Ekainaren 16
Ekainaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita zazpigarren eguna da, 168garrena bisurteetan. 198 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2001 - Segi gazte erakunde abertzale sozialistaren aurkezpen publikoa Iruñean.
- 2010 - Euskal Herrian, Butroe, Kadagua eta Nerbioi hazi eta hainbat gune urez bete zituzten. Bilbon 138 litro erori ziren egun berean.
MunduaAldatu
- 1809 - Bolibiako La Pazko departamentuak Espainiar Inperiotik independizatu.
- 1846 - Pio IX.a aita santu aukeratu zuten, historiako aitasantutza luzeena hasiz (San Petri kontutan izan gabe).
- 1976 - Hegoafrikan, Johannesburg hiriko Soweto auzoan gatazka handiak egon ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- 1977 - Franco hil osteko lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren Espainian.
- 2010 - Hogeitabi pertsona hil ziren Frantzia hegoaldean egondako uholdeetan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1904 - Bloomsday eguna: James Joyce irlandar idazlearen Ulises eleberriko pertsonaia nagusia den Leopold Bloomek bere egun osoko odisea bizi izan zuen Dublin hirian barna.
- 1960 - Psycho ("Psikosia") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin, Martin Balsam eta John McIntire aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 - Two Mules for Sister Sara ("Bi Mando Sara Ahizparentzat") filma estreinatu zen, Don Siegelek zuzendu eta Shirley MacLaine eta Clint Eastwood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1978 - Grease ("Koipea") musikal-filma estreinatu zen, Randal Kleiserek zuzendu eta John Travolta eta Olivia Newton-John aktoreek antzeztu zuteelarik.
- 1989 - Ghostbusters II ("Mamu-Ehiztariak II") filma estreinatu zen, Ivan Reitmanek zuzendu eta Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Rick Moranis, Ernie Hudson eta Annie Potts aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1963 - Valentina Terexkova sobietar kosmonauta espazioratu den lehen emakumezkoa bihurtu zen, Kazakstanen dagoen Baikonurko kosmodromotik orbitaratu zutenean.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1760 - Joaquin Martinez de Zuñiga, nafar elizgizon eta historialaria (h. 1818).
- 1828 - Wentworth Webster, Euskal Herrian bizi izandako britaniar idazle euskaltzalea (h. 1907).
- 1879 - Marcelino Lardizabal, gipuzkoar misiolaria (h. 1958).
- 1912 - Julene Urzelai, euskal mitinlari jeltzalea (h. 1983).
- 1924 - Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (h. 2017).
- 1927 - Nicolás Redondo Urbieta, bizkaitar sindikalista eta politikaria, UGTko Idazkari Nagusia.
- 1937 - José Antonio Pagola, gipuzkoar apaiza eta idazlea.
- 1945 - Jose Juan Castillo, bizkaitar sukaldaria.
- 1958 - Nicolás Redondo Terreros, euskal politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- 1960 - Joxe Belmonte, bizkaitar idazlea.
- 1961 - Imanol Zubero, gipuzkoar soziologoa eta politikaria.
- 1973 - Joseba Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- 1977 - Iker Martinez de Lizardui, euskal herritar kirolaria, Xabi Fernandezekin batera belako 49er Klaseko txapeldun olinpikoa.
- 1979 - Zigor Goikuria, bizkaitar futbolaria.
- 1980 - Jon Iraola, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- 1982 - Jorge Azanza, nafar txirrindularia.
- 1996 - Eva Perez-Pons, bizkaitar poeta eta ingeniaria.
- 1999 - Unai Arietaleanizbeaskoa, gipuzkoar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1550 - Maria Leonor Clevesekoa, alemaniar noblea (h. 1608).
- 1583 - Axel Oxenstierna, Södermöreko kondea, Suediako politikaria (h. 1654).
- 1640 - Jacques Ozanam, frantziar matematikaria (h. 1718).
- 1718 - Thomas Chippendale, ingeles zurgina (h. 1779).
- 1723 - Adam Smith, eskoziar ekonomista eta filosofoa, ekonomiaren aita bezala ezagutua (h. 1790).
- 1793 - Diego Portales, Txileko diktadorea (h. 1837).
