Marie-Andrée Arbelbide

Marie-Andrée Arbelbide (Lekorne, 1936 - 2014ko maiatzaren 18a[1][2]) euskal herritar politikari abertzalea izan zen, ezaguna batez ere Heletako (Nafarroa Beherea) auzapeza edo alkatea 30 urtez izan zelako (1977-2007).

Marie-Andrée Arbelbide
MarieAndreeArbelbide.png
Heletako auzapez

1977 - 2007
Bizitza
Jaiotza Lekorne, 1936
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Bizilekua Heleta
Heriotza 2014ko maiatzaren 18a (78 urte) (77/78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta auzapeza
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Ingeniaritza ikasi zuen Paris aldean 1955 eta 1960 artean, eta Euskal Herrira itzultzean nekazaritzaren arloan jardun du batez ere. Lafitte abizenarekin sortua, 1960. hamarkadan Marie-Andrée Arbelbidek bere aita, Germain Lafittek, sortu zuen Lafitte mintegien ardura hartu zuen. Aita Lekorneko auzapeza izana zen.[3] Bere ahizpa eta Maurice Faizon bere koinatarekin batera, landare apaingarriak eta fruitudunak lantzen zituen enpresa honen modernizatzea burutu zuten.[4]

Politikan hastean, Arbelbide bihurtu zen Marie-Antoinette Etxebarrenekin (Urepele) batera Ipar Euskal Herriko emakumezko alkate bakarra. Iholdiko Kantonamenduan ere hautagaia izan da, bai independente (1985ean) bai abertzale gisa (1992an).[3]

Gero, kultura arloan ari zen eta Heletako Traboules elkarteko presidentea izan zen.[5]

Abertzaletasunaren bilakaeraAldatu

Auzapez bihurtu zenean, 1977an, ez zen aipu hautetsi abertzalerik. Senarra, Xalbat Arbelbide, Xipri Arbelbide apaiza eta kazetariaren anaia, Enbatako kidea zen, eta berak ere mugimendua segitzen zuen. Baina auzapezen artean ez zen abertzaletasunik aipatzen. Gero, aski laster etorri zen. 1980ean euskal departamenduaren aldeko hautetsien elkarteko egoitza Heletan ezarri zuten. Hauteskundeak izan ziren hurrengo aldian hori aipatu zen. Jendeak kritikatu zuen, baina herria kudeatzeko moldeak gaina hartu zuten. Kudeatzeko moduan konfiantza eman zieten, eta beraz hauteskundeak berriz irabazi zituzten. Beti aski kritika gogorrak ukan izan zituen, baina horrek elkartasuna ere eragiten zion, ez bere ideientzat, baina pertsonalki.[3]

1995ean, Negu Gorriak taldearen kontzertua Heletako plazan antolatzea onartu zuen. Beste inork ez zuen bere herrian ukan nahi. Herriko bozak baino zortzi egun lehenago izan zen. Aste osoan kritika gogorrak ukan zituen, baina inoizko emaitza hoberena hauteskunde haietan lortu zuen.[3]

 
EgunkarianDarraidu-ren taldea. Ezkerretik eskuinera, Mixel Berzaitz, Marie-Andree Arbelbide, Andre Darraidou, Louisette Mayerau eta Richard Beitia.

Euskal departamenduaren aldeko hautetsien elkartearen egoitza Heletan ezarri zuten geroago.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • 10 albiste Marie Andree Arbelbidez Bilaketaren emaitza «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» webgunean.