Adolf Hitler (ahoskatuz: adɔlf ˈhɪtlɐ) (Braunau am Inn, Austria Garaia, Austria-Hungaria, 1889ko apirilaren 20a - Berlin, Hirugarren Reicha, 1945eko apirilaren 30a) austriar jatorriko politikari, militar eta diktadore alemaniarra izan zen, nazionalsozialismo izeneko ideologiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia.[1] 1933tik Alemaniako kantziler inperiala eta Der Führer-a -buruzagia edo gidaria- 1934tik 1945ean hil zen arte, Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, Alderdi Nazi gisa ezagunagoa, boterera eraman zuen eta erregimen totalitarioa ezarri zuen Hirugarren Reich edo Alemania nazi gisa ezagutzen den aldian.[2] 1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuenean hasi zuen Bigarren Mundu Gerra, eta gizadiaren aurkako krimen gisa gogoratzen den Holokaustoaren erruduntzat jo izan da, 11 milioi pertsona ingururen genozidioa, tartean juduak, ezinduak, homosexualak, Jehovaren lekukoak, sozialistak, komunistak eta ijitoak.[3][4]

Adolf Hitler
3. Reichspräsident

1934ko abuztuaren 2a - 1945eko apirilaren 30a
Paul von Hindenburg - Karl Donitz
Reichsstatthalter

1933ko urtarrilaren 30a - 1945eko apirilaren 30a
← baliorik ez
Reich-eko Kantziler

1933ko urtarrilaren 30a - 1945eko apirilaren 30a
Kurt von Schleicher - Joseph Goebbels

Weimar Errepublikako Reichstagko kidea



Alemania Naziko Reichstagko kidea

Bizitza
JaiotzaBraunau am Inn eta Adolf-Hitler-Geburtshaus (en) Itzuli1889ko apirilaren 20a
HerrialdeaCisleithania  (1889ko apirilaren 20a -  1918ko azaroaren 11)
 Austria  (1918ko azaroaren 12a -  1925eko apirilaren 30a)
baliorik ez  (1925eko apirilaren 30a -  1932ko otsailaren 25a)
 Alemaniar Inperioa  (1932ko otsailaren 25a -  1933ko martxoaren 15a)
 Hirugarren Reicha  (1933ko martxoaren 15a -  1945eko apirilaren 30a)
BizilekuaBerghof
Führerbunker
Barackenkasernement Oberwiesenfeld (en) Itzuli
Hitler's Munich apartment (en) Itzuli
Wolfsschanze
argentina bariloche (en) Itzuli
Kransberg Castle (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFührerbunker eta Berlin1945eko apirilaren 30a (56 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduasuizidioa: tiroa buruana
Familia
AitaAlois Hitler
AmaKlara Hitler
Ezkontidea(k)Eva Braun  (1945eko apirilaren 29a -  1945eko apirilaren 30a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Familia
LeinuaHitler family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLambach Abbey (en) Itzuli
Bundesrealgymnasium Linz Fadingerstraße (en) Itzuli
HizkuntzakAustrian German (en) Itzuli
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soldadua, margolaria, politika-idazlea, buruzagi militarra eta idazlea
Pisua72 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Linz
Viena
Munich
Berlin
Berghof
Wolfsschanze eta Führerbunker
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPaul Devrient (en) Itzuli, Georg Ritter von Schönerer, Karl Lueger, Karl Hermann Wolf, Leopold Poetsch (en) Itzuli, Dietrich Eckart, Max Erwin von Scheubner-Richter (en) Itzuli, Alfred Rosenberg, Houston Stewart Chamberlain eta Richard Wagner
Zerbitzu militarra
Adar militarraDeutsches Heer
Wehrmacht
Bavarian Army (en) Itzuli
Infanteria
Reichswehr (en) Itzuli
GraduaGefreiter (en) Itzuli
Gefreiter (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
First Battle of Ypres (en) Itzuli
Fromelleseko gudua
Sommeko gudua
Arrasko gudua (1917)
Ypresko hirugarren gudua
Udaberriko Ofentsiba
Marneko lehen gudua
Poloniaren inbasioa
Municheko Putscha
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaezezaguna
Positive Christianity (en) Itzuli
Alderdi politikoa Alemaniar Langileen Alderdia
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0386944 Rottentomatoes: celebrity/adolf_hitler_6 Allmovie: p366810 Metacritic: person/adolf-hitler
Musicbrainz: 8530d70e-778c-4eba-b08d-831d16783c03 Discogs: 223385 Allmusic: mn0000592028 Find a Grave: 4708 Edit the value on Wikidata

Hitler gutxienez bi libururen idazlea izan zen; Mein Kampf -nire borroka- eta Zweites Buch. Lehena, neurri batean, bere autobiografia eta gobernu-programa da, non bere oinarri ideologikoak erakusten dituen, bere ondare historikoa markatuko zutenak. Bigarrenak gehiago sakontzen du lehen liburuan planteatutako idei dagokienez. Bi liburuak filosofia politikokotzat hartzen dira, nahiz eta normalean Hitlerri ez zaion filosofo izendapena ematen, bere oinarri filosofikoak beste filosofo batzuek garatu zituztelako eta ariosofiaren eragina jaso zuelako.[5][6]

Bizitzaren lehen urteak

 
Alois Hitler, Adolfen aita, austriar funtzionarioaren argazkia

Haurtzaroa eta hezkuntza

Adolf Hitler 1889ko apirilaren 20an jaio zen Braunau am Inn-en, Austria-Hungariako (gaur egungo Austria) herrian, Alemaniar Inperioaren mugatik gertu. Alois Hitlerren eta bere hirugarren emazte Klara Pölzlen sei seme-alabetatik laugarrena zen. Hitlerren hiru anai-arreba —Gustav, Ida eta Otto— haurtzaroan hil ziren.[7] Etxean bizi ziren Aloisen bigarren ezkontzako seme-alabak ere: Alois Jr. eta Angela. 1892an, familia Passau-ra (Alemania) joan zen bizitzera, Alois bertako aduana administrazioan lanean hasi ondoren. Adolfek hiru urte zituen garai hartan. Ondoren Alois Linz-era (Austria) eraman zuten 1893ko apirilean, baina familiako gainerakoak Passaun geratu ziren. Han, Adolfek Bavariako behe-dialekto bereizgarria ikasi zuen, Austriako alemana baino, eta horrek markatu zuen bere hizkera bizitza osoan. Familia Austriara itzuli eta Leondingen kokatu zen 1894ko maiatzean, eta 1895eko ekainean Alois Hafeldera erretiratu zen, non baserri baten erleak hazten hasi zen. Adolf Volksschule-ra (estatuak finantzatutako lehen hezkuntzako eskola) joan zen gertuko Fischlham-en.[8]

Hafeldera joan zirenean, Adolf eskolako diziplina zorrotzari men egiteari uko egin zion, eta aita-semeen arteko gatazka biziak hasi ziren. Alois semea obeditzera behartzen saiatu zen, eta Adolf, berriz, aitak nahi zuenaren aurkakoa egiten saiatzen zen. Aloisek semea jotzen zuen, nahiz eta ama aldizkako jipoietatik babesten saiatu.[9]

Alois Hitlerren Hafeldeko nekazaritza ahaleginak ez ziren arrakastatsuak izan, eta 1897an familia Lambachera joan zen bizitzera. Zortzi urteko Adolfek abesteko eskolak hartu zituen, elizako abesbatzan abestu zuen eta apaiz izatea ere pentsatu zuen. 1898an, familia betiko itzuli zen Leondingera. Adolf sakonki hunkitu zen bere anaia gaztea Edmund 1900ean elgorriaren ondorioz hil zenean. Adolf ikasle seguru, irtenkor eta kontzientziatsu bat izatetik, bere aita eta irakasleekin etengabe borrokan ari zen mutil triste eta urrun batera aldatu zen.[10]

Austriako alemaniar asko bezala, Adolf gaztetatik hasi zen ideia nazionalista alemaniarrak garatzen. Alemaniarekiko leialtasuna besterik ez zuen adierazi, Habsburgeko monarkia gainbeherakorra eta inperio etnikoki ezberdin baten gaineko bere agintea gutxietsiz. Adolfek eta bere lagunek "Heil" agurra erabiltzen zuten, eta (Alemaniaren abestia) "Deutschlandlied" abestu Austriako ereserki inperialaren ordez. Alois 1903ko urtarrilaren 3an bat-batean hil ondoren, Adolfen errendimenduak okerrera egin zuen eskolan, eta amak alde egiteko baimena eman zion. 1904ko irailean Steyrreko Realschulen eskolan matrikulatu zen, non bere portaera eta errendimendua hobetu egin ziren. 1905ean, azken azterketa errepikatu ondoren, Adolfek eskola utzi zuen inolako asmorik gabe ikasketak jarraitzeko edo karrera bat egiteko.[11]

 
Municheko Alter Hof, Hitlerrek 1914an egindako akuarela bat.

Gaztaroa Vienan eta Munichen

1905ean Vienara joan zen artea ikasteko asmotan. Vienako Arte Ederretako Akademian bi aldiz porrot egin zuen, (1907-1908), eta zuzendariak Arkitektura Eskolan sartzeko eskaera egin behar zuela iradoki zion Hitlerri, baina ez zituen beharrezko kredentzial akademikoak, bigarren hezkuntza amaitu ez zuelako.[12] Ama bularreko minbiziaz hil ondoren 1908ko abenduan, bost urte eman zituen lan xumeak eginez eta Vienako toki ikusgarriak margotzen zein saltzen bizimodua ateratzeko.[13] Vienan egon zen bitartean, arkitektura eta musikarekiko grina gero eta handiagoa izan zuen. Horrela, Richard Wagnerren opera gogokoena zuen Lohengrin-en hamar emanaldi ikusi zituen.[14]

Vienan, Hitler lehen aldiz erretorika arrazistaren eraginpean egon zen. Karl Lueger alkatea bezalako populistek hiriko sentimendu antisemita nagusia ustiatu zuten, noizean behin alemaniar nazionalismoaren ideiak ere bultzatuz onura politikoetarako. Alemaniar nazionalismoa are zabalduagoa zegoen Mariahilf barrutian, orduan Hitler bizi zen tokian. Georg Ritter von Schönerek eragin handia izan zuen Hitlerrengan, eta Martin Luteeroekiko miresmena garatu zuen. Hitlerrek aurreiritziak sustatzen zituzten tokiko egunkariak irakurtzen zituen, eta Ekialdeko Europako juduen etorrerak gainezka egiteko kristauen beldurrak erabiltzen zituen, baita Houston Stewart Chamberlain, Charles Darwin, Friedrich Nietzsche, Gustave Le Bon eta Arthur Schopenhauer bezalako filosofo eta teorikoen pentsamenduak argitaratzen zituzten liburuxkak ere. Vienan bizi zela, Hitlerrek eslaviarren aurkako sentimendu sutsuak ere garatu zituen.[15]

Hitlerren antisemitismoaren jatorria eta garapena eztabaidagai dira oraindik. August Kubizek adiskideak esan zuen Linz utzi aurretik Hitler "antisemita baieztatua" zela. Hala ere, Brigitte Hamann historialariak dio Kubizeken baieztapena "problematikoa" dela. Hitlerrek Mein Kampf liburuan Vienan antisemita bihurtu zela zioen bitartean, bere margolanak saltzen lagundu zion Reinhold Hanischek ez zegoen ados, Hitlerrek juduekin harremanak izan zituelako Vienan bizi zen bitartean. Richard J. Evans historialariak dioenez, "historialariak oro har ados daude bere antisemitismo hiltzaile ospetsua Lehen Mundu Gerrako Alemaniaren porrotaren ondoren sortu zela, hondamendiaren azalpen paranoikoaren Compiègneko Armistizioko "bizkarreko labankada"ren ondorioz.[16]

Hitlerrek aitaren ondarearen azken zatia 1913ko maiatzean jaso zuen, eta Munichera (Alemania) joan zen bizitzera. Austria-Hungariako Inperioko armadan sartu zutenean, 1914ko otsailean Salzburgora joan zen azterketa medikoa egitera. Zerbitzurako gai ez zela erabaki zutenean, Munichera itzuli zen. Hitlerrek geroago adierazi zuen ez zuela Habsburgoko Inperioari zerbitzatu nahi, armadan arraza nahasketa zegoelako eta Austria-Hungariako kolapsoa hurbil zegoela uste zuelako.[17]

 
Hitler (eskuineko muturrean, eserita) Bavariako Armadako 16. Erregimentuko (1914–18) kideekin.

Lehen Mundu Gerra

1914ko abuztuan, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Hitler Munichen bizi zen eta borondatez sartu zen Bavariako Armadan. Bavariako agintariek 1924an egindako txosten baten arabera, Hitlerri zerbitzatzen uztea akats administratiboa izan zen ziurrenik, Austriako herritarra izanik, Austriara itzuli behar baitzuten. Bavariako Erreserba Infanteriako 16. Erregimentura (Zerrenda Erregimentuko 1. Konpainia) bidali zuten, eta Mendebaldeko Frontean aritu zen mezulari gisa Frantzian eta Belgikan, denboraren ia erdia Fournes-en-Weppes-eko erregimentuko bulego nagusian emanez, frontearen atzean.[18] 1914an, Ypreseko Lehen Guduan egon zen, eta urte hartan ausardiagatik kondekoratu zuten, Bigarren Mailako Burdin Gurutzea jasoz. Gerran zehar, bere komandante Fritz Wiedemannek salbatu zuen, Hitler eraikin erori baten hondakinetatik atera zuela su biziaren pean zegoela.[19]

Bulego nagusian lanean ari zela, Hitlerrek artelanak egiten jarraitu zuen, karikaturak eta armadako egunkari baterako argibideak marraztuz. 1916ko urrian Sommeko guduan, ezkerreko izterrean zauritu zen bidalketa-bidaiarien babeslekuan obus bat lehertu zenean. Hitlerrek ia bi hilabete eman zituen Beelitz-eko ospitalean sendatzen, eta 1917ko martxoan itzuli zen bere erregimentura. 1917ko Arrasko guduan eta Passchendaeleko guduan zuzenean parte hartu zuen. 1918ko maiatzean Zauri Beltzaren Intsignia jaso zuen.[20] Hiru hilabete geroago, 1918ko abuztuan, bere nagusia zen Hugo Gutmann teniente juduak gomendatuta Hitlerrek Lehen Mailako Burdin Gurutzea jaso zuen, Hitler bezalako "Gefreiter" mailakoei gutxitan ematen zitzaien kondekorazio hura. 1918ko urrian mostaza gas eraso batean aldi baterako itsutu zen eta Pasewalken ospitaleratu zuten.[21] Han zegoela, Hitlerrek Alemaniaren porrotaren berri izan zuen, eta berak kontatu zuenez, bigarren itsutasun aldi bat jasan zuen berria jaso ondoren.[22]

Hitlerrek Lehen Mundu Gerran izandako papera "esperientzia guztien artean handiena" bezala deskribatu zuen, eta erakutsitako ausardia bere komandanteek goraipatu egin zuten. Gerra garaiko esperientziak bere alemaniar abertzaletasuna indartu zuen, eta 1918ko azaroan Alemaniaren kapitulazioak Versaillesko Itunarekin harritu egin zuen. Gerra ahaleginaren porrotarekiko zuen atsekabeak bere ideologia moldatzen hasi zen.[23] Beste alemaniar nazionalistek bezala, “bizkarreko labankada mitoan” (Dolchstoßlegenden) sinesten zuen, zeinak zioen "zelaian garaitu gabe" alemaniar armada etxeko frontean "bizkarrean labankadaz" jo zutela buruzagi zibilek, juduek, marxistek eta borrokak amaitu zituen armistizioa sinatu zutenek, geroago "azaroko kriminalak" deitu zituztenak”.[24]

Versaillesko Itunak Alemaniak bere hainbat lurralde utzi eta Renania desmilitarizatu behar zuela xedatzen zuen. Itunak zigor ekonomikoak eta kalte-ordain handiak ezarri zizkion herrialdeari. Alemaniar askok umiliazio bidegabetzat hartu zuten ituna, eta bereziki 231. artikuluaren aurka agertu ziren, gerraren erantzule Alemania zela interpretatzen zuelako. Versaillesko Ituna eta gerraosteko Alemaniako egoera ekonomiko, sozial eta politikoa, Hitlerrek geroago erabili zituen abantaila politikoak lortzeko.[25] Frontean alderrai zebilen txakur bat hartu zuen lagun, Fuchsl, eta oso begikoa izan zuen, leial zitzaiolako. Harrezkero, bizitzan hainbat txakur izan zituen aldean lagun zintzo.[26] Gerra amaiturik, armadaren politika hezitzaile gisa jardun zuen.[27]

Nazismoaren hasiera

Gerraren ondoren, Hitler Munichera itzuli zen. Heziketa formalik eta karrera publikorik gabe, armadan jarraitu zuen. 1919ko uztailean, “inteligentziako agente” (Verbindungsmann) izendatu zuten, Reichswehr-eko “errekonozimendu unitate” baten beste soldadu batzuengan eragiteko eta Alemaniako Langileen Alderdian (DAP) infiltratzeko. 1919ko irailean DAPek egindako bilera batean, Anton Drexler alderdiko presidentea txundituta geratu zen Hitlerren hizlari trebeziekin. “Nire Esnatze Politikoa” bere liburuxkaren kopia bat eman zion, ideia nazionalistak, antikapitalistak, antisemitak eta antimarxistak zituena. Bere armadako nagusien aginduz, Hitlerrek alderdian sartzea eskatu zuen, eta astebeteren buruan 555 alderdikide bezala onartua izan zen (alderdia 500 kiderekin zenbatzen hasi zen, askoz handiagoa zela irudikatzeko).[28]

 
Hitler kamerarentzat posatzen 1930eko irailean.

Hitlerrek 1919ko irailean Adolf Gemlichi (gaur egun "Gemlichen gutuna" bezala ezagutzen dena) bidalitako gutun batean egin zuen juduei buruzko lehen adierazpen idatzia. Idatzian,Hitlerrek argudiatzen du gobernuaren helburua "juduak erabat kentzea izan behar dela, zalantzarik gabe". DAPen, Hitlerrek Dietrich Eckart ezagutu zuen, alderdiaren sortzaileetako bat eta Thule elkarte ezkutuko kidea. Eckart Hitlerren tutore bihurtu zen, harekin ideiak trukatuz eta Municheko gizarte zabal bati aurkeztuz. Erakargarritasuna handitzeko DAPek bere izena aldatu zuen “Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista” (Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei- NSDAP), gaur egun "Alderdi Nazia" bezala ezagutzen dena. Hitlerrek alderdiaren bandera diseinatu zuen, esbastika bat zirkulu zuri batean atzealde gorri batean.[29]

Hitler 1920ko martxoan armadan baja eman zioten eta alderdian lanean hasi zen denbora osoz. Alderdiaren egoitza Munichen zegoen, marxismoa ezabatzeko eta Weimarko Errepublika ahultzeko erabakitako gobernuaren aurkako alemaniar nazionalisten gune batean. 1921eko otsailean —hitzaldiak ematen oso eraginkorra zen jada—, 6.000 pertsona baino gehiagoko jendetza bati hitz egin zion. Bilera ezagutarazteko, alderdiko jarraitzailez betetako bi kamioi Munichen zehar ibili ziren esbastika banderak astinduz eta liburuxkak banatuz. Hitlerrek laster lortu zuen ospea Versaillesko Ituneko politikoen aurka, eta batez ere marxisten eta juduen aurkako bere diskurtso polemikoengatik.[30]

1921eko ekainean, Hitler eta Eckart Berlinera dirua biltzeko bidaia batean zeudela, matxinada bat piztu zen Municheko Alderdi Naziaren barruan. Batzorde exekutiboko kideek Nurenbergen egoitza zuen Alemaniako Alderdi Sozialistarekin (DSP) batu nahi zuten. Hitler uztailaren 11an itzuli zen Munichera eta dimisioa aurkeztu zuen haserre. Batzordeko kideek konturatu ziren beren pertsonaia publiko eta hizlari nagusiaren dimisioak alderdiaren amaiera ekarriko zuela. Hitlerrek iragarri zuen berriro sartuko zela Drexler ordezkatuko bazuen alderdiko presidente gisa, eta alderdiaren egoitza Munichen mantentzearen baldintzapean. Batzordeak baiezkoa eman zuen, eta uztailaren 26an itzuli zen alderdira, 3.680. kide gisa. Baina Hitlerrek aurkari batzuk izaten jarraitu zuen Alderdi Naziaren barruan. Horrela, buruzagitzan zeudenek Hermann Esser alderditik kanporatu zuten, eta Hitler alderdiaren traidore gisa erasotzen zuen panfleto baten 3.000 kopia inprimatu zituzten. Hurrengo egunetan, Hitlerrek hainbat entzuleren aurrean hitz egin zuen eta bere burua eta Esser defendatu zituen, txalo zaparrada artean. Bere estrategia arrakastatsua izan zen, eta uztailaren 29an egindako alderdiko kongresu berezi batean, alderdiko presidente gisa botere absolutua eman zioten, Drexlerren ondorengo gisa, 533ko boto alde eta bat kontra jaso zituela.[31]

Hitlerren garagardotegietako hitzaldi bortitzek publiko erregularra erakartzen hasi ziren. Demagogoa izanik, gai populistak erabiltzen trebea bihurtu zen, besteak beste, entzuleen arazo ekonomikoen errudunak ziren biktima-ahuntzak erabiliz. Hitlerrek magnetismo pertsonala eta jendetzaren psikologiaren ulermena erabili zituen bere alde jendaurrean hitz egiten zuenean. Historialariek bere erretorikak publiko handietan zuen eragin hipnotikoa zuten eragina aipatu dute, eta bere begiek talde txikietan. Alfons Heck-ek, Hitlerren Gazteriaren kide ohiak, honakoa gogoratu zuen: “Histeriara hurbiltzen zen harrotasun nazionalistaren sukar batean lehertzen ginen. Minutu luzez, biriken ozen oihu egin genuen, malkoak aurpegitik behera zerizkigula: “Garaipena Agur, Garaipena Agur Garaipena Agur!” (Sieg Heil, Sieg Heil, Sieg Heil!) Une hartatik aurrera, Adolf Hitlerrena izan nintzen gorputz eta arimaz.”[32]

Alderdi Naziaren 25 puntuko programa 1920ko otsailean aurkeztu zen. Honek ez zuen ideologia koherente bat ordezkatzen, baizik eta völkisch mugimendu pangermanikoan indarrean zeuden ideia jasoen multzo bat zen, hala nola ultranazionalismoa, Versaillesko Itunaren aurkakotasuna, kapitalismoarekiko mesfidantza eta ideia sozialista batzuk. Hitlerrentzat, alderdirik garrantzitsuena jarrera antisemita sendoa zen. Programa propaganda egiteko eta jendea alderdira erakartzeko oinarri gisa ere ikusten zuen.[33]

 
Hitlerrek 1925ean idatzi zuen Mein Kampf-en 1926-28ko edizioaren azala.

Garagardotegiko kolpea eta Landsbergeko espetxea

Mussoliniren ereduari jarraituz eta Ludendorff jeneralaren laguntzaz, Weimarko Errepublikaren kontrako altxamendu bat antolatu zuen Munichen Bürgerbräukeller garagardotegitik (1923ko azaroaren 8 eta 9rako). Bavariako gobernuaz jabetzeko saio horrek huts eginik, 5 urteko kondena jaso zuen Hitlerrek. Landsberg kartzelan emandako urtebetean, gerora nazionalsozialismoaren ideologiaren adierazle nagusia izango zen Mein Kampf (Nire borroka) obra idatzi zuen.[34]

Kartzelatik irten ondoren, alderdia antolatzeari ekin zion eta itxuraz politika moderatuagoa egin zuen. Aldi berean, zenbait industria gizonekin harremanetan hasi zen. Izan ere, 1924-1929 bitarteko urte oparoetan Alemanian ez zen Hitlerrenak ziren bezalako muturreko ideietarako leku handirik izan. 1929ko krisi ekonomikoak eragindako milioika langabetu etsiek, ordea, indar berria eman zioten alderdiari: 1928an 12 diputatu izatetik 107 izatera pasa zen 1930ean.[35]

Hirugarren Reich-a

Sakontzeko, irakurri: «Hirugarren Reich»
 
1934an, Hitler Alemaniako estatuburu bihurtu zen "Lider eta Kantziler" (Führer und Reichskanzler) tituluarekin.

1932ko urtarrilean Hitler lehendakaritzarako hautagai izan zen, Paul von Hindenburg berriro garaile irten zen hauteskundeetan. 1932ko martxoan Franz von Papenek eskuratu zuen kantzelergoa, eta SA eta SS (Schutz und Staffel, Hitlerren zaintza) legeztatu zituen, naziak beren probetxurako erabili ahal izango zituela uste baitzuen. Abenduan Hitlerren etsai politikoa zen Kurt von Schleicher jenerala kantziler izendatu zuten, baina, alderdien arteko azpilan eta negoziazioen ondoren, 1933ko urtarrilaren 30ean Hitlerri eman zitzaion kantzelergoa.[36]

Harrez gero diktadura aldia abiatu zen: alderdi komunista legez kanpo utzi zuen; 1933ko martxoan, muga gabeko aginpidea jaso zuen diputatuengandik; apirilean, Gestapo izeneko polizia politikoa sortu zuen; arraza-garbiketa programari ekin zion, juduak kontzentrazio-esparruetan sartu zituen; ekainean, alderdi nazionalsozialista alderdi bakartzat aldarrikatua izan zen.[37] 1934ko ekainaren 30an, Labana luzeen gaua deiturikoan, eskuineko aurkariak hilarazi zituen: alderdikoak (Ernst Röhm eta gainerako SAko buruzagiak, Gregor Strasser) eta alderdikoak ez zirenak (Kurt von Schleicher, Gustav von Kahr, etab.). 1934ko abuztuan, Hindenburgen heriotzaren ondorengo hauteskundeetan, alemaniarren % 90ek baietza eman zioten Hitler lehendakari eta kantzeler izendatzeari. Harrezkero Führer (buruzagi, aitzindari) deitura harturik, bere Ordena Berria ezartzeari ekin zion, gazteria, irakaskuntza, kultura eta langileria, guztiak bere mende zeuden erakundeetan antolaturik. Langabeziaren auzia armagintza eta lan publikoen bidez konpondurik, alemaniar herria bere alde jarri zuen.[38]

1936ko martxoan Versaillesko Itunean erabakitakoaren aurka, Renanian armada sartu zuen. Handik gutxira, Franco diktadoreari lagundu zion Espainiako gerran eta bere agindupeko hegazkinek Gernikako bonbardaketa burutu zuten. Ekintza hura probalekua izan zen Mundu Gerrarako. Ondoren, Versaillesko Itunari muzin eginez, arma ekoizpenari ekin zion.[39]

Bizi-eremuaren dotrinari jarraiki, Hitlerrek alemanez mintzo ziren herrialde guztiak batu nahi izan zituen. Horretarako, bai gobernuan eta bai armadan ideia horren aldeko ez zirenak kanpora bota zituen, eta armadaren aginte gorena ere bere gain hartu zuen. 1938ko martxoaren 15ean, Alemaniako tropak Austrian sartu ziren, eta Anschluss delakoa (atxikitzea, Alemaniarekin bat egitea, alegia) aldarrikatu zuten. 1938ko irailaren 30ean, Txekoslovakiako alemaniar minoria aitzakiatzat harturik, herrialde haren laurdena eman zitzaion Municheko Konferentziaren arabera. Gero, 1939ko martxoaren 15ean, Bohemia eta Moravia inbaditu zituen.[40]

Alemania Nazia

 
Hitler, Heinrich Himmler eta Viktor Lutze SAko buruak nazien agurra egiten 1934ko Nurenbergeko Rallyan.

