Azaroaren 12
data
Azaroaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamaseigarren eguna da, 317.a bisurteetan. 49 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1979 - ETAk Fernando Rodriguez Espinola basozaina hil zuen Bilbon.
- 1980 - ETAk Miguel Zunzunegi Arratibel kamiolaria hil zuen Ataunen.
Mundua aldatu
- 1962 - CIAk Kuban zuen arduradun nagusia atxilotu zuten, Minas de Matahambre herriko meatzeetan lehergailuak jarri asmoz zebilela.
- 2006 - 35 hildako Bagdaden (Irak) poliziak kontratatzeko postu baten aurkako atentatuan.
- 2007 - Pakistanen poliziak Benazir Bhutto lehen ministro ohia atxilotu zuen Pervez Musharraf presidentearen aginduz, salbuespen egoera salatzeko manifestaldi bat egin baino egun bat lehenago.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2016 - Bosgarren Xilaba Bertsulari Xapelketa: Sustrai Colinak bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua aldatu
- 1977 - Gaueko lehen manifestazio feminista egin zuten "Reclaim the Night" lelopean, Leeds]]en, Ingalaterran. Aurretik, emakumeek gizonen aldetik jasandako erasoen aurrean, Poliziak emakumeei gauez ez irteteko gomendatu izan zien.
- 1984 - Misil nuklearren zulo bat hondatu zuten lau bakezalek Missourin, AEB. Talde kristau antimilitarista bateko kideak ziren eta mailu pneumatikoak erabiliz instalazioak hondatu zituzten. Ekintzagatik espetxe zigor gogorrak ezarri zizkieten.
- 1993 - The Three Musketeers (Hiru Musketariak) filma estreinatu zen, Stephen Herekek zuzendu eta Charlie Sheen, Kiefer Sutherland, Chris O'Donnell, Oliver Platt, Tim Curry eta Rebecca De Mornay aktoreek antzeztu zuten.
- 2017 - Londresko Wembleyko SSE Arenan 2017ko MTV Europe Music Awards ospatu zen. Shawn Mendes izan zen ekitaldiko artistarik sarituena 4 sari irabaziz.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1735 - Diego María Gardoki, bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta diplomatikoa (h. 1798).
- 1742 - Diego Borika, gasteiztar politikari eta militarra (h. 1800).
- 1755 - Ramón María Adurriaga, gipuzkoar apaiz eta legelaria (h. 1841).
- 1770 - Jose Maria Murga de la Barrera, bizkaitar lurjabe eta politikaria (h. 1834).
- 1815 - Emmanuel Intxauspe, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1902).
- 1848 - Adolfo Areizaga, bizkaitar eskultorea (h. 1918).
- 1876 - Maurice Delay, euskal kirurgialari eta politikaria, Baionako alkatea (h. 1960).
- 1887 - Arcadio María Larraona Saralegi, nafar kardinal, erlijioso eta jurista (h. 1973).
- 1895 - Manuel Alonso, euskal tenislaria, 1977an Hall of Famen sartua (h. 1984).
- 1901 - Martin Lipuzkoa, nafar abesbatza-zuzendaria eta musikako irakaslea (h. 1984).
- 1906 - Pedro Bidagor, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea (h. 1996).
- 1912 - René Lasserre, lapurtar sukaldaria (h. 2006).
- 1916 - Libe Altuna, bizkaitar irakaslea eta euskaltzalea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea (h. 1993).
- 1919 - Jean Dauger, lapurtar errugbilaria (h. 1999).
- 1923 - Jose María Busto, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- 1936 - Gurutzi Arregi Azpeitia, bizkaitar etnografoa (h. 2020).
- 1968 - Isabel Aleman Irungarai, nafar erizaina, emagina eta Amaiurko alkatea.
- 1976 - Karmele Artetxe, bizkaitar historialaria, EHUko irakaslea eta UEUko zuzendari ohia.
- 1978 - Igor Cuesta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1982 - Leticia Comerón, PPko arabar politikaria.
- 1989 - Maria Cruickshank, gipuzkoar aktorea.
- 1998 - Bibiane Schulze, euskal-alemaniar futbolaria, Alemanian.
Mundua aldatu
- 1651 - Gurutzeko Sor Juana Ines, mexikar erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea (h. 1695).
- 1666 - Mary Astell, ingeles idazle feminista eta erretorikoa, "lehen feminista ingelesa" (h. 1731).
- 1729 - Louis Antoine de Bougainville, frantziar itsasgizona (h. 1811).
- 1746 - Jacques Charles, frantziar fisikari, matematikari eta asmatzailea (h. 1823).
- 1769 - Amelia Opie, ingeles idazlea eta abolizionista (h. 1853).
- 1790 - Letitia Christian Tyler, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1842).
- 1815 - Elizabeth Cady Stanton, estatubatuar ekintzaile, abolizionista eta emakumeen mugimenduko erreferente nabaria (h. 1902).
- 1817 - Mírzá Husayn Alí-i-Nurí, Bahá'u'lláh, Bahaismoaren sortzaile pertsiarra (h. 1892).
- 1833 - Aleksandr Borodin, errusiar musikagilea (h. 1887).
- 1840 - Auguste Rodin, frantziar eskultorea (h. 1917).
- 1842 - John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia, britainiar fisikaria (h. 1919).
- 1866 - Sun Yat-sen, Txinako iraultzailea (h. 1925).
- 1868 - Édouard Vuillard, frantziar margolaria (h. 1940).
- 1873 - Amelia Bauerle, britainiar margolaria, diseinatzaile apaintzailea, haurren liburuen ilustratzailea eta grabatzailea (h. 1916).
- 1882 - Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta eta Bavariako printzesa ezkontidea (h. 1912).
- 1896 - Arturo Duperier, espainiar fisikaria (h. 1959).
- 1904 - Jacques Tourneur, frantziar zinema zuzendaria (h. 1977).
- 1914 - Edward Schillebeeckx, belgikar teologo katoliko nabarmena, Vatikanoko II. Kontzilioko eragile nagusienetakoa (h. 2009).
- 1915 - Roland Barthes, Euskal Herriarekin lotura handia izan zuen frantziar idazle, filosofo, literatura-kritikari eta semiologoa (h. 1980).
- 1922 - Kim Hunter, estatubatuar zine, antzerki eta telebista aktorea (h. 2002).
- 1923 - Rubén Bonifaz Nuño, mexikar humanista, poeta, itzultzailea, arte-kritikaria eta marrazkilaria (h. 2013).
- 1929 -
- Michael Ende, alemaniar idazlea (h. 1995).
- Grace Kelly, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria, Monakoko printzesa (h. 1982).
- 1930 -
- Norman Johnson, kanadar matematikaria (h. 2017).
- Jean-Guy Pilon, quebectar olerkari eta eleberrigilea (h. 2021).
- 1931 - Majida Boulila, Tunisiaren independentzia prozesuan emakume aktibista (h. 1952).
- 1933 - Jalal Talabani, Irakeko presidentea (h. 2017).
- 1934 -
- Charles Manson, estatubatuar kriminala, hainbat erailketa burutu zituen Manson Familia sektaren sortzailea (h. 2017).
- Vavá, brasildar futbolaria (h. 2002).
- 1935 - Liudmila Gurtxenko, ukrainar jatorriko sobietar eta errusiar aktore eta abeslaria (h. 2011).
- 1938, Benjamin Mkapa, Tanzaniako presidentea (h. 2020).
- 1939 -
- Alitet Nemtuxkin, evenk etniako poeta, evenkera jatorrizko hizkuntzan eta haren gainean idazteagatik ezaguna (h. 2006).
- Lucia Popp, eslovakiar sopranoa (h. 1993).
- 1941 - Cristina Peri Rossi, uruguaiar idazle eta itzultzailea.
- 1943 - Wallace Shawn, estatubatuar aktore, antzerkigile eta saikeragilea.
- 1945 - Neil Young, kanadar musikaria, bere belaunaldiko garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa.
- 1947 -
- Octavio Aceves, argentinar-espainiar idazle, psikologo, iragarle eta telebista kolaboratzailea (h. 2021).
- Patrice Leconte, frantziar aktore, zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1948 - Hassan Rouhani, Irango presidentea.
- 1954 - Rhonda Shear, estatubatuar aktore eta komediantea.
