Ekainaren 8
data
Ekainaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hemeretzigarren eguna da, 160garrena bisurteetan. 206 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 2008 - ETAk El Correo egunkariaren errotatiban bonba lehertarazi zuen.
- 2014 - Euskal Herriaren Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea burutu zen, Durango eta Iruñea udalerriak elkar lotu zituelarik.
Mundua Aldatu
- 1998 - Europar Batasuneko parlamentuak bolanta sareak debekatzeko akordio bat adostu zuen.
- 2006 - Europako Banku Zentralak, interes tasak %2,75era igo zituen.
- 2008 - Grezia hegoaldean, Peloponesoko eskualde turistikoan 6,5 graduko lurrikara izan zen. Bi hildako eta 227 zauritu eragin zituen.
Arte eta kultura Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1984
- Gremlins filma estreinatu zen, Joe Dantek zuzendu eta Zach Galligan, Phoebe Cates, Hoyt Axton, Polly Holliday eta Frances Lee McCain aktoreek antzetu zuten.
- Ghostbusters ("Mamu-ehiztariak") filma estreinatu zen.
- Top Secret! filma estreinatu zen, Jim Abrahams, David Zucker eta Jerry Zuckerek zuzendu eta Val Kilmer, Lucy Gutteridge, Omar Sharif, Peter Cushing, Michael Gough, Jeremy Kemp eta Christopher Villiers aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 - Misery beldurrezko eleberria argitaratu zen, Stephen King estatubatuar idazleak idatzia.
Zientzia eta teknologia Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 2004 - Artizarraren lehen igarotzea milurteko honetan, hurrengoa 2012ko ekainaren 12an
Kirolak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 2002 - Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 25-22 irabaziz S.U.Agen-en aurka.
- 2008 - Eros Capecchi txirrindulari italiarrak 2008ko Euskal Bizikleta irabazi zuen.
- 2010eko Durango-Durango Emakumeen Saria: Marianne Vos irabazle.
Mundua Aldatu
- 1998 - Joseph Blatter FIFAko presidente izendatu zuten, Joao Havelangeren tokia hartuz.
- 2008 - Rafael Nadal tenislari espainiarrak Roland Garros txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1656 - Antonio Gastañeta, gipuzkoar itsasgizon eta ontzigilea (h. 1728).
- 1737 - Julio Jose Duler, lapurtar itsasgizona.
- 1805 - Salustiano Olotzaga, arabar militarra, gaztelaniazko idazlea, abokatua eta politikaria (h. 1873).
- 1822 - Salustiano Aseginolaza, gipuzkoar farmazilaria, ikerlaria eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko dekanoa (h. 1894).
- 1892 - Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (h. 1980).
- 1893 - Pablo Zabalo, gipuzkoar arkitekto eta margolaria (h. 1961).
- 1897 - José Luis Lopez de Uralde, arabar arkitekto eta hirigilea (h. 1966).
- 1901 - Julio Larrakoetxea, bizkaitar diplomazialari eta idazlea (h. 1999).
- 1903 - Maria Dolores Agirre, euskal idazlea (h. 1997).
- 1930 - Juan Jose Agirre Begiristain, Lazkaoko Beneditarren Monasterioko bibliotekaria eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioko zuzendaria.
- 1934 - Jesus Renteria, bizkaitar futbolaria (h. 2021).
- 1942 - Josu Elorriaga, bizkaitar ekonomialari eta politikaria.
- 1944 - María Ostiz, nafar abeslaria, Avilésen.
- 1945 - Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (h. 2016).
- 1946 -
- Alberto Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (h. 2006).
- Carlos Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (h. 2017).
- 1948 - Xabier Castillo Miota, Xeberri, bizkaitar egile abeslari eta bikoiztailea (h. 2021).
- 1950 - Pedro Miguel Etxenike, nafar zientzialaria eta EAJ eta EAko politikaria.
- 1956 - Ignacio Arellano, nafar filologo eta historialaria.
- 1964 - Txuma Murugarren, gipuzkoar abeslari, zutabegile eta blogaria.
- 1971 - Eukene Arana, Elkarrekin Podemosko bizkaitar politikaria.
- 1973 -
- Lorea Elso, nafar gimnasta ohia.
- Emma García, gipuzkoar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- 1982 - Pedro Izurza, bizkaitar futbolaria.
- 1983 -
- Gorka Etxebarria, arabar izotz hockey jokalari ohia.