Ekonomia eta kultura

1934ko abuztuan, Hitlerrek Reichsbank-eko presidente Hjalmar Schacht Ekonomia Ministro izendatu zuen, eta hurrengo urtean, Gerra Ekonomiako Plenipotentziario, ekonomia gerrarako prestatzeaz arduratuz. Berreraikuntza eta berrarmatzea Mefo fakturen, dirua inprimatzearen eta estatuaren etsai gisa atxilotutako pertsonen ondasunak bahitzearen bidez finantzatu ziren, juduak barne. Langabetuen kopurua sei milioitik 1932an milioi bat baino gutxiagora jaitsi zen 1936an. Hitlerrek Alemaniako historiako azpiegiturak hobetzeko kanpaina handienetako bat gainbegiratu zuen, eta horrek presak, autobideak, trenbideak eta bestelako lan zibilak eraikitzea ekarri zuen. Soldatak apur bat baxuagoak ziren 1930eko hamarkadaren erdialdean eta amaieran Weimar Errepublikako soldatekin alderatuta, eta bizitzaren kostua % 25 igo zen. Asteko batez besteko lanaldia handitu zen gerra ekonomiara igarotzean; 1939rako, batez besteko alemaniarrak astean 47 eta 50 ordu artean lan egiten zuen.[41]

Hitlerren gobernuak neurri handiko arkitektura izugarri babestu zuen. Albert Speer, Hitlerren kultura alemaniarraren berrirakurketa klasizista ezartzeko funtsezkoa izan zena, Berlinen proposatutako arkitektura-berrikuntzen arduradun izendatu zuen. Bestalde, nazio askoren boikot mehatxua izan arren, Alemaniak 1936ko Olinpiar Jokoak antolatu zituen. Hitlerrek irekiera ekitaldietan parte hartu zuen bai Garmisch-Partenkircheneko Neguko Jokoetan zein Berlingo Udako Jokoetan.[42]

Berrarmatzea eta itun berriak

1933ko otsailean Alemaniako buruzagi militarrekin izandako bilera batean, Hitlerrek "Lebensraumen konkista Ekialdean eta bere germanizazio gupidagabea" aipatu zituen atzerri politikaren azken helburu gisa. Martxoan, Bernhard Wilhelm von Bülow printzeak, Atzerri Ministerioko idazkariak, atzerri-politika handiko adierazpen bat egin zuen: Anschluss Austriarekin, 1914ko Alemaniako muga nazionalak berrezartzea, Versaillesko Itunaren araberako murrizketa militarrak errefusatzea, Afrikako antzinako kolonia alemaniarrak itzultzea eta Ekialdeko Europan eragin-eremu alemaniar bat sortzea. Hitlerri Bülowen helburuak apalegiak iruditu zitzaizkion. Hitzaldietan, bere politiken helburu baketsuak eta nazioarteko akordioen barruan lan egiteko borondatea azpimarratu zituen. 1933ko bere kabinetearen lehen bileran, Hitlerrek gastu militarra lehenetsi zuen langabezia arintzearen aurretik.[43]

Alemania 1933ko urrian erretiratu zen Nazioen Ligatik eta Armagabetzearen Mundu Konferentziatik. 1935eko urtarrilean, Saarlandeko herritarren % 90ek baino gehiagok, orduan Nazioen Ligaren administraziopean, Alemaniarekin bat egitea bozkatu zuten. Martxoan, Hitlerrek Wehrmacht-a 600.000 kidera zabalduko zela iragarri zuen — Versaillesko Itunak baimentzen zuen kopurua baino sei aldiz gehiago —, aireko indar baten garapena (Luftwaffe) eta itsas armadaren tamaina handitzea (Kriegsmarine) barne. Britainia Handiak, Frantziak, Italiak eta Nazioen Ligak gaitzetsi egin zituzten Itunaren bortxaketa haiek, baina ez zuten ezer egin hura geldiarazteko. Ekainaren 18ko Anglo-alemaniar Itsas Akordioak (AGNA) Alemaniako tonajea Errege Itsas Armadarenaren % 35era igotzea ahalbidetu zuen. Hitlerrek "bere bizitzako egunik zoriontsuena" izendatu zuen AGNA sinatzean, akordioak Mein Kampf-en iragarri zuen aliantza anglo-alemaniarraren hasiera ekartzen zuelakoan. Sinadura baino lehen, Frantziari eta Italiari ez zitzaien kontsultarik egin, Nazioen Liga zuzenean ahulduz eta Versaillesko Ituna garrantzi ezaren bidean utziz.[44]

Alemaniak berriz okupatu zuen Renaniako eremu desmilitarizatua 1936ko martxoan, Versaillesko Ituna hautsiz. Era berean, 1936ko uztailean laguntza eskaera bat jaso ondoren, Hitlerrek tropak bidali zituen Espainiara Francisco Franco eta bere talde nazionalista babesteko Espainiako Gerra Zibilean. Bestalde, Hitlerrek aliantza anglo-alemaniarra sortzeko ahaleginetan jarraitu zuen.[45] 1936ko abuztuan bere berrarmatze saioek eragindako krisi ekonomiko gero eta handiagoari erantzunez, Hitlerrek Alemania hurrengo lau urteetan gerrarako prestatzeko Lau Urteko Plana abian jartzeko agindu zion Hermann Göringi. "Judeo-Boltxevismoaren" eta nazismo alemaniarraren arteko borroka bat aurreikusten zuen planak, eta horrek, Hitlerren iritziz, berrarmatzeko ahalegin konprometitua eskatzen zuen, kostu ekonomikoak kontuan hartu gabe.[46]

1936ko urrian, Galeazzo Ciano kondeak, Mussoliniren gobernuko Kanpo Arazoetako ministroak, Alemania bisitatu zuen. Bertan, Bederatzi Puntuko Protokolo bat sinatu zuen hurbiltzearen adierazpen gisa, eta Azaroan Mussolinik "ardatz" izendatu zuen Alemania eta Italiaren arteko harremana. Azaroaren 25ean, Alemaniak Japoniarekin Itun Antikomunista sinatu zuen. Britainia Handia, Txina, Italia eta Polonia ere gonbidatu zituzten Antikomunisten Itunera, baina Italiak bakarrik sinatu zuen 1937an. Hitlerrek aliantza anglo-alemaniarraren plana bertan behera utzi zuen, britainiarren buruzagitza "desegokiari" errua egotziz. Ekialdeko gerra prestatzeko agindu zuen, 1938an hasi eta 1943an beranduenez.[47] Uste zuen Alemanian, krisi ekonomikoaren ondorioz, bizi-maila asko jaitsi zela, eta arintzeko Austria eta Txekoslovakia indarrez hartzeko helburu zuen eraso militar bat antolatu zuen. Hitlerrek ekintza azkarrak bultzatu nahi zituen, Britainia Handiak eta Frantziak arma-lasterketetan abantaila iraunkorra lortu baino lehen. 1938ko hasieran, Blomberg-Fritsch auzia zela eta, Hitlerrek politika militarraren eta atzerrikoaren aparatuaren kontrola hartu zuen, Neurath Atzerri ministroa kargutik kenduz eta bere burua Gerra ministro izendatuz. Horrela, 1938. urtetik aurrera, Hitlerrek gerrara zuzendutako kanpo politikaren erantzukizuna hartu zuen.[48]

Bigarren Mundu Gerra

Sakontzeko, irakurri: «Bigarren Mundu Gerra»

Lehen arrakasta diplomatikoak

 
Hitler eta Japoniako kanpo harremanetarako ministroa, Yōsuke Matsuoka, 1941eko martxoan Berlinen egindako bileran. Atzealdean Joachim von Ribbentrop ageri da..

Aliantza Japoniarekin

1938ko otsailean, Joachim von Ribbentrop Atzerri ministro izendatu berriaren gomendioz, Hitlerrek Sino-Alemaniako aliantza amaitu zuen Txinako Errepublikarekin, Japoniar Inperio moderno eta indartsuagoarekin aliantza bat egiteko. Hitlerrek Manchukuoko, Mantxuriako estatu txotxongilo japoniarra, alemaniarren errekonozimendua iragarri zuen, eta uko egin zien Japoniak Ozeano Barean zituen kolonia ohiei. Hitlerrek Txinara armak bidaltzeari uzteko agindu zuen, eta Txinako armadarekin lan egiten zuten ofizial alemaniar guztiak erretiratu zituen. Errepresalia gisa, Chiang Kai-shek jeneral txinatarrak Sino-Alemaniako akordio ekonomiko guztiak baliogabetu zituen, alemaniarrei Txinako material gordin asko kenduz.[49]

Austria eta Txekoslovakia

 
1938ko urria: Hitler jendetza artean autoz pasatzen Cheben, Sudetenlanden.

