Uztailaren 23
Uztailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laugarren eguna da, 205.a bisurteetan. 161 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1980 - Espainiako Triple A ultraeskuindar talde parapolizialak jarritako bonba batek Anastasio Leal, Antonio Contreras (11 urte) eta Concepción Contreras (17 urte, haurdun) hil zituen Iturriaga haurtzaindegitik metro gutxira, Bilbon.
MunduaAldatu
- 1903 - Ford Motor Company automobil konpainiak lehen autoa saldu zuen.
- 1952 - Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zen.
- 2007 -
- Portugal: El Solitario Espainiako lapurrik bilatuena atxilotu zuten.
- Bartzelonan bi transformadore elektrikok su hartu zuten eta itzalaldi bat eragin zuen, 350.000 pertsona kaltetuz.
- 2011 - Txinako Wenzhou hiritik gertu abiadura handiko bi trenek izandako istripuan 35 pertsona hil ziren.
- 2014 - Tifoi baten ondorioz TransAsia Airwaysen 222 hegaldiko hegazkina larrialdiko lur hartzea egiten saiatu eta istripua izan zuen. 48 pertsona hil eta 10 zauritu ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1999 - The Haunting ("Gordelekua") filma estreinatu zen, Jan de Bontek zuzendu eta Liam Neeson, Catherine Zeta-Jones, Owen Wilson eta Lili Taylor aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1829 - William Austin Burtek tipografoa patentatu zuen.
- 2004 - Science aldizkariak pneumonia eta meningitisa eragiten dituen bakterioaren aurkako txerto berri bat sortu zela argitaratu zuen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1995 - Miguel Indurain euskal herritar txirrindularia Frantziako Tourra 5 urte jarraian irabaztea lortu zuen lehenbiziko txirrindularia bilakatu zen.
- 2016ko Frantziako Tourra: Ion Izagirre ormaiztegiar txirrindulariak Alpeetako azken etapa irabazi zuen.
MunduaAldatu
- 2017 - Frantziako Tourrean Chris Froome britainiar txirrindularia izan zen garaile.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1880 - Elias Borboi-Parmakoa, Parmako dukegaia (h. 1959).
- 1901 - Consuelo Herrera Menta, 109 urte eta 85 egun bizi izan zen Euskal Herritarra (h. 2010).
- 1908 - Frantzisko Atutxa, euskal idazlea (h. 1973).
- 1934 - Jose Mari Quesada Lasarte, frankismoak erahildako lehen ETAkidea (h. 1968).
- 1948 - Rafael Marañón, nafar futbolari ohia.
- 1954 - Iñaki Ruiz de Pinedo, arabar politikari eta soziologoa.
- 1958 - Xanti Begiristain, nafar idazlea.
- 1961 - Gonzalo Arconada, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1962 -
- Luis Migel Kerexeta, gipuzkoar auzitegi-mediku eta EHUko irakaslea (h. 2019).
- Pierre de Vallombreuse, lapurtar argazkilaria, etnografian aditua.
- 1964 - Carlos Aurensanz, nafar idazlea.
- 1967 - Roberto Lezaun, nafar txirrindulari ohia.
- 1969 - José Arza, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1971 - Nagore Orbeltzu, gipuzkoar aktorea.
- 1973 - David Etxebarria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1976 - Estitxu Estremo, gipuzkoar surflari ohia, longboarden aditua,.
- 1992 - Iker Tainta, nafar esku huskako pilotaria.
MunduaAldatu
- 1401 - Francesco I.a Sforza, italiar condottieroa (h. 1466).
- 1649 - Klemente XI.a, Aita santua (h. 1721).
- 1775 - Étienne-Louis Malus, frantziar fisikaria (h. 1812).
- 1854 - Birt Acres, estatubatuar-britainiar argazkilari eta filmen aintzindaria (h. 1918).
- 1856 - Bal Gangadhar Tilak, indiar politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa (h. 1920).
- 1865 - Ludwig Sütterlin, alemaniar diseinatzaile grafikoa eta pedagogoa (h. 1917).
- 1871 - Ovide Decroly, belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea (h. 1932).
- 1872 - Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (h. 1912).
- 1884 - Emil Jannings, alemaniar antzezlea, 1920ko hamarkadan zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1950).
- 1886 -
- Salvador de Madariaga, euskal jatorriko espainiar idazle eta diplomatikoa (h. 1978).
- Walter Schottky, alemaniar fisikaria (h. 1976).
- 1888 - Raymond Chandler, estatubatuar eleberrigilea (h. 1959).
- 1892 - Haile Selassie, Etiopiako azken enperadorea eta Rastafari mugimenduaren sortzailea (h. 1975).
- 1899 - Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (h. 1976).
- 1905 - Otto Kippes, alemaniar apaiz katoliko eta astronomo zaletua (h. 1994).
- 1906 - Vladimir Prelog, kroaziar-suitzar kimikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1975eko Kimikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1908 - Elio Vittorini, italiar idazlea eta itzultzailea (h. 1966).
- 1910 - Jean-Louis Tinaud, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 1990).
- 1919 - Héctor Germán Oesterheld, argentinar komiki gidoigilea (1977an desagertua).
- 1925 -
- Alain Decaux, frantziar historialaria eta idazlea (h. 2016).
- Quett Masire, Botswanako presidentea (h. 2017).
- 1928 - Vera Rubin, estatubatuar astronomoa, galaxien errotazio tasen inguruko lehen lanak argitaratu zituena (h. 2016).
- 1931 - Arata Isozaki, japoniar arkitektoa.
- 1933 - Richard Rogers, italiar jatorriko britainiar arkitektoa.
- 1934 - Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (h. 2015).
- 1941 - Sergio Mattarella, Italiako presidentea.
- 1943 -
- Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (h. 2020).
- Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (h. 2018).
- 1944 - Maria João Pires, portugaldar piano-jotzailea.
- 1946 - Felicia Elizondo, estatubatuar LGBT komunitatearen aldeko ekintzailea.
- 1953 - Ana Botella, espainiar politikaria, Madrilgo alkate ohia.
- 1961 -
- Woody Harrelson, estatubatuar aktorea.
- David Kaufman, estatubatuar aktore eta bikoiztailea.
- 1965 -
- Elvira Mínguez, espainiar aktorea.
- Slash, britainiar-estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea, Guns N' Roses taldeko gitarrista nagusia.
- 1966 - Simona Levi, italiar antzerkigilea, ekintzaile politikoa, kultura kudeatzailea, artista, ikerlaria, kazetari eta unibertsitateko irakaslea.
- 1967 - Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1969 - Nacho Azofra, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1970 - Charisma Carpenter, estatubatuar aktorea.
- 1971 - Alison Krauss, estatubatuar abeslaria eta biolin-jotzailea, Grammy sari gehien irabazi dituen emakumea.
- 1972 - Masaki Tsuchihashi, japoniar futbolari ohia.
- 1973 -
- Kathryn Hahn, estatubatuar aktorea.
- Monica Lewinsky, Bill Clintonekin izan zuen sexu aferagatik ezaguna egin zen estatubatuar emakumea.
- 1974 - Maurice Greene, estatubatuar atleta.
- 1976 -
- Judith Arndt, alemaniar txirrindulari ohia.
- Judit Polgár, hungariar xake jokalaria, inoizko emakumezko xakelaririk hoberenetakoa.
- 1977 - Silvia Colloca, italiar aktorea, blogaria, sukaldaritza liburuen idazlea eta telebistako sukaldaritza saioen aurkezlea.
- 1979 - Natasha Jarovenko, ukrainar modelo eta aktorea.
- 1980 - Selen Öztürk, turkiar aktorea.
- 1985 - Renaldas Seibutis, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1987 -
- Imanol Landeta, mexikar aktore eta abeslaria.
- Kosuke Ota, japoniar futbolaria.
- 1989 - Daniel Radcliffe, ingeles aktorea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1741 - Martin Arzadun, apaiz eta euskal idazlea (j. 1675).
- 1876 - Federiko Belaustegigoitia, euskal idazlea (j. 1876).
- 1878 - Hilarion Eslaba, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1807).
- 1889 - Camilo Villavaso, bizkaitar kazetari, historialari eta politikaria (j. 1838).