- 1812 - Abdó Terradas, kataluniar politikaria eta katalan idazlea (h. 1856).
- 1829 - Jeronimo, apatxeen buruzagia (h. 1909).
- 1858 - Gustavo V.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1950).
- 1874 - Arthur Meighen, Kanadako lehen ministroa (h. 1960).
- 1882 - Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (h. 1967).
- 1885 - Lilly Reich, alemaniar diseinatzaile modernoa, Bauhauseko emakume irakasle gutxienetakoa (h. 1947).
- 1890 - Stan Laurel, ingeles aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (h. 1965).
- 1891 - Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (h. 1943).
- 1894 - Fiodor Tolbukhin, Armada Gorriko mariskala (h. 1949).
- 1897 - Georg Wittig, alemaniar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- 1901 -
- Conrad Beck, suitzar musikagilea (h. 1989).
- Henri Lefebvre, frantziar filosofo eta soziologoa, Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia (h. 1991).
- 1902 -
- Barbara McClintock, estatubatuar genetista eta botanikaria, 1983ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1992).
- George Gaylord Simpson, estatubatuar paleontologoa, Eboluzioaren Teoria Sintetikoaren egileetako bat (h. 1984).
- 1905 - Wiktor Ostrowski, poloniar alpinista (h. 1992).
- 1909 -
- Willi Boskovsky, austriar musikagilea (h. 1991).
- Pierre de Chevigné, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 2004).
- 1914 - Larbi Benbarek, frantziar futbolaria (h. 1992).
- 1915 -
- Mariano Rumor, Italiako lehen ministroa (h. 1990).
- John Tukey, estatubatuar estatistikaria, datuen azterketa esploratzailearen aitzindairia (h. 2000).
- 1917 - Katharine Graham, estatubatuar kazetaria eta hedabideen enpresaburua (h. 2001).
- 1920 - José López Portillo, Mexikoko presidentea (h. 2004).
- 1921 - Antonio Hernández Palacios, espainiar komikigilea (h. 2000).
- 1925 - Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 2017).
- 1926 - Efraín Ríos Montt, Guatemalako diktadorea (h. 2018).
- 1928 - Annie Cordy, belgikar aktore eta abeslaria (h. 2020).
- 1929 - Sabah Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra.
- 1934 - William Forsyth Sharpe, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1935 - Jim Dine, estatubatuar margolaria.
- 1937 -
- Erich Segal, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Simeon II.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea.
- 1938 - Joyce Carol Oates, estatubatuar idazlea.
- 1940 -
- Otacílio Gonçalves, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- César Pérez de Tudela, espainiar alpinista, kazetari eta abokatua.
- 1942 - Giacomo Agostini, motoziklismoko italiar pilotua, Motoziklismoko Munduko Txapelketan titulu gehien dituena.
- 1943 - Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria.
- 1948 - Leopoldo María Panero, espaniar abangoardismoko poeta, novísimos taldekoa (h. 2014).
- 1951 - Roberto Manos de Piedra Durán, panamar boxeolari ohia.
- 1952 - Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa.
- 1953 - Daniel Cohen, frantziar ekonomialaria.
- 1957 - Jordi Hurtado, kataluniar bikoiztaile eta telebista-aurkezlea.
- 1962 -
- Grant Fox - zeelandaberritar errugbilari ohia.
- Arnold Vosloo, hegoafrikar aktorea.
- 1965 - Andrea M. Ghez, estatubatuar astronomo eta irakaslea, 2020ko Fisikako Nobel Saria.
- 1966 - Jan Železný, txekiar xabalina jaurtilari ohia, inoizko xabalina jaurtilari onenetakoa.
- 1967 - Jürgen Klopp, alemaniar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- 1968 - James Patrick Stuart, estatubatuar aktorea.
- 1969 - Tommy Tiernan, irlandar umorista, aktorea, idazlea, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1970 - Phil Mickelson, estatubatuar golflaria.
- 1971 - Tupac Shakur, estatubatuar rapero eta aktorea, historiako rapero garrantzitsuenetakoa (h. 1996).
- 1973 -
- Federica Mogherini, Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria.
- Michel Pensée, kamenrundar futbolari ohia.
- 1974 - Stella Nyanzi, ugandar mediku-antropologoa eta ekintzaile feminista.
- 1978 -
- Daniel Brühl, alemaniar aktorea.
- Mingma Sherpa, nepaldar alpinista, 14 zortzimilakoak lehen saiakeran igo zituen lehen alpìnista.
- 1983 - Verónica Echegui, espainiar aktorea.
- 1984 - Diego Segura, espainiar futbolaria.
- 1987 -
- Fabien Causeur, frantziar saskibaloi jokalaria.
- Choi Han-bit, hegokorear emakume modeloa, aktorea eta abeslaria.
- Aya Sameshima, japoniar futbolaria.
- 1989 - Yuichi Maruyama, japoniar futbolaria.
- 1991 - Siya Kolisi, hegoafrikar errugbilaria.
- 1993 - Park Bo-gum, hegokorear aktorea.
- 1994 - Victor Monteiro, portugaldar futbolaria.
- 1998 - Ritsu Doan, japoniar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1818 - Manuel Quintano, arabar apaiz eta ardogilea (j. 1756).
- 1912 - Jose Aretxabaleta, bizkaitar naturalista, Uruguain farmazialari eta unibertsitateko irakaslea izandakoa, Montevideon (j. 1838).
- 1937 - Álvaro Arana, euskal kirolaria (j. 1904).
- 1953 - Fernando Barrón, arabar militarra, Madrilen (j. 1892).
- 1957 - Tomás Jiménez Gutiérrez, nafar musikagilea eta apaiza (j. 1885).
- 1975 - Henri Behotegi, lapurtar errugbilaria (j. 1898).
- 1986 - Iñigo Otazu, arabar abokatu eta politikaria (j. 1920).
- 2014 - Plácido Bilbao, bizkaitar futbolaria (j. 1940).
- 2015 - Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (j. 1945).
- 2020 - Eusebio Vélez, arabar txirrindularia (j. 1935).
MunduaAldatu
- 956 - Hugo Handia, frankoen duke eta Parisko kondea (j. 898).
- 1555 - Pedro Mascarenhas, portugaldar esploratzailea eta kolonietako administratzailea.
- 1671 - Stenka Razin, kosakoen buruzagia (j. 1630).
- 1722 - John Churchill, Ingalaterrako militar eta politikaria (j. 1650).
- 1742 - Luisa Elisabet Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1709).
- 1858 - John Snow, ingeles medikua, epidemiologia modernoaren sortzaileetariko bat (j. 1813).
- 1873 - Eugène Flachat, frantziar ingeniari zibila (j. 1802).
- 1878 - Kikuchi Yōsai, japoniar margolaria (j. 1781).
- 1902 - François-Antoine Jauffret, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1833).
- 1938 - Anastasija Bitsenko, errusiar-ukrainar iraultzaile eta diplomazialaria (j. 1875).
- 1958 - Imre Nagy, Hungariako lehen ministroa, Hungariako heroi nazionaltzat hartua (j. 1896).
- 1969 - Harold Alexander, Britainiar Armadako Ofizial Nagusia eta Kanadako Konfederazioa sortzetik Kanadako 17. Gobernadorea (j. 1891).
- 1970 - Elsa Triolet, errusiar frantesezko-idazlea, Goncourt saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1896).
- 1977 - Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (j. 1912).
- 1979 -
- Ignatius Kutu Acheampong, Ghanako estatuburua (j. 1931).
- Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1911).
- 1983 - Jorge Sepúlveda, espainiar bolero eta pasodoble abeslaria (j. 1917).
- 1996 - David Mourão-Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1927).
- 2000 - Kōjun enperatriza, Japoniako enperatriz ezkontidea (j. 1903).
- 2003 - Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (j. 1916).
- 2004 - Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (j. 1911).
- 2011 - Juan García Atienza, valentziar idazlea eta dokumentalista (j. 1930).
- 2013 - Josip Kuže, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1952).
- 2014 - Cándido Muatetema Rivas, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1960).
- 2015 - Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea (j. 1933).
- 2016 - Jo Cox, Britainia Handiko Alderdi Laboristako politikaria, eraila (j. 1974).
- 2017 -
- John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1935).
- Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Aure/Auria/Auriola, Urki, Urkia eta Urkiza.
- Bloomsday, Dublin, Irlanda
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan: