The Beatles
The Beatles Liverpool-eko pop eta rock talde bat zen. John Lennon, Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starrek osatutako taldea historiako musika talderik influenteena dela esan ohi da[1]. Skiffle, beat eta 1950eko hamarkadako rock and rollean oinarrituz, taldea funtsezkoa izan zen pop musikaren eboluzioan, eta 1960ko hamarkadako kontrakulturan musika estilo horren eboluzio artistikoan. Askotan elementu klasikoak sartu zituzten euren musikan, pop musika zaharragoak edo grabatzeko teknika ez ohikoak modu berritzailean, eta beranduago hainbat musika estilorekin esperimentatu zuten, tartean pop baladak, indiar musika, psikodelia eta hard rocka. Iturri kultural ezberdinetatik influentziak jaso ahala, euren musikaren sofistikazio lirikoa handitzen joan zen, eta garaiko mugimendu soziokulturalei gorpuzkera eman ziotela esaten zen.
The Beatles | |
---|---|
Taldekideak | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Liverpool ![]() |
Musika mota | Rock |
Urteak | 1960 - 1970 |
Produkzioa | |
Managerra | Brian Epstein |
Taldekideak | |
John Lennon Paul McCartney George Harrison Ringo Starr | |
Lehengo taldekideak | |
Pete Best | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.beatles.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lennon-MacCartney bikote abestigileak gidatuta, The Beatlesek ospea lortu zuen Liverpool eta Hamburgeko klubetan jotzen 1960tik aurrera, Stuart Sutcliffe baxu-jotzaileak parte hartzen zuen garaian. Lennon, McCartney eta Harrisonek osatu zuten muineko hirukotea 1958tik aurrera, bateria-jotzaile ezberdinekin, tartean Pete Best, ahalik eta 1962an Starri eskatu zioten arte taldera gehitzeko. Brian Epstein managerrarekin talde profesional bilakatu ziren, eta George Martin produktoreak euren diskoak ondu zituen, Liverpooletik haratago fama eskuratuz euren lehen hit handiarekin, "Love Me Do", 1962aren amaieran. Euren famaren hazkuntzarekin fanen talde handia eskuratu zuten, "Beatlemania" izenekoa. "The Fab Four" izengoitia jaso zuten, eta Epstein eta Martini informalki "Bosgarren Beatle" izena eman zitzaien.
1964aren hasieran The Beatles nazioarteko izarrak ziren. Ameriketako Estatu Batuetara salto egin zuten, bertako pop merkatuaren "Britaniar Inbasioa" gidatuz. Lehen filma egin zuten 1964an, A Hard Day's Night dokumental faltsua. 1965tik aurrera geroz eta berritzaileagoak ziren diskoak ekoizten joan ziren, tartean Rubber Soul (1965), Revolver (1966), Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band (1967), The Beatles ("White Album" izenez ezaguna, 1968) eta Abbey Road (1969). 1968an Apple Corps sortu zuten, oraindik irekita mantentzen den multimedia enpresa bat. 1970an deseginostean, lau kideek arrakasta izan zuten solista gisa. Lennon tiro batez hil zuten 1980ko azaroan, eta Harrison birikako minbiziaren ondorioz hil zen 2001eko azaroan. McCartneyk eta Starrek oraindik kontzertuak ematen dituzten.
Historian disko gehien saldu dituen musika-taldea da, gutxienez 800 milioi mundu osoan zehar. Ameriketako Estatu Batuetan ere disko gehien saldu dituen musika taldea da, 178 milioi unitate ziurtatuekin. 1988an Rock and Roll Hall of Fameean sartu zituzten, eta 1994tik 2015era bitarte euren lau kideak indibidualki ere sartu zituzten bertan. Britainiar salmenta-zerrendatan lehen-zenbaki gehien lortu dituen musika taldea da; 2017an egindako 100 abestien zerrendan 20 zituzten. Zazpi Grammy sari lortu dituzten, Oscar sari bat eta hamabost Ivor Novello sari. Time aldizkariak XX. mendeko 100 pertsonarik garrantzitsuenen zerrendan sartu zituen.
DiskografiaAldatu
- Please Please Me (1963)
- With the Beatles (1963)
- A Hard Day's Night (1964)
- Beatles for Sale (1964)
- Help! (1965)
- Rubber Soul (1965)
- Revolver (1966)
- Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band (1967)
- Magical Mystery Tour (1967)
- The Beatles (1968)
- Yellow Submarine (1969)
- Abbey Road (1969)
- Let It Be (1970)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Nick., Hasted,. ([2011], ©2011). You really got me : the story of the Kinks. Omnibus Press ISBN 9781849386609. PMC 711051606. (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).
Kanpo estekakAldatu
- Love Me Do bideoa[Betiko hautsitako esteka]
- Birth of The Beatles filma, 1979
- Backbeat filma, 1994
- Soinu artxiboak
- Hey Jude bideoa
- A Hard Day's Night bideoa[Betiko hautsitako esteka]
- All You Need is Love bideoa
- Lucy in The Sky with Diamonds bideoa