- Alexander Goikoetxea, bizkaitar futbolaria.
- 1989 -
- Ainhoa Sanz Rodríguez, gipuzkoar mendi korrikalaria.
- Tomas Trigo, nafar futbolaria.
- 2000 -
- Imanol García de Albeniz, bizkaitar futbolaria.
- Beatriz Zudaire, nafar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
Mundua Aldatu
- 1625 - Giovanni Domenico Cassini, astronomo eta ingeniari italiarra (h. 1712).
- 1638 - Pierre Magnol, frantziar botanikoa (h. 1715).
- 1671 - Tomaso Albinoni, italiar musikagilea (h.1751).
- 1784 - Marie-Antoine Carême, sukaldarien errege eta erregeen sukaldaria, frantziar okin eta sukaldaria (h. 1833).
- 1810 - Robert Schumann, alemaniar musikagile erromantikoa (h. 1856).
- 1814 - Charles Reade, ingeles eleberrigilea (h. 1884).
- 1821 - Samuel Baker, ingeles esploratzaile, militar, naturalista, ehiztari, idazle eta abolizionista (h. 1893).
- 1829 - John Everett Millais, ingeles margolaria (h. 1896).
- 1837 - Ivan Kramskoi, errusiar margolari eta arte-kritikaria (h. 1887).
- 1838 - Paolo Boselli, Italiako lehen ministroa (h. 1932).
- 1847 -
- Clara Corral, galiziar poeta (h. 1908).
- Ida McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1907).
- 1855 - Natalia Kobrynska, ukrainar idazlea, Ukrainako mugimendu feministaren antolatzaile eta aitzindaria (h. 1920).
- 1860 - Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (h. 1940).
- 1861 - Juan Vázquez de Mella, espainiar filosofo eta politikaria (h. 1928).
- 1867 - Frank Lloyd Wright, estatubatuar arkitektoa (h. 1959).
- 1871 - Aloys Van de Vyvere, Belgikako lehen ministroa (h. 1961).
- 1873 - Azorín, espainiar idazlea (h. 1967).
- 1876 - Ferdynand Antoni Ossendowski, poloniar idazle, esploratzaile, unibertsitateko irakasle eta politikari antikomunista (h. 1945).
- 1891 - Paul Collaer, belgikar musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendaria (h. 1989).
- 1893 -
- Marie Pujmanová, txekiar idazlea (h. 1958).
- Ernest B. Schoedsack, estatubatuar zinema zuzendari, argazkilari eta ekoizlea (h. 1979).
- 1894 - Henri Lapuyade, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 1956).
- 1896 - Eleanor Pairman, eskoziar matematikaria (h. 1973).
- 1903 - Marguerite Yourcenar, frantziar eleberrigilea (h. 1987).
- 1905 - James J. Braddock, estatubatuar boxeolaria (h. 1974).
- 1907 -
- María Mariño, galiziar poeta (h. 1967).
- Georges Speicher, frantziar txirrindularia (h. 1978).
- 1910 - John W. Campbell, estatubatuar zientzia-fikziozko eleberrigile eta argitaratzailea (h. 1971).
- 1911 - Antonio Rosón Pérez, Galiziako Xuntako lehenengo presidentea (h. 1986).
- 1915 - Jaime Miláns del Bosch, espainiar militarra, 1981eko otsailaren 23ko kolpe militarra prestatu zuen buruzagietako bat (h. 1997).
- 1916 -
- Luigi Comencini, italiar zinemagilea (h. 2007).
- Francis Crick, britainiar biologo eta irakaslea, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- 1919 - Abdirashid Ali Shermarke, Somaliako 2. presidentea (h. 1969).
- 1921 - Suharto, Indonesiako bigarren presidentea (h. 2008).
- 1925 - Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (h. 2018).
- 1927 - Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (h. 2020).
- 1928 - Gustavo Gutiérrez, perutar apaiz eta teologoa, Askapenaren teologiaren bultzatzaile nagusienetakoa.
- 1930 - Robert Aumann, israeldar matematikari eta unibertsitate irakaslea, 2005ean Ekonomiako Nobel Saria.
- 1933 - Joan Rivers, estatubatuar komediante, aktore, telebista aurkezle, gidoilari eta idazlea (h. 2014).
- 1934 - Mikio Aoki, Japoniako jarduneko lehen ministroa (h. 2023).
- 1935 - Fernando Aiuti, italiar immunologoa eta politikaria, Italiako ANLAIDS elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria (h. 2019).
