Bergara

Gipuzkoako udalerria

Bergara Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 14.905 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerriaren luze-zabalera 75,97 km² izanik, Gipuzkoako udalerririk handienetarikoa da. Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...), eta, etorkinen etorrerarekin, gero eta herri kosmopolitagoa da.

Bergara
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Bergara view 0001.jpg
Bergarako ikuspegia.

Bergarako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Debagoiena
Izen ofiziala Bergara
Posta kodea 20570 eta 20578 > 20580
INE kodea 20074
Herritarra bergarar[1]
Kokapena
Koordenatuak 43° 07′ 03″ N, 2° 24′ 48″ W / 43.1175°N,2.4133°W / 43.1175; -2.4133Koordenatuak: 43° 07′ 03″ N, 2° 24′ 48″ W / 43.1175°N,2.4133°W / 43.1175; -2.4133
Azalera 75,97 km2
Garaiera 111-898 metro
Distantzia 60 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 14.905 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -44)
Dentsitatea 196,2 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 1,87
Zahartze tasa[2] % 17,79
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 45,85
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 77,55 (2011)
Genero desoreka[2] % 4,33 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 9,47 (2013)
Kultura
Euskaldunak[2] % 65,05 (2010)
Euskararen erabilera[3] % 33,8 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1268. urtea
Webgunea http://www.bergara.net

Bergara historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da, hainbat bideren lotunean baitago: izan ere, kostaldea eta Gaztelako ordokia lotzen duten bideek eta Gipuzkoa barrualdeko bideek egiten dute bat Bergaran. Duen kokaleku estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da. XIX.-XX. mendeetan industria sendoa eratu zen Bergaran, eta gaur egun oihalgintza eta metalurgia industria ugari dago bertan. Bergara fisikaren herri historiko izendatu du Europako Fisika Elkarteak, Elhuyar anaiek wolframa bertan isolatu zutelako lehendabizikoz.[4]

IzenaAldatu

Virgala-tik etor liteke l>r Erdi Aroko kontsonante aldaketarekin. Araban Virgala herria dago[5]

Geografia fisikoaAldatu

MugakAldatu

Bergarak 113 mugarri ditu.

AuzoakAldatu

Udalerrian barrena sakabanaturik dauden auzoak hauek dira:

HistoriaAldatu

HistoriaurreaAldatu

Enrike Egigurenek, Jose Migel Barandiaranek eta Telesforo Aranzadik egindako indusketa arkeologikoetan Brontze Aroko trikuharri eta tumuluak aurkitu zituzten Bergarako lurraldean. Bi gunetan izan ziren aurkikuntzak, Udala-Intxorta eremuan eta Elosu-Soraluze eremuan.

Erdi AroaAldatu

Bergara izenaren lehen aipamena 1050. urteko agiri batean azaltzen da. Bertan Sancho jaunak (Zianaren anaiak) Bergarako Ariceta inguruko lur sailak San Juan de la Peña monasterioaren esku utzi zituen[6]. 1.200 urtean Gaztelak Gipuzkoa konkistatu zuenean hiriak sortzeko prozesu bat hasi zuen eta horrela Alfontso X.a Jakitunak sortu zuen 1268 urteko uztailaren 30ean Ariznoa izeneko leku batean Villanueva de Vergara izenarekin eta Gasteizko forua eman zion[6]. Puntu estrategikoa zen Gasteiztik Deba eta Getariarako errepidean egonik garraiolari eta merkatarien topagunea baitzen. Aldi berean ahaide nagusien aurrean monarkiaren boterea aldarrikatzeko hiri indartsuak behar zituen eta 1273. urtean zergetatik salbuetsi zituen Bergarako hiritarrak. 1344 urtean Alfontso XI.ak eskualdeko kapare eta nekazariei hiriko forua eta bertako alkateaz epaituak izateko eskubidea eman zien[7].

1348. urtean Oxirondoko Santa Marina parrokia gehitu zitzaion Bergarari eta 1391. urtean Uzarragako elizatea. Bergaran ahaide nagusien arteko istiluek ere izan zuten eraginik. Ozaetarrak eta gabiriarrak ziren elkarren aurka zeuden bi leinuak. 1497an Errege Katolikoak "los hacedores de los paños de Vergara"-ren ordenantzak berretsi zituzten, ordukoa da gutxienez Bergarako ehungintzaren tradizioa. Bergararren ezizenetako bat "mahoneroak" da[8].

Aro ModernoaAldatu

XVI. mendean Bergara handitu egin zen. Bidekurutzeta eta Masterrekako errebalak sortu ziren eta suteen beldurrez 1518an egurrezko etxeak eraitsi eta karez eta harriz berreraiki zituzten herritarrek. Astean hiru egunetan gariaren azoka egiten zen eta horren inguruan ostatu, aterpetxe eta gainerako negozio ugari ireki ziren herrian, hala nola, okindegiak, tabernak, dendak... Burdingintza ere abiatu zen eta arma zuriak eta suzko armak egiten hasi ziren. 1565 urtean Ondartzako kontadoreak Trinitateko komentua fundatu zuen eta mendearen amaiera aldera Jesuiten ikastetxea eraiki zen. Herriko dorretxe eta jauregi esanguratsuenak XVI. mendean eraiki ziren, Ondartza, Olaso, Arrese, Ozaeta, Egino-Mallea...

XVII. mendean herriko eraikin aipagarrienak altxatu ziren. Udaletxea Jesuiten ikastetxearen aurrean, eta San Pedro eta Santa Marina elizak. 1629an Antzuola herritik banandu zen, Felipe III.ari 5.000 dukat eman ondoren[9]. Uzarraga ere Antzuolaren barnean gelditu zen[6].

XVIII. mendean Karlos III.ak Jesuitak erbesteratu ondoren hauen ikastetxea hutsik gelditu zen. 1764an "Euskalerriaren Adiskideen Elkartea" sortu zuten herrian, tartean Xabier Munibe Peñafloridako Kondea zegoela. Elkarte honek hartu zuen ordura arte jesuitek zeukaten ikastetxea. 1776an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak "Bergarako Errege Mintegia" sortu zuen, irakaskuntza eta ikerketa bultzatzeko asmoz[10]. 1799an Mariaren Lagundiak neskatilentzako ikastetxea sortu zuen Espoloian.

XIX. mendea eta XX. hasieraAldatu

Karlistadak eragin handia izan zuen herrian eta 1839ko abuztuaren 31n bertan gertatutako "Bergarako besarkada"ren bidez sinbolizatu zuten Lehen Gerra Karlistaren amaiera. 1846an industrializazioaren erakusle gisa eta >Bergaran hain errotua zegoen ehungintza oinarri hartuz San Antonioko Algodonera (Fábrica de Hilados y Tejidos sortzez eta geroago, Algodonera San Antonio S.A. izango zena) sortu zuten, San Antonio auzoan. Espoloia urbanizatu egin zen eta Bidekurutzetak San Antonio auzoarekin bat egin zuen. Garai hartan Bergarak 4.500 zituen, herri handia zen, konparazio batera Bilbok 15.000 zituen eta Donostiak 13.000 biztanle[11].

Bestalde epaitegi barrutiko buru izendatua izan zen Bergara eta Ariznoa plazan ezarri ziren epaitegia eta kartzela. Kartzela horretan exekutatu zuten, herriko epaitegitik pasa ondoren, Michele Angiolillo, Canovas del Castillo hil zuen anarkista italiarra 1897. urtean. 1888an trena iritsi zen Bergarara, Ferrocarriles Vascongados konpainiaren Durango-Zumarraga linearen barruan. 1919ko irailaren 3an, Anglo-Vasco-Navarro konpainiak Bergara-Gasteiz linea abiarazi zuen, Anglo-Vasco-Navarro burdinbidearen iparraldeko zatia. Mekolalden zegoen bi trenbideen arteko elkargunea.

