Ireki menu nagusia

Christine Nöstlinger (Viena, Austria, 1936ko urriaren 13a – Viena, 2018ko ekainaren 28a) austriar idazlea izan zen. Batez ere, Haur eta Gazte Literaturan da ezaguna, literatura alor horretako saririk garrantzitsuenak eskuratu baitzituen: International Board on Books for Young People (IBBY) erakundeak urtero banatzen duen Hans Christian Andersen Saria (1984) eta Suediako Gobernuak ematen duen Astrid Lindgren Saria (2003). Bi sari handi horiek jaso dituen hiru idazleetako bat da Nöstlinger. Horiez gain, Alemaniako eta Austriako Haur Literaturako Sari Nazioanalak ere eskuratu zituen birritan.

Christine Nöstlinger
2012 Christine Nöstlinger (6805938102) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1936ko urriaren  13a
Herrialdea  Austria
Talde etnikoa Austriarra
Heriotza Viena2018ko ekainaren  28a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, haur literaturaren idazlea, antzerkigilea, ilustratzailea eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm0639144
www.christine-noestlinger.de

BizitzaAldatu

Nöstlinger Vienan (Austria) jaio zen 1936an. Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, artista izan nahi zuela-eta, arte grafikoak ikasi zituen Vienako Arte Ederren eskolan. Artista grafiko bezala zenbait lan egin zituen, bere senar izango zen Ernst Nöstlinger kazetaria ezagutu aurretik. Garai haietan irratian eta egunkarietan hezkuntzari buruzko gaien inguruan kolaboratzen hasi zen eta horrela jarri zen harremanetan haur liburuen egileekin eta haiek bultzatuta hasi zen idazten.

Bere lanik gehienak Haur eta Gazte Literaturakoak dira, baina telebistarako, irratirako eta egunkarietarako ere idatzi izan zuen.

Bere lehen liburua Die feuerrote Friederike (1970) izan zen, berak ilustratutakoa. 1975ean itzuli zen ingelesera Frederica Fiery tituluarekin.

Lantzen zituen gaietan haurren beharrak nagusitzen dira, joera anti-autoritarioa nabari da bere lanetan. 1989an Clij aldizkarian egindako elkarrizketa batean zioenez, haurrentzat idazten zuenean, haien alde jartzen zen, eta litekeena da pertsonaia horiek helduak baino aztiagoak direla iruditzea. [1]

Idazle austriarrak maiz hartu izan zituen gaitzat arrazismoa, bazterkeria edo auto-isolamendua.

Haurren behar edo ikuspegi horretatik idatzi izan zuenez, Nöstlingerrek landu zuen familiaren, eta bereziki amaren, irudia anitza izateaz gain, askotan negatiboa zen. Hau da, egileak amaren irudiaren alderdi gaiztoa agertu izan zuen maiz. [2] Nöstlinger berak CLIJ aldizkariak egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez, hasieran bere lanetan agertzen ziren amak gaiztoak ziren, ikaragarriak. Horren arrazoietako bere alabek umetan ama ikaragarria zela aurpegiratzen ziotela da, egileak zioenez. Baina urteek aurrera egin ahala, bere liburuetako amak maitekorrago eta atseginago bihurtzen joan ziren.[1]