- 1936 - Kenneth G. Wilson, estatubatuar fisikari teorikoa, 1982ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1939 - Norman Davies, britano-poloniar historialari eta idazlea, Poloniako, Europako eta Erresuma Batuko historian aditua.
- 1940 - Nancy Sinatra, estatubatuar aktore eta kantaria.
- 1942 - Jacques Dubochet, suitzar biofisikaria, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1947 - Eric Wieschaus, estatubatuar biologoa, 1995eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1948 - José Julio Rodríguez Fernández, Espainiako Aire Armadaren jeneral ohia.
- 1950 - Sônia Braga, brasildar aktorea.
- 1951 -
- Miguel Ángel Moratinos, espainiar politikari eta diplomatikoa.
- Bonnie Tyler, galestar pop abeslaria.
- 1953 - Ivo Sanader, Kroaziako lehen ministroa.
- 1954 - Soumeylou Boubèye Maïga, Maliko lehen ministroa (h. 2022).
- 1955 -
- Tim Berners-Lee, ingeles informatikaria, World Wide Webaren asmatzailea.
- José Antonio Camacho, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 - Nuria Coronado Sopeña, espainiar kazetari feminista, idazlea eta editorea.
- 1975 - Michael Buckley, estatubatuar ahots-aktorea eta gidoigilea.
- 1976 -
- Montse Castellà, kataluniar egile abeslaria, gizarte-ekintzailea eta kultura-kazetaria.
- Lindsay Davenport, estatubatuar tenislari ohia.
- 1977 - Kanye West, estatubatuar rapeatzailea.
- 1982 - Nadia Petrova, errusiar tenislari ohia.
- 1983 -
- Kim Clijsters, flandriar tenislari ohia.
- Zaryn Dentzel, Tuenti sare-sozialaren sortzailea.
- 1986 - Jennicet Gutiérrez, pertsona transgeneroen eta etorkinen eskubideen aldeko estatubatuar ekintzailea.
- 1987 - Diego Ifrán, uruguaiar futbolaria.
- 1989 -
- Anna of the North, norvegiar abeslari eta kantautorea.
- Nina Lawless, mexikar-estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1994 - Song Yoo-jung, hegokorear aktorea eta modeloa (h. 2021).
Heriotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1288 - Antso IV Ausartak Lope III.a Diaz Harokoa Bizkaiko Jauna hil zuen Alfaron.
- 1811 - Ortuño Agirre, Montehermosoko VI. markesa eta Trivianako X. kondea, arabar aitoren seme eta politikaria, Parisen (j. 1767).
- 1852 - José Urkullu, euskal herritar idazle, matematikari, pedagogo, gramatikari eta itzultzailea, Lisboan (j. 1790).
- 1885 - Jose Maria Ezpeleta Agirre-Zuazo, nafar aristokrata eta politikaria (j. 1818).
- 1889 - Víctor Patricio Landaluze, bizkaitar margolaria, Habanan (j. 1830).
- 1918 - Jose Cadena, nafar elizgizona (j. 1855).
- 1931 -
- Juan Etxebarria, bizkaitar margolari fauvista, Madrilen (j. 1875).
- Juan Ziorraga, arabar arkitektoa, Coruñan (j. 1836).
- 1948 - Julian Etxeberria, euskal enpresari eta irakaslea (j. 1875).
- 1965 - Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (j. 1943).
- 1969 - Jose Olaizola, Ereslari, euskal musikagile eta idazlea (j. 1883).
- 1983 - Manuel Olaizola, Uztapide, gipuzkoar bertsolaria (j. 1909).
- 1985 - Jose Maria Zabalza, gipuzkoar zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea, Madrilen (j. 1928).
- 1987 -
- Jean Elitxagarai, euskal arraunlaria (j. 1886).
- Teofilo Urdanotz, nafar filosofo domingotarra (j. 1912).
- 1992 - Jesus Izagirre, euskal herritar futbolari eta pilotaria, Logroñon (j. 1906).
- 2003 - Antonio Orbe, gipuzkoar teologo jesuita, Patristikan aditua (j. 1917).
- 2009 - Kepa Arizmendi, nafar ETAkidea, erbesteratua eta Bidasoko Eskolarekin lotutako margolaria (j. 1958).
- 2014 - Bitxore Laka, bizkaitar misiolari eta artista (j. 1933).
- 2020 - Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, baxenafar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea (j. 1926).
