Asunción Campaña Ortiz

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Asunción Campaña Ortiz (Sause, Zaragoza, 1869 - Izko, 1936ko uztailaren 30a) 68 urteko etxekoandrea, Lanaren Konfederazio Nazionaleko kidea, bortxartu eta fusilatu egin zuten 1936ko Gerra Zibilean.[1][2]

Asunción Campaña Ortiz
Bizitza
JaiotzaSos del Rey Católico, 1869
HeriotzaIzko1936ko uztailaren 30a (66/67 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala

Bizitza

aldatu

Asunción Campaña Sausekoa zen jatorriz, baina Zangozan bizi zen bere senar Antonio Palacín Escagües eta hiru semeekin (Máximo, Primitivo eta Eugenio).[3] 1918ko urtarrilaren 8an Zaragozako Auzitegiak sei hilabete eta egun bateko espetxealdi korrekzionala eta 150 pezetako isuna ezarri zion atentatu-delitu batengatik. Preso egon zen Sauseko Espetxean eta Zaragozako Probintziako Espetxean.[2]

1936ko uztailaren 30ean Izko (Ibargoiti) Loitin fusilatu zuten bortxatu ondoren.[4][5] Bere ahizpa Adela ere berarekin batera fusilatu zuten. Neba Raimundo hainbat aldiz preso egon ondoren probintzia-espetxean 1938an fusilatu zuten. Senar Antonio Palacín 1936ko uztailean. Lekukoen arabera Ebro ibaian aurkitu zuten, Sesman. Semeak: 36 urteko Máximo eta 30 urteko Primitivo Sanjurjo Tertzioan (Zaragoza) hil ziren 1936ko azaroan. Primitivo Burgosko espetxe zentralean egon zen preso eta eta San Cristobal gotorlekuan. 23 urteko seme Eugenio, Lanaren Konfederazio Nazionaleko bjurua, Sausen fusilatu zuten 1936ko uztailaren amaieran.[2]

Asuncionen ilobak: Pilar Carro, Ricardo Carro eta Felipe Carro (Adelaren seme-alabak) ere funsilatu zituzten.[2][4]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2019ko ekainaren 1ean, larunbata, Loti gainean inauguratu zen "Loiti, hilerri klandestinoa" izenarekin 1936an eraildako pertsonak omentzeko jarritako eskultura-taldea. "Loiti, hilerri klandestinoa" Zangozako merindadeko herrietako bizilagunak lurperatu zituzten hobi klandestinoen multzoa, tropa frankistek hil ondoren. Sei terminotan lurperatu zituzten: Aldunate, Izko, Lekaun, Nardues, Sengérriz eta Loiti. 66 pertsona lurperatuta dauden hobiak dira.[6][7]

Erreferentziak

aldatu
  1. Asunción Campaña Ortiz. .
  2. a b c d www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  3. Valle, Manuel. (domingo, 19 de junio de 2016). «Sos del Rey Católico: ALGUNOS VECINOS DE SOS A TRAVÉS DE LOS SIGLOS. SIGLO XX (hasta1960)» Sos del Rey Católico (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  4. a b Nabarralde. (2011-09-12). «75 Años de la barbarie franquista» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  5. Valle, Manuel. (domingo, 12 de junio de 2016). «Sos del Rey Católico: VÍCTIMAS SOSIENSES DE LA GUERRA CIVIL» Sos del Rey Católico (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  6. «homenaje cementerio clandestino loiti» www.sosdelreycatolico.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
  7. Campaña Ortiz, Asuncion – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak

aldatu