1936ko Udako Olinpiar Jokoak

1936ko Udako Olinpiar Jokoak, Berlinen egin ziren, Aro Modernoko Udako Olinpiar Jokoen XI. edizioan. Probak abuztuaren 1a eta 16a bitartean garatu ziren. 3963 kirolarik (3632 gizonek eta 331 emakumek) parte hartu zuten, 49 nazio ordezkatuz, 19 kirol eta 129 espezialitatetan.

1936ko Udako Olinpiar Jokoak
Franz Theodor Wurbel - Olympic Games 1936.jpg
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte1936ko abuztuaren 1a - 1936ko abuztuaren 16a
Data1936
Edizio zenbakia11
1932
1940
KokalekuBerlingo Olinpiar Estadioa
Berlin
HerrialdeaAlemaniar Inperioa
Partehartzaile kopuru49
3.963
Parte hartzaile
Beste batzuk
Olympic sporting event (en) Itzuli129
Osatuta

Webguneolympic.org…

DominakAldatu

  *   Nazio antolatzailea (Alemania)

RankingaTaldeaUrreaZilarraBrontzeaGuztira
1  Alemania (GER)*33263089
2  Ameriketako Estatu Batuak (USA)24201256
3  Hungaria (HUN)101516
4  Italia (ITA)89522
5  Finlandia (FIN)76619
  Frantzia (FRA)76619
7  Suedia (SWE)65920
8  Japonia (JPN)64818
9  Herbehereak (NED)64717
10  Britainia Handia (GBR)47314
11–32Gainontzeko herrialdeak19403998
Guztira (32 taldeak)130128130388

Testuinguru politikoaAldatu

Berlin hiria 1931n aukeratua izan zen joko hauen egoitza izateko, Hitler Alemaniako kantziler izendatu baino urtebetetik gora lehenago. Nabarmentzekoa da AEBek jokoak boikotatzeko asmoa zutela hasieran, baina azkenik parte hartu zuten. Hitlerrek nazismoaren handitasuna erakusteko probestu zituen Olinpiar Jokoak, eta horregatik egitarau landu bat eskatu zion propaganda ministroa zen Joseph Goebbelsi. Honek eszenaratzea Albert Speerri eta gainbegiratzea eta filmazioa Leni Riefenstahli enkargatu zizkien. Abuztuaren 1ean, jokoen inaugurazio egunean, Alemaniaren indarraren erakusgarri, Hindenburg zeppelina estadioaren gainetik igaro zen hegan, Hitler agertu baino lehentxeago.

Espainiak bertan parte hartzeari uko eginez boikotatu zituen joko hauek. Alternatiba gisa, Herri Olinpiada antolatu zuen Bartzelonan, baina bertan behera utzi behar izan zen, Gerra Zibila Olinpiada hau inauguratu baino egun bat lehenago hasi baitzen.

Owensen mitoa eta nazienganako irainaAldatu

Teoria baten arabera, Hitlerrek arraza arioaren nagusitasunari buruzko teoriak frogatzeko erabili nahi omen zituen joko hauek; baina hara non kirolaririk ezagunena Jesse Owens afroamerikarra izan zen, 100, 200 eta 4x100 metroko lasterketetan eta luzera-jauzian irabazlea izan baitzen.

Badago oso hedatua dagoen mito bat, Hitlerrek Owensi eskua emateari uko egin ziola dioena. Dirudienez, ordea, Hitlerrek jokoetako lehen bi garaileak baino ez zituen zoriondu (protokoloa alde batera utziz, ez baitzuen berez inor zoriondu behar); gainera, Jesse Owensek berak, bere oroitzapenetan, alemaniar gobernuaren idatzizko zorion bat jaso zuela dio, eta, aldiz, Franklin Delano Roosevelt presidenteak ez zuela gonbidatu gobernuaren egoitzan egindako ospakizunetara.

 
Berlingo Estadio Olinpikorako sarrera. 1936

Beste iritzi batzuen arabera, jokoak nazien erregimenarentzako irain bat izan ziren, zenbait kirolari beltzek lortu zituzten dominengatik; baina, egia esan, hori esatea gehiegi izan daiteke, kontuan harturik Alemaniak domina gehiago lortu zituela gainontzeko herrialdeek baino, eta Hitler pozik agertu zela emaitzarekin.

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
1932ko Los Angelesko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XI. Olinpiar Jokoak
1936
Ondorengoa
1940ko Tokio-Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoak