Juan Felix Iriarte
Juan Felix Iriarte Gaintza, izengoitiz Berjinanto (Sunbilla, 1912ko urriaren 1a - Banka, Nafarroa Beherea, 1987ko otsailaren 15a), nafar bertsolaria izan zen.
Juan Felix Iriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sunbilla, 1912ko urriaren 1a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Banka, 1987ko otsailaren 15a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza
aldatuJuan Felix Iriarte Sunbillan jaio zen, 1912ko urriaren 1ean. Bederatzi urte baizik ez zituela joan zen Aldudera bizitzera, baserri bateko mutil gisa lan egitera.[1] 13 urterekin hasi zen bertso-kantari, Joanes Harriet aldudar bertsolariarekin. Hamasei urte zituela, toberak eta kabalkadak kantatzen hasi zen, Panpale-rekin batera. 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi, eta bosgarren gelditu zen Euskal Herrikoan. Bankara ezkondu zen 1938an, Beronika Ospitalekin. Ederki laketu zuen, zahartzaroan idatzitako bertso hauek erakustera ematen duten bezala:[1]
1 Horra zer gauza xoragarriak zeru azpiko izarrak
Gau ilunean behatzen bada ikusten dira bakarrak
Bi koloretan ageri dira urreak ta zilarrak
Horiek oro eginak ditu Jainko Jaunaren indarrak
2 Huna Bankako herri pollita izar eder bat iduriOihanetako xori guziak arbolen puntan kantari
Mendietako erreka hetan arrain pollitak igeri
Bankan zoin urus bizi giren gu hortarikan da ageri
3 Udaberrian sortuko dira mendi gainetan loreakBazter guziak xoratzen ditu berduraren koloreak
Bai eta ere arboletarik xorittoen amoreak
Nik ere kantuz igortzen ditut herriaren ohoreak
4 Itsasorikan ez dugu bainan baditugu hor mendiakElgarren kantu besarka daude ttipiak eta haundiak
Heien gainean alhatzen ari behiak eta ardiak
Gain hei(e)tako sorotan berriz behorrak eta zaldiak
5 Bihotz guziak alegeratzen primaderako fazoinakZelaietarik mendi gainerat heldu zaizkigu artzainak
Bide hegian esnez beterik ikusten dira bidoinak
Uda eder bat pasatzen dute laguntzen batu sasoinak
6 San Migeletik San Martinerat Bankako mendi gainetanIhiztariak gorderik daude beren harmak eskuetan
Uso gaixoak hor heldu dira nekaturikan airetan
Eta ainitzak lurreat doaz pentsatu ere gabetan
7 Bankako mendi gainetarikan urrun egiten da soaAlde batetik Adour ibaia bertzetikan Bidasoa
Miraila baten pare han dago aitzinean itsasoa
Begi luzekin behatzen bada Euskadi oso osoa
8 Berrogei eta hamar urte du Bankan bizitzen nizalaBizkar gainean jarri zait orai adin handiko itzala
Hau bururatu behar dut orai hasia dutan bezala
Gure Jainkoak bankar guzier graziak ixur ditzala[1]
Plaza anitzetan aritu zen kantuz, Ipar Euskal Herrian gaindi, baita zahartzaroan ere. 1950ean hirugarrena izan zen Teodoro Hernandorenak antolatutako Euskal Herriko txapelketan, eta 1951n zazpigarrena. [1] 1987ko otsailaren 15ean hil zen Bankan.
Txapelketak
aldatu- 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapelduna.
- 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: bosgarrena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-11).
Kanpo estekak
aldatu- Juan Felix Iriarte "Berjinanto", BDB Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
- Bankako bertsulari ohien koblak, Bankarrek bilduak eta 2013ko uztailaren 13ko omenaldi egunean kantatuak, eke.eus