XX. mendearen hasieran Labe Garaiak sortu zituzten, Arrasateko "Union Cerrajera"rekin batera.

1927an Angiozar eta Ubera herrira batu ziren eta Elgetatik atera.

Gerra Zibila BergaranAldatu

XX. mendearen hasieran abertzaleek indar handia zuten Bergaran. 1920 urtean lehen alkate abertzalea aukeratu zen. Langile mugimendu eta ezkertiarrek ordea ez zuten botere handirik, lan gatazka handirik ez baitzen sortu herrian. Primo de Riveraren aldia pasa ondoren Bigarren Errepublikaren garaian abertzaleek eskuratu zuten berriro alkatetza. 1936ko irailaren 21ean 700 pertsona inguruk hartu zuten herria, Luis Ruiz de la Prada alkate ezarri eta garbiketa politikoa egin zuen udalean. Bergaran bonbaketa batzuk izan ziren baina inguruko herrietarako erasoak prestatzeko gune gisa hautatua izan zenez ez zuen kalte handirik jasan.

Gerra osteaAldatu

1950 eta 1960ko hamarkadetan Bergarako lantegietan lan egitera etorri zirenentzako auzo berriak eraiki ziren, Martoko, San Lorentzo eta Martxiategi. Herria asko handitu zen eta azpiegitura berriak eraiki ziren, Labegaraietako kiroldegia eta udal igerilekuak eta Errotalde jauregian Kultur Etxea. 1970. urtean Aranzadi Ikastola sortu zen eta 1976an Errege Mintegian UNED unibertsitatea ezarri zen.

EkonomiaAldatu

Udalerriko ekonomi jarduera nagusiak, abeltzaintza (esnea, haragia) eta nekazaritzaren (barazkiak) gainetik, industria (ehungintza, metalurgia, makineria) eta merkataritza dira. Lanean ari diren populazioaren herenak zerbitzu-sektorean dihardu eta ia beste bi herenek industrian.

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea BEGaren %0,9. Bigarren sektorea %45,7. Hirugarren sektorea %47,4. Eraikuntza %6.[12]

DemografiaAldatu

2019an herriak 15.004 biztanle zituen. Horietatik %23,81ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %8,54 ziren.[12]

Bergarako biztanleria

PolitikaAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Jesus Elortza hautatu zuten alkate, baina 2013ko ekainean dimisioa aurkeztu zuen eta Jaione Isazelaiak (Bilduren zerrendan bigarren joan zenak) hartu zuen kargua.

2015eko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJko Juanje Alberdi hautatu zuten alkate.[13]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 3.987 boto. EAJk 3.125 boto. PSE-EEk 525 boto. Ezker Anitza-Equok 355 boto. Podemos-Ahal duguk 207 boto.[14] Gorka Artola Alberdi Bergarako alkate izendatu zuten 2019ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitzarekin aurkeztu zelarik.[15][16]

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Bergarako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 17
3.195 (% 44,61)
5 / 17
2.108 (% 27,87)
Euskal Herria Bildu*
7 / 17
2.835 (% 39,58)
9 / 17
3.608 (% 47,71)
Irabazi (2015) / Ezker Batua-Berdeak (2011)
1 / 17
670 (% 9,35)
0 / 17
152 (% 2,01)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
379 (% 5,29)
1 / 17
627 (% 8,29)
Aralar**
2 / 17
748 (% 9,89)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**Aralar Euskal Herria Bildu koalizioaren barruan aurkeztu zen 2015ean.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

AzpiegiturakAldatu

KulturaAldatu

  • Seminarixoa: kultur ekitaldietarako aretoa.[17]
  • Laboratorium Bergara museoa: zientzia museoa.[18]
  • Liburutegia: Errotalde jauregian dago.[19]
  • Zabalotegi aretoa[20]
  • Aroztegi aretoa, Aroztegi jauregian dago, Barrenkaleko 7. zenbakian, kasko historikoan. Pintura, argazkilaritza, eskultura eta objektuen erakusketetarako. Sarreratik gertu jauregiko ate monumentala erakusketan da. Udal azpiegitura denez, kulturako sailak kudeatzen du eta programazioa izaten du urte osoan.[21]
  • Udal artxiboa: Udaletxearen eraikin berean dago.[22]
  • Ludotekak: Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun.[23]
  • Gaztelekua[24]
  • Txiki txokoak. Zabalotegin eta Martoko eskola zaharretan[24]

JustiziaAldatu

Bergaran lehen auzialdiko epaitegia dago.

KirolaAldatu

  • Agorrosingo ekintza gunea[25]
  • Labegaraieta kiroldegia[26]
  • Udal pilotalekuak. Fraiskozuri, Bolu, Angiozar, Elorregi, Osintxu, Ubera eta Zabalotegi[26]

UdalaAldatu

Udaletxea hirigune historikoaren erdigunean dago, San Martin Agirre plazan, Errege Mintegiaren (Seminarixoa) parean.[27]

  • Udaltzaingoak udaletxearen eraikinaren ezkerraldean dauka bulegoa.[28]

OsasunaAldatu

  • Jubilatuentzako gizarte etxea[29]
  • Nagusien egoitza[30]

HezkuntzaAldatu

Gaur egun, adin guztietara bideratutako Hezkuntza eskaintzen da Bergaran. Honako hauek dira herrian dauden ikastetxeak:

LanaAldatu

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Bergarako Migel Okinaren[33] testigantza, gerra garaian herrian euskarak zuen egoeraren inguruan. Francoren tropek euskarazko liburuak nola erre zituzten kontatzen du pasarte honetan. Euskal Herriko Ahotsak[34][35] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Bergarako euskara[36] mendebaldeko euskararen aldaera bat da, sortaldeko euskaren[37] artean, Debaerdiko euskara[38] da herrian hitz egiten dena. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debaerdiko hizkera: Bizkaiko Ermua eta Mallabia eta Gipuzkoako Antzuola, Bergara, Eibar, Elgeta eta Soraluze. Hauen artean aipatzekoa da Antzuolan eta Bergaran gainontzekoetan baino handiagoa izan dela euskara giputzaren eragina. Mallabiko hizkerari dagokionez, hauxe izan daiteke besteengandik gehien urruntzen dena. Mallabiak auzo asko ditu eta sakabanatuta, gainera. Hori dela eta, auzo bakoitzak hurbilago duen herriaren eragin nabarmena du (Berriz, Bolibar, Markina...). Debaerdiko hizkeren artean Mallabikoa da besteengandik gehien urruntzen dena, Durangaldeko hizkerekin zubi lana egiten du eta.

2016an herritarren %68,9 euskalduna zen.

Kultura elkarteakAldatu

Beart elkarteak, herriko pintura eta eskultura zaleak biltzen ditu. Urtero Beart eguna ospatzen dute, artelanen erakusketa publikoa eginez. Ikastaroak eskaintzen dituzte hainbat adin-talderentzat eta erakusketak antolatzen dituzte. Azken urtetan nazioarte mailan antolatu diren Scketchcrowletan[39] parte hartzen dute.

Musika BergaranAldatu

Boni Laskurain Bergarako Musika Eskola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da; aldi berean, irabazi asmorik gabeko elkartea da. EHME, Euskal Herriko Musika eskolen elkarteko kidea da.

KirolaAldatu

MendizaletasunaAldatu

1942. urtean sortu zen[40] Pol-Pol mendi elkarteak mendi-irteerak, eta eski-estazioetara joateko irteerak antolatzen ditu. Bere eskaintza osatzen du otsaila-martxoa aldera egiten duen mendi-astearekin, Gazte-taldea ere badu.

AtletismoaAldatu

Bergaran atletismoa jaio zen Gipuzkoako Federazio Atletikoa sortu zen urte berean, 1916an. Gipuzkoako Federazio Atletikoa 1916ko martxoaren 11n sortu zen, hainbat elkarteren 9 ordezkari bertan zeudela. Urte horretako ekainerako jada, 17 elkarte ziren: 13 Donostian, 3 Eibarren eta 1 Bergaran. Urte bat lehenago, Donostian antolatutako lasterketa batean, Bergarako "Shooting Bergarés" elkartea agertzen da partaide moduan.

Ez dakigu garai horretan atleta nabarmenik izan ote zen Bergaran, baina badakigu lasterketak antolatu zirela eta horietan lasterketari ospetsuek hartu zutela parte, esaterako Juan Mugertza edo Jose Andia... horrenbestez, pentsa dezakegu lasterketa horiek goi mailakoak izango zirela, nahiz eta gehienak herri mailan egin eta batzuetan apostuen ondorioz.

Bergarako gastronomiaAldatu

Gozogintza tradizioa dauka Bergarak eta horregatik ezagunak dira bertako rellenuak eta tostoiak, eta azken urteetan, herriko hainbat goxogilek Wolfram goxua ere egiten dute.

Juventudesen garrantziaAldatu

GaztetxeaAldatu

Herriko kartzela zaharrean dago, epaitegitik oso gertu.

Txapa irratiaAldatu

FM bidez igortzen duen Bergarako irratia librea da eta Txapa Irrati Kolektiboaren ardurapena dago. 80. hamarkadan jaio eta gaur egun gaztetxean du kokagune. Web bidez ere jarrai daiteke.[41]

Jaiak eta ospakizunakAldatu

  • Aratusteak
  • Mendekoste jaiak
  • San Martzialgo erromeria (ekainak 30)
  • San Martin Agirre jaiak (irailak 16)
  • Erramu zapatuko feria
  • Elosuko ganadu feria (urriak 12)
  • San Kristobalak (uztailak 10.)

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Ariznoako San Pedro Parrokia eta baratzeak

Eraikitako kultura ondare higiezinari dagokionean, guztira, 196 elementu kalifikatu ditu, Eraikitako Euskal Ondare izendapen dutenak, eta horietako, 11k, Espainiako Kultur Intereseko Ondasun (BIC) izendapena dute.

Ermita edo baselizen zerrendaAldatu

Xabier Aranburu, kultur teknikariak baselizen zerrenda jaso zuen:[43]

  • San Lorenzo Leizariakoa
  • San Antonio Urtegakoa
  • Santa Ana
  • San Martin Ozaetakoa
  • San Kristobal
  • San Martin Azkunetakoa
  • Elizamendi
  • San Migel Kanpazarrekoa
  • San Bizente Partegoitikoa
  • San Bartolome
  • Santiago Basalgokoa
  • San Esteban
  • San Martzial
  • San Migel Aritzetakoa
  • Santa Katalina (edo Salbatzailea)
  • San Blas
  • Sanantonabat
  • San Juan
  • Santi kruz Irazabalgoa
  • Sanmatei

ArtelanakAldatu

 
Santo Kristo Hilzorian, Juan de Mesaren eskultura.

Bergarak arte-ondare erlijioso garrantzitsua du margolan eta eskulturetan; herriko ermitetan, elizetan et jauretxeetan, barreiatuta daude edo egon dira hainbat kalitate mailetako margolan, eskultura eta erretaula. Ezagunena, San Pedro Ariznoako elizan dagoen Juan de Mesaren Santo Kristo Hilzorian eskultura. Barrokoaren pieza gorenetako bat da Kristo gurutziltzatu hau.[44] [45]

ZerrendaAldatu

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika sailak argitaraturako zerrendaren arabera hauek dira ondasun kalifikazioren bat duten elementuak:[46]

  • San Migeleko Poliptikoa (Monumentu izendapena du)
  • San Pedroko Erretaula Nagusia (Monumentu izendapena du)
  • Santa Marinaren Erretaula Nagusia

Lorategi historikoakAldatu

 
Bergarako magnolioa

Oso garrantzitsuak izan dira Bergarako Historian eta oraindik ere hiri barenen ikus daitezke. Gerriko berde batek inguratzen du Bergara. Baina hirigune historikoaren barne egituran ere zabalak eta ugariak dira lorategiak zein parkeak.

Horietako asko XIX. mendean eraiki ziren, garaiko estilo ingelesean. Batzuk ongi kontserbatzen dira, baina beste batzuk eraldatu egin ditu azken hamarkadatako hiri garapenak. Komenio kaleko lorategia Olaso dorrearen alde batean dago. Bertan landatu zen Bergarako magnolia. Zuhaitz hau ofizialki bereizia eta babestua dago. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 16ko 265/1995 Dekretuaren bitartez, Autonomi Elkarteko hainbat zuhaitz “aparteko zuhaitz” bezala izendatu eta babestu zituen.

Errekalde jauregiko lorategia XIX. mendean sortu zen, kanpoko espezie ugari landatu eta ubide-sistema konplexua eraiki zen. Errotaldekoa XIX. mendekoa da ere bai; bertan nabarmentzen da hagin zahar eta handi bat. Irizar jauregiko lorategi txikia, XVII. mendean eraldatu zen ortu batetik sortu zen. Garaiko modari jarraituz, jauregiko jabeek atzera begiratu eta Pizkundeko eran egitea erabaki zuten. Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean inskribatuta dago, Monumentu kategoriako Kultura-ondasun gisa.[47]

XIX. mendeko beste bat, Untzetako jauregiko lorategia, herrian gaur egun herrian Arrizuriaga parkea esaten zaiona. Bertako harribitxia Himalaiako zedro bat da. Laureaga jauregiko lorategia zen jatorriz. XX. mende hasieran sortu zen. Urmaela eta jatorrizko elementu batzuk galdu badira ere, duela 100 urte inguru landatutako hainbat zuhaitzek bertan diraute.

Arkeologia ondareaAldatu

Balizko Arkeologia Gunea, Estazio arkeologiko edo Arkeologian kontuan hartu behar den Monumentu multzo kalifikazioa duten elementuak Eusko Jaurlaritzaren zerrendaren arabera 98 dira. Horien artean, nabarmenak dira, Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoan, Bergarako lurretan dauden trikuharri, tumulo eta Arribiribilletako zutarria. Erdi Arokoa da, ordea, Iriaun (edo Elosuko) gazteluaren aztarnak.

Bergarar ospetsuakAldatu

Hemen gehiago ikus daiteke: Bergararrak kategoria

TurismoaAldatu

 
Laboratorium museoaren egoitza: Errekalde jauregia

Bere historia komertziala eta politikoari esker, Bergarak XVI, XVII eta XVIII. mendetako monumentu ugari ditu; familia nobleetako dorretxe eta jauregiak batez ere. Euskal barroko zibila eta neoklasizismoa ezagutzeko tokia da Bergara. Hori dela eta, Udalak gidatutako ibilbideak antolatzen ditu herritarrentzat zein kanpoko bisitarientzat. Estilo erromantikoko lorategi historikoak ere bisita daitezke.

Taberna eta jatetxe ugari ditu, bai eta ostuak, hotelak eta landetxeak. Gainera, autokarabanak eta furgonetak aparkatzeko gune egokitua dago Labegaraietan.

Laboratorium Bergara[48], udalerriko museo bakarra, "Gizarte museoa" da. Zientzietako bildumak ditu, batez ere zoologia, kimika eta fisika. Baina bestelako ondarea ere biltzen, zaintzen ikertzen du eta ezagutzera ematen du, Egoitzan eta lurraldean lan egiten du eta garapen eragile izatea du helburu. Errekalde jauregian dago.

Eskualde mailan, Debagoieneko mankomunitatearen turismo programan parte hartzen du.

Bi ibilbide turistiko nagusiren barruan kokatzen da. Batetik, Deba eta Urola lotzen dituen historiaurreko megalitoak ikusteko Dolmenen ibilbidearen mutur batean kokatuta dago. Bestea, Ignaziotar lurraldea proiektuan parte hartzen du Jesusen konpainiarekin izana duen lotura historikoari esker.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 140. araua
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «UEMA-Atlasa» Euskararen erabilera (UEMA).
  4. Berria.eus. «Beste Bergarak» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  5. «Bergara | Gakoa» bergarakoeuskara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-09.
  6. a b c (Gaztelaniaz) «La fundación de Villanueva de Vergara» El Diario Vasco 2018-02-07 . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  7. «Historia | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  8. (Gaztelaniaz) «Presentación - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  9. «Historia - Antzuolako Udala» antzuola.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  10. «Historia - Euskalerriaren Adiskideen Elkartea» bascongada.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  11. «TAVEX - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-07.
  12. a b https://eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/bergara.html
  13. EAJ-PNVko Juanje Alberdi da Bergarako alkate berria
  14. www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  15. «Osatu da Gorka Artola Alberdi alkate duen udalbatza berria | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  16. «Gorka Artola: "Pozez, ilusioz eta arduraz hartzen dugu alkatetza" - Bergara» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  17. «Seminarixoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  18. «Laboratorium Museoa - Turismoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  19. «Liburutegia | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  20. «Zabalotegi aretoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  21. «Aroztegi aretoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  22. «Udal Artxiboa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  23. «Hezkuntza, gazteria eta partaidetza | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  24. a b «Hezkuntza, gazteria eta partaidetza | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  25. «Bergarako Kirol Zerbitzua» www.bergarakirola.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  26. a b «Kirol zerbitzua | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  27. «Udal zerbitzuak | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  28. «Udaltzaingoa | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  29. «Gizarte etxea – Jubilatuen etxea | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  30. «Egoitza | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  31. «Udal Euskaltegia | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  32. «Lanbide | Bergarako Udala» www.bergara.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  33. «Okina Salsamendi, Migel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  34. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  35. «Bergara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  36. «Bergara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  37. «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  38. «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-19.
  39. Mundu mailan egiten den deialdi bat eta sareen bitartez zabaldu dena. Zuzenean taldeka marrazteko elkartzen dira (crawl), denbora motzean zirriborro edo bozeto (sketch) bat egiteko baina norberak bere ekarpena egiten du, gero sareratzeko.
  40. Elkoroberezibar, Miguel Angel. (2018). Pol-Pol M.T. Bergarako hisotria sozial bat. 1924-2017. Pol-Pol Mendizale Taldea, 10 or..
  41. Txapa Irratia 97.20 FM | Bergarako Irrati Librea Zuzenean!. . Noiz kontsultatua: 2020-06-29.
  42. Agarre monumentu-multzoaren izendapena EHAAn
  43. Aranburu, Xabier. (1993). Bergarako ermitak. Bergarako Udala.
  44. (Gaztelaniaz) «Cristo de la Agonía: la cumbre de los crucificados de Juan de Mesa vuelve al siglo XVII» Pasión en Sevilla 2018-02-08 . Noiz kontsultatua: 2020-06-29.
  45. ARANBURU, XABIER (koord). (1993). Bergara, ondare artistikoa. Bergarako Udala. Gipuzkoako Foru Aldundia, 9 or..
  46. Ondare higigarriakontsultatzea. Ondarea. Kultura Ondarea.. Eusko Jaurlaritza . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  47. AGINDUA, 2009ko martxoaren 17koa, Kultura sailburuarena, Bergarako Irizar jauregiko lorategia (Gipuzkoa) monumentu kategoriako kultura-ondasun deklaratzen duena, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean.. Eusko Jaurlaritza, 2231 or. . Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
  48. «Laboratorium Bergara Zientzia Museoa | Bergara» www.laboratorium.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-26.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Monumentuei buruzAldatu