Leonardo Torres Quevedo
Leonardo Torres Quevedo (Santa Cruz, Molledo, Kantabria, 1852ko abenduaren 28a - Madril, 1936ko abenduaren 18a) espainiar ingeniaria eta matematikaria izan zen. Bide Ingeniaritzako ikasketak egin ondoren, logika matematikoari eta kalkulu-metodoei buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen. Espainiako Zientzia Akademiako kide zen, eta Akademiako lehendakari ere izendatu zuten. Ekuazio aljebraiko konplexuak ebazteko kalkulagailu bat eta konplexutasun handiko xake-jokalari automata bat diseinatu zituen, besteak beste. Irrati-uhinez ere baliatu zen leherkariak urrutitik leherrarazteko. Hala eta guztiz ere, Niagarako ur-jauziak alderik alde (580 m) igarotzen duen aireko garraioa diseinatzeagatik egin zen ospetsu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.