II.a Paleologoa, bizantziar enperadorea (j. 1350).
- 1793 - Antoine Bruni d'Entrecasteaux, frantziar itsasgizona (j. 1737).
- 1796 -
- Robert Burns, eskoziako gaeleraz aritu zen olerkari ezagunena (j. 1759).
- Philip Carteret, britainiar itsas armadako ofiziala eta esploratzailea (j. 1733).
- 1817 - Pierre Thouvenot, frantziar jenerala (j. 1757).
- 1824 - Rama II.a, Siamgo erregea (j. 1767).
- 1919 - Gustaf Magnus Retzius, suediar anatomia-ikerlaria, neurologia modernoaren sortzaileetako bat (j. 1842).
- 1944 - Claus von Stauffenberg, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (j. 1907).
- 1960 - Massimo Bontempelli, italiar idazlea (j. 1878).
- 1967 -
- Albert John Lutuli, Apartheidaren aurka borrokatu zen hegoafrikar politikaria, 1960ko Bakearen Nobel Saria (j. c. 1898).
- Basil Rathbone, ingeles aktorea (j. 1892).
- 1970 - Galina Tiurina, errusiar matematikaria, geometria aljebraikoan espezialista (j. 1938).
- 1971 - Yrjö Väisälä, finlandiar astronomo eta fisikaria (j. 1891).
- 1972 - Jigme Dorji Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (j. 1929).
- 1981 - José Daniel Lacalle, euskal herritar militarra, Espainiako Aire Ministroa (j. 1897).
- 1985 - Alvah Bessie, estatubatuar eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria (j. 1904).
- 1994 - Pere Calders i Rossinyol, kataluniar idazle eta marrazkigilea (j. 1912).
- 1996 - Inger Jacobsen, norvegiar abeslari eta aktorea (j. 1923).
- 1998 -
- Alan Bartlett Shepard, estatubatuar astronauta (j. 1923).
- Robert Young, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 2004 - Jerrald Goldsmith, estatubatuar musikagilea (j. 1929).
- 2007 - Jesus de Polanco, espainiar enpresaburua, PRISA taldearen zuzendaria (j. 1929).
- 2010 - Luis Corvalán, txiletar politikaria (j. 1916).
- 2015 -
- E. L. Doctorow, estatubatuar eleberrigilea (j. 1931).
- Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (j. 1949).
- 2017 - Hrvoje Šarinić, Kroaziako lehen ministroa (j. 1935).
- 2020 -
- Francisco Rodríguez Adrados, espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa (j. 1922).
- Mike Slemen, ingeles errugbilaria (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Danel eta Zihara.
- Madalenak. Madalen jaien hasiera izaten da Orereta herrian (Gipuzkoan). 21ean hasi eta 25ean amaitzen dira.