Urriaren 21
data
Urriaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamalaugarren eguna da, 295.a bisurteetan. 71 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1512 – Monjolose herri baxenafarra erre zuten Albako Dukearen aginduetara zeuden soldadu gaztelarrek. Herritarrak etxeetatik aterarazi eta Donibane Garazira bidali zituzten, herria errautsetan utziz.
- 1938 – Bere semeari kalean euskaraz “Jontxu” deitzeagatik 500 pezetako isuna jarri zioten Areetan Jose Mariscal Arana herritarrari.
- 2010 – Gasteiz 2012. urteko Europako Hiriburu Berde izendatu zuten.
- 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJak irabazi eta 27 eserleku beraganatu zituen. Bigarren, EH Bildu, 21 eserlekuekin; PSEk 16 eserleku, Alderdi Popularrak 10 eserleku eta UPyDek eserleku bakarra.
- 2013 – Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Parot doktrina delakoa, Ines del Rio euskal herritar presoaren kasuaren harira.
- 2016 – Eusko Legebiltzarren XI. Legealdiari (2016-2020) ekin zitzaion.
Mundua
aldatu- 1914 – Pierre Etxeberri izpurarra fusilatu zuen Frantziako armadak, Lehen Mundu Gerran desertatzea egotzita. Desertzio karguengatik fusilatutako lehen euskalduna izan zen, baina ez azkena.
- 1969 – Willy Brandt bilakatu zen Mendebaleko Alemaniaren Kantziler.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2001 – Lodosa eta Sartagudan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2007 – Vianan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2012 – Zizur Txikian Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
Mundua
aldatu- 1936 – The Charge of the Light Brigade filma estreinatu zen, Michael Curtizek zuzendu eta Errol Flynn, Olivia de Havilland, Patric Knowles, C. Henry Gordon eta David Niven aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1940 – North West Mounted Police filma estreinatu zen, Cecil B. DeMillek zuzendu eta Gary Cooper, Madeleine Carroll, Paulette Goddard, Preston Foster, Robert Preston, George Bancroft, Akim Tamiroff eta Lon Chaney Jr aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 – The Dead Zone ("Eremu Hila") filma estreinatu zen, David Cronenbergek zuzendu eta Christopher Walken, Brooke Adams, Tom Skerritt, Herbert Lom, Anthony Zerbe, Colleen Dewhurst eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1983 – Metroa berdefinitu zen. Argiaren abiaduran 1/299.792.458 segundotan ibilitako distantzia bezala.
- 2016 – Schiaparelli EDM moduluak Marten lurrartzeko maniobra gaizki burutu, zoruaren aurka talka egin eta puskatu zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1807 – Hilarion Eslaba, nafar musikagilea (h. 1878).
- 1893 – Antonio Alberdi, bizkaitar musikagile eta organista (h. 1986).
- 1908 – Jorge Oteiza, oriotar eskultore eta arte-teorilaria, Txillidarekin batera XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena (h. 2003).
- 1910 – Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (h. 1976).
- 1911 – Jon Beistegi, Axola, euskal idazlea (h. 1993).
- 1915 – Henri Bourtayre, mila kantu baino gehiagoren musikaren lapurtar egilea (h. 2009).
- 1930 –
- Robert Baulon, lapurtar errugbilaria (h. 2011).
- Enrique Iartza, gipuzkoar futbolaria (h. 2001).
- 1936 – Amaia Aroma Lejarreta, bizkaitar txistularia, Euskal Herriko kontzertu batean txistua jo zuen lehen emakumea.
- 1937 – Pilar Alonso Ibañez, arabar etnografoa, historialaria, idazlea, poeta eta pedagogoa.
- 1946 – Víctor Marro, bizkaitar futbolari ohia.
- 1953 – Jose Ignazio Ansorena, Mirri, donostiar txistulari eta pailazoa.
- 1954 – Francisco Javier Irazoki, gaztelaniazko nafar poeta eta kazetaria.
- 1955 – Alberto Iglesias, gipuzkoar musikagilea.
- 1956 –
- Estanislao Argote, gipuzkoar futbolaria ohia, Athleticen jokatu zuena.
- Alain Serres, lapurtar idazlea.
- 1958 –
- Sabino Angoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Julio Medem, donostiar zinemagilea.
- 1964 – José Andrés Burguete, CDNko nafar politikaria.
- 1965 – Ion Andoni Goikoetxea, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1978 – Xabi Solano, gipuzkoar musikaria.
- 1982 –
- Asier Ormazabal, bizkaitar futbolaria.
- Iñigo Ros, nafar futbolaria.
- 1983 – Naiara Egozkue, nafar eskubaloi jokalaria.
- 1992 – Egoitz Fernández, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
aldatu- 1581 – Domenichino, italiar Barrokoko margolaria (h. 1641).
- 1728 – Floridablancako kondea, espainiar politikaria (h. 1808).
- 1742 – Veremundo Arias, galiziar beneditar elizgizona, Iruñeko apezpikua (h. 1824).
- 1755 – Giuseppe Baini, italiar musikagile eta abesbatza-zuzendaria (h. 1844).
- 1757 – Pierre Augereau, frantziar jenerala (h. 1816).
- 1790 – Alphonse de Lamartine, frantziar idazle eta politikaria (h. 1869).
- 1833 – Alfred Nobel, suediar kimikari eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea eta Nobel Sarien sortzailea (h. 1896).
- 1846 – Edmundo de Amicis, italiar idazlea, eleberrigilea eta bidaia liburuen egilea (h. 1908).
- 1847 – Giuseppe Giacosa, italiar olerkari, antzerkigile eta libreto egilea (h. 1906).
- 1874 – Henri Guisan, Suitzako Armadako komandante buruzagia (h. 1960).
- 1885 – Egon Wellesz, austriar musikagilea eta musikologoa (h. 1974).
- 1901 – Margarete Buber-Neumann, alemaniar idazlea (h. 1989).
- 1904 – Patrick Kavanagh, irlandar idazlea eta olerkaria (h. 1967).
- 1908 – Alexander Schneider, lituaniar-estatubatuar biolin-jotzailea (h. 1993).
- 1912 – Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1997).
- 1914 – Martin Gardner, matematikaren eta zientziaren dibulgazioan aritutako estatubatuar idazlea (h. 2010).
- 1917 – Dizzy Gillespie, estatubatuar jazz musikaria, "bebop" eta jazz modernoaren bultzatzaile nagusietako bat (h. 1993).
- 1921 –
- Malcolm Arnold, britainiar konpositorerik garrantzitsuenetakoa, bai zinemarako musikan baita musika formalean (h. 2006).
- Ingrid van Houten-Groeneveld, herbeheretar astronomoa (h. 2015).
- 1922 – Liliane Bettencourt, frantziar negozio emakume, socialité eta enpresa-sortzailea (h. 2017).
- 1925 – Celia Cruz, kubatar abeslaria (h. 2003).
- 1926 – Georges Figon, frantziar gaizkile ohi eta editorea (h. 1966).
- 1929 –
- Ursula Kroeber Le Guin, estatubatuar idazlea (h. 2018).
- George Stinney, 14 urterekin, XX. mendean Estatu Batuetan exekutatu zuten pertsonarik gazteena (h. 1944).
- 1930 –
- Fred de Bruyne, belgikar txirrindularia (h. 1994).
- Ivan Silaiev, SESBeko lehen ministroa (h. 2023).
- 1931 –
- Nicole Courcel, frantziar aktorea (h. 2016).
- Hugh Thomas, britainiar hispanista (h. 2017).
- 1932 – Claude Bessy, frantziar dantzaria.
- 1933 – Francisco Gento, espainiar futbolaria, Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi zituen futbolaria (h. 2022).
- 1936 – Simon Gray, britainiar antzerkigilea (h. 2008).
- 1942 – Christopher A. Sims, estatubatuar ekonometrista eta makroekonomista, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1943 – Cecilia Pantoja, txiletar abeslaria (h. 2023).
- 1944 – Jean-Pierre Sauvage, frantziar kimikaria, 2016ko Kimikako Nobel Saria.
- 1945 – Nikita Mikhalkov, errusiar zinemagilea.
- 1946 –
- Goyo Benito, espainiar futbolaria (h. 2020).
- Lux Interior, The Cramps punk rock bandako sortzailea eta abeslaria (h. 2009).
- 1949 –
- Manuel Marín, espainiar politikaria, Espainiako Diputatuen Kongresuaren presidentea (h. 2017).
- Benjamin Netanyahu, Israelgo lehen ministroa.
- 1956 – Carrie Fisher, estatubatuar aktorea (h. 2016).
- 1957 – Wolfgang Ketterle, alemaniar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- 1958 –
- Andre Geim, herbeheretar fisikaria, 2010eko Fisikako Nobel Saria.
- Pilar Rahola, kataluniar politikari eta kazetaria.
- 1959 – Ken Watanabe, japoniar aktorea.
- 1962 –
- David Campese, Campo, australiar errugbilari ohia.
- Sandro Cuomo, italiar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- 1964 – Glòria Serra, kataluniar kazetaria, aurkezlea eta irrati esataria.
- 1966 - Lucía Caram, monja cojonera, argentinar-kataluniar moja, sukaldaria, idazlea eta esataria da.
- 1971 – Verónica Fernández, espainiar zinema idazlea, gidoilaria eta irakaslea.
- 1977 – Kenji Fukuda, japoniar futbolari ohia.
- 1978 – Joanna Dworakowska, poloniar xakelaria (h. 2024).
- 1979 – Eva Llorach, espainiar antzerki, zinema eta telebistako aktorea.
- 1980 – Kim Kardashian, estatubatuar telebista-pertsonaia, aktore, enpresaburu eta modeloa.
- 1981 – Nemanja Vidić, serbiar futbolaria.
- 1982 – Maria Gaidar, errusiar eta ukrainar politikaria.
- 1985 – Danae Boronat, kataluniar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1988 –
- Hope Hicks, estatubatuar modelo ohia eta aholkulari politikoa.
- Blanca Suárez, espainiar aktorea.
- Natalie Wynn, ContraPoints, estatubatuar youtuberra.
- 1989 – Hannah Mouncey, australiar emakumezko eskubaloi jokalari eta futbolari transgeneroa.
- 1990 –
- Isabella Löwengrip, Blondinbella, suediar enpresaburu, idazle eta blogaria.
- Ricky Rubio, kataluniar saskibaloi-jokalaria.
- 1991 – Álex Batllori, kataluniar aktorea.
- 1992 – Hari Nef, estatubatuar aktore, modelo eta idazle transgeneroa.
- 1995 –
- Doja Cat, estatubatuar abeslaria eta rapeatzailea.
- Yulimar Rojas, venezuelar atleta.
- 1996 – Mareya Salazar, kanadar aktorea.
- 2000 – Mima Ito, japoniar mahai-tenis jokalaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1731 – Juan Bautista Orendain, La Pazko markesa, Espainiako Felipe V.aren garaian Bulego Unibertsalaren Idazkaria, Madrilen (j. 1683).
- 1805 – Cosme Damian Txurruka, euskal herritar zientzialaria, militarra eta itsasgizona (j. 1761).
- 1887 – Jean Bernard Jauregiberri, lapurtar itsasgizon eta politikaria, Parisen (j. 1815).
- 1914 – Pierre Etxeberri, baxenafar soldadua, Lehen Mundu Gerran desertatzeagatik fusilatutako lehen euskal herritarra, Récicourten (j. 1889).
- 1917 – Vicente González de Echávarri, arabar idazle eta politikaria (j. 1859).
- 1960 –
- Martin Uriarte, bizkaitar predikaria eta euskal idazlea (j. 1879).
- Jose Maria Yermo, euskal kirolaria (j. 1903).
- 1972 – Marcelino Olaetxea, euskal artzapezpikua eta Iruñeko apezpikua, Valentzian (j. 1888).
- 1985 – Pedro Ipiña, Morenito de Sestao, bizkaitar toreatzailea (j. 1903).
- 2002 – Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Valentzian (j. 1925).
- 2007 – Biktor Olaeta, euskal koreografoa, Elai-Alai taldearen eta Olaeta Balleten sortzailea (j. 1922).
- 2010 – Txabi Basterretxea, euskal zinemagilea (j. 1954)
- 2013 – Elvira Azkarate Etxebarria, 110 urte eta 206 egun bizi izandako bizkaitarra (j. 1903).
- 2014 – Alfredo Tamayo, gipuzkoar jesuita, teologo eta irakaslea (j. 1924).
Mundua
aldatu- 1125 – Cosmas Pragakoa, txekiar erlijioso, idazle eta historialaria.
- 1266 – Birger Jarl, suediar politikari eta militarra (j. 1210).
- 1422 – Karlos VI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1368).
- 1494 – Gian Galeazzo Sforza, Milango seigarren dukea (j. 1469).
- 1556 – Pietro Bacci Aretino, italiar idazlea (j. 1492).
- 1558 – Julio Zesar Eskaligero, italiar osagilea eta humanista (j. 1484).
- 1600 – Ōtani Yoshitsugu, japoniar samuraia (j. 1558).
- 1602 – Eduvigis Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburg eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1540).
- 1627 – Frederick de Houtman, herbeheretar itsasgizon, kartografo, esploratzaile eta astronomoa (j. c. 1571).
- 1632 – Cristóbal Lobera, extremadurar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1638 – Willem Blaeu, herbeheretar kartografo, Atlas egile eta argaratzaikea (j. 1571).
- 1650 – Pedro de Espinosa, gaztelaniazko poeta (j. 1578).
- 1765 – Giovanni Paolo Pannini, italiar margolaria (j. 1691).
- 1775 – François-Hubert Drouais, frantziar margolaria (j. 1727).
- 1803 – Alberto Fortis, veneziar idazle, naturalista eta kartografo erromantikoa (j. 1741).
- 1805 – Horatio Nelson, Erresuma Batuko Itsas Armadako ofiziala (j. 1758).
- 1886 – Jose Hernandez, argentinar olerkari, politikari eta kazetaria (j. 1834).
- 1892 – Anne Charlotte Leffler, suediar idazlea (j. 1849).
- 1893 – Julián del Casal, kubatar poeta eta idazlea (j. 1863).
- 1904 –
- Isabelle Eberhardt, Afrikako iparraldean bizi eta bidaiatu zuen esploratzaile eta idazle suitzarra (j. 1877).
- Jevhenia Jaroxynska, ukrainar idazle, irakasle, aktibista, itzultzaile, etnografo eta folklorista (j. 1868).
- 1930 – Elisabeth Altmann-Gottheiner, Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana (j. 1874).
- 1931 – Arthur Schnitzler, austriar dramagilea (j. 1862).
- 1941 – Nada Naumović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (j. 1922).
- 1944 – Hilma af Klint, suediar artista eta arte abstraktuaren aitzindarietako bat (j. 1862).
- 1952 – Juan Yagüe, espainiar militarra, "afrikanisten" taldearen parte izateagatik ezaguna (j. 1891).
- 1961 – Karl Korsch, alemaniar politikari eta filosofo marxista (j. 1886).
- 1965 – Joaquín Vázquez, gipuzkoar futbolaria (j. 1897).
- 1967 – Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (j. 1873).
- 1969 – Jack Kerouac, estatubatuar idazle eta poeta, Beat belaunaldiko partaidea (j. 1922).
- 1970 – John T. Scopes, estatubatuar irakaslea, 1925ean eboluzioaren teoria eskolan irakasteagatik epaitua (j. 1900).
- 1976 – Mercedes Pinto, espainiar-mexikar idazlea (j. 1889).
- 1978 – Anastas Mikoian, sobietar politikari boltxebikea (j. 1895).
- 1980 – Hans Asperger, Asperger sindromea izendatzen duen austriar pediatra, eugenesista, mediku teorikoa eta mediku irakaslea (j. 1906).
- 1984 – François Truffaut, frantziar zinema zuzendaria, Nouvelle Vague korrontearen fundatzaileetakoa (j. 1932).
- 1992 – Lillemor Aars, norvegiar zeramikaria (j. 1904).
- 1993 – Melchior Ndadaye, Burundiko presidentea (j. 1953).
- 1995 – Manuel Vázquez, espainiar komikigilea, Francisco Ibáñezekin batera Espainian eragin gehien izan duenetakoa (j. 1930).
- 1996 – Georgios Zoitakis, Greziako erregeordea (j. 1910).
- 1999 – Horst Krüger, alemaniar idazlea (j. 1919).
- 2006 – Urien Wiliam, galestar idazle eta antzerkigilea (j. 1929).
- 2007 –
- Ronald B. Kitaj, ingeles-estatubatuar margolaria (j. 1932).
- Margit Kalocsai, hungariar gimnasta (j. 1909).
- 2012 – George McGovern, estatubatuar historialari eta politikaria (j. 1922).
- 2014 –
- Benjamin Bradlee, The Washington Post egunkariko kazetaria eta erredakzio burua (j. 1921).
- Gough Whitlam, Australiako lehen ministroa (j. 1916).
- 2020 – Marge Champion, estatubatuar dantzari eta aktorea (j. 1919).
- 2021 – Bernard Haitink, herbeheretar orkestra zuzendaria (j. 1929).
- 2022 – Masato Kudo, japoniar futbolaria (j. 1990).
- 2023 –
- Reino Börjesson, suediar futbolaria (j. 1929).
- Bobby Charlton, ingeles futbolaria (j. 1937).
- Bill Hayden, Australiako 21. gobernadore orokorra (j. 1933).
- Alejandra Villafañe, kolonbiar aktore eta modeloa (j. 1989).
- 2024 – Paul Di'Anno, britainiar rock abeslaria, Iron Maiden taldeko kidea (j. 1958).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Goren, Urtsula, Urtsuia eta Urtsua.
Kanpo estekak
aldatu