Kondor Legioa (alemanez: Legion Condor) Alemania naziko aire armadako gudariz osatutako unitate bat izan zen, Espainiako Gerra Zibilean Francoren alde borrokatzeko bidalia. Adolf Hitlerrek, Luftwaffeko buru zen Hermann Göringek proposatuta, eta Alemaniako aire indarra gerra erreal batean probatzeko asmoarekin, Francori aire laguntza eskaini zion sekretupean.

Kondor Legioa
MotaUnitate militar
Sorrera1936
Deuseztatzea1939ko martxoa
HerrialdeaHirugarren Reicha
Unitate nagusiaLuftwaffe (en) Itzuli eta Aviación Nacional (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Espainiako Gerra Zibila

Kondor Legioak laguntza hori era askotan eman zuen: tropen eta hornigaien garraioa, ehiza-hegazkinen eta bonbaketarien bidezko erasoak (adibidez, Gernikako bonbardaketa), Errepublikaren aldeko indarren antolamendua matxinatuei jakinarazteko miatze-hegaldiak...

Alemaniari parte hartze horrek bere aparatuen kalitatea hobetzea eta akatsak zuzentzea ahalbidetu zion, Hitler prestatzen ari zen gerrarako (Bigarren Mundu Gerra).

Hugo Sperrle izan zen Kondor Legioko komandeetako bat.

Kanpo estekak

aldatu