Martxoaren 3
data
Martxoaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita bigarren eguna da, 63.a bisurteetan. 303 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1794 - Jean-Baptiste Cavaignac eta Jacques Pinet frantses Konbentzio Nazionaleko mandatarien aginduz, "doilortzat" hartu ziren Sara, Itsasu eta Azkaine herriak haizekorraren 13ko ordenantza batean, eta lapurtarren deportazioari hasiera eman.
- 1976 - Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: Espainiako poliziak tiroka 5 langile hil eta 150 zauritu zituen, Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko, Manuel Fraga gobernazio ministro zela.
- 1981 - Batallon Vasco Españolek Herri Batasunako Francisco Javier Ansa Cincunegui kidea erail zuen Andoainen.
- 2014 - Bilbon Global Forum Spain bileraren aurkako protestak izan ziren.
MunduaAldatu
- 1284 - Galesko printzerria Ingalaterrara pasa zen, Rhuddland-eko estatutuaren bidez.
- 1845 - Florida AEBetako 27. estatu bihurtu zen.
- 1857 - Frantzia eta Erresuma Batuaren gerra deklarazioa Txinari.
- 1861 - Errusian esklabutza desegin zen.
- 1878 - Bulgariaren independentzia Otomandar Inperiotik.
- 1905 - Errusiako Nikolas II.a tsarrak Duma izeneko parlamentua sortzea onartu zuen.
- 1924 - Kaliferria desagertu zen, 1400 urteren ondoren, eta bere hondarretik Kemal Atatürkek bultzatutako Turkia berria osatu zen.
- 1938 - Lehen petrolio aurkikuntza egin zuten Saudi Arabian.
- 1939 - Mahatma Gandhik 2. gose greba hasi zuen Indiako ingelesen gobernuaren aurka.
- 1985 - Valparaison (Txile) izandako 8,3 graduko lurrikaran 177 lagun hil ziren.
- 1996 - Espainian egindako hauteskunde orokorretan, Jose Maria Aznarrek gidatutako Alderdi Popularrak garaipena lortu zuen.
- 2000 - Londresen 503 egunez atxilotuta egon ondoren, Augusto Pinochet diktadore ohia Txilera itzuli zen.
- 2002 - Suitzan egindako erreferendumean, herritarrek Suitza Nazio Batuetako kide bihurtzea onartu zuten, alde txikiz.
- 2005 - Steve Fossett miliodunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1875 - Carmen, Georges Bizeten musika eta Ludovic Halévy eta Henri Meilhacen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opéra-Comiquen.
- 1923 - Time aldizkariaren lehen alea argitaratu zen, AEBetako lehen albiste astekaria.
- 1960 - Home from the Hill (Muinoko Bizilekua edota Berarekin Eskandalua Iritsi Zen) filma estreinatu zen, Vincente Minnellik zuzendu eta Robert Mitchum, Eleanor Parker, George Peppard, George Hamilton eta Everett Sloane aktoreek antzeztu zuten.
- 2014 - 86. Oscar Sariak: 12 Years a Slave (12 Urtez Esklabo) filmak Filma Onenaren Oscar Saria jaso zuen eta Gravity urte hartan Oscar Sari gehien irabazi zituen filma izan zen.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2010 - Europar Batasunak Genetikoki eraldatutako pataten landatzea eta salmenta baimendu zuen, genetikoki eraldatutako artoa baimendu eta hamabi urte geroago.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1883ko Home Nations Txapelketa bukatu zen, gaur egun Sei Nazioen Txapelketa denaren lehen ekitaldia. Ingalaterra izan zen txapelduna.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1796 - François Eugène Garai de Monglave, lapurtar idazlea (h. 1873).
- 1828 - Raimundo António de Bulhão Pato, bilbotar-portugaldar poeta eta saiakeragilea (h. 1912).
- 1869 - Emeterio Arrese, gipuzkoar idazlea (h. 1954).
- 1876 - Pierre Dop, euskal historialari eta saiakeragilea (h. 1948).
- 1896 - Hélène Elizaga, lapurtar margolaria (h. 1981).
- 1899 - Ángela Alonso, nafar maistra (h. 1986).
- 1916 - Gaizka Barandiaran, Oñatiar idazle eta musikaria (h. 2006).
- 1928 - Ismael Fidalgo, bizkaitar margolaria (h. 2010).
- 1933 - Alfredo Landa, iruindar aktorea (h. 2013).
- 1948 - José María Lasa, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 - Txabi Basterretxea, euskal zinemagilea, Madrilen (h. 2010).
- 1955 - Koro Navarro, gipuzkoar itzultzailea.
- 1956 - Pello Añorga, euskal ipuin-kontalaria eta haurrentzako idazlea.
- 1962 - Begoña Vicario, bizkaitar zinemagilea eta EHUko animazio irakaslea, Caracasen.
- 1963 - Martin Fiz, gasteiztar atleta ohia.
- 1968 - Aitor Garmendia, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1978 - Gorka Beloki, gipuzkoar txirrindulari ohia eta masajista.
- 1980 -
- Cristina Alcalde, nafar txirrindulari ohia.
- Jon Ergüin, gipuzkoar piraguista, ur bizietako kanoan aritzen dena.
- 1981 - Ainara Ortega, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- 1983 - Beatriz Nogales, arabar gimnasta ohia.
- 1984 - Itsaso Leunda, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1994 - Josué Dorrio, bizkaitar futbolaria.
- 1999 - Lide Urrestarazu, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- 2004 - Ander Astralaga, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1455 - Joanes II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1495).
- 1652 - Thomas Otway, ingeles antzerkigilea (h. 1685).
- 1700 - Charles-Joseph Natoire, frantziar margolaria (h. 1777).
- 1749 - Honoré Mirabeau, Frantziako Iraultzako politikaria (h. 1791).
- 1756 - William Godwin, ingeles idazle eta filosofoa (h. 1836).
- 1800 - Heinrich Georg Bronn, alemaniar geologo eta paleontologoa (h. 1862).
- 1823 - Gyula Andrássy, hungariar estatu-gizona (h. 1890).
- 1838 - George William Hill, estatubatuar astronomo eta matematikaria (h. 1914).
- 1840 - Joseph Buruzagia, Nez Percé indiarren buruzagia (h. 1904).
- 1845 - Georg Cantor, alemaniar matematikaria (h. 1918).
- 1847 - Alexander Graham Bell, eskoziar jatorriko kanadar zientzialari eta asmatzailea (h. 1922).
- 1863 - Arthur Machen, galestar idazlea (h. 1947).
- 1868 - Alain, frantziar filosofo eta saiogilea (h. 1951).
- 1871 - Maurice Garin, frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen garailea (h. 1957).
- 1886 - José Isbert, espainiar aktorea (h. 1966).
- 1891 -
- Federico Moreno Torroba, espainiar musikagilea (h. 1982).
- Lyndall Urwick, ingeles kudeaketa-aditua (h. 1983).
- 1893 - Hanya Holm, alemaniar-estatubatuar koreografoa, dantzaria eta irakaslea, dantza modernoaren aitzindaria (h. 1992).
- 1894 - Goro Yamada, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 1958).
- 1895 -
- Ragnar Frisch, norvegiar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1973).
- Matthew Ridgway, estatubatuar militarra (h. 1993).
- 1898 -
- La Argentinita, hispanoargentinar dantzari, koreografo, kanzonetista eta flamenko-dantzaria (h. 1945).
- Emil Artin, austriar matematikaria (h. 1962).
- 1903 - Rabbe Enckell, finlandiar nobelagile eta poeta (h. 1974).
- 1904 - Gabriel Arias-Salgado, espainiar politikari falangista (h. 1962).
- 1906 - Artur Lundkvist, suediar idazlea (h. 1991).
- 1910 - Georgios Zoitakis, Greziako erregeordea (h. 1996).
- 1911 - Jean Harlow, estatubatuar aktorea (h. 1937).
- 1913 -
- Margaret Bonds, estatubatuar konpositore, pianista, moldatzaile eta irakaslea (h. 1972).
- Roger Caillois, frantziar antropologo eta idazlea (h. 1978).
- 1914 - Asger Jorn, danimarkar margolari, eskultore eta egilea (h. 1973).
- 1916 - Paul Halmos, hungariar-estatubatuar matematikaria (h. 2006).
- 1917 - Sameera Moussa, egiptoar fisikari nuklearra, erradiazio ionizatzailean aditua (h. 1952).
- 1918 - Arthur Kornberg, estatubatuar biologoa, 1959ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2007).
- 1919 - Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (h. 2017).
- 1920 -
- Yang Kyoungjong, korear soldadua (h. 1992).
- Ronald Searle, britainiar marrazkigilea (h. 2011).
- 1922 - Nándor Hidegkuti, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 2002).
- 1923 - Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (h. 2016).
- 1924 -
- Johnson Aguiyi-Ironsi, Nigeriako presidentea (h. 1966).
- Tomiichi Murayama, Japoniako Lehen Ministroa.
- 1927 - Bernarda de Utrera, andaluziar flamenko-kantari ijitoa (h. 2009).
- 1930 - Ion Iliescu, Errumaniako presidentea.
- 1933 - Tomás Milián, kubatar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1934 - Yasuo Takamori, japoniar futbolaria (h. 2016).
- 1935 -
- Susan McKenna-Lawlor, irlandar astrofisikaria.
- Zhelyu Zhelev, Bulgariako presidentea (h. 2015).
- 1936 - Achille Occhetto, italiar politikari komunista.
- 1937 - Tsukasa Hosaka, japoniar futbolaria (h. 2018).
- 1938 - Patricia MacLachlan, estatubatuar idazlea.
- 1939 - Ariane Mnouchkine, frantziar antzerki eta zinema zuzendaria.
- 1942 - Vladimir Kovalionok, sobietar kosmonauta ohia.
- 1943 - Gianni Motta, italiar txirrindulari ohia.
- 1945 - George Miller, australiar zinemako ekoizle, zuzendari eta gidoilaria.
- 1946 - James Craig Adamson, estatubatuar astronauta eta koronel ohia.
- 1949 - Elijah Harper, kanadar legegilea, Ojibwa-creeak indiar herriko kidea (h. 2013).
- 1953 - Zico, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1956 - Zbigniew Boniek, poloniar futbolari eta entrenatzaile ohia eta kirol-zuzendaria.
- 1958 - Miranda Richardson, britainiar aktorea.
- 1959 - Liliana Vitale, argentinar musikari eta konpositorea.
- 1960 - María de los Llanos de Luna Tobarra, espainiar politikaria.
- 1962 - Jackie Joyner, estatubatuar atleta ohia, luzera jauzian eta heptatloiean espezializatutakoa, inoizko emakume atleta hoberenetakoa.
- 1964 - Raúl Alcalá, mexikar txirrindulari ohia.
- 1965 -
- Tedros Adhanom, Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusia.
- Dragan Stojković, serbiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 - Mikhail Mixustin, Errusiako lehen ministroa.
- 1967 - Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra (h. 2009).
- 1968 - Brian Cox, ingeles fisikari eta zientzia-dibulgatzailea.
- 1970 - Julie Bowen, estatubatuar aktorea.
- 1973 - Xavier Bettel, Luxenburgoko lehen ministroa.
- 1974 - Ada Colau, kataluniar gizarte-aktibista eta politikaria, Bartzelonako alkatea.
- 1976 - Carles Mundó, kataluniar abokatu eta politikaria.
- 1982 -
- Jessica Biel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Rafa Martínez, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1986 - Jayda Fransen, britainiar politikaria, Britain First eskuin-muturreko alderdiko buruzagia.
- 1988 - Valeri Txybinieiev, sobietar-ukrainar frankotiratzailea (h. 2022).
- 1989 -
- Shuichi Gonda, japoniar futbolaria.
- Alina Lanina, errusiar aktorea.
- 1994 - Hikaru Naomoto, japoniar futbolaria.
- 1997 - Camila Cabello, kubatar abeslari eta abesti-idazlea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1937 - Serafín Ajuria, arabar enpresaburua (j. 1879).
- 1951 - François Duhourcau, lapurtar frantsesezko idazle eta historialaria (j. 1883).
- 1957 - Honorato Pla Landa, nafar irakasle, euskaltzale eta sindikalista (j. 1905).
- 1990 - Roberto Bertol, euskal herritar futbolaria (j. 1917).
- 2006 - Roberto Sainz del Olmo, LAB sindikatuko ordezkaria, Aranjuezeko espetxean (j. 1965).
- 2016 - Jacques Andurain, nazi baten kontrako erresistentziako lehen ekintza armatuaren egiletzat joa, Parisen (j. 1916).
MunduaAldatu
- 1009 - Abderraman Antso, Kordobako Kalifa-herriko amiriar leinuko buruzagi eta Hisham II.a kalifaren hayiba.
- 1233 - Espareg de la Barca, okzitaniar elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. c. 1170).
- 1605 - Klemente VIII.a, Aita santua (j. 1536).
- 1703 - Robert Hooke, ingeles zientzialaria (j. 1635).
- 1706 - Johann Pachelbel, alemaniar musikagilea (j. 1653).
- 1768 - Nicola Porpora, italiar musikagilea eta kantu-irakaslea (j. 1686).
- 1792 - Robert Adam, eskoziar arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugilea (j. 1728).
- 1804 - Giandomenico Tiepolo, italiar margolaria (j. 1727).
- 1824 - Giovanni Battista Viotti, italiar biolin-jotzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1755).
- 1857 - William Brown, irlandar jaiotzako argentinar almirantea, Argentinako Armadaren Aita bezala ezagutua (j. 1777).
- 1870 - Friedrich Boie, alemaniar zoologoa (j. 1789).
- 1879 - William Kingdon Clifford, ingeles matematikari eta filosofoa (j. 1845).
- 1903 - František Ladislav Rieger, txekiar ekonomialari eta politikari abertzalea (j. 1818).
- 1908 - Lorenz Leonard Lindelöf, finlandiar matematikari eta astronomoa (j. 1827).
- 1909 - Johann Georg Mezger, herbeheretar medikua, fisioterapiaren aitzindaria (j. 1839).
- 1921 - Pierre Cuypers, herbeheretar arkitektoa (j. 1827).
- 1927 - Mikhail Artsybaxev, ukrainar idazlea (j. 1878).
- 1939 - Edmund Beecher Wilson, estatubatuar zoologo, enbriologo eta genetista (j. 1856).
- 1941 - Gutzon Borglum, estatubatuar eskultorea (j. 1867).
- 1944 - Paul-Émile Janson, Belgikako lehen ministroa (j. 1872).
- 1953 - Josef Fischer, alemaniar txirrindularia (j. 1865).
- 1962 - Pierre Benoit, frantses idazlea eta Frantziako Akademiako kidea (j. 1886).
- 1963 - Dorothy Hansine Andersen, estatubatuar doktorea, fibrosi kistikoa identifikatu zuen lehen pertsona (j. 1901).
- 1971 - Victor Leemans, flandriar politikaria, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1901).
- 1973 - Vera Panova, errusiar idazle eta kazetaria (j. 1905).
- 1981 - Miguel Ángel Alonso Samaniego, errioxar farmazialari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1921).
- 1982 - Georges Perec, frantziar idazlea (j. 1936).
- 1983 -
- Hergé, belgikar komikigilea, Tintinen abenturen sortzailea (j. 1907).
- Donald Maclean, britainiar diplomazialari eta espioia, Cambridge bostetako bat (j. 1913).
- 1987 - Danny Kaye, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, umorista eta musikaria (j. 1911).
- 1988 - Henryk Szeryng, poloniar biolin-jotzailea (j. 1918).
- 1990 - Charlotte Moore Sitterly, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (j. 1898).
- 1992 - Lella Lombardi, italiar auto-pilotua, 1 Formulan parte hartu duten bost emakumeetako bat (j. 1941).
- 1993 - Albert Bruce Sabin, poloniar-estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa (j. 1906).
- 1996 -
- Marguerite Duras, frantziar idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1914).
- Léo Malet, frantziar idazlea (j. 1909).
- 1999 - Gerhard Herzberg, alemaniar fisikaria, 1971ko Kimikako Nobel Saria (j. 1904).
- 2001 - Maija Isola, finlandiar margolaria eta ehun-disenatzailea (j. 1927).
- 2003 -
- Goffredo Petrassi, italiar musikagilea (j. 1904).
- Peter Smithson, britainiar arkitektoa (j. 1923).
- 2004 - Alberto Miralles, espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria (j. 1940).
- 2005 - Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1928).
- 2008 - Giuseppe Di Stefano, italiar tenorra (j. 1921).
- 2010 - Michael Foot, ingeles politikari laborista (j. 1913).
- 2016 - Berta Cáceres, Lenka herri indigenako liderra, ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea (j. 1971/1972/1973).
- 2017 -
- Raymond Kopa, frantziar futbolaria (j. 1931).
- René Préval, Haitiko presidentea (j. 1947).
- 2018 -
- Roger Bannister, britainiar atleta ohia, milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena (j. 1929).
- David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Jorge Wagensberg, kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea (j. 1948).
- 2020 -
- Stanisław Kania, poloniar politikari komunista (j. 1927).
- Nicolas Portal, frantziar txirrindularia (j. 1979).
- 2022 -
- Francesca Gargallo, ideologia feministako italiar filosofoa, idazlea, itzultzailea, editorea eta aktibista (j. 1956).
- Valeri Txybinieiev, sobietar-ukrainar frankotiratzailea, Ukrainako inbasioan (j. 1988).
- Maryan Wisniewski, frantziar futbolaria (j. 1937).
- 2023 -
- Kenzaburo Oe, japoniar idazlea, 1994ko Literaturako Nobel Saria (j. 1935).
- Rita O'Hare, irlandar politikari errepublikarra, Sinn Féin alderdiko idazkari nagusia (j. 1943).
- Tom Sizemore, estatubatuar aktorea (j. 1961).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Emeteri/Mederi/Meteri.
- Basa-biziaren Munduko Eguna