Aureli Argemi

Aureli Argemí i Roca: (Sabadell1936) Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN) erakundearen sortzaile eta lehendakari emeritua.

Aureli Argemi
Roda de premsa, Bcn, 15 gener 2009.jpg
CIEMENeko lehendakari

1974 - 2010
← baliorik ez - Carles Riera
Bizitza
Jaiotza Sabadell, 1936 (83/84 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Sabadell
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak teologoa eta militante politikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Beneditar

1946 eta 1964 artean Montserrateko Abadian bizi izan zen; ikasle bezala, lehenik eta fraile bezala, ondoren. Erromako San Anselmo Unibertsitatean eta Parisko Institutu Katolikoan lizentziatu zen teologian. 1965 eta 1968 bitartea  Aureli Maria Escarré i Jané abadearen idazkaria izan zen Montserraten. Berekin batera deserriratu zen, frankismoko agintariak behartutakoan.

Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartu zuen eta 1974an CIEMEN sortu zuen. 1985ean utzi zuen fraide-bizitza.

1988an Europako Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia sustatu zuen.

1993an Herrien Eskubide Kolektiboen Fundazioa sortu zuen

1996an Katalanaren Aldeko Elkarteen Koordinadoraren (CAL) sortzaileetako bat izan zen. Urte berean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen; ondoren bere Jarraipen Batzordeko kide izan zen.

2005ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Plataformaren sorreran parte hartu zuen eta gaur egun, plataformaren lehendakaria da.

Europa de les Nacions aldizkaria eta Nationalia egunkari digitalaren zuzendaria da.

Hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseiluko kide da.

Kanpo estekakAldatu