- 1959 - Ernest Benach, kataluniar politikaria.
- 1961 -
- Nadia Comăneci, errumaniar gimnasta ohia, sekula izan den gimnasta onenetako bat.
- Enzo Francescoli, uruguaiar futbolaria, 1980 eta 1990eko hamarkadetako hegoamerikar futbolaririk onenetarikoa.
- Atsushi Natori, japoniar futbolari ohia.
- 1962 - Teresa Peramato Martín, espainiar legelaria, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Areto Delegatuko fiskala.
- 1964 - Michael Kremer, estatubatuar ekonomialaria, 2019ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1965 - Tacita Dean, britainiar artista bisuala.
- 1967 -
- Patrizia Ciofi, italiar opera-abeslaria, koloratura-sopranoa.
- Ann Lee, britaniar eurodance abeslaria.
- Takuya Takagi, japoniar futbolari ohia.
- 1968 -
- Kathleen Hanna, estatubatuar musikari, aktibista eta idazlea.
- Sharon Shannon, irlandar musikaria.
- 1970 -
- Tonya Harding, estatubatuar izotz gaineko patinatzaile artistikoa eta boxeolaria.
- Alina María Hernández, Cachita, kubatar telebistako aktorea (h. 2016).
- 1978 -
- Alexandra Maria Lara, errumaniar-alemaniar aktorea.
- Céline Sciamma, frantziar gidoilari eta zinema zuzendaria.
- 1980 -
- Nur Fettahoğlu, turko-alemaniar aktorea.
- Ryan Gosling, kanadar aktore eta musikaria.
- 1982 - Anne Hathaway, estatubatuar aktorea.
- 1987 -
- Juan José Ballesta, espainiar aktorea.
- Jason Day, australiar golfaria.
- 1988 - Russel Westbrook, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- 1989 -
- Jessy Dubai, mexikar-estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Hiroshi Kiyotake, japoniar futbolaria.
- Shiho Kohata, japoniar futbolaria.
- 1990 -
- Taulupe Faletau, tongatar errugbilaria.
- Florent Manaudou, frantziar eskubaloi jokalari ohia eta igerilaria.
- 1994 - Janet Devlin, irlandar abeslaria.
- 1995 - Ben Lammers, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1996 - Oulaya Amamra, frantziar aktorea.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1687 - José Moret, Aita Moret, elizgizon jesuita eta historialari nafarra (j. 1615).
- 1798 - Diego María Gardoki, bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta diplomatikoa, Turinen (j. 1735).
- 1915 - Félix Léglise, lapurtar politikaria, Landetan (j. 1843).
- 1989 - Dolores Ibarruri, La Pasionaria, bizkaitar politikari komunista (j. 1895).
- 1998 - Alejandro Artetxe, Arratiako lehoia, bizkaitar boxeolaria (j. 1923).
- 2005 - Cosme Barrutia, euskal txirrindularia (j. 1929).
- 2010 - Inozentzio Olea, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (j. 1921).
- 2015 - Ion del Río, gipuzkoar txirrindularia (j. 1978).
- 2017 - Victor Urrutia, nafar soziologoa (j. 1945).
- 2018 - Ricardo Requejo, musika klasikoaren nazioarteko piano-jotzaile eta musika irakasle bizkaitarra (j. 1938).
- 2021 - Ramuntxo Kanblong, lapurtar politikari jeltzalea, Ipar Buru Batzarraren presidentea (j. 1939).
- 2022 Ricardo Miralles, gipuzkoar historialaria (j. 1954).
Mundua aldatu
- 607 - Bonifazio III.a, Aita santua.
- 1035 - Kanuto II.a Handia, Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako erregea.
- 1094 - Duncan II.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1060)
- 1555 - Stephen Gardiner, ingeles elizgizona eta politikaria (j. c. 1483).
- 1595 - John Hawkins, esklabo-trafikatzailea, pirata eta Erresuma Batuko Itsas Armadako diruzain eta kontrolatzailea (j. 1532).
- 1662 - Adriaen van de Venne, herbeheretar margolaria (h. 1662).
- 1693 - Maria van Oosterwijck, neerlandarren Urrezko Mendeko margolaria (j. 1630).
- 1712 - Tokugawa Ienobu, Tokugawa shogunerriko seigarren shoguna (j. 1662).
- 1722 - Adriaen van der Werff, herbeheretar margolari, arkitekto, eskultore eta ganberako margolaria (j. 1659).
- 1754 - Jacob de Wit, herbeheretar margolaria (j. 1695).
- 1793 - Jean Sylvain Bailly, frantziar politikari eta zientzialaria, gillotinan (j. 1736).
- 1829 - Jean-Baptiste Regnault, neoklasizismoko frantziar margolaria (j. 1754).
- 1857 - Manuel Oribe, Uruguaiko presidentea (j. 1792).
- 1858 - Luis II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1796).
- 1865 - Elizabeth Gaskell, ingeles eleberrigilea (j. 1810).
- 1869 - Johann Friedrich Overbeck, alemaniar margolaria (j. 1789).
- 1896 - Joseph James Cheeseman, Liberiako presidentea (j. 1843).
- 1912 - José Canalejas, espainiar politikaria (j. 1854).
- 1916 - Percival Lowell, estatubatuar astronomoa (j. 1855).
- 1917 - Vera Slutskaia, bielorrusiar boltxebikea (j. 1874).
- 1921 - Fernand Khnopff, belgikar margolari sinbolista (j. 1858).
- 1936 -
- Patrick Henry Bruce, estatubatuar margolari modernoa (j. 1881).
- Víctor Casas, galiziar politikari, antzezle eta kazetaria, fusilatua (j. 1890).
- 1943 - Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (j. 1860).
- 1947 - Emma Orczy, Hungarian jaiotako ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1865).
- 1948 - Umberto Giordano, italiar opera egilea (j. 1867).
- 1954 - Luis Agote, argentinar medikua, ikertzailea eta odol-transfusioko aitzindaria (j. 1868).
- 1956 - Juan Negrín, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (j. 1889).
- 1964 - Elena Salvador, espainiar aktorea (j. 1868).
- 1969 - Liu Shaoqi, Txinako Herri Errepublikako bigarren presidentea (j. 1898).
- 1976 - Walter Piston, estatubatuar musikagilea (j. 1894).
- 1981 - William Holden, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- 1983 - Joan Sales, kataluniar idazlea (j. 1912).
- 1984 - Chester Himes, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- 1990 - Eve Arden, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1992 - Giulio Carlo Argan, italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria (j. 1909).
- 1993 - Manuel Granell, espainiar saiakeragile eta kritikaria (j. 1906).
- 1994 - Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (j. 1940).
- 1997 - Carlos Surinach, kataluniar jatorriko estatubatuar musikaria (j. 1915).
- 1998 - Sally Shlaer, estatubatuar matematikari, software-ingeniari eta metodologista (j. 1938).
- 2006 - Adam Schaff, poloniar filosofoa eta soziologoa (j. 1913).
- 2007 - Ira Levin, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta abesti egilea (j. 1929).
- 2010 - Henryk Górecki, poloniar musikagilea, postmodernismoaren musikari nagusietako bat (j. 1933).
- 2013 - John Tavener, ingeles musikagilea (j. 1944).
- 2014 - David Mackay, britainiar arkitektoa (j. 1933).
- 2018 -
- John Cairns, ingeles biologoa (j. 1922).
- Stan Lee, estatubatuar komiki gidoigile eta argitaratzailea (j. 1922).
- 2019 - Mitsuhisa Taguchi, japoniar futbolaria (j. 1955).
- 2020 -
- Masatoshi Koshiba, japoniar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- Jerry Rawlings, Ghanako presidentea (j. 1947).
- 2021 -
- Bob Bondurant, estatubatuar lasterketa-gidaria (j. 1933).
- Fra' Matthew Festing, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1949).
- Ron Flowers, ingeles futbolaria (j. 1934).
- 2023 -
- Rahim Huseynov, Azerbaijango lehen ministroa (j. 1936).
- Joan Jara, britainiar dantzari eta aktibista politikoa, Víctor Jararen emaztea (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Ilun, Ilune, Iluna, Iluntze, Ilunber, Ilunberri, Iluru, Iluntxo, Milian eta Millan.