José Cantero Ortega

gudari espainiarra

José Cantero Ortega (Tarifa, 1879-Badajoz, 1936ko abuztuaren 14) espainiar militarra izan zen. Espainiako militarren sektore batek 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpea eman zutenean Canterok leial eutsi zion errepublikari. Horregatik, altxatuek fusilatu zuten.[1]

José Cantero Ortega
Bizitza
JaiotzaTarifa, 1879
Herrialdea Espainia
HeriotzaBadajoz1936ko abuztuaren 14a (56/57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduakoronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

aldatu

Marokon egin zuen bere karrera militarraren zati handi bat. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, 1932an "Castilla" Infanteriako 3. Erregimentuko komandante izendatu zuten; erregimentu horrek Badajozen zuen goarnizioa.[2]

1936ko uztailean gerra zibila piztu zenean, koronel maila zuen eta Castilla Infanteriako Erregimentuko buru izaten jarraitzen zuen. Uztailaren 21ean matxinadan parte hartu zuten militarrek bere asmoak adierazi zizkiotenean, zalantzatan egon zen, baina azkenean leial jarraitu zion Errepublikari. Ildefonso Puigdendolas koronela Badajozeko hiriburura iritsi zenean, Cantero haren aginduetara jarri zen, eta Afrikako Armadaren erasoaren aurrean hiria defendatzeko prest zeuden tropa guztiak antolatu zituen. Matxinoek abuztuaren 14an atxilotu zuten, haiek hirian sartu ondoren, gorte militar batek epaitu zuen eta egun horretan bertan Menachoko kasernan fusilatu zuten.[3]

Bibliografia

aldatu
  • Moisés Domínguez Núñez: Una visión histórica en el Badajoz "rojo". Madril: Círculo Rojo, 2015, 124 or.ISBN: 978-84-9095-326-6.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://15mpedia.org/wiki/José_Cantero_Ortega
  2. Archivo General Militar-Segovia. 1.Dibisioa (1. saila): C–1012 paper-sorta.
  3. Michael Alpert (2013). The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939, Cambridge University Press, 327 or.

Kanpo estekak

aldatu