Ekainaren 13
data
Ekainaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 165garrena bisurteetan. 201 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1841 - Izura eta Azme herriak batu egin ziren Izura-Azme udalerria osatzeko.
- 1977 - ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- 1979 - ETAk jarritako bonba batek Angel Baños Espada Lemoizeko zentral nuklearreko langilea hil zuen.
- 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2007 - Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
- 2008 - Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
- 2015 - 2015-2019ko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateen izendapenak: Bilbo (Juan Mari Aburto, EAJ), Donostia (Eneko Goia, EAJ),
Gasteiz (Gorka Urtaran, EAJ) eta Iruñea (Joseba Asiron, EH Bildu).
MunduaAldatu
- 1878 - Europan Otomandar Inperioak zituen lurraldeei buruzko Berlingo Biltzarra hasi zuten.
- 1985 - Hegoafrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
- 1991 - Leningrad hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
- 2005 - Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- 2008 - Lisboako Itunari ezetza eman zioten Irlandako Errepublikan erreferendum bidez.
- 2009 - Mahmoud Ahmadinejad alde handiz garaile izan zen Irango hauteskunde orokorretan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2007 - Barricada musika taldeak milioi bat kopia saldu zituztela ziurtatzen duen diamantezko disko saria jaso zuen.
- 2008 - Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
MunduaAldatu
- 1962 - Lolita filma etreinatu zen, Stanley Kubrickek zuzendu eta James Mason, Shelley Winters, Sue Lyon eta Peter Sellers aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 - Prizzi's Honor ("Prizzitarren Ohorea") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Jack Nicholson, Kathleen Turner, Robert Loggia, Anjelica Huston eta William Hickey aktoreeek antzeztu zuten.
- 1989 - Licence to Kill ("Hiltzeko Lizentzia") filma estreinatu zen, John Glenek zuzendu eta Timothy Dalton, Carey Lowell, Robert Davi eta Talisa Soto aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1983 - Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1993 - Oceano Andrade da Cruz portugaldar futbolariak Atotxa estadioan Errealaren azken gola sartu zuen.
- 2010 - Realak Celta de Vigori 2-0 irabazi eta lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
MunduaAldatu
- 2011 - Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Dirk Nowitzki jokalari onena izendatu zuten.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1789 - Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa (h. 1865).
- 1879 - Jose Iturria, nafar idazlea eta apaiz kaputxinoa (h. 1952).
- 1901 - Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (h. 1984).
- 1906 - Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- 1909 - Antonio Añoveros, euskal apezpikua, Bilboko apezpikua izandakoa (h. 1987).
- 1926 - Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (h. 2018).
- 1933 -
- Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria (h. 2011).
- Anton Barrutia, bizkaitar txirrindularia (h. 2021).
- 1935 - Javier Aguirre Fernández, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- 1941 - José Antonio Sarazibar, bizkaitar sindikalista eta politikaria.
- 1948 - Iñigo Jaca, gipuzkoar medikua.
- 1950 - Pello Esnal, gipuzkoar idazlea.
- 1958 - Fernando Marías, bizkaitar idazlea (h. 2022).
- 1960 -
- Joseba Aurrekoetxea, bizkaitar politikaria.
- Nerea Mujika, bizkaitar irakasle eta kultura eragilea.
- Evaristo Páramos, Evaristo, euskal herritar punk abeslaria, Galizian.
- 1971 -
- Andoni Luis Aduriz, gipuzkoar sukaldaria.
- Pedro Villuela, bizkaitar kirolaria, grekoerromatar borrokan aritzen dena.
- 1973 - Hasier Arraiz, arabar politikaria, Sortu alderdiko presidentea.
- 1974 - Peio Etxeleku, baxenabartar politikari jeltzalea, Ipar Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1975 - Rakel Mateo, bizkaitar triatleta paralinpikoa.
- 1977 - Yoseba Peña, bizkaitar idazlea.
- 1983 - Rebeca Linares, euskal herritar aktore pornoa.
- 1995 - Eneko Capilla, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 - Julen Egiguren, Egiguren V.a, gipuzkoar pilotaria.
MunduaAldatu
- 40 - Gnaeus Julius Agricola, erromatar jeneral eta politikaria (h. 93).
- 823 - Karlos II.a Burusoila, Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 877).
- 839 - Karlos III.a Gizena, Karolingiar Inperioko enperadorea (h. 888).
- 1539 - Jost Amman, suitzar artista (h. 1591).
- 1580 - Willebrord Snel van Royen, Snellius, herbeheretar astronomo eta matematikaria (h. 1626).
- 1585 - Antonio Ruiz de Montoya, perutar jesuita (h. 1652).
- 1592 - Sofia Edviga Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Nassau-Dietzeko kondesa ezkontidea (h. 1642).
- 1751 - Gregoria Apaza, aimara indigenen heroina eta iraultzailea (h. 1782).
- 1752 - Frances Burney, ingeles eleberrigile satiriko, egunkarietako idazle eta antzerkigilea (h. 1840).
- 1773 - Thomas Young, britainiar sendagile, zientzialari eta arkeologoa (h. 1829).
- 1790 - José Antonio Páez, Venezuelaren independentziaren alde borrokatu zen politikaria eta militarra (h. 1873).
- 1808 - Patrice de Mac-Mahon, Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren presidentea (h. 1893).
- 1821 - Albert de Broglie, Frantziako lehen ministroa (h. 1901).
- 1828 - Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (h. 1891).
- 1831 - James Clerk Maxwell, eskoziar fisikaria, XIX. mendeko zientzialari handienetakoa (h. 1879).
- 1846 - Rose Elizabeth Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1918).
- 1854 - Charles Algernon Parsons, anglo-irlandar ingeniaria, lurrun-turbinaren asmatzailea (h. 1931).
- 1865 - William Butler Yeats, irlandar poeta eta antzerkigilea, 1923ko Literaturako Nobel Saria (h. 1939).
- 1870 - Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1961).
- 1872 - Albert Demangeon, frantziar geografoa (h. 1940).
- 1874 - Leopoldo Lugones, argentinar poeta eta idazlea (h. 1938).
- 1876 - William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (h. 1937).
- 1877 - Antoine Dieuzayde, frantziar jesulaguna frantziar jesulagun eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1958).
- 1884 - Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (h. 1978).
- 1888 -
- Fernando Pessoa, portugaldar saiakeragile eta olerkaria (h. 1935).
- Elisabeth Schumann, alemaniar opera abeslari soprano lirikoa eta musika-irakaslea (h. 1952).
- 1892 - Basil Rathbone, ingeles aktorea (h. 1967).
- 1893 -
- Klavdia Nikolaieva, errusiar boltxebikea (h. 1944).
- Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (h. 1957).
- 1894 -
- Jacques Henri Lartigue, frantziar argazkilaria (h. 1986).
- Francis Pelissier, frantziar txirrindularia, Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren irabazlea (h. 1959).
- 1897 - Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (h. 1973).
- 1899 - Carlos Chávez, mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1978).
- 1901 -
- Tage Erlander, Suediako lehen ministroa (h. 1985).
- Jean Prévost, frantziar idazle, kazetari eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1944).
- 1906 - Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- 1908 - Maria Helena Vieira da Silva, portugaldar-frantziar margolaria (h. 1992).
- 1910 - Gonzalo Torrente Ballester, espainiar eleberrigilea (h. 1999).
- 1911 -
- Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1994).
- 1917 -
- Odette Roy Fombrun, haitiar feminista, sufragista, idazlea, irakaslea eta intelektuala (h. 2022).
- Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (h. 2005).
- 1918 - Ben Johnson, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- 1927 -
- Slim Dusty, australiar country musikaria (h. 2003).
- Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (h. 1991).
- 1928 - John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2015).
- 1929 - Alan Civil, britainiar tronpa jolea (h. 1989).
- 1932 - Bob McGrath, estatubatuar aktorea, abeslaria, musikaria eta haurrentzako liSamakn egilea (h. 2022).
- 1935 -
- Christo, bulgariar-estatubatuar artista (h. 2020).
- Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (h. 2002).
- Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (h. 2009).
- Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (h. 2017).
- 1937 - Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (h. 2020).
- 1939 - Siegfried Fischbacher, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (h. 2021).
- 1941 - Frans Verbeeck, belgikar txirrindulari ohia.
- 1943 - Malcolm McDowell, ingeles aktorea.
- 1944 - Ban Ki-moon, Nazio Batuen Erakundeko 8. idazkari nagusia.
- 1946 -
- Cristina Hoyos, espainiar dantzaria eta koreografoa.
- Paul Modrich, estatubatuar biokimikaria, 2015eko Kimikako Nobel Saria.
- Montserrat Roig, kataluniar idazlea (h. 1991).
- 1951 - Stellan Skarsgård, suediar aktorea.
- 1953 - Tim Allen, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1955 - Ewine van Dishoeck, herbeheretar astronomoa eta kimikaria.
- 1959 -
- Boiko Borisov, Bulgariako lehen ministroa.
- Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (h. 2016).
- Klaus Iohannis, Errumaniako presidentea.
- 1962 - Ally Sheedy, estatubatuar aktorea.
- 1963 -
- Alaska, mexikar-espainiar abeslari, aktore eta enpresaria.
- Félix Tshisekedi, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea.
- Hikari Ōe, autismoa duen japoniar musikagilea.
- 1965 -
- Cristina Borboikoa, Espainiako infanta.
- Vahide Perçin, turkiar aktorea.
- 1966 -
- Luis Merlo, espainiar aktorea.
- Grigori Perelman, errusiar matematikaria.
- 1968 -
- Fabio Baldato, italiar txirrindulari ohia.
- David Gray, britainiar kantautorea.
- 1969 -
- Virginie Despentes, frantziar idazle, nobelagile eta zinemagilea.
- Cayetana Guillén Cuervo, espainiar aktorea, kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1970 - Julián Gil, aktorea.
- 1972 - Stéphane Collet, frantziar futbolari ohia.
- 1974 -
- Dušan Petković, serbiar futbolari ohia.
- Steve-O, Estatu Batuetako telebistako pertsonaia.
- 1980 - Juan Carlos Navarro, La Bomba, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1981 - Chris Evans, estatubatuar aktorea.
- 1982 - Kenenisa Bekele, distantzia luzeetako etiopiar atleta, historian izan den fondista hoberenetakoa.
- 1986 -
- Kat Dennings, estatubatuar aktorea.
- Keisuke Honda, japoniar futbolaria.
- Akihiro Ienaga, japoniar futbolaria.
- Ashley Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Mary-Kate Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Måns Zelmerlöw, suediar pop abeslaria eta telebista aurkezlea.
- 1989 - Jorge Rico, Rico IV.a, errioxar pilotari ohia.
- 1994 - Deepika Kumari, indiar arkularia.
- 1995 -
- Mapi León, espainiar futbolaria.
- Petra Vlhová, eslovakiar eskiatzailea, slalom eta slalom erraldoian espezialitatua.
- Fuschia Anne Ravena, filipinar edertasun modeloa.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1193 - Petri Artaxoakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1572 - Jeronimo Arbolantxa, nafar poeta (j. c. 1546).
- 1896 - Manuel Laredo, arabar artista eta politikaria, Madrilen (j. 1842).
- 1984 - Iñaki Begiristain, euskal idazlea (j. 1922).
- 1997 - Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
MunduaAldatu
- 1231 - Antonio Paduakoa, Portugalgo apaiz frantziskotarra (j. 1195).
- 1348 - Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (j. 1282).
- 1550 - Veronica Gambara, italiar poeta eta buruzagi politikoa (j. 1485).
- 1762 - Dorothea Leporin-Erxleben, alemaniar medikua, Halleko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea (j. 1715).
- 1782 - Anna Göldin, sorginkeria egotzita Suitzan exekutatu zuten azken emakumea (j. 1734).
- 1871 - Jean-Eugène Robert-Houdin, frantziar erlojugile, ilusionista eta magoa (j. 1805).
- 1881 - Josef Skoda, txekiar fisikaria (j. 1805).
- 1886 - Luis II.a Bavariakoa, Bavariako erregea (h. 1845).
- 1895 - Manuel Ruiz Zorrilla, espainiar politikaria (j. 1833).
- 1901 - Leopoldo Alas "Clarín", espainiar idazlea (j. 1852).
- 1918 - Mikel Aleksandrovitx Romanov, Errusiako Duke Handia (j. 1878).
- 1926 - Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (j. 1864).
- 1931 -
- Santiago Rusiñol, kataluniar idazle eta margolaria (j. 1861).
- Kitasato Shibasaburō, japoniar sendagilea eta bakteriologoa, izurri bubonikoa eragiten duen baziloaren aurkitzailea (j. 1853).
- 1943 - Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (j. 1908).
- 1948 - Osamu Dazai, japoniar idazlea (j. 1909).
- 1951 - Ben Chifley, Australiako 16. lehen ministroa (j. 1885).
- 1956 - Sofija Panina, errusiar politikari eta filantropo liberala (j. 1871).
- 1958 - Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (j. 1889).
- 1965 - Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (j. 1878).
- 1972 - Georg von Békésy, hungariar biokimikaria, 1961eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1975 - Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1903).
- 1978 - Alice Rey Colaço, portugaldar margolari, ilustratzaile modernista, opera-abeslari, eszenografo eta jantzi-diseinatzailea (j. 1890).
- 1979 - Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (j. 1945).
- 1982 - Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1913).
- 1986 -
- Benny Goodman, estatubatuar musikaria (j. 1909).
- Dean Cyril Reed, estatubatuar aktore eta musikaria (j. 1938).
- 1987 - Geraldine Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 1989 - Scott Ross, estatubatuar piano eta klabezin jotzailea (j. 1951).
- 1992 - Pumpuang Duangjan, thailandiar abeslari eta aktorea (j. 1961).
- 1993 - Deke Slayton, estatubatuar astronauta (j. 1924).
- 1994 - James B. Pollack, estatubatuar astrofisikaria (j. 1938).
- 1998 - Lucio Costa, brasildar arkitekto eta hirigilea (j.1902).
- 2000 - Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- 2003 - Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- 2005 -
- Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (j. 1923).
- Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (j. 1913).
- David Diamond, estatubatuar musikagilea (j. 1915).
- Jesús Moncada, katalan hizkuntzako espainiar idazlea (j. 1941).
- 2006 - Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (j. 1925).
- 2012 -
- Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (j. 1913).
- William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2015 - Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (j. 1933).
- 2017 -
- Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (j. 1919).
- Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (j. 1942).
- 2019 - Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (j. 1964).
- 2021 - Ned Beatty, estatubatuar aktorea (j. 1937).
- 2022 - Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Antton, Anton, Antxon eta Antxone.
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
- Bizkaian: Abadiño, Portugalete (Buenavista), Errigoiti, Abanto-Zierbena (Gallarta), Igorre, Sukarrieta, Zeberio
- Gipuzkoan: Deba, Errezil, Ataun,Oiartzun
- Lapurdin: Arrangoitze
- Nafarroan: Etxauri
- Zuberoan: Ligi-Atherei