1938ko martxoan, Hitlerrek Austria eta Anschluss nazia bateratuko zirela iragarri zuen. Hitlerrek Sudetenland eskualdeko (Txekoslovakia) alemaniar etniari zuzendu zion bere arreta, eta bilera sekretu batzuk egin zituen Berlinen Sudeten Alderdi Alemaniarreko Konrad Henleinekin. Gizonak ados zeuden Henleinek Sudeten alemaniarrentzako autonomia handiagoa eskatuko ziola Txekoslovakiako gobernuari, aitzaki gisa alemaniarrek Txekoslovakiaren aurka egin zezaten.[50] 1938ko apirilean, Henleinek Hungariako Kanpo Arazoetako ministroari esan zion "gobernu txekiarrak eskaintzen zuena eskaintzen zuela ere, beti eskaera handiagoak mahaigaineratuko zituela... edozein modutara saboteatu nahi zuen elkar ulertzea, hori zelako Txekoslovakia azkar leherrarazteko metodo bakarra". Pribatuan, Hitlerrek garrantzirik gabekotzat jo zuen Sudeten auzia; bere benetako asmoa Txekoslovakiaren aurkako konkista gerra bat zen.[51]

Alemania inportatutako petrolioaren menpe zegoen; Txekoslovakiako auzia zela eta Britainia Handiarekin izandako liskar batek Alemaniaren petrolio-hornidura murriztu zezakeen. Irailean Hitler, Neville Chamberlain, Édouard Daladier eta Mussolini Munichen egun bateko konferentzia baten elkartu ziren, eta “Municheko Akordioa” sinatu zuten, Sudetenland barrutiak Alemaniaren esku utzi zituena. Chamberlain pozik zegoen Municheko konferentziarekin, emaitzari "bakea gure garairako" deituz, eta Hitler, berriz, haserre zegoen 1938ko gerrarako aukera galduagatik.[52] Bere ustez, britainiarrek behartutako bakea, itxurazko alemaniar eskaeren aldekoa izan arren, porrot diplomatikoa izan zen, eta horrek bultzatu zuen britainiar boterea mugatzeko asmoa, Alemaniaren ekialdeko hedapenari bidea egiteko. Goi-bileraren ondorioz, Hitler Time aldizkariak 1938ko Urteko Gizona izendatu zuen.[53]

1939ko martxoan, Hungariaren mehatxupean, Eslovakiak independentzia aldarrikatu zuen Alemaniaren babesa jasoz. Hurrengo egunean, Municheko Akordioa urratuz eta, agian, krisi ekonomikoaren sakontzearen ondorioz baliabide gehigarriak behar zirelako, Hitlerrek Wehrmacht-i Txekiako estatua inbaditzeko agindu zion, eta Pragako gaztelutik lurraldea alemaniar protektoratutzat aldarrikatu zuen.[54]

Bigarren Mundu Gerraren hasiera

1939ko irailaren 1ean Polonia inbaditu zuenean, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari. Bost astean Frantzia menderatu zuen Alemaniak, tximista-gerra izenez ezagutu zen taktika militarraz baliatuz. Estrategia hartan, tankeen eta hegazkinen egitekoa giltzarri gertatu zen. Hitlerrek Lehen Mundu Gerrako errendizio ituna izenpetu zeneko tren bagoi berberean izenpearazi zien kapitulazioa frantesei eta, jarraian, bagoia lehertzeko agindu zuen. Okupazioak iraun zuen bitartean, besteak beste, Lapurdiko kostalde guztian bunker ugari altxarazi zituen, aliatuak hortik lehorreratuko zirelakoan.

Franco espainiar agintari faxistarekin elkarrizketa bat izan zuen Hendaiako tren geltokian. Inoiz ez zen ondo argitu bilera hartan zer eztabaidatu zuten eta, gerra amaitutakoan, erregimen frankistak beti esan izan zuen Francok ezezko biribila eman ziola Hitlerren gerran sartzeko gonbitari. Aurrerago jakin da, Espainiako Ramón Serrano Súñer (batzarrean bertan izan zen) politikari frankistak berriki argitua, Francoren eskakizunak gehiegizkoak izan zirela (batez ere, Afrikako iparraldeko zenbait lurralde eskatu baitzituen laguntzaren ordainetan) eta, gainera, ordu erdiz itxaronarazi ziotela Alemaniako buruzagiari. Hura guztia, antza, gehiegi izan zen Hitlerrentzat, eta oihuka hasi omen zitzaion Espainiako diktadore berriari. Francok gutxieneko kolaborazioa agindu zion; eta esku hutsik irten batzarretik[55].

1940an, bere aspaldiko iragarpena betez (ekialdea da alemaniarrek hedatzeko duten Lebensraum edo espazio naturala), Hitlerrek Sobietar Batasunari eraso egitea erabaki zuen. Beraz, 1941ko ekainaren 22an Alemaniako armadak Sobietar Batasunaren inbasioa (Bizargorri Operazioa) hasi zuen[56]. Dena dela, historialari askoren aburuz, hura izan zen haren hondamendi eta gainbeheraren hasiera.

Hitlerrek Sobietar Batasuna denbora gutxian mendean hartzea espero zuen, eta lehenbiziko asteetan oso eremu zabalaz jabetu ziren: 1941eko iraila amaieran Leningradoren atarian zeuden. Smolensk eta Dnipropetrovsk hartu zituzten, eta abenduan Mosku ingurura iritsi ziren[56]. Baina ondoko negua XX. mendeko gorriena izan zen Errusian, eta alemaniarren armak eta uniformeak ezegokiak ziren hotzari aurre egiteko. Bitartean, Stalinek sobietar gudarosteak armaz berriz hornitu zituen. 1942ko uztailetik 1943ko otsailera iraun zuen Stalingradeko gudua erabakigarria izan zen: Armada Gorriak alemaniarrak inguratu eta hesian hartu zituen; milioi laurdenetik gora soldadu irten ezinik geratu ziren[57]. Handik aurrera, Hitlerren gudarosteek atzeraka egin zuten etengabe eta urtebete geroago, 1944ko ekainaren 6an, britainiar, kanadar eta estatubatuarrek Normandian lehorreratzea lortu zuten.

Ordurako, Alemaniako armadako ofizialik errealistenek garbi zuten hondemendia ezin saihestuzkoa zela, eta batzuk Hitler agintetik kentzeko plana prestatzen hasi ziren. 1944ko uztailaren 20an Claus von Stauffenberg koronelak bonba bat jarri zion Hitlerri, hau Ekialdeko Prusiako kuartier nagusian batzarturik zegoela. Baina Führerra onik atera zen eta, gau hartan bertan, von Stauffenberg eta honen hiru laguntzaile hilarazi zituen. Ondoko egunetan, konplotean nahasirik zeuden beste 200 lagun hil zituzten[58].

Hitlerrek azken egunak bere jauregiaren azpian berariaz eraiki zioten bunker erraldoian eman zituen, alemaniarrek bonbardaketa amaigabeak pairatu behar zituzten bitartean (Dresden egin zuten odoltsuena). Hitlerrek ez zuen inolako kapitulaziorik onartu. Horren ordez lur errearen estrategia agindu zuen (esana zuen "hondora gaitezke, baina mundu osoa eramango dugu gurekin"). Sobietarrak ingururatzen ari zitzaizkiola, bere buruaz beste egin zuen, Eva Braun emaztearekin batera. Hil aurretik, agindu zorrotzak eman zizkien hurbileko menpekoei hilotza erabat errauts zezaten.

 
Identifikatu gabeko unitate bateko gizonek hilobi komun baten ondoan belaunikatuta zeuden sobietar zibil talde bat exekutatzen .

Holokaustoa

Holokaustoa eta Alemaniaren gerra Ekialdean Hitlerrek juduak Alemaniako herriaren etsaiak zirela eta Lebensraum Alemaniaren hedapenerako beharrezkoa zela esan zuenean oinarritu ziren. Ekialdeko Europan zentratu zen hedapen horretarako, Polonia eta Sobietar Batasuna garaitzeko asmoz, gero juduak eta eslaviarrak desagerrarazteko edo hiltzeko. Plan Orokorra Ekialdean garatu zuen, eta Ekialdeko Europako eta Sobiet Batasuneko biztanleria okupatua Mendebaldeko Siberiara deportatzea eskatuz, esklabo gisa erabiltzeko edo hiltzeko. Konkistatutako lurraldeak kolono alemaniarrek edo "germanizatuek" kolonizatuko zituzten. Helburua zen plan hori gauzatzea Sobietar Batasuna konkistatu ondoren, baina honek huts egin arren, Hitlerrek planak aurrera atera zituen. Horrela, 1942ko urtarrilean juduak, eslaviarrak eta beste deportatu batzuk hiltzea erabaki zuen.[59]

 
Bergen-Belsen-eko hobi komuna, esparrua askatu ondoren, 1945eko apirilean

Genozidioa Heinrich Himmlerrek eta Reinhard Heydrichek antolatu eta gauzatu zuten. 1942ko urtarrilaren 20an Heydrichek zuzendutako Wannseeko Konferentziaren erregistroek, 15 goi-mailako nazien parte-hartzearekin, Holokaustoaren plangintza sistematikoaren froga argienak eskaintzen dituzte. Otsailaren 22an, Hitlerrek esan zuen: "gure osasuna berreskuratuko dugu juduak ezabatuz bakarrik". Era berean, 1941eko uztailean ekialdeko lurraldeetako funtzionario nagusiekin egindako bileran, Hitlerrek esan zuen eremuak azkar baketzeko modurik errazena "arraro itxura duen edonori tiro egitea" zela.[60] Hitlerrek hilketa masiboak baimentzen zituen agindu zuzenik ez den arren agertu, bere hitzaldi publikoek, jeneralei emandako aginduek eta nazien funtzionarioen egunkariek erakusten dute Europako juduen suntsipena pentsatu eta baimendu zuela.[61] Gerran zehar, Hitlerrek behin eta berriz adierazi zuen 1939ko bere profezia betetzen ari zela, hau da, mundu gerra batek judu arraza suntsitzea ekarriko zuela. Hitlerrek “Misio taldeak” (Einsatzgruppen) onartu zituen —Polonian, Baltikoan eta Sobietar Batasunean zehar hilketa eskuadroiak alemaniar armadari jarraitzen zioten — eta ondo informatuta zegoen haien jardueren inguruan. 1942ko udarako, Auschwitz kontzentrazio-esparrua handitu egin zen hilketa edo esklabotzarako deportatu gehiago hartu ahal izateko. Halaber, kontzentrazio-esparru eta satelite-esparru ugari ezarri ziren Europan zehar, hainbat soilik esterminaziora bideratu zirenak.[62]

