Apel·les Mestres i Oñós
Apel·les Mestres i Oñós (Bartzelona, 1854ko urriaren 29a - ib., 1936ko uztailaren 19a) kataluniar marrazkigilea eta idazlea izan zen. Modernisten aitzindaria dela esaten da. Arte-lana orokorra zela zioen, eta ondorioz genero bakoitzaren independentziaren kontra agertu zen. 40.000tik gora diren haren marrazkietan naturalismoaren eragina da ezaugarri nagusia. Olerkiak ere idatzi zituen (Avant!, Cançons íntimes), antzerki-lanak (La nit de Reis), kontakizunak (Tradicions catalans). Karikatura politikoa ere landu zuen.
Apel·les Mestres i Oñós | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1854ko urriaren 29a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1936ko uztailaren 19a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria |
Familia | |
Aita | Josep Oriol Mestres i Esplugas |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, enpresaburua, musikagilea, antzerkigilea, ilustratzailea, prentsa marrazkilaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) |
Fitxategi:Firma de Apeles Mestres, Blanco y Negro, 31-03-1900.svg, Apel·les Mestres - signatura.jpg |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.