- 1911 - Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea, Anberesen (j. 1843).
- 1934 - Margarita López Maturana, klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea (j. 1884).
- 1962 - Enrique Herrero Ducloux, Argentinan bizi izandako nafar kimikaria, Buenos Airesen (j. 1877).
- 1976an desagertua - Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (j. 1950).
- 1988 - André Lafond, lapurtar errugbilaria, Nizan (j. 1902).
- 2007 - Raimundo Pérez Lezama, euskal herritar futbolaria, 16 urtez Athleticen jokatu zuena (j. 1922).
- 2015 - Marcelo Usabiaga, Francoren diktaduraren aurka borrokatu zen gipuzkoar militante komunista (j. 1916).
- 2017 - Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (j. 1949).
MunduaAldatu
- 1010 - Muhammad II.a al-Mahdi, Kordobako laugarren omeiatar kalifa.
- 1595 - Thoinot Arbeau, Langresko kanonigoa eta apaiz katolikoa (j. 1519).
- 1645 - Mikel I.a Errusiakoa, Romanov etxeko Errusiako lehen tsarra (j. 1596).
- 1742 - Susanna Wesley, metodismoaren amatzat hartua (j. 1669).
- 1757 - Domenico Scarlatti, italiar musikagilea (j. 1685).
- 1853 - Andries Wilhelmus Jacobus Pretorius, Hegoafrikako politikaria, boerren buruzagia (j. 1798).
- 1859 - Marceline Desbordes-Valmore, frantziar poeta (j. 1786).
- 1878 - Karl von Rokitansky, austriar sendagilea (j. 1803).
- 1885 - Ulysses S. Grant, Ameriketako Estatu Batuetako 18. Presidentea (j. 1822).
- 1916 - William Ramsay, gas nobleak aurkitu zituen eskoziar kimikaria, 1904ko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1923 - Charles Dupuy, Frantziako Estatuburua (j. 1851).
- 1926 - Viktor Vasnetsov, errusiar margolaria (j. 1848).
- 1932 - Alberto Santos-Dumont, brasildar hegazkin pilotua (j. 1873).
- 1948 - David Wark Griffith, estatubatuar zinema zuzendaria, zinemaren aita (j. 1875).
- 1951 -
- Robert J. Flaherty, estatubatuar zinemagilea (j. 1884).
- Philippe Pétain, Frantziako Estatuburua (j. 1856).
- 1957 - Giuseppe Tomasi di Lampedusa, italiar idazlea (j. 1896).
- 1966 - Montgomery Clift, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- 1968 - Henry Hallett Dale, ingeles fisiologoa, 1936ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1971 - Van Heflin, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1979 - Joseph Kessel, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1898).
- 1982 - Hitoshi Sasaki, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1891).
- 1983 - Georges Auric, frantziar musikagilea (j. 1899).
- 1999 - Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (j. 1929).
- 2000 - Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (j. 1925).
- 2001 - Eudora Welty, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- 2002 -
- Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua (j. 1912).
- Leo McKern, australiar antzerki, zinema, telebista eta irratiko aktorea (j. 1920).
- Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (j. 1945).
- 2004 -
- Carmina Ordóñez, papel-couché deritzon prentsaren protagonista nabarmena (j. 1955).
- Serge Reggiani, italiar antzezlea eta kantaria (j. 1922).
- 2007 -
- Ernst Otto Fischer, alemaniar kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Mohammed Zahir Shah, azken Afganistango erregea (j. 1914).
- 2011 - Amy Winehouse, britainiar abeslari eta konpositorea (j. 1983).
- 2012 -
- Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (j. 1940).
- Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (j. 1951).
- Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (j. 1936).
- 2013 - Emile Griffith, estatubatuar boxeolaria (j. 1938).
- 2014 - Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (j. 1922).
- 2015 - José Sazatornil, Saza, kataluniar zinema eta antzerki aktorea (j. 1925).
- 2016 - Thorbjörn Fälldin, Suediako lehen ministroa (j. 1926).
- 2018 - Oksana Xatxko, ukrainar artista eta ekintzailea, Femen talde feministaren sortzaileetako bat (j. 1987).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Izaro eta Peritz/Peritza/Periza.