- 2023 - Txomin Perurena, gipuzkoar txirrindulari eta kirol zuzendaria (j. 1943).
Mundua Aldatu
- 632 - Muhammad, Islamaren profeta eta Arabiaren bateratzailea hil zen (j. 570).
- 1042 - Kanuto III.a Hardeknut, bikingo erregea (j. 1018).
- 1376 - Eduardo (Printze Beltza), Galesko eta Akitaniako printzea (j. 1330).
- 1492 - Elisabet Woodville, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1437).
- 1574 - Sanada Yukitaka, japoniar daimyōa (j. c. 1512).
- 1651 - Tokugawa Iemitsu, Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna (j. 1604).
- 1714 - Sofia Palatinatukoa, Brunswick-Lüneburgeko Printzesa hauteslea (j. 1630).
- 1768 - Johann Joachim Winckelmann, alemaniar arkeologoa eta historialaria (j. 1717).
- 1794 - Gottfried August Bürger, alemaniar olerkaria (j. 1747).
- 1795 - Luis XVII.a Frantziakoa, de iure Nafarroako eta Frantziako erregea (j. 1785).
- 1809 - Thomas Paine, britainiar-estatubatuar pentsalari politiko, iraultzaile, ilustratu eta liberala, anarkismoaren aitzindaria (j. 1737).
- 1828 - William Coxe, ingeles historialari eta apaiza (j. 1748).
- 1831 - Sarah Siddons, galestar aktorea (j. 1755).
- 1845 - Andrew Jackson, Ameriketako Estatu Batuetako zazpigarren Presidentea (j. 1767).
- 1865 - Sir Joseph Paxton, ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa (j. 1803).
- 1876 - George Sand, frantziar idazlea, feminismoaren aitzindaria (j. 1804).
- 1889 - Gerard Manley Hopkins, ingeles olerkaria (j. 1844).
- 1896 - Jules Simon, Frantziako lehen ministroa (j. 1814).
- 1902 - Amado Lázaro, espainiar ingeniaria (j. 1831).
- 1913 - Emily Davison, emakumeen sufragioaren aldeko ingeles ekintzailea (j. 1872).
- 1920 - Augusto Righi, italiar fisikaria (j. 1850).
- 1945 -
- Robert Desnos, frantziar olerkaria (j. 1900).
- Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarria (j. 1920).
- 1947 - Giacomo Albanese, italiar matematikaria (j. 1890).
- 1969 - Robert Taylor, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- 1970 - Abraham Maslow, estatubatuar psikologo humanista, Maslow piramidearen asmatzailea (j. 1908).
- 1990 - Jose Figueres Ferrer, Costa Ricako presidentea (j. 1906).
- 1993 - Severo Sarduy, kubatar idazlea (j. 1937).
- 1995 - Juan Carlos Onganía, Argentinako de factoko presidentea (j. 1914).
- 1997 - Amos Tutuola, nigeriar idazlea (j. 1920).
- 1998 -
- Sani Abacha, Nigeriako diktadorea (j. 1943).
- Maria Reiche, alemaniar matematiko eta arkeologoa, Peruko Nazcako lerroei buruzko bere ikerlanagatik ospetsua (j. 1903).
- 2007 -
- Aden Abdullah Osman Daar, Somaliako lehendabiziko presidentea (j. 1908).
- Elias Wen, txinatar apaiz ortodoxoa, Errusiatik kanpoko eliza ortodoxoaren apaiz zaharrena (j. 1896).
- 2009 -
- Omar Bongo, Gabongo presidentea (j. 1935).
- Aleksandra Ovtxinnikova, Jakutiako Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoko presidentea (j. 1915).
- 2010 - Sara Berenguer, kataluniar feminista libertario eta anarkosindikalista (j. 1919).
- 2018 - Anthony Bourdain, estatubatuar sukaldari, idazle eta telebistako pertsonaia (j. 1956).
- 2019 - Guy Bois, frantziar historialari marxista, feudalismoaren historiari egindako ekarpenegatik nabarmena (j. 1934).
- 2020 - Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (j. 1964).
- 2022 -
- Julio Jiménez, espainiar txirrindularia (j. 1934).
- Paula Rego, portugaldar-britainiar margolari eta artista bisuala (j. 1935).
- 2023 -
- Klaus Beer, alemaniar atleta, luzera jauzian espezializatua (j. 1942).
- Renato Longo, italiar ziklo-kroslaria (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak Aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Meder eta Jaizki.