Tiburcio Otsakar

politikari espainiarra

Tiburcio Otsakar Etxaleku (Iruñea, 1869ko apirilak 14Ibero, 1936ko abuztuak 6) euskal argitaratzaile eta politikaria izan zen.

Tiburcio Otsakar
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1869
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIbero, 1936 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Biografia aldatu

Lanbidez tipografoa izan zen. Bere ibilbide politikoa Zaragozan hasi zen, non El Ideal de Aragón egunkariarentzat lan egin zuen. 1920ko hamarkadan Partido Republicano Radicalen kidea izan zen baina gero PSOEra pasa eta jaioterrira itzuli zen. Bertan El Thun Thun, El aurresku eta UGTren ¡¡Trabajadores!! aldizkariak zuzendu zituen. 1931n hauteskundeetara aurkeztu arren, ez zuten hautatu.

Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta fusilatu zuten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Idazle asko. (2004). Navarra 1936. De la esperanza al terror. Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6..