SariakAldatu

  • Friedrich-Bödecker Saria. (1972)
  • Deutscher Jugendliteratur Saria, Wir pfeifen auf den Gurkenkönig lanagatik. (1973)
  • Österreichischer Staatspreis für Kinder- und Jugendliteratur (Austriako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala), Achtung! Vranek sieht ganz harmlos aus lanagatik. (1974)
  • Mildred L. Batchelder Award, Konrad oder das Kind aus der Konservenbüchse lanagatik. (1979)
  • Österreichischer Staatspreis für Kinder- und Jugendliteratur (Austriako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala), Rosa Riedl Schutzgespenst lanagatik. (1979)
  • Hans Christian Andersen Saria. (1984)
  • Nestroy-Ring Saria. (1986)
  • La vache qui lit Haur Liburuaren Zurich-eko Saria. (1990)
  • Stiftung Buchkunst Fundazioaren Erster Saria. (1993)
  • Steirische Leseeule saria, Am Montag ist alles ganz anders lanagatik. (1997)
  • Ehrenpreis des österreichischen Buchhandels für Toleranz in Denken und Handeln (Austriako Liburuaren Industriak pentsamenduaren tolerantziaren alde ematen duen saria). (1998)
  • Wildweibchen saria. (2002)
  • Astrid Lindgren Saria. (2003)
  • Österreichisches Ehrenkreuz für Wissenschaft und Kunst (Zientzia eta Artearen Austriako Domina). (2003)
  • Willy eta Helga Verlon Saria. (2009)
  • Buchpreis der Wiener Wirtschaft (Viennako Ekonomiaren Liburuaren Saria). (2010)
  • Corine Ohorezko Saria. (2011)
  • Ehrenzeichen für Verdienste um die Republik Österreich (Austriako Errepublikaren Zerbitzuen Ohorezko Saria). (2011)
  • Bruno-Kreisky Politika Liburuaren Saria, bere ibilbide osoagatik. (2011)
  • Zehn besondere Bücher zum Andersentag (Anderstang-en 10 Liburu Bereziak), Lumpenloretta lanagatik. (2011)
  • Austriako Haur Liburuaren Saria, Als mein Vater die Mutter der Anna Lachs heiraten wollte lanagatik. (2014)

LanakAldatu

Urtea Jatorrizko izenburua Euskarazko itzulpena
1970 Die feuerrote Friederike
1971 Die 3 Posträuber
1971 Die Kinder aus dem Kinderkeller
1971 Mr. Bats Meisterstück / Die total verjüngte Oma
1972 Ein Mann für Mama
1972 Wir pfeifen auf den Gurkenkönig
1972 Pit und Anja entdecken das Jahr: Der Frühling kommt
1972 Pit und Anja entdecken das Jahr: In Sommer
1972 Pit und Anja entdecken das Jahr: Jetzt ist es Herbst
1972 Pit und Anja entdecken das Jahr: Winterzeit
1973 Maikäfer flieg! Egin hegaz, koko!
1973 Simsalabim
1973 Der schwarze Mann und der große Hund
1973 Der kleine Herr greift ein
1974 Iba de gaunz oaman Kinda
1974 Achtung! Vranek sieht ganz harmlos aus
1974 Der Spatz in der Hand und die Taube auf dem Dach
1974 Gugerells Hund
1974 Ilse Janda, 14 oder Die Ilse ist weg
1975 Stundenplan
1975 Der liebe Herr Teufel Deabru jaun maitea
1975 Konrad oder Das Kind aus der Konservenbüchse Konrad edo kontserba poto batetik atera zen haurra
1975 Rüb-rüb-hurra
1976 Die verliebten Riesen / Pelinka und Satlatsch
1976 Das Leben der Tomanis
1977 Das will Jenny haben
1977 Lollipop
1977 Der kleine Jo
1978 Luki Live
1978 Andreas oder Die unteren 7 Achtel des Eisbergs
1978 Die Geschichte von der Geschichte vom Pinguin
1979 Rosa Riedl Schutzgespenst
1979 Dschi-Dsche-i-Dschunior
1980 Einer
1981 Der Denker greift ein
1981 Rosalinde hat Gedanken im Kopf Rosalindek asmoak ditu buruan
1981 Pfui Spinne!
1981 Zwei Wochen im Mai
1981 Gretchen Sackmeier
1982 Das Austauschkind Ingeles bat etxean
1982 Iba de gaunz oaman Fraun
1982 Ein Kater ist kein Sofakissen
1982 Dicke Didi, fetter Felix
1983 Anatol und die Wurschtelfrau
1983 Gretchen hat Hänschen-Kummer
1983 Jokel, Jula und Jericho Markel, Maddi eta Maluta
1983 Hugo, das Kind in den besten Jahren
1984 Jakob auf der Bohnenleiter
1984 Geschichten vom Franz Franzen gorabeherak
1984 Vogelscheuchen
1984 Prinz Ring
1984 Am Montag ist alles ganz anders
1984 Gretchen hat Hänschen-Kummer
1984 Liebe Susi! Lieber Paul! Susi maitea, Paul maitea
1984 Olfi Obermeier und der Ödipus
1984 Die grüne Warzenbraut
1985 Der Wauga
1985 Haushaltsschnecken leben länger
1985 Neues vom Franz
1985 Liebe Oma, Deine Susi Amona maitea, zure Susik
1986 Susis geheimes Tagebuch/Pauls geheimes Tagebuch
1986 Geschichten für Kinder in den besten Jahren
1986 Man nennt mich Ameisenbär
1986 Der Bohnen-Jim
1986 Der geheime Großvater
1986 Oh, du Hölle
1987 Iba den gaunz oaman Mauna
1987 Schulgeschichten vom Franz Franzen eskolako kontuak
1987 Der Hund kommt!
1988 Neue Schulgeschichten vom Franz
1988 Werter Nachwuchs! Die nie geschriebenen Briefe der Emma K., 75. 1. Teil
1988 Der neue Pinocchio
1988 Echt Susi
1988 Gretchen, mein Mädchen
1989 Sepp und Seppi
1989 Feriengeschichten vom Franz Franzen oporretako kontuak
1989 Der Zwerg im Kopf
1989 Einen Löffel für den Papa
1990 Manchmal möchte ich ein Single sein
1990 Anna und die Wut
1990 Der gefrorene Prinz
1990 Klicketick
1990 Mein Tagebuch
1990 Krankengeschichten vom Franz
1991 Liebesgeschichten vom Franz
1991 Wie ein Ei dem anderen
1991 Sowieso und überhaupt Ezta inola ere!
1991 Eine mächtige Liebe
1991 Die schwarze Mann
1991 Nagle einen Pudding an die Wand!
1992 Salut für Mama
1992 Mini und Mauz
1992 Mini trifft den Weihnachtsmann
1992 Mini fährt ans Meer
1992 Mini muss in die Schule Mini eskolara doa
1992 Mini wird zum Meier
1992 Liebe Tochter, werter Sohn. Die nie geschriebenen Briefe der Emma K., 75. 2. Teil
1992 Spürnase Jakob Nachbarkind
1992 Ein und alles
1992 Wetti & Babs
1995 Mini ist die Größte
1993 Weihnachtsgeschichten vom Franz
1993 Mini als Hausfrau
1993 Susis geheimes Tagebuch/Pauls geheimes Tagebuch
1993 Einen Vater hab ich auch
1994 Mini muss Ski fahren
1994 Mini bekommt einen Opa
1994 Management by Mama
1994 Fernsehgeschichten vom Franz
1995 Vom weißen Elefanten und den roten Luftballons
1995 Madisou
1995 Der TV-Karl
1995 Mama mia
1996 Mein Gegenteil
1996 Iba de gaunz oaman Leit
1996 Hundegeschichten vom Franz
1996 Villa Henriette
1996 Mini erlebt einen Krimi
1997 Mini ist kein Angsthase
1997 Bonsai
1998 Babygeschichten vom Franz
1999 Willi und die Angst
1999 Mini ist verliebt
2000 Opageschichten vom Franz
2001 Dani Dachs will sich wehren
2001 Dani Dachs will eine rote Kappe
2002 Fußballgeschichten vom Franz
2002 Dani Dachs holt Blumen für Mama
2002 Mini feiert Geburtstag
2003 Pferdegeschichten vom Franz
2003 Dani Dachs hat Monster-Angst
2004 Lillis Supercoup
2004 Mini greift ein!
2005 Quatschgeschichten vom Franz
2005 Mini muss ins krankenhaus
2006 Neue Fußballgeschichten vom Franz
2007 Franz auf Klassenfahrt
2007 Mini unter Verdacht
2009 Iba de gaunz oamen Leit
2009 Die Sache mit dem Gruselwusel
2009 Pudding-Pauli rührt um
2010 Lumpenloretta
2010 Pudding-Pauli deckt auf
2010 Freundschaftsgeschichten vom Franz
2011 Pudding-Pauli serviert ab
2012 Guter Drache, Böser Drache
2013 Leon pirat
2013 Leon Pirat und der Goldschatz
2013 Als mein Vater die Mutter der Anna Lachs heiraten wollte
2013 Glück ist was für Augenblicke

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz)  «Christine Nöstlinger: a favor de los niños» Clij (3): 28-33 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Las madres en la obra de Nöstlinger» Clij (92): 17-22 .

Kanpo loturakAldatu