1939 eta 1945 artean, Schutzstaffel-ek (SS), gobernu kolaborazionisten eta herrialde okupatuetako errekrutatuen laguntzarekin, gutxienez 11 milioi ez-borrokalarien heriotzaren erantzule izan ziren, sei milioi judu inguru (Europako juduen biztanleriaren bi heren ziren) eta 200.000 eta 1.500.000 ijito artean hil zituzten. Biktimak kontzentrazio eta sarraski-esparruetan zein ghettoetan hil zituzten, eta tiroketa masiboen bidez. Holokaustoaren biktima asko gas-ganberetan erail edo tirokatu zituzten, eta beste batzuk gosez edo gaixotasunez edo esklabo gisa lanean ari zirela hil ziren.[63] Juduak ezabatzeaz gain, naziek konkistatutako lurraldeetako biztanleria gosez 30 milioi pertsonatan murriztea planifikatu zuten, “Gose Plana” izeneko ekintzan. Janari hornidurak alemaniar armadari eta alemaniar zibilei bideratuko zitzaizkien. Hiriak suntsitu egingo ziren, eta lurra baso bihurtzen utziko zen edo kolono alemaniarrek berriro populatuko zuten. Gose Planak eta Generalplan Ost-ek batera, 80 milioi pertsona gosez hiltzea eragingo zuten Sobietar Batasunean. Plan hauek, partzialki beteta, heriotza gehiago eragin zituzten, eta “demozidioan” hil ziren zibil eta gerrako presoen kopurua 19,3 milioi pertsonara iritsi zen.[64]

Hitlerren politikek ia bi milioi poloniar zibil ez-judu, hiru milioi gerra-preso sobietar baino gehiago, komunistak eta beste aurkari politiko batzuk, homosexualak, desgaitasun fisiko eta mentala zutenak, Jehobaren lekukoak, adbentistak eta sindikalistak hiltzea ekarri zuten. Hitlerrek ez zuen inoiz publikoki hitz egin hilketei buruz eta badirudi ez zela inoiz kontzentrazio-esparruetara joan. Naziek arraza-higienearen kontzeptua bereganatu zuten. 1935eko irailaren 15ean, Hitlerrek bi lege aurkeztu zizkion Reichstag-i —Nurembergeko Legeak bezala ezagutzen direnak—. Legeek debekatu egin zituzten arioen eta juduen arteko sexu-harremanak eta ezkontzak, eta geroago zabaldu egin ziren "ijitoak, beltzak edo haien sasiko ondorengoak" barne hartzeko. Legeek ario ez-guztiei Alemaniako herritartasuna kendu zieten eta 45 urtetik beherako emakume ez-juduak etxe juduetan enplegatzea debekatu zuten. Hitlerren lehen eugenesia-politikek desgaitasun fisiko eta garapen-urritasuna zuten haurrak izan zituzten jomugan "Action Brandt" izeneko programa batean, eta geroago desgaitasun mental eta fisiko larriak zituzten helduentzako eutanasia-programa bat baimendu zuen, gaur egun "Aktion T4" izenekoa.[65]

 
Hitler Hegoaldeko Armada Taldearen egoitzan egindako bileran, 1942ko ekainean.

Lidergo-estiloa

Hitlerrek Alderdi Nazia autokratikoki gobernatu zuen Führerprinzip (buruzagi printzipioa) baieztatuz. Printzipioaren oinarria nagusien menpeko guztien erabateko obedientzian oinarritzen zen; horrela, gobernu-egitura piramide bat bezala ikusten zuen, eta bere burua — buruzagi hutsezina — erpinean. Alderdiko pertsonen maila ez zen hauteskunde bidez zehazten; berak zuzenean izendatuz betetzen ziren goi-karguak, eta buruzagiaren borondateari men egitea eskatzen zuen.[66] Hitlerren aginte-estiloa bere menpekoei agindu kontraesankorrak ematea zen, eta eginbeharrak eta erantzukizunak besteenekin bat egiten zuten lekuetan kokatzea, "indartsuenak lana egin zezan".[67] Horrela, Hitlerrek mesfidantza, lehia eta barne-borrokak sustatzen zituen menpekoen artean, bere boterea sendotzeko eta maximizatzeko. Kabinetea ez zuen 1938az geroztik bildu, eta ministroak beraien kabuz biltzeari uko egin zion. Hitlerrek, normalean, ez zuen idatzizko agindurik ematen; aldiz, ahoz komunikatzen zuen, edo Martin Bormann bere hurbileko lagunaren bitartez helarazten zituen. Bormannen esku utzi zituen baita bere paperak, izendapenak eta finantza pertsonalak; Bormannek bere kargua erabili zuen informazio fluxua kontrolatzeko eta Hitlerrengana iristeko.[68]

Hitlerrek beste edozein buruzagi nazionalek baino neurri handiagoan menderatu zuen bere herrialdea Bigarren Mundu Gerran. 1938an indar armatuen kontrola sendotu zuen, eta ondoren, Alemaniaren estrategia militarrari buruzko erabaki garrantzitsu guztiak hartu zituen. 1940an Norvegia, Herbehereak eta Frantziaren aurka erasoaldi arriskutsu batzuk egiteko erabakia hartu zuen, militarren aholkuen aurka, eta arrakastatsuak izan ziren. Baina Erresuma Batua gerratik ateratzeko erabili zituen estrategia diplomatiko eta militarrek porrot egin zuten.[69] Hitlerrek gerra ahaleginean sakondu zuen bere burua Armadako komandante nagusia izendatuz 1941eko abenduan; hortik aurrera, Sobietar Batasunaren aurkako gerra pertsonalki zuzendu zuen, mendebaldeko aliatuei aurre egiten zieten agintari militarrek autonomia maila bat mantentzen zuten bitartean. Hitlerren lidergoa gero eta gehiago deskonektatu zen errealitatetik, gerra Alemaniaren aurka bihurtu zen heinean, defentsarako estrategia militarrak askotan bere erabaki geldoek eta jarrera jasangaitzak hartzeko ohitura oztopatzen zutela. Hala ere, uste zuen bere lidergoak soilik lor zezakeela garaipena. Gerraren azken hilabeteetan, Hitlerrek uko egin zion bake negoziazioei, Alemaniaren suntsipenari amore ematea hobe zela pentsatuz. Militarrek ez zuten zalantzan jarri Hitlerren nagusitasuna, eta goi ofizialek, oro har, babestu eta aldarrikatu egiten zituzten haren erabakiak.[70]

Bizitza pertsonala

 
Hitler eta Eva Braun 1942an.

Familia

Hitlerrek etxeko bizitzarik gabeko gizon ezkongabe baten irudi publikoa sortu zuen, bere misio politikoari eta nazioari erabat eskainia. 1929an ezagutu zuen bere maitalea, Eva Braun, eta 1945eko apirilaren 29an ezkondu zen berarekin, biek bere buruaz beste egin baino egun bat lehenago. 1931ko irailean, bere iloba erdiak, Geli Raubalek, bere buruaz beste egin zuen Hitlerren pistolarekin Municheko bere apartamentuan. Garaikideen artean zurrumurrua zabaldu zen Gelik harreman erromantikoa zuela berarekin, eta heriotza min sakon eta iraunkor baten iturri izan zela. Paula Hitler, Hitlerren arreba gazteena eta bere gertuko familiako azken kidea, 1960ko ekainean hil zen.[71]

Erlijioari buruzko iritziak

 
Hitlerrek Ludwig Müller gotzainari eskua ematen 1930eko hamarkadan..

Hitlerrek ama katoliko praktikatzaile zen eta aita antiklerikal. Etxetik irten ondoren, Hitler ez zen berriro mezetara joan eta ez zituen sakramentuak jaso. Albert Speerrek zioen Hitler elizaren aurka kexatu zela bere kide politikoen aurrean, eta ofizialki elizatik atera ez bazen ere, ez zuela harekiko atxikimendurik izan. Gehitu zuenez, Hitlerrek uste zuen erlijio antolaturik ezean jendeak mistizismora joko zuela, eta hori atzerakoitzat irudikatzen zitzaion. Speerren arabera, Hitlerrek uste zuen Japoniako erlijio sinesmenak edo Islama erlijio egokiagoak izango zirela alemaniarrentzat kristautasuna baino, bere " apaltasun eta biguntasunagatik".[72]

Hitlerrentzat elizak eragin politiko kontserbadore garrantzitsua zuen gizartean, eta harreman estrategiko bat hartu zuen harekin, "bere berehalako helburu politikoetarako egokia" zelako. Jendaurrean, Hitlerrek sarri goraipatzen zituen ondare eta kultura kristau alemaniarra, nahiz eta juduen aurka borrokatu zuen "Jesus Ario" batengan sinesmena izan. Erretorika publiko kristau horrek bere adierazpen pribatuak gezurtatzen zituen, kristautasuna "zentzugabekeria" eta gezurretan oinarritutakoa jotzen zuelako.[73]

Osasuna

Ikerlariek iradoki dute Hitlerrek heste narritagarriaren sindromea, azaleko lesioak, taupada irregularrak, esklerosi koronarioa, Parkinsonen gaixotasuna, sifilisa, artritis zelularra, tinnitus, eta monorkitismoa izan zituela.[74]

1930eko hamarkadan, Hitlerrek dieta begetarianoa hartu zuen batez ere, haragi eta arrain guztiak saihestuz 1942tik aurrera, ekitaldi sozialetan batzuetan animalien hilketen berri ematen zuen, gonbidatuek haragia saihesteko asmoz. Martin Bormannek negutegi bat eraikiarazi zuen Berghof ondoan, Hitlerrentzat fruta eta barazki freskoen hornidura etengabea bermatzeko. Alkohola edateari utzi zion begetariano bihurtu zen garaian eta ondoren, oso noizean behin bakarrik edan zuen garagardoa edo ardoa ekitaldi sozialetan.[75] Helduaro gehienean ez zen erretzailea izan, baina asko erre zuen gaztaroan (25-40 zigarro egunean); azkenean utzi egin zuen, ohitura "diru xahutzea" zela esanez. Bere lankide hurbilak uzteko animatu zituen, ohitura hausteko gai zen edonori urrezko erloju bat eskainiz. Hitler anfetamina erabiltzen hasi zen noizean behin 1937tik aurrera, eta mendeko bihurtu zen 1942 amaieran. Speerrek anfetaminaren erabilera hau Hitlerren portaera gero eta irregularragoa eta erabakiak hartzeko gaitasun zurrunarekin lotu zuen (adibidez, erretiro militarrak gutxitan baimentzea).[76]

Ondarea

Joachim Fest historialariaren arabera, garaikide askok Hitlerren suizidioa "sorginkeria" hausten zuen gertaera batekin lotu zuten. Era berean, Albert Speerrek “Hirugarren Reich-en barruan” (Inside the Third Reich) liburuan Hitlerren suizidioaren biharamunean izandako emozioei buruz hitz egin zuen: "Orduan soilik hautsi zen sorginkeria, itzali zen magia". Hitlerrekiko jendaurreko babesa eroria zen hil zenerako, eta alemaniar gutxik dolu egin zion; Kershaw-ek dio zibil eta militar gehienak lanpetuegi zeudela herrialdearen kolapsora egokitzen edo borroketatik ihes egiten inolako interesik hartzeko. John Toland historialariaren arabera, nazismoa "burbuila bat bezala lehertu" zen bere buruzagirik gabe.[77]

Kershaw-ek Hitler "gaizkiaren politiko modernoaren gorpuzte" gisa deskribatzen du. "Historian inoiz ez da halako hondamendia —fisikoa eta morala— gizon bakar baten izenarekin lotu", gaineratzen du. Hitlerren programa politikoak mundu gerra bat ekarri zuen, Ekialdeko eta Erdialdeko Europa suntsituta eta pobretuta utziz. Alemaniak suntsipen handia jasan zuen, “Zero Ordua” (Stunde Null) bezala bereizia. Hitlerren politikek giza sufrimendua eragin zuten aurrekaririk gabeko eskalan. R. J. Rummelen arabera, erregimen Nazia izan zen genozidioan 19,3 milioi zibil eta gerrako preso hiltzearen erantzule. Horrez gain, 28,7 milioi soldadu eta zibil hil ziren Bigarren Mundu Gerrako Europako eszenatokian egindako ekintza militarren ondorioz. Bigarren Mundu Gerran hildako zibilen kopurua aurrekaririk gabekoa izan zen gerren historian. Historialariek, filosofoek eta politikariek askotan erabiltzen dute "gaizkiaren” hitza erregimen Nazia deskribatzeko. Europako herrialde askok Nazismoaren sustapena eta Holokaustoaren ukazioa kriminalizatu dituzte.[78]

Friedrich Meinecke historialariak Hitler honela deskribatu zuen "nortasunaren botere bakar eta kalkulaezinaren adibide bikainenetako bat historian zehar". Hugh Trevor-Roper historialari ingelesak "historiaren 'sinplifikatzaile izugarrien' artean, sistematikoena, historikoena, filosofikoena, eta hala ere munduak inoiz ezagutu duen konkistatzaile zakarrena, krudelena eta eskuzabaltasun gutxienekoa" bezala ikusi zuen. John M. Roberts historialariarentzat, Hitlerren porrotak Alemaniak menderatutako Europako historiaren fase baten amaiera markatu zuen. Horren ordez “Gerra Hotza” sortu zen, Estatu Batuek eta NATOko beste nazio batzuek menderatutako Mendebaldeko Blokearen eta Sobietar Batasunak menderatutako Ekialdeko Blokearen arteko konfrontazio globala. Sebastian Haffner historialariak baieztatu zuen Hitlerrik eta juduen lekualdatzerik gabe, Israelgo nazio-estatu modernoa ez litzatekeela existituko. Hitlerrik gabe, Europako eragin-esparru ohien deskolonizazioa atzeratu egingo zela dio. Gainera, Haffnerrek Alexandro Handiaz gain, Hitlerrek beste edozein pertsonaia historikok baino eragin handiagoa izan zuela aldarrikatu zuen, mundu osoko aldaketa ugari sustatu zuelako denbora-tarte nahiko laburrean.[79]

 
Hitlerren profezia-hitzaldia, 1939ko urtarrilaren 30ean.

Propagandan

Hitlerrek dokumentalak eta albistegiak erabili zituen nortasunaren kultua inspiratzeko. Propaganda film sorta batean parte hartu eta agertu zen bere ibilbide politikoan zehar, asko zinemagintza modernoaren aitzindaritzat hartzen den Leni Riefenstahl-ek zuzenduta.[80] Besteak beste Hitlerren propaganda filmetan agertu ziren:

  • “Fedearen garaipena” (Der Sieg des Glaubens, 1933)
  • “Borondatearen garaipena” (Triumph des Willens, 1935)
  • “Askatasunaren eguna. Gure Indar Armatuak” (Tag der Freiheit: Unsere Wehrmacht, 1935)
  • Olympia (1938)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Adolf Hitler: Early Years, 1889–1913» encyclopedia.ushmm.org (kontsulta data: 2024-10-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Alemania 1933: de la democracia a la dictadura» Anne Frank Website (kontsulta data: 2024-10-19).
  3. (Gaztelaniaz) «La Segunda Guerra Mundial a profundidad» encyclopedia.ushmm.org (kontsulta data: 2024-10-19).
  4. (Gaztelaniaz) «El "holocausto olvidado" perpetrado por los nazis durante la Segunda Guerra Mundial» BBC News Mundo (kontsulta data: 2024-10-19).
  5. (Gaztelaniaz) Claros, Luis Fernando Moreno. (2015-02-18). «La filosofía en brazos del nazismo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-10-19).
  6. (Gaztelaniaz) Zurro, Javier. (2014-12-20). «Las mentes que inspiraron a Hitler» elconfidencial.com (kontsulta data: 2024-10-19).
  7. (Ingelesez) Bullock, Alan. (1999). Hitler: A Study in Tyranny. 0.. New York: Konecky & Konecky., 23 or. ISBN 978-1-56852-036-..
  8. (Ingelesez) Kubizek, August. (2006). The Young Hitler I Knew.. St. Paul, MN: MBI., 92 or. ISBN 978-1-85367-694-9...
  9. (Ingelesez) Fromm, Erich. (1977). The Anatomy of Human Destructiveness. London: Penguin Books., 493-498 or. ISBN 978-0-14-004258-0...
  10. (Ingelesez) Payne, Robert. (1990). The Life and Death of Adolf Hitler.. New York: Hippocrene Books., 22 or. ISBN 978-0-88029-402-7...
  11. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company., 20 or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  12. (Ingelesez) Bullock, Alan. (1962). Hitler: A Study in Tyranny.. London: Penguin Books, 30-31 or. ISBN LCCN 63005065...
  13. (Ingelesez) Hamann, Brigitte. (2010). Hitler's Vienna: A Portrait of the Tyrant as a Young Man.. London; New York: Tauris Parke Paperbacks., 47 or. ISBN 978-1-84885-277-8...
  14. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company., 41-42 or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  15. (Ingelesez) Pinkus, Oscar. (2005). The War Aims and Strategies of Adolf Hitler.. McFarland & Company., 27 or. ISBN 978-0-7864-2054-4...
  16. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2011). "Hitler's First War, by Thomas Weber". The Globe and Mail. Phillip Crawley..
  17. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company, 49 or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  18. (Ingelesez) Weber, Thomas. (2010). Hitler's First War: Adolf Hitler, The Men of the List Regiment, and the First World War. Oxford;. New York: Oxford University Press., 12-13 or. ISBN 978-0-19-923320-5...
  19. (Ingelesez) Pearson, Drew; Allen, Robert S.. (1941). "The Washington Merry-Go-Round: Ribbentrop Kept From Hitler Warning That U.S. Would Fight".. San Francisco Chronicle., 15 or..
  20. (Ingelesez) Keegan, John. (1987). The Mask of Command: A Study of Generalship.. London: Pimlico., 238-240 or. ISBN 978-0-7126-6526-1...
  21. Sarrionandia, Joseba. (imp. 2010). Moroak gara behelaino artean?. Pamiela, 598 or. ISBN 978-84-7681-656-1. PMC 776562167. (kontsulta data: 2021-08-04).
  22. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company., 97, 102 or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  23. (Ingelesez) Weber, Thomas. (2010). "New Evidence Uncovers Hitler's Real First World War Story".. BBC History Magazine. UK: Immediate Media Company., 80 or..
  24. (Ingelesez) Hitler: 1889–1936: Hubris. New York: W. W. Norton & Company. ISBN 978-0-393-04671-7.. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company., 61-63 or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  25. (Ingelesez) Bullock, Alan. (1962). Hitler: A Study in Tyranny.. London: Penguin Books., 60 or. ISBN LCCN 63005065...
  26. (Gaztelaniaz) Barcala, Jesús García. (2016-07-07). «¿Que sucedió con los perros de Hitler?» Ciencia Histórica (kontsulta data: 2021-08-04).
  27. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography. New York: W. W. Norton & Company., 96 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  28. (Ingelesez) Mitcham, Samuel W.. (1996). Why Hitler?: The Genesis of the Nazi Reich.. Westport, Conn: Praeger., 67 or. ISBN 978-0-275-95485-7...
  29. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography.. New York: W. W. Norton & Company., 88 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  30. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography.. New York: W. W. Norton & Company., 89-92 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  31. (Ingelesez) Bullock, Alan. (1999). Hitler: A Study in Tyranny.. New York: Konecky & Konecky., 376 or. ISBN 978-1-56852-036-0...
  32. (Ingelesez) Heck, Alfons. (2001). A Child of Hitler: Germany in the Days When God Wore A Swastika.. Phoenix, AZ: Renaissance House., 23 or. ISBN 978-0-939650-44-6...
  33. (Ingelesez) Bracher, Karl Dietrich. (1970). The German Dictatorship. Translated by Jean Steinberg.. New York: Penguin Books., 115-116 or. ISBN 978-0-14-013724-8...
  34. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography.. New York: W. W. Norton & Company., 148-150 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  35. (Ingelesez) Shirer, William L.. (1960). The Rise and Fall of the Third Reich. New York: Simon & Schuster., 130 or. ISBN LCCN 60-6729...
  36. (Ingelesez) Shirer, William L.. (1960). The Rise and Fall of the Third Reich.. New York: Simon & Schuster., 477-479 or. ISBN LCCN 60-6729...
  37. (Ingelesez) "Germany: Second Revolution?". Time. 2 July 1934. Archived from the original on 17 April 2008. Retrieved 15 April 2013.. "Germany: Second Revolution?".. Time..
  38. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2003). The Coming of the Third Reich. New York: Penguin Books., 350-374 or. ISBN 978-0-14-303469-8...
  39. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2005). The Third Reich in Power.. New York: Penguin Books., 110 or. ISBN 978-0-14-303790-3...
  40. (Ingelesez) Read, Anthony. (2004). The Devil's Disciples: The Lives and Times of Hitler's Inner Circle.. London: Pimlico., 344 or. ISBN 978-0-7126-6416-5...
  41. (Ingelesez) McNab, Chris. (2009). The Third Reich.. London: Amber Books, 54-57 or. ISBN 978-1-906626-51-8...
  42. (Ingelesez) Speer, Albert. (1971). Inside the Third Reich.. New York: Avon., 118-119 or. ISBN 978-0-380-00071-5...
  43. (Ingelesez) Kershaw, Ian (. (1999). Hitler: 1889–1936:. Hubris. New York: W. W. Norton & Company., 492, 555–556, 586–587. or. ISBN 978-0-393-04671-7...
  44. (Ingelesez) Roberts, Martin. (1975). The New Barbarism – A Portrait of Europe 1900–1973.. London: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-913225-6...
  45. (Ingelesez) Messerschmidt, Manfred. (1990). "Foreign Policy and Preparation for War". In Deist, Wilhelm (ed.). Germany and the Second World War. Vol. 1.. Oxford: Clarendon Press., 630-631 or. ISBN 978-0-19-822866-0...
  46. (Ingelesez) Carr, William. (1972). Arms, Autarky and Aggression.. London: Edward Arnold., 56-57 or. ISBN 978-0-7131-5668-3...
  47. (Ingelesez) Aigner, Dietrich. (1985). "Hitler's ultimate aims – a programme of world dominion?".. In Koch, H. W. (ed.). Aspects of the Third Reich. London: MacMillan., 254 or. ISBN 978-0-312-05726-8...
  48. (Ingelesez) Messerschmidt, Manfred (. (1990). "Foreign Policy and Preparation for War". In Deist, Wilhelm (ed.). Germany and the Second World War. Vol. 1.. Oxford: Clarendon Press., 638 or. ISBN 978-0-19-822866-0...
  49. (Ingelesez) Bloch, Michael. (1992). Ribbentrop.. New York: Crown Publishing., 178-179 or. ISBN 978-0-517-59310-3...
  50. (Ingelesez) Overy, Richard. (2005). The Dictators: Hitler's Germany, Stalin's Russia.. London: Penguin Books, 425 or. ISBN 978-0-393-02030-4...
  51. (Ingelesez) Weinberg, Gerhard. (1995). "Hitler and England, 1933–1945: Pretense and Reality". Germany, Hitler, and World War II: Essays in Modern German and World History.. Cambridge University Press., 338-340 or. ISBN 978-0-521-47407-8...
  52. (Ingelesez) Kee, Robert. (1988). Munich: The Eleventh Hour.. London: Hamish Hamilton., 202-203 or. ISBN 978-0-241-12537-3...
  53. (Ingelesez) "Man of the Year".. Time.
  54. (Ingelesez) Shirer, William L.. (1960). The Rise and Fall of the Third Reich.. New York: Simon & Schuster., 448 or. ISBN LCCN 60-6729...
  55. Hendaya: Entrevista Franco-Hitler[Betiko hautsitako esteka] Forofundacionserranosuñer.es
  56. a b Invasion of the Soviet Union, June 1941 United States Holocaust Memorial Museum. Ushmm.org
  57. Battle of Stalingrad History.com
  58. Alemania rinde homenaje a los organizadores de la "Operación Valkiria" Lavanguardia.com
  59. (Ingelesez) Shirer, William L.. (1960). The Rise and Fall of the Third Reich.. New York: Simon & Schuster., 965 or. ISBN LCCN 60-6729...
  60. (Ingelesez) Naimark, Norman M.. (2002). Fires of Hatred: Ethnic Cleansing in Twentieth-Century Europe.. Cambridge, MA: Harvard University Press., 81 or. ISBN 978-0-674-00994-3...
  61. Marrus, Michael. (2000). The Holocaust in History.. Toronto: Key Porter., 37 or. ISBN 978-0-299-23404-1...
  62. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2008). The Third Reich at War.. New York: Penguin Books., 366 or. ISBN 978-0-14-311671-4...
  63. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2008). The Third Reich at War.. New York: Penguin Books., 15 or. ISBN 978-0-14-311671-4...
  64. (Ingelesez) Rummel, Rudolph. (1994). Death by Government.. New Brunswick, NJ: Transaction., 112 or. ISBN 978-1-56000-145-4...
  65. (Ingelesez) Overy, Richard. (2005). "Hitler As War Leader".. In Dear, I. C. B.; Foot, M. R. D. (eds.). Oxford Companion to World War II. Oxford: Oxford University Press., 421-425 or. ISBN ISBN 978-0-19-280670-3...
  66. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography.. New York: W. W. Norton & Company., 170, 172, 181 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  67. (Ingelesez) Speer, Albert. (1969). Inside the Third Reich. New York: Avon., 281 or. ISBN 978-0-380-00071-5...
  68. (Ingelesez) Manvell, Roger; Fraenkel, Heinrich. (2007). Heinrich Himmler: The Sinister Life of the Head of the SS and Gestapo. London; New York: Greenhill; Skyhorse., 29 or. ISBN 978-1-60239-178-9...
  69. (Ingelesez) Overy, Richard. (2005). "Hitler As War Leader".. In Dear, I. C. B.; Foot, M. R. D. (eds.). Oxford Companion to World War II. Oxford: Oxford University Press., 421-425 or. ISBN 978-0-19-280670-3...
  70. (Ingelesez) Kershaw, Ian. (2008). Hitler: A Biography.. New York: W. W. Norton & Company., 181, 395 or. ISBN 978-0-393-06757-6...
  71. (Ingelesez) Bullock, Alan. (1952). Hitler: A Study in Tyranny. .. New York: Konecky & Konecky, 563 or. ISBN 978-1-56852-036-..
  72. (Ingelesez) Conway, John S.. (1968). The Nazi Persecution of the Churches 1933–45.. London: Weidenfeld & Nicolson., 3 or. ISBN 978-0-297-76315-4...
  73. (Ingelesez) Hitler, Adolf. (2000). Hitler's Table Talk, 1941–1944. London: Enigma., 342 or. ISBN 978-1-929631-05-6...
  74. (Ingelesez) Redlich, Fritz R.. (2000). Hitler: Diagnosis of a Destructive Prophet.. New York: Oxford University Press., 119-190 or. ISBN 978-0-19-513631-9...
  75. (Ingelesez) Linge, Heinz. (1980). With Hitler to the End: The Memoirs of Adolf Hitler's Valet.. New York: Skyhorse Publishing, 38 or. ISBN 978-1-60239-804-7...
  76. (Ingelesez) Heston, Leonard L.; Heston, Renate. (1979). The Medical Casebook of Adolf Hitler: His Illnesses, Doctors, and Drugs.. New York: Stein and Day., 11-20 or. ISBN 978-0-8128-2718-7...
  77. (Ingelesez) Toland, John. (1992). Adolf Hitler.. New York: Anchor Books., 892 or. ISBN 978-0-385-42053-2...
  78. (Ingelesez) Murray, Williamson; Millett, Allan R.. (2001). A War to be Won: Fighting the Second World War.. Cambridge, MA: Belknap Press of Harvard University Press., 554 or. ISBN 978-0-674-00680-5...
  79. (Ingelesez) Haffner, Sebastian. (1979). The Meaning of Hitler.. Cambridge, MA: Harvard University Press., 100-101 or. ISBN 978-0-674-55775-8...
  80. (Ingelesez) "Leni Riefenstahl".. The Daily Telegraph, 2003. ISBN ISSN 0307-1235. OCLC 49632006...


Ikus, gainera

Kanpo estekak