Maiatzaren 11
data
Maiatzaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 132garrena bisurteetan. 234 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 330 - Bizantzio hiria Erromatar Inperioko hiriburu bihurtu zen Konstantinoren agindupean, eta Konstantinopla izena jarri zioten.
- 1949 - Siam erresumak ofizialki Thailandia izena hartu zuen.
- 1960 - Mossadeko agenteek Adolf Eichmann atxilotu zuten, Argentinan ezkutatzen zen buruzagi nazia eta gerra kriminala.
- 2000 - Indiak ofizialki 1.000.000.000 biztanlera iritsi zen.
- 2010 - David Cameronek Erresuma Batuko gobernua osatzeko, Nick Cleggen Alderdi Liberal Demokratarekin bat egingo zuela adierazi zuen. Gordon Brownek dimisioa aurkeztu zuen.
- 2011 - 2011ko Lorcako lurrikara: Espainiako Murtzia erkidegoko Lorca udalerrian egondako 5,2 graduko lurrikaran bederatzi pertsona hil ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 868 - Txinan historiako lehen liburua inprimatu zen: Diamantearen Sutra, Wang Jie.
- 2001 - A Knight's Tale ("Zaldun Ipuina") filma estreinatu zen, Brian Helgelandek zuzendu eta Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Paul Bettany eta Alan Tudyk aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2014 - San Mames estadio berrian jokatutako lehenbiziko Euskal derbian Athletic Kluba eta Errealak Muniain eta Agirretxeren golekin bana berdindu zuten.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1864 - Ramón Godó, kataluniar enpresaburua, La Vanguardia egunkariaren sortzailea, Bilbon (h. 1931).
- 1891 - Alejandro de la Sota Aburto, bizkaitar kazetaria, Excelsior egunkariaren sortzailea (h. 1965).
- 1901 - Domingo Iturrate, Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1927).
- 1904 - Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (h. 1976).
- 1907 - Bernardo Estornes Lasa, izabatar kulturagilea eta euskal idazlea (h. 1999).
- 1908 - Agustín Sauto, Bata, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1986).
- 1925 - Seber Ormaza, euskal herritar politikari eta abestigilea (h. 2010).
- 1950 - José Luis Izco, PSNko nafar politikaria.
- 1953 - Carmen Llera, nafar eleberrigilea eta PSNko gazteriaren bozeramailea.
- 1962 - Begoña Sanzberro, UPNko nafar politikaria.
- 1964 - Juan Jose Alvarez Rubio, gipuzkoar jurista eta EHUko katedraduna Zuzenbidean.
- 1966 - Ana Irigoien, bizkaitar idazlea.
- 1968 - Daniel Calparsoro, euskal herritar zinema zuzendaria, Bartzelonan.
- 1971 - Asier Zurinaga, bizkaitar traineru estropadetako patroia.
- 1977 - Iker Alvarez, gipuzkoar futbolaria.
- 1978 - Agurne Anasagasti, bizkaitar telebista aurkezlea.
- 1981 - Juan José Martín, arabar izotz hockey jokalari ohia.
- 1983 - Natalia Zabala, gipuzkoar modeloa.
- 1984 - Izaskun Osés, nafar atleta paralinpikoa.
- 1993 - Charles Ollivon, lapurtar errugbilaria.
- 1999 - Jon Mariezkurrena, Mariezkurrena II.a, nafar pilotaria.
MunduaAldatu
- 1594 - Charlotte Marguerite Montmorencykoa, Condéko printzesa (h. 1650).
- 1752 - Johann Friedrich Blumenbach, alemaniar mediku, fisiologo eta antropologoa (h. 1840).
- 1771 - Laskarina Bouboulina, greziar andre heroia Greziako 1821eko Independentzia Gerran (h. 1825).
- 1801 - Henri Labrouste, frantziar arkitektoa (h. 1875).
- 1824 - Jean-Léon Gérôme, frantziar margolaria eta eskultorea (h. 1904).
- 1848 - Wilhelm Windelband, alemaniar filosofoa eta historialaria (h. 1915).
- 1871 - Emiliano Chamorro Vargas, Nikaraguako presidentea (h. 1966).
- 1875 - Harriet Quimby, estatubatuar hegazkinlari eta zinema gidoigilea, pilotu lizentzia lortu zuen AEBetako lehen emakumea (h. 1912).
- 1888 - Irving Berlin, estatubatuar konpositore eta kantu-idazlea, AEBko historiako kantagile handienetakoa (h. 1989).
- 1889 - Paul Nash, britainiar margolari surrealista eta gerra artista (h. 1946).
- 1894 - Marta Graham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1991).
- 1895 - Jan Parandowski, poloniar idazlea eta itzultzailea (h. 1978).
- 1896 - Mari Sandoz, estatubatuar idazlea, biografoa eta irakaslea (h. 1966).
- 1900 - Pridi Banomyong, Thailandiako lehen ministroa (h. 1983).
- 1904 - Salvador Dalí, kataluniar margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea (h. 1989).
- 1906 - Kent Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1987).
- 1910 - Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1990).
- 1913 - Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista (h. 1994).
- 1914 - Haroun Tazieff, frantziar geologo eta bolkanologoa (h. 1998).
- 1916 - Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (h. 2002).
- 1918 - Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (h. 1998).
- 1924 -
- Anthony Hewish, britainiar astronomoa.
- Marino Marini, italiar abeslaria (h. 1997).
- 1925 - Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (h. 2020).
- 1928 -
- Yaacov Agam, israeldar artista, arte zinetikoaren aitzindaria.
- Marco Ferreri, italiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1997).
- 1930 -
- Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (h. 2020).
- Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (h. 2002).
- 1932 -
- Francisco Umbral, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2007).
- Valentino, italiar moda-diseinatzailea.
- 1933 - Louis Farrakhan, estatubatuar abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijio-buruzagia eta kazetaria.
- 1936 - Carla Bley, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria.
- 1949 - Rafa Martín, espainiar aktorea.
- 1950 - Kai Nieminen, finlandiar idazlea eta japoniar literaturako itzultzailea.
- 1951 -
- Eulalio García, espainiar txirrindulari ohia.
- Mike Slemen, ingeles errugbilaria (h. 2020).
- 1952 - Renaud Séchan, frantziar musikagilea.
- 1954 - Judith Weir, eskoziar musikagilea, antzerki musikaleko partiturak idazteagatik ezaguna.
- 1963 - Natasha Richardson, britainiar aktorea (h. 2009).
- 1967 - Sue Gardner, kanadar kazetaria eta enpresaburua, Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusi ohia.
- 1971 - Alberto Rodríguez Librero, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1972 - Concha Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar abeslaria.
- 1977 -
- Pablo García, uruguaiar futbolaria.
- Marcos Paulo Alves, brasildar futbolari ohia.
- 1978 - Laetitia Casta, frantziar aktore eta modeloa, Frantzian Marianneren pertsonifikaziotzat hautatua.
- 1981 - Daisuke Matsui, japoniar futbolaria.
- 1984 - Andrés Iniesta, espainiar futbolaria.
- 1987 - Tomoaki Makino, japoniar futbolaria.
- 1988 -
- Marcel Kittel, alemaniar txirrindularia.
- Raúl Rodríguez Navas, espainiar futbolaria.
- 1991 - Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (h. 2017).
- 1992 - Thibaut Courtois, belgikar futbol atezaina.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1804 - Joan Antonio Mogel, eibartar idazlea (j. 1745).
- 1881 - Sakamantekas, arabar serie-hiltzailea (j. 1821).
- 1884 - Canuto Ignacio Muñoz, gipuzkoar enpresaburu eta kultura ekintzailea, bertsolaritza babestu zuena (j. 1835).
- 1939 - Alberto Palacio, lapurtar ingeniaria eta arkitektoa, Bizkaiko Zubiaren disenatzailea (j. 1856).
- 2005 - Julian Alustiza, Aztiri, gipuzkoar poeta, idazle eta sermoilaria (j. 1913).
- 2010 - Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea (j. 1911).
- 2013 - Benantxio Irureta, euskal mendizale nabarmena, Aneton (j. 1953).
- 2016 - Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (j. 1926).
MunduaAldatu
- 912 - Leon VI.a Jakituna, Bizantziar enperadorea (j. 866).
- 1610 - Matteo Ricci, italiar misiolari jesuita (j. 1522).
- 1680 - Henri de Béthune, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1604).
- 1708 - Jules Hardouin-Mansart, frantziar arkitektoa (j. 1646).
- 1731 - Mary Astell, ingeles idazle feminista eta erretorikoa, "lehen feminista ingelesa" (j. 1666).
- 1760 - Alaungpaya, Alompra izenez ere ezaguna, Birmaniako heroi nazionala (j. 1714).
- 1778 - Pitt "Zaharra", ingeles politikaria (j. 1708).
- 1780 - Nicolás Fernández de Moratín, espainiar poeta, prosista eta dramaturgoa (j. 1737).
- 1811 - Francisco Lanzagorta, Mexikoko independentziaren aldeko matxinatua, fusilatua (j. 1791).
- 1830 - Frederick Albert Winsor, alemaniar asmatzailea, Erresuma Batuan eta Frantzian gas-argiztapenaren aitzindarietako bat (j. 1763).
- 1857 - Eugène-François Vidocq, frantziar abenturazalea eta detektibea (j. 1775).
- 1871 - John Herschel, ingeles matematikari, astronomo eta kimikaria (j. 1792).
- 1881 - Henri Frédéric Amiel, suitzar filosofoa (j. 1821).
- 1891 - Edmond Becquerel, frantziar fisikaria (j. 1820).
- 1916 -
- Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea (j. 1873).
- Karl Schwarzschild, alemaniar fisikari eta astronomialaria (j. 1873).
- 1920 - William Dean Howells, estatubatuar eleberrigile, literatura kritikari eta antzerkigilea (j. 1837).
- 1927 - Juan Gris, espainiar margolaria (j. 1887).
- 1958 - Lucien Lelong, goi-mailako jantzigintzako frantziar jostuna (j. 1889).
- 1960 - John D. Rockefeller Jr., estatubatuar finantzaria eta filantropoa (j. 1874).
- 1971 -
- Ferenc Erdei, hungariar politikaria (j. 1910).
- Seán Lemass, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1899).
- 1973 - Grigori Kozintsev, ukrainar-sobietar zinemagilea (j. 1905).
- 1976 - Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- 1979 - Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (j. 1912).
- 1981 -
- Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (j. 1945).
- 1988 - Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (j. 1912).
- 1994 - Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (j. 1933).
- 1996 - Nnamdi Azikiwe, Zik, Nigeriako aurreneko presidentea (j. 1904).
- 2001 - Douglas Adams, ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea (j. 1952).
- 2003 -
- José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- 2006 - Floyd Patterson, estatubatuar boxeolaria (j. 1935).
- 2007 - Malietoa Tanumafili II.a, Samoako estatuburua (j. 1912).
- 2018 - Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (j. 1930).
- 2019 -
- Jean-Claude Brisseau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (j. 1946).
- 2020 - Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1927).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Alazne, Mirari eta Belate.