Gabino Olaso
Gabino Olaso Zabala (Abadiño, 1869ko otsailaren 18a - Fuente la Higuera, 1936ko abuztuaren 5a) bizkaitar agustindar apaiza izan zen. 1893an apaiz bilakatua, Filipinetan misiolari aritu zen. Bertako Iraultzaren aurka egin eta Mariano Dacanay apaizaren torturan parte hartu zuen.[1] 1898an independentistek atxilotua urte t'erdi eman zuen presondegian. Espainiako Gerra Zibila piztean Valentzia inguruan zegoen, eta errepublikanoek erail zutenez, 2007an Benedikto XVI.ak dohatsu izendatu zuen.
Gabino Olaso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abadiño, 1869ko otsailaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | La Font de la Figuera, 1936ko abuztuaren 5a (67 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | presbiteroa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | agustindar |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Allen, John L.. (2007). Torture in his history taints Spanish martyr's beatification. National Catholic Reporter.
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |