Ireki menu nagusia

Frederik Willem de Klerk (Johannesburgo, 1936ko martxoaren 18a-) afrikaner jatorriko abokatu eta politikari hegoafrikar erretiratua da, apartheid garaiko azken presidentea (1990-1994) eta sasoi horri amaiera emateko lan egin zuena. Izan ere, 1993an Bakearen Nobel Saria elkarbanatu zuen Nelson Mandelarekin batera.

Frederik de Klerk
Frederik Willem de Klerk 1990.jpg
Hegoafrikako presidenteordea

1994-05-10 - 1996-06-30
Alwyn Schlebusch Itzuli - Thabo Mbeki
Hegoafrikako presidentea

1989-08-15 - 1994-05-10
Pieter Willem Botha - Nelson Mandela
Hezkuntza ministroa


Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea


Minister of Education Itzuli

Bizitza
Jaiotza Johannesburgo1936ko martxoaren  18a (83 urte)
Herrialdea  Hegoafrika
Bizilekua Lurmutur Hiria
Familia
Aita Johannes de Klerk
Ezkontidea(k) Marike de Klerk Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Potchefstroom University for Christian Higher Education Itzuli
North-West University Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Gereformeerde Kerkea Itzuli
Alderdi politikoa National Party Itzuli
FW DeKlerk sign.png

Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzeko lanetan ere inplikatu da eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.

BizitzaAldatu

Zuzenbidea ikasi zuen eta, 1958an, Potchefstroom Unibertsitatean graduatu ondoren, abokatutzan hasi zen lanean, Vereenigingen. Parlamentuko kide aukeratu zuten, 1972an, Alderdi Nazionaletik. Garai hartan, Hegoafrikan, apartheid sistema zegoen indarrean eta, haren kariaz, gutxiengo zuria gehiengo beltzaren gainetik zegoen politika eta gizarte arloko eskubide askori zegokienez. Alderdi Nazionala apartheidaren aldekoa zen. 1989ko abuztuan, Hegoafrikako lehendakaria, P. W. Botha, gaixorik, kargua utzi behar izan zuenean, De Klerk, Alderdi Nazionaleko liderra zenez, behin-behineko lehendakari izendatu zuten. Berehala egin zen hauteskundeetarako deia eta, espero bezala, De Klerk atera zen lehendakari. Baina aldaketa sakonak etorri ziren; izan ere, Frederik De Klerkek, lehendakaritzarako kanpainan, bost urteko plan bat proposatu zuen apartheid sistema gainditu eta herritar guztien ordezkaritza bermatuko zuen konstituzio berri bat onartzeko. Hauteskundeen ondorenean, 1976tik debekaturik zeuden protesta manifestazioak legeztatu ziren eta preso politiko asko irten ziren kalera, Nelson Mandela, Afrikar Kongresu Nazionaleko buruzagi beltza, tartean zela, 1962. urteaz geroztik kartzelan baitzegoen. De Klerk-ek eta Mandelak batera lan egin zuten trantsizioko konstituzio bat sortzeko eta, halaxe, 1993ko abenduan onartu zen. Konstituzio hark, esan bezala, aldaketa handiak ekarri zituen Hegoafrikara. Hasteko, bederatzi eskualde edo probintziatan banatu zen lurraldea, probintzia bakoitzak autonomia aski handia zuela, arraza eta alderdi politiko guztientzat irekitako hauteskundeak egin ziren eta Batasun Nazionaleko gobernu bat eratzea proposatu zen, hauteskunde demokratikoak egin eta lehen bost urteetarako. Hegoafrikako apartheid sistema ezabatzeko egindako lanagatik, 1993an, Bakearen Nobel saria eman zitzaien De Klerki eta Mandelari, erdi bana.